ELAk jakinarazi du; esan du LHK Lan Harremanen Kontseiluaren Donostiako egoitzan egingo dela eta asmoa dela gatazkan zeresana duten alde guztiak elkartzea.
Gipuzkoako Foru Aldundia, herrialdean zaharren egoitzak kudeatzen dituzten enpresak, eta sindikatuak. ELA sindikatuak jakinarazi duenez, hiru eragile horietako ordezkariak deituta daude hilaren 10ean LHK Lan Harremanen Kontseiluaren Donostiako egoitzan egingo den bileran parte hartzera. Helburua da igaro hilabeteetan sektoreko lan jarduna guztiz baldintzatu duen lan gatazka bideratzea.
«142 greba egun egin ditugu zahar etxeetako eta eguneko zentroetako langileek. Betiere, lan baldintzak duintzeko eta zerbitzuaren kalitate eskasa hobetzeko asmoarekin», gogora ekarri dute ELAko ordezkariek. LAB sindikatuak ere protesta ugari egin ditu, bere aldetik. Azaroaren 8an akordio bat hitzartu zuten enpresek UGT sindikatuarekin langileen soldatak hobetzeko, baina gainerako sindikatuek gatazka hori baino zabalagoa zela gogorarazi zuten, eta borrokan jarraitu behar dela herrialderako lan hitzarmen egoki bat lortu arte. Ez dituzte mobilizazioak eten.
Sindikatuak berak bideratu ditu «izapideak» LHKn bilera egin ahal izateko. «Eta Gipuzkoako LHK-ko arduraduna ere bertan izango da», iragarri dute. Aurretik ere antzeko ahaleginak egin dira; ekainean, esaterako, ELAren eskariz Eusko Jaurlaritzako Lan Sailaren Gipuzkoako ordezkaritzak bilera baterako deia egin zuen, baina Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkaririk ez zen agertu bilera horretara.
Langileen ordezkariak etengabe aritu dira Gipuzkoako Foru Aldundiari erantzukizun eske. Itunpekoak dira zentroetan eskaintzen diren lekurik gehienak, eta erakundearen erantzukizuna ezinbestekoa dela diote. Horixe aldarrikatzen hasi dira berriki zahar etxeetako egoiliarren senitartekoak ere, eta elkarretaratzeak egiten ari dira astero diputazioaren aurrean, konponbide eske. Lan gatazkak zerbitzua okertu egin duela diote, eta lehenbailehen konpondu behar dela. Harago ere, gatazka bideratuta ere, zerbitzua hobetze aldera neurri sakonagoak ere hartu behar direla uste dute, gabeziak ikusten baitituzte beren etxekoek jasotzen duten artan.
ELAko ordezkariek jakinarazi dute senitarteko horiekin bilera egin zutela atzo eta bat etorri zirela aldundiaren jarreraren gaineko kritikan: «Sinesgabetasuna eta harridura partekatu ditugu». ELAk senitartekoei proposatu die azaltzeko hilaren 10ean egingo duten bileraren amaierara. «Garrantzitsua da zuzenean jakitea bere senideek pairatzen duten gatazkaren bilakaera». Sindikatuaren arabera, agertuko direla esan diete.
Arabako zahar egoitzen egoera lehen planora pasa da berriz ere azken asteetan. Zaintza Araba elkarteak Gasteizko Arabarren eta Laudioko San Roque erresidentzietako egoiliarrei ematen zaien tratua salatu dute, hainbat senideren testigantzak jaso ondoren. Langileen lan-baldintza... [+]
"Duintasuna urratzerainoko gertakariak" sarri errepikatzen direla seinalatu dute egoitza horretako senideek Arabako Foru Aldundiari bidalitako gutunean. Aldundiak dio egoera ez dela "hain larria".
