Traktore andana Donostia bidean da. Gipuzkoako hainbat nekazari eta abeltzain Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean elkartuko dira haien aldarriak helarazteko. EHNE eta ENBA sindikatuekin adostu gabe antolatutako protesta da. Bi sindikatuek martxoaren 1erako deitu dute protesta eguna.
7:00etan atera dira traktoreak Gipuzkoako hainbat tokitatik eta asmoa Donostian Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza aurrean elkartzea da. Lehen sektore duin baten alde lelopean antolatu dira.
Beste herrialde batzuetan gertatu den bezala, Gipuzkoan ere, WhatsApp talde baten bidez antolatu dira. EITBk Joseba Pagadizabal Aiako baserritarra elkarrizketatu du, mobilizazioa antolatu duenetako bat. Hark adierazi duenez, "sindikatuak ez zirela mugitzen ikusita", erabaki dute haien kabuz kalera ateratzea: "Itota eta larri gaude, eta gure egoera ikusaraztea nahi dugu".
Protestetan parte hartzen ari den baserritar gazte batek ARGIAri adierazi dionez, WhatsApp taldean aske antolatu dira nekazariak. Gauzak aldarrikatzeko beharra sentitu dute, ezin ziren zain egon, eta inguruan zabaldu den olatua baliatu beharra sentitu dute. Sektoreari ikusgarritasuna emateko aukera ikusi dute. Testigantza eman duen nekazaria ez da antolatzaile taldean aritu eta ondoko iritzia berea baino ez dela azpimarratu du. Bere ustez, Gipuzkoan sindikatuak ez ziren mugitzen, eta aldiz, ikusi dute Bizkaian nola atera diren kalera: “Han sindikatuak atera dira. Hemen esaten zuten gu ez geundela hain gaizki. Bai, gaizki gaude, guk ere arazoak dauzkagu. Geroz eta zailagoa da aurrera egitea eta etorkizun beltz hau ikusita, gauzak aldatzea nahi dugu. Ezin dugu horrela jarraitu”. Badaki EHNE eta ENBA martxoaren 1etik aurrera hasiko direla protestak egiten, eta azpimarratu du gaurko protestan parte hartutako asko egongo direla sindikatuen mobilizazioetan ere: “Ez gaude sindikatuen aurka, olatua baliatu nahi genuen”.
Noaua.eus hedabideak argitaratutako ondorengo bideoan traktoreak Urbil saltoki handian ageri dira, Usurbilen.
#Usurbil dik badoaz. Traktoreetan daramaten Gipuzkoako baserritarren protesta Donostiara bidean: pic.twitter.com/b4kYBCv5gs
— noaua (@noaua) February 12, 2024
Gipuzkoako EHNE eta ENBAk martxoaren 1ean hasiko dituzte protestak
Martxoaren 1eko protestan, sektorearentzat “ezinbestekoak diren neurriak eta politikak” mahai gainean jarriko dituzte. Ez dute egunaren zehaztasun gehiagorik eman hedabideei bidalitako oharrean. Gaineratu dute Euskal Herriko sindikatuekin hitz egingo dutela eta ondorengo egunetarako egutegi bat adosten ahaleginduko direla.
EHNEk eta ENBAk adierazi dute orain arte isilean aritu direla lanean, sektoreari eragiten dioten hainbat eragilerekin, eta “arazoak seinalatzetik haratago soluzioak planteatzen”. Bide horretan jarraituko dutela adierazi dute, “oraingoan, ordea, ez da isilean izango”.
Otsailaren 6ko protestetatik aldenduta
Bi sindikatuek informazio-oharrean azaldu dute otsailaren 6rako deitu ziren mobilizazioetatik aldendu nahi izan dutela. Haien ustez, protesten jatorrian, mezuetan, eta aldarrietan “nahas-mahasa” zegoen eta antolatzaileak nekazaritzako sindikatuetatik urrunduta zebiltzan.
“Lelo orokorrak alde batera utzi” eta Gipuzkoako “errealitatera egokitutako aldarriak eta proposamenak” egitea hobetsi dute. Gipuzkoako nekazaritzaren ezaugarri bereziak azpimarratu dituzte: familia ereduko baserriak, tamaina txikikoak, eta lurralde menditsuetan aritzen direnak.
