Gipuzkoako udal gehienetan EH Bildu gailendu da, eta Donostian EAJk ia 10.000 boto galdu ditu

  • Donostian EAJk irabazi du, baina zinegotzi 1 (10etik 9ra) eta ia 10.000 boto galduta, eta nabarmen egin du gora EH Bilduk: 2 zinegotzi gehiago (6tik 8ra) lortu ditu, eta botoetan EAJri asko gerturatu zaio. 2019ko udal hauteskundeetan EAJ gailendu zen zenbait udaletan EH Bilduk aurre hartu dio, hala nola Tolosan eta Arrasaten. EH Bildu gailendu da Debagoiena osoko alkatetzetan ere bai.


2023ko maiatzaren 29an - 00:50

Gipuzkoako udaletan izan ohi du nagusitasunik handiena EH Bilduk, EAJren aldean, baina 2023ko udal hauteskundeetan aurrerapausoak ematen jarraitu du, eta EAJk zituen zenbait alkatetza bereganatzea lortu du.

Donostian bereziki nabarmena izan da ezker koalizioak jeltzaileei kendutako distantzia, eta Juan Karlos Izagirreren zerrenda asko gerturatu zaio Eneko Goiarenari. Halere, EAJk irabazi du hiriburuan, baina beherakada handiarekin: 2019an 34.065 boto lortu zituen, eta 2023an, 24.471. EH Bilduk 8 zinegotzi eskuratu ditu (2019an, 6), eta EAJk 9 (2019an, 10). Botoei begiratuta, azken hauteskundeetatik hauetara egon den aldea handia izan da Donostian: ia 14.000 botoko distantziarekin irabazi zuen EAJk 2019an, eta 2023an soilik 1.000 bat botora geratu da EH Bildu.

Debagoiena EH Bilduren eskuetan

EH Bilduk izango ditu Debagoienako alkatetza guztiak, baita mankomunitatea ere. EAJri kendu dio alkatetza Arrasaten (EH Bildu 8 zinegotzi izatetik 10era pasa da, eta EAJ 9tik 8ra), Aretxabaletan eta Eskoriatzan (4tik 7 zinegotzira pasa da). Legazpian 5na zinegotzirekin daude EH Bildu eta EAJ (1 gutxiago 2019an baino), eta 7 behar dira gehiengorako. 2 eskuratu ditu PSE-EEk (1 gehiago 2019an baino). Zegaman ere EH Bilduk izango du alkatetza, Zegama Lantzeni aurre hartuta, 5 zinegotzirekin.

Tolosan ere galdu egin dute jeltzaleek, zehazki duela 4 urte baino 1.000 boto gutxiagorekin, eta EH Bilduk gehiengoa eskuratu du, aurreko hauteskundeetan baino 406 bozka gehiagorekin. 9 zinegotzirekin aginduko du (2 gehiago 2019an baino), eta EAJ 7rekin izango da oposizioa (1 galduta).

EAJ beste behin nagusitu da udal hauetan: Elgoibar, Beasain, Lazkao, Urretxu, Azkoitia, Zaraut, Aia eta Urnietan. PSE-EE ere ohiko herri hauetan gailendu da: Irun, Lasarte-Oria, Eibar eta Zumarragan, esaterako.

Hondarribian eta Andoainen akordioak erabakigarri

Hondarribian ere aldaketa egon da, EAJren kaltetan. Abotsanitz izan da lehen indarra, 7 zinegotzirekin, eta EAJ bigarren, 6rekin (3 galduta 2019tik). 9 behar dira alkatetza eskuratzeko, orain arte EAJk izan dituenak. Hortaz, Abotsanitz eta EH Bilduren arteko akordioa egingo balute gobernatu ahalko lukete, EAJ - PSE-EEren akordioa gaindituko bailukete (PSE-EEk 2 zinegotzi lortu ditu).

Andoainen ere akordioak ikusi beharko dira nork gobernatuko duen jakiteko. 9 zinegotzi behar dira agintzeko, eta EH Bilduk 8 lortu ditu (1 gehiago 2019an baino); bigarren geratu da PSE-EE, 5ekin, eta hurrengoa EAJ, 3 eserlekurekin (1 galduta). Elkarrekin Podemosena da azken zinegotzia. Beraz, sozialistak eta jeltzaleak ez dira gobernatzeko gehiengora ailegatzen akordioa eginda ere.

Azpeitian eolikoek ez dute emaitza aldatu

Azpeitian zalantza zegoen nola eragingo zion EH Bilduri zentral eolikoen inguruko auziak, baina emaitzan ez da aldaketarik izango. EH Bilduko Nagore Alkorta alkatearen agintea berretsi dute bozkatzaileek. 10 zinegotzirekin mantenduko da EH Bildu, baina 747 boto gutxiago eskuratuta. EAJk ere 7 zinegotzirekin jarraituko du oposizioa izaten, baina 413 boto gutxiago jasota.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Udal eta foru hauteskundeak 2023
Udal hauteskundeetan “iruzur saiakera zantzuak” salatu ditu Donostiako EH Bilduk

Ekialdeko Barrutiko batzarraren eraketan antzeman du irregulartasuna, lau hautesmahai kontaketatik kanpo utzi baitira.


