Gipuzkoa saneatzeko Esparru Akordio berri bat iragarri zuten iazko otsailaren 1ean Jaurlaritzako Ingurumen sailburu Iñaki Arriolak eta Ingurumen foru diputatu Jose Ignacio Asensiok. "Laster" izenpetzeko asmoa zuten akordio hartan zehazten ziren herrialdean 2027ra arte egin beharreko saneamendu-lan guztiak eta beraien finantziazio-ardurak. Eguzkiko kideok eszeptiko agertu ginen. Gure eszeptizismoaren arrazoia ez zen Akordioa izenpetuko ote zuten, izenpetu ondoren beteko ote zuten baizik, jakina. Bada, akordioa iragarri zutenetik urtebete pasatu da eta izenpetu ere ez dute egin.
Oraindik izenpetzeko garaiz daude? Bai, baina legeladia bukatuta eta hauteskundeak deituta, oso-oso sinesgarritasun gutxi izango luke. Gainera, eta hau da benetan garrantzitsuena, bihar izenpetuta ere, orain dela urtebete iragarritakoa dagoeneko ezerezean geratu da, hein handi batean behintzat.
Arriolak eta Asensiok iragarri zutenaren arabera, guztira, 61 milioi euro inbertitu behar ziren. Horietatik 45,2 Jaurlaritzak eta Aldundiak ipiniko zituzten, zehatz-mehatz, 32,5 eta 12,7, hurrenez hurren. Gainerako dirua Añarbeko Uren, Txingudiko Zerbitzuen, Gipuzkoako Uren eta Donostiako eta Pasaiako udalen kontu geratuko zen.
Inbertsio horiek bi epetan egingo ziren, 2001era arte, lehenengoa, eta 2021etik 2027ra arte, bigarrena. Lehenengo epean egingo ziren "populazioan eta ur-ingurunean inpaktu handiena izango duten inbertsioak", esaterako, Pasai Donibaneko, Saturrarango hondartzan isurtzen duen Mijoa errekako edota Tolosan Oriarekin bat egiten duen Zelai ibaiko saneamendu-lanetan. Bigarren epean, berriz, Andoaingo Ziako errekaren edota Mendaroren txanda iritsiko zen.
Alabaina, 2020ko aurrekontuetan ez dute Akordioaren konpromisoei aurre egiteko dirurik ipini. Oso adierazgarriak dira Pasai Donibaneko eta Mijoa errekako kasuak, besteak beste, Asensio diputatuak berak espresuki aipatu zituelako otsailean, Esparru Adordio berria horien "gabezia historikoak" konpontzera zetorrela nabarmenduz. Bada, dirurik gabe, lanik ez, eta, ondorioz, Akordioa izenpetu aurretik ere badakigu 2021erako aurreikuspenak ez direla beteko.
Kontuan izan behar da Arriolak eta Asensiok iaz iragarritako Esparru Akordio berrian aipatutako saneamendu-proiektu gehienak 2007-2011 Esparru Akordioan zeuden berberak zirela, Eguzkik bere momentuan konstatatu zuen bezala. Are gehiago, batzuk 2003-2006 Esparru Akordioan ere aipatzen ziren! Hau da, aspaldi eginda eta martxan egon behar ziren proiektuak dira.
Arriolak, nolabait, "oraingoan bai" esan nahi izan zuen. Eguzkiook, ordea, eszeptiko agertu ginen, eta urtebete geroago agerian da arrazoi genuela. Asmatu izanagatik ez gaude harro, e? Izan ere, asmatzeak ez zuen aparteko meriturik, Euskal Herriko ibaien saneamenduaren historia atzerapen kronikoen historia bat baita.
Eta administrazio publikoek saneamenduari dedikatzen dizkioten sosak modu nabarmenean emendatzen ez diren bitartean, are atzerapen handiagoak izango dira. Kontuan izan behar da Plan Hidrologikoa berraztertzen ari dela eta 2021. urtea bukatu baino lehen Plan Hidrologiko berri bat indarrean jarriko dela. Plan berri horren neurrien artean, orain arte egin ez diren saneamendu-proiektu zaharrak egongo dira, halabeharrez, baina baita berriak ere, hauek ere halabeharrez, azken urteotan zorroztu den ur araudiaren ondorioz. Beraz, inbertsio gehiago beharko dira.
