Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketak ukatu egin ditu GuraSOS plataformak egindako akusazioak: "GuraSOSek publikatutako informazioak ez datoz bat errealitatearekin, eta informazioa modu partzialean erabili dute iritzi publikoa manipulatzeko". GHK-k azaldu du probak "ingurumen baimenean aurreikusitakoaren arabera" egiten ari direla.
Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketak ukatu egin ditu GuraSOS plataformak egindako akusazioak: "GuraSOSek publikatutako informazioak ez datoz bat errealitatearekin, eta informazioa modu partzialean erabili dute iritzi publikoa manipulatzeko".
Ekainaren 11n jazotako "gertaeraren" harira, GHK-k ukatu egin du transformadorean eztanda bat jazo izana, eta "zirkuitulaburra" izan zela ziurtatu du. Jose Ignacio Asensio GHK-ko presidente eta Ingurumen diputatuak "arduragabekeriaz" jokatzea egotzi dio GuraSOS plataformari, eta "alarma soziala" pizteko helburuz herritarrak "desinformatzea" leporatu dio.
"GuraSOSek jarritako helegite guztiak ezetsi dira"
GHK taldeak ohar batean gogorarazi du "GHK-k beti jakinarazi diela erakunde eskudun guztiei Gipuzkoako Ingurumen Esparruko balorizazio energetikoko plantan (PVE) gertatutako gorabehera guztien berri".
Jose Ignacio Asensio GHK-ko presidente eta Ingurumen diputatuak adierazi duenez, "Beste behin ere, GuraSOSek arduragabekeria haundia egiten du herritarrak desinformatuz, gizartean alarma sortzeko asmo bakarrarekin". Ildo horretan, "Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoak behin eta berriz esan nahi du arretarik eta gardentasunik handienaz jokatu dela beti, Partzuergoaren Batzarrari, Gipuzkoako Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari eta erakunde ezberdinei helarazitako informazio guztiaren bidez egiazta daitekeen bezala".
GHK-k gogorarazi nahi izan du, "GuraSOSek jarritako helegite eta salaketa guztiak ezetsi izan direla beti". GHKren arabera, ekainaren 11n ez zen inoiz transformadorearen leherketa gertatu, «Baizik eta konplexua energizatzeko lanetan gertatutako gertakari bat izan zen, zirkuitulabur bat eraginez".
Hari honetan aurreko albistea:
Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.
Satorralaia plataformak Donostiako Metroaren Mirakontxa-Easo zatiko lanek “%164ko gainkostua” izan dutela salatu zuen joan den astean, eta, horren harira, EH Bilduk gainkostu hori argitzeko eskatu du, Eusko Legebiltzarrean erregistratutako galdera sorta baten bidez.
Elkarretaratzea egin zuen Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak atzo Laudioko Lamuza plazan, Mugagabe Trail Lasterketaren testuinguruan.
Satorralaia plataformak eman du gainkostuaren berri, informazioa Jaurlaritzari eskatutako txosten batetik aterata. Donostiako metroaren Mirakontxa-Easo zatiaren lanak 53 milioi eurotan esleitu ziren, eta egungo aurrekontua 139,4 milioi eurokoa da. Donostiako metro-pasantearen... [+]
"Gasteiztik egin ezean, ez da egingo", adierazi du PSNren bozeramaile Ramón Alzorrizek. Kontra azaldu dira Geroa Bai, UPN eta PP.
2.000 milioi euroko kostua izango dute AHT Madrilekin eta AVE trenarekin lotzeko aurreneko lanek. Asteburuan egin dute manifestazio bat Iruñean, AHTa eraikitzeko obretako esklabotza-baldintzak salatzeko.
Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]
Abenduaren 20an Eusko Jaurlaritzak planaren behin-behineko bertsioa onartu zuen eta gaitasun “baxu eta ertaineko” eremu ugari gaitasun “ertain eta altukoak” bezala ageri dira orain.
AHT Geldituk Nafarroako Abiadura Handiko Trenaren obretan lan esklabotza egoerak daudela salatzen duen lekukotza eskandalagarria jaso ondoren, obra horiek sustatzen dituen Adif sozietateak publikoki erantzun behar izan du: "Gezurra dira".
Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]
“Urumeako mendiak bizirik” herri-ekimenak jende andana elkartu du Hernaniko plazan. Mendi horietan egin nahi dituzten bi makroproiektu eolikoen berri eman du, ekarriko lituzketen kalteak azaldu ditu eta Urumea bailarako eta inguruetako herritar guztiei dei egin diete... [+]
Nafarroan eraikitzen ari den tren lasterraren langileak esklabotza egoeran ari direla salatu du AHT Gelditu elkarteak Iruñean emandako prentsaurrekoan.
Añana eta Trebiñuko kuadrilletako ordezkariek eta Arabako nekazari eta abeltzainek salatu dute "mespretxu instituzional izugarria" jasaten dutela AHTren lanak direla-eta. Denera bi miloi metro koadrotik gora "lur emankor" desjabetuko dituzte... [+]
Valentziako tanta hotzaren ondoren hondamendiaren itzala beste leku batzuetara ere hedatu da: zer gertatuko litzateke horrelako denborale erraldoi batek Esako urtegi handitua kolpatuko balu? Eutsiko ote lioke presak? Urak gainezka egingo ote luke? Galderak hor daude eta... [+]