Asteazken honetan hastekoa zen Gipuzkoako hondakin-biltzaileen greba baina azken momentuan akordioa itxi dute patronalak eta sindikatuek.
Gipuzkoako zabor biltzaileek eta kale garbitzaileek iragarritako greba bertan behera utzi dute azken momentuan. ELA da sindikatu nagusia zabor biltzaile eta kale garbitzaile gipuzkoarren artean eta sindikatu abertzaleak esan du sindikatuen eta patronalaren arteko akordioa "oso ona" dela.
"Akordio oso onera iritsi ahal izan da sektoreko langileen gehiengoak sindikatu nagusiari babesa eman diotelako, batetik, eta ELAren lan eta antolakuntzari esker, bestetik".
"Enpresak saiatu ziren Donostian lan hitzarmen okerragoa ezartzen, eta lurralde mailako hitzarmena hiltzen utziko zutela ere esan zuten, mehatxu eginez. Akordioak agerian uzten du enpresa azpikontratatuetan badagoela tartea Gipuzkoa guztian lan eta soldata baldintzak hobetzeko", gaineratu du ELAk. Sindikatuak, hala ere, greba zela eta ezarritako "abusuzko" gutxieneko zerbitzuei egindako salaketa mantentzen duela esan du.
Horiek horrela, sindikatu eta patronalak 2016-2019 bitarteko iraupena duen akordioa itxi dute eta baita ultra-jarduera mugagabea ere. Era berean, eta soldatei dagokienez, krisi garaian galdutako eros-ahalmena ia guztiz berreskuratu ahal izango dutela hitzartu dute. Ondorioz, 2016ko KPIa jasoko dute, 2017ko KPIa + 0,1a, 2018ko KPIa+0,2a jasoko dute, eta 2019an KPIa+0,2 puntu.
Asteburuko langileen lanaldia luzatzeko sistema "objektibo bat" ezarriko dela ere hitzartu dute, prekaritateari aurre egiteko. Era berean, lan hitzarmenak irauten duen artean errelebo kontratua erabili ahal izateko aukera zabalduko dute.
Albiste hau Tolosaldeko Atariak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.
LAB, CGT, Steilas, ESK, EHNE eta Hiru sindikatuek salatu dituzte Nafarroan altueratik erorita hil diren hamar langileen kasuak.
Apirilean egin zituzten hogei langilek Facebooken azpikontrata den CCC Barcelona Digital Services enpresaren aurkako salaketak, oinarrizko eskubideak urratzen dituztela adierazi zuten langileek, gaur egun mila inguruk salatu dute. "Gestapo" gisa definitzen dute lan... [+]
Langileek %23ko erosteko ahalmena galdu zuten 2019ko akordioa sinatu zuten arte. Patronalak orain soldatak izoztea eta hainbat baldintza murriztea proposatu du. PSNk KPIaren eguneratzea eta %2ko soldaten igoera bultzatuko duela esan du orain, gizarte eragileen presioaren... [+]
2020ko urtarrilaren 30eko greban izan ziren gertakariak Donibane auzoan. Apustu-etxe batek itxi zezan indarkeria eta mehatxuak erabiltzea leporatzen zieten. Fiskalak bi urteko kartzela zigorra eta 200 metroko urruntze-agindua eskatu zuen, baina epaileak auzipetuen jarrera... [+]
Hainbat emakume-langile esplotatu eta horiei sexualki eraso egin dieten jabeen taberna pinturaz margotu zuten ezezagunek domeka gauean Getxoko Areeta auzoan. Pinturaz gainera, aldarri bat ere margotu zuten ondoko horman: "Erasoen aurrean klase batasuna".
Stellantis multinazionalak Mecaner lantokia itxi eta 148 behargin kalean utzi ditu Urdulizen (Bizkaia); horren aurrean, "Mecaner Herriarentzat" alternatiba ekosoziala sortu dute hainbat eragilek. LAB sindikatuko Iraide Juaristik eta Jauzi Ekosozialeko Aitor Gallastegik... [+]
Hau irakurtzen duzunerako, ez dakit zenbat herri izango ditudan bihotzean eta zenbat gogoeta buruan. Idatzi hau bidali baino lehen, izan naiz Arantzan, Tolosan, Elgoibarren eta Ondarroan, Hausnarrean liburua aurkezten.
CCOOk egindako azterketa batek agerian utzi du hezkuntzan, industrian, ostalaritzan eta merkataritzan ordu estren kopurua nabarmen altua dela, eta enpresek urteko 3.254 milioi euro bereganatzen dituztela ordaindu gabeko ordu gehigarriengatik.
Emakume bat ikusi zuen Xabier Arriagak Gernikako kafetegi batean kafesnea esne gaingabetuarekin eta gurinezko opil batekin hartzen. Orduan konturatu zen nolako kontraesanetara ohitu nahi gaituen sistema kapitalistak.
ELA eta LAB sindikatuek deituriko lanuztea da eta “lehenengo probintzia lan-hitzarmena” aldarrikatuko dute. Langileak lau urtez egon dira “baldintza duinak” galdegiten eta ekainean berriro biltzen hasi zirenetik “ez da aurrerapausorik eman”.
Sektoreko gidarien "egoera prekarioa" salatu eta lan baldintzak hobetzeko premia azpimarratzeko egin dituzte deialdiak CCOO eta UGT sindikatuek. Hiru sindikatuak eskaerak "oso motz" geratu direla kritikatu du. Hego Euskal Herrian 50.000 langile inguru daude... [+]
Maria Elena Escudero 56 urteko emakumea azkenean Mendigoiti ikastetxeko bere garbitzaile lanera itzuli behar izan da ostegun honetan, Iruñeko Mendillorri auzoan. Asteazkenean ez joateko esan zioten Zaintzen enpresakoek eta ostegunean berriro baietz, aurkezteko lantokian.
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak atzera bota du UGT sindikatuak Euskotreneko egonkortze prozesuko euskara eskakizunen aurka egindako eskaera. UGT sindikatuak horren aurka eskaria egin zuen eta epaileak azpimarratu du eskakizunak UGTk berak sinatutako lan-hitzarmenean onetsita... [+]
Hezkuntza Departamentuan jarrera aldaketarik ikusten ez dutela-eta, irakaskuntza publikoko langileak grebara deitu dituzte berriz ere sindikatuek urriaren 29an, "negoziazioaren alde". Nafarroako Parlamentuko indar politikoak ere interpelatu dituzte, "gure... [+]