Laburbilduz: horrela jarraituz gero, hau da, inbertsioak nabarmen handitu ezean, saneamendu-sare oinarrizkoa ez da hamarkadetan osatuko.
Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.
Aurtengo urtarrila 1850. urteaz geroztik beroena izan dugu. Gainera, aurreko hilabeteen joera mantentzen du, azken hemeretzi hilabeteen artean, hemezortzigarrena da bero erregistroak apurtzen.
Bost urte bete dira Zaldibarren 800.000 tona zabor maldan behera amildu eta Joaquín Beltrán eta Alberto Sololuze langileak aurretik eraman zituenetik. Ikerketa judiziala amaitu gabe dago oraindik, Verter Recycling enpresak ez du ezer ordaindu zigilatze lanengatik,... [+]
Abenduaren 20an Eusko Jaurlaritzak planaren behin-behineko bertsioa onartu zuen eta gaitasun “baxu eta ertaineko” eremu ugari gaitasun “ertain eta altukoak” bezala ageri dira orain.
Zaldibar Argitu ekimenak adierazi du "gogaituta" dagoela instrukzio fasearen iraupenarekin, bost urte igarota, oraindik ez baitira kaleratu auziaren ondorioak.
Subflubiala EZ! plataformak salatu du proiektuak ez diela "herritarren benetako beharrei" erantzuten, eta ingurumenean, gizartean eta ekonomian "inpaktu larriak" eragiten dituela.
Iazko azken hatsean Txinako gobernuak Yarlung Zangbo ibaiaren behe-arroan proiektu hidroelektriko handia abian jarriko duela iragarri izanak, urak harrotu ez, sutan jarri dituela dirudi gure artean. Esan dezakegu alarmaren eskala osoa kurritu dutela iruzkinek: munduko handiena... [+]
Nature Medicine aldizkarian publikatutako artikuluaren arabera, berotegi efektuaren ondorioz handiagoa izango da beroak eragindako heriotzen igoera hotzak eragiten duen heriotza jaitsiera baino. Gainera, beroarekiko egokitze onenak ere ez luke arazoa guztiz konponduko.
Otsailaren 5ean Donostian "Trantsizio energetikoa eztabaidan: aukerak eta arriskuak" izenburua duen mahai-inguruan parte hartuko dute Mikel Otero EH Bilduko trantsizio ekologikorako arduradunak eta Aitziber Sarobe natur kontserbazionistak. Ekitaldi hau lau talde... [+]
Green Capital enpresak ahoz jakinarazi dio Zizurkilgo Udalari Ezkeltzuko proiektua "behin betiko bertan behera uzteko erabakia". Udalak positibotzat jo du erabakia, "zalantza handiak sortzen baitzituen ingurumenari, paisaiari eta ondareari eragingo lizkiokeen... [+]
Igande arratsaldean Greenpeace-ko 30 kide inguruk Urdaibaiko proiektuaren kontrako ekintza burutu dute Bilboko Guggenheim museoan. Hamar landare eta animalia-espezie errepresentatu dituzte.
Munduko landa eremu periferikoetan 4 milioi kilometro koadro laborantza lur abandonatu dira azken 75 urteotan. Orain arte arrazoi ekonomikoengatik uzten baldin baziren nagusiki, gerora, klima aldaketak ere horretara bideratuko ditu geroz eta gehiago. Bioaniztasuna babesteko xede... [+]
Errezilera bizitzera joan eta sagarrondoak landatu zituen Satxa Zeberiok, Bio-K proiektuaren bultzatzaileak, duela zenbait urte. “Iritsi zen sagarrekin zerbait egiteko momentua, eta sagar zukua eta sagardoa ekoizteari ekin genion orduan”, azaldu du. 2015ean sortu... [+]
Agur negu. Negu betea da eta badoa. Mimosak (Acacia dealbata) eta magnoliak (Magnolia soulangeana eta Magnolia stellata) loratu dira, ongi etorri beraz loraldi nagusiei. Baina kontuz hotzarekin. Dagoeneko egun-argia ordubete pasatxo luzatu bada ere, zehar begiratuz bada ere... [+]