Analisia
Etsaien artean, lagunena

EH Bildu lehen indarra izan den herrietan, eta PPk edo PSNk alkatetza kentzeko aukerarik zuten kasuetan, alderdi espainolistek haien bitartekoak jarri dituzte hori egiteko. PSNk erraztu egin du UPNren alkatetza, esaterako Iruñean, boto zuria emanda. PPk, berriz, EAJ... [+]


Udal osaketen analisia
Turismotik babesteko aldaketa politikoa dator euskal kostalde osoan zehar

Sopela, Bermeo, Mundaka, Lekeitio, Pasaia edo Hondarribia bezalako kostako herrietan EAJ alkatetzatik kanpo geratu da, turismo masifikatuaren aurkako programekin aurkeztu diren ezkerreko alderdi eta herri plataformen emaitzei esker.


Unai Hualde da berriz Nafarroako Legebiltzarreko lehendakaria

Ostiral honetan eratu da Nafarroako Legebiltzarra eta Geroa Baiko Unai Hualde izendatu dute Legebiltzarreko Mahaiko presidente PSN, EH Bildu eta Zurekin-eko botoekin. Aurreko legealdian ere bera izan da legebiltzarreko lehendakaria.


Bastidako alkategaiak dimisioa eman du Araba Buru Batzarrak ez diolako utzi hautagaitza aurkezten

Eduardo Barinagak uko egin dio zinegotzi akta jasotzeari, ABBk emandako aginduarekin bat ez datorrelako. EAJk hautagaitza aurkeztu ezean, PPk lortuko du alkatetza Arabar Errioxako herrian. Hori da PPk jarritako baldintzetako bat Gasteizen EH Bildu alboratu eta PSE-EAJ gobernu... [+]


Aulki dantza hasi da: zein dira larunbatean udalak osatzeko alderdien arteko azken mugimenduak?

Larunbat honetan Hego Euskal Herriko udalak osatuko dira, maiatzaren 28ko hauteskundeen ondoren. Udalerri batzuetan ez dago zalantzarik zeinek hartuko duen aginte makila, baina beste batzuetan indar orekak ez daude garbi eta alderdiek mugimenduak hasi dituzte hautagaiak... [+]


2023-06-14 | ARGIA
Voxen zerrendetan joandako PPko zinegotziaren babesa behar du EAJk Kuartangon alkatetza kentzeko EH Bilduri

EH Bilduk irabazi ditu Kuartangoko Udalerako hauteskundeak, baina EAJrentzat izango da alkatetza, PPrekin hitzartua baitu. PPtik hautatu zuten zinegotziak, baina, postuari uko egin dio arrazoi pertsonalengatik, eta bere ordezkoa –PPko zerrendan bigarrena– Juan Pablo... [+]


2023-06-13 | David Bou
Erreakzioa

Udal hauteskundeak pasa eta astebetera, badirudi prest gaudela aztertzeko hauteskunde berri hauek utzi dituzten emaitzak, datozen lau urteetan udalerrien politika instituzionala markatuko dutenak. Azterketa posible guztietatik kezkagarriena, zalantzarik gabe, Herrialde... [+]


Demokraziaren festa

Hauteskundeetara deituak izan dira azken egunotan espainiar hiritarrak, juntetxe, parlamentu edota udaletxeetako partaideak hautatzera, erakunde horiek berriztatzera, eta hor ari dira orain guztiak, analisietan, kalkuluetan, noren esku eroriko boterea, norekin lortuko aliantzak,... [+]


EAJk eta PSEk akordioa itxi dute “ahal den leku guztietan” instituzioak beren artean banatzeko

EAJ eta PSE-EE alderdiek gobernagarritasun ituna berretsi dute. Horrela, akordioari esker EH Bildu lehen indar geratu den leku ugaritan elkarrekin gobernatzeko aukera izango dute. Gasteizko Udalean, Gipuzkoako Batzar Nagusietan eta beste hainbat udaletan, beraz, egoera argitzen... [+]


ANALISIA
Koldo Martinez Iruñeko alkate?

Gobernagarritasunerako hainbat aukera utzi dute iragan igandeko hauteskundeek Nafarroan, baina haien osaketarako bidea korapilatsua da, eta Espainiako hauteskunde orokorrak uztailaren 23ra aurreratzeak are eta gehiago korapilatu du prozesua.


EH Bilduk ez du Iruñeko alkatetzatik kanpo utziko duen “hirugarren biderik” onartuko

Hautesleen % 27 ordezkatzen dute eta “hiriko lehen indar aurrerakoia” izanik ordezkaritza printzipio demokratikoari helduko diotela adierazi du Iruñeko EH Bilduko alkategai Joseba Asironek.


2023-05-31 | Aingeru Epaltza
Boto eskea, zortzi hizkuntzatan

Sua eta mina piztu dizkigu PSNren hauteskunde kartel eleaniztunak. "Barrenak behar dira Nafarroan 2023. urtean botoa zortzi hizkuntzatan eskatzeko, euskara baztertuta. Putakumeak. Urdeak. Ezta itxura egiteko ere".

Halako purrustadak irakurri dira egun hauetan Euskal... [+]


Eguneraketa berriak daude