Nekazarien haserrea ulertzen dutela adierazi dute oharrean, eta kaleetan entzundako aldarri askorekin bat egiten dutela diote: sektorea itotzen ari diren legeak daudela, errentagarritasun gabezia dutela, eta burokrazia jasangaitza, besteak beste. Alabaina, “arazoen sorburuak zehaztea, aldaketak egiteko ardura norena den argitzea, eta pausoak exijitzea” eskatu dute.
Ez dute nahi arreta desbideratzerik, “eta dena Bruselan konpondu behar dela pentsatzea”.
Bost hilabete bete dira otsailaren 6an traktoreen mobilizazioak hasi zirenetik. Mirene Begiristainek eta Isabel Alvarezek ekofeminismoaren betaurrekoak jantzita aztertu dituzte mobilizazio hauek eta fokutik kanpo geratu diren laborariak eta aldarrikapenak ekarri dituzte lehen... [+]
Sarako Nicolas Chretien dago Hiru Xilo baratzegintza proiektuaren atzean. Urtarrilean hasi zen baratzea lantzen, eta martxoaren hasieran ekin zion ekoitzitako produktuak merkaturatzeari. “Banuen formazioa baratzegintzan, baina orain arte honekin zerikusirik ez zuten... [+]
Esnatze horretan hainbat kausa elkartzen dira, eta lurraldean sakabanatuta dauden herrien erresistentzia-ahalmenak bete-betean erantzuten die. Joan den larunbatean, aldarrikapen horien inguruan manifestazio jendetsua egin zen Gasteizen. Kalean frogatu zen berriro posible dela... [+]
Euskal Herriko Laborantza Ganbarako koordinatzailea mintzatu da Egonarria saioan. Laborantzako eredu talkaz hitz egitean eta traktoreak kalera atera direnean, beti aipatzen da ditxosozko erderazko "PAC"-a, hau da, Europako Nekazaritza Politika Bateratua. Europako... [+]
Kanboko Marieniako higiezin proiektuaren kontra bildu dira elkarte eta herritarrak larunbat honetan. Larunbatean, mahai inguru eta tailerren bidez herritarrak sentsibilizatu nahi izan dituzte Bouygues Immobilier agentziaren proiektuaren desmasiez.
Konturatu orduko apirila joan da, bere intentsitate eta kolore guztiekin. Egun beroak, epelak eta hotzak utzi dizkigu. Ostadarra eta izotza. Euri jasak eta bero sapa. Jaio berri diren arkume apurrak belardian dabiltzan bitartean, labanak eten egin du bizitza eman duten hiru... [+]
"Isiltasuna oztopo eta elkartasuna lagun, egungo mundu gordina" kontatzeko erronkari lotu da Axut! antzerki konpainia.
Frantsesenia lizeoa, 70 urtez Ipar Euskal Herria barnealdeko laborarien formatzen.
Europako Batzordeak landutako Nekazaritza Politika Bateratuaren "sinplifikazioaren" alde bozkatu dute eurodiputatuek. 425ek egin dute alde, 130ek aurka eta beste 33 abstenitu dira.
Apirilaren 13an egitarau indartsua prestatu dute Berangoko Otxantegi Herri Lurra proiektuaren II. urteurrena ospatzeko. Apirilaren 18an, aldiz, bigarren desalojo saiakeraren mehatxua izango dute gainean eta herritarrei dei egin diete proiektua defendatzera joateko. Kideetako... [+]
Hamar urte baino gehiago daramatza martxan Arabako Nekazariak Eskolan proiektuak, Hazi fundazioak zenbait ekoizlerekin elkarlanean bultzatzen duena. Haur eta gaztetxoak nekazal mundutik geroz eta deskonektatuago bizi diren garaiotan, inoiz baino beharrezkoagoa da elkar... [+]
Nafarroako sektore ekologikoa egonkor mantendu da azken urtean eta nekazaritza ekoizpena %5 handitu da. Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluak erronka du 2030. urterako: lurren %25 ekologikoa izatea. "Bide horretan ari gara lanean, ahalik eta nekazari eta... [+]
Aste honetan sortu da elkartea eta datorren astelehenean, hilaren 18an, laborarien sindikatuek Jose Mari Aierdi kontseilariarekin izango duten bileran egongo da.
Gorantz egiten ari da nekazaritza ekologikoko eredua Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, Ekolurra Kontseiluak baieztatu duenez, baina Europako Itun Berdeak 2030erako helburutzat duen %25etik urrun dago oraindik.