Aurreko urte bukaeran Elizondoko zahar-etxearen kudeaketa publifikatzeko jauzia eman zuen Baztango Udalak, eta geroztik, haren esku gelditu da egoitzaren antolaketa. Eskualdaketa horrekin batera, elikaduraren alorrean eraldaketa sustatzea izan da udalaren erabakietako bat... [+]
Orain arte kudeaketa zeraman enpresa pribatuarekin kontratua eten eta Patronatuko Batzordeak erabaki du Zaintza Lanak SL udal enpresa publikoren esku uztea egoitza. Eraikinean obrak egingo dituzte eta egoiliarrentzako lekua murriztuko dute eraberritze lan horien ondorioz.
Milaka pentsionista atera dira kalera astelehenean, txistulariekin eta konpartsekin batera, Bilboko Aste Nagusiaren oihartzuna aprobetxatuz. Hainbat erreibindikazio egin dituzte, hala nola 1.080 euroko gutxieneko pentsioa.
Urkulluk askotan aldarrikatu du sistema kapitalistaren muinean dagoen publiko-pribatu elkarlana, baina lotura hori gaur zertan den azaltzeko inolako asmorik gabe. Publikoa osagarria eta menpekoa denean, ezin dituenean merkatuaren interesak zanpatu, eta lege bidez inposatutako... [+]
Maiatzaren 23 eta 24an grebara deitu dute Arabako zaharren egoitza pribatu eta etxebizitza komunitarioetako langileek. Patronalaren “blokeoa” salatu dute ELAk eta LABek, eta soldata igoera eta lanaldi murrizketa jasoko dituen lan hitzarmena eskatu.
Otsailaren 1ean zortzi eguneko greba abiatu zuten Bizkaiko erresidentzietako eta eguneko zentroetako langileek. Lan baldintzen hobetzea eta zentroetan eskaintzen den arreta ereduaren errotiko aldaketa exijitzen ari dira. Asteazkena dute azken greba eguna, baina ez dute... [+]
Ikusgarriak dira berriz ere metalgintzako sektoreko grebak Bizkaian azken bi asteetan utzi dizkigun irudiak. Badago langile borrokaren amaieraz aritzen denik Euskaldunako garaiak nostalgiaz gogoratuz, baina errealitatea da lan gatazken kopuruak gora egin duela Euskal Herrian... [+]
Hitzarmenak eta egoerak ezberdinak dira lurralde bakoitzean, baina lan baldintza duinen eskean dira zahar etxeetako langileak. Grebak antolatu dituzte Nafarroan, Bizkaian, eta Araban, eta Gipuzkoan LABek elkarretaratzea egin du UGTk adostutako akordioak “egoera... [+]
55 urtetik gorako pertsonen bizi-baldintzak aztertzeko EAEn egin duten inkestaren arabera, asebeteta dagoen jende aktiboa da gehiengoa, zahartzaroaz sarri eman ohi den irudi ezkor eta infantilizatutik urruti.
Irailaren 17an manifestazio jendetsua egin zuten Madrilen, Beste zaintza eredu bat posible da lemapean. Estatuko Plataforma osatzen duten zaharren egoitzetako senideen elkarteek deitu zuten, tartean Zaintza Babesten federazioak. Instituzioei zein herritarrei argi utzi diete... [+]
Hitzarmen kolektiboaren negoziazioa geldituta dago 2021eko otsailetik. ELAk eta LABek negoziazio mahaitik altxatzea erabaki zuten orduan, patronalak plataformako edozein artikulu aldatzeari uko egin ziola arrazoituz. Besteak beste, sindikatuek ez zuten onartu patronalak egiten... [+]
Elizondoko zahar etxeko langileek prentsaurrekoa egin dute asteartean, iragartzeko azkenean hitzarmen kolektiboa berritzeko akordioa lortu dutela, hainbat greba egun eta mobilizazio ugari egin ostean. Langile batzordeak aho batez onartu du akordioa.
Arabako erresidentzien sektoreko lehen hitzarmena lortzeko ari dira borrokan. Orain hiru urte hasi ziren mobilizazioak. Hala ere, patronalak negoziazio blokeatzen jarraitzen duela salatu dute sindikatuek.