Duela pare bat aste, 2019ko abenduaren 10ean, Gipuzkoako Aldundiko ehunka langile bildu zituen azken Langileen Asanblada Orokorrean, instituzio honetako patronalak beren burua zuritzeko erabiltzen ari den DESnegoziazio mahaitik altxatu ginela jakinarazi genuen gehiengo sindikala osatzen dugun LAB eta ELA sindikatuok eta, bide batez, CCOO eta Bazkuna sindikatuei ere deia luzatzen genien, beraiek ere mahaitik altxa eta gurekin borrokatzera etor zitezen.
Izan ere, LABen borondatea beti izan da, Aldundiko langileen ordezkari nagusia den heinean, langile horien eskubideen berdintasuna lortzeko adostasunetara iristea. Horregatik joan izan gara hileroko “negoziazio” bilera guztietara, eta baita, luze jo zuen hitzarmen kolektiboaren inguruko lanketara ere. Baina aurreko Gobernuarekin gertatu zitzaigun moduan, oraingo ere gobernu honek lehengo lepotik burua.
Joan den 2019ko maiatzean hitzarmenaren negoziazio mahaitik ere altxatu behar izan genuen, mahai hura hitzarmena parte sindikalarekin negoziatzeko eta adosteko baino, beraien irizpideak inposatzeko solik erabiltzen ari zirelako. Sindikatu guztien iritziaren kontra, alde bakarrez onartu zen funtzionarioen lan baldintzen araudia. Inposizio horrekin gainera, funtzionario eta lan kontratudunen arteko desberdintasunak bideratu ziren. Diskriminazioa ardatz.
"Joan den 2019ko maiatzean hitzarmenaren negoziazio mahaitik ere altxatu behar izan genuen, mahai hura hitzarmena parte sindikalarekin negoziatzeko eta adosteko baino, beraien irizpideak inposatzeko solik erabiltzen ari zirelako"
Legealdi berriaren lehen egunetik hasi gara lan gatazkentzat irtenbideez gain, langileon eskaerei bide emateko aldarrikatzen. Horrela egin genuen Batzar Nagusiak sortu ziren egunean eta baita Gobernantzako Diputatu berriarekin bildu ginenean ere. Orain, hilabete batzuk beranduago eta beraien Lan Hitzarmena inposatu ondoren, lan baldintzen araua ere ez dela negoziatuko esan digute eta, izatekotan, ohiko negoziazio bileretan hitz egingo dela gaiaz baldin eta beraiek horretarako beharra ikusten badute. Bestela ez. Horrelakoa da elkarrizketa eta akordioaren txapeldunak omen direnek eskaintzen duten desnegoziazio prozesua.
Guk maiatzean eskatu genuen gauza bera aldarrikatzen jarraitzen dugu, inposizioaren bidea ixtea eta adostasunerako atea zabaltzea. Izan ere, egiten ari direna egiteko, nahi duten guztia nahi duten moduan inposatzeko, ez dute gure beharrik eta ez diogu jarrera horri inolako zilegitasunik emango gure presentziarekin. Argi dago, EAJ eta PSE-EEk erabiltzen duten politika beraien interesak babesteko marketing hutsa dela. Horrelakoa da beren bide orria,
Aldundian gertatzen dena ez da kasualitatea, zerbitzu publikoetarako eredu jakin baten emaitza da. Horregatik, urrian LAB eta ELAk Aldundi aurrean Enplegu politika eskasa salatzeko prentsaurrekoa eman genuen. Aldundiak autobonboa egin eta behin behinekotasuna kronifikatzen duela salatzeko. Egun berean, Eusko Jaurlaritzan, salaketa berdina egin zuten sindikatuek. “Jaurlaritxapuza” kanpainarekin. Han ere, behin behineko langileen kopurua %50 ingurukoa delako.
Markel Olanok Gipuzkoa Europa osoan desberdinkeria gutxien duten lurraldean bihurtu nahi duela dio eta, horretarako, besteak beste, politikarien soldata izugarriak gehiago igotzea erabaki du, Aldundiarentzat lan egiten duten azpikontratetako langileen lan ordua 4,52 eurotan uzten duen bitartean. Azala behar du Diputatu Nagusiak horrela aritzeko. Nahikoa ez, eta orain indarrean dugun dugun pentsioen sistema publikoa suntsitu nahi dute, pentsio plan pribatuen mesedetan.
Zerbitzu publikoak merkantilizatzen eta suntsitzen ari dira eta, bitartean, langile publikoak eman behar dituzten zerbitzuak azpikontratatzen jarraitzen dute. Kilometroz kilometro gure bidezainek eman beharreko zerbitzua azpikontratatzen ari dira, Gure egoitzetako lan postuak merke saltzen dituzte, urtez urte egiturako lanpostuak programa bidez betetzen jarraitzen duten bitartean.
"Markel Olanok Gipuzkoa Europa osoan desberdinkeria gutxien duten lurraldean bihurtu nahi duela dio eta, horretarako, besteak beste, politikarien soldata izugarriak gehiago igotzea erabaki du"
Gauzak horrela, ebidentea da LABen proiektuaren eta EAJ-PSEren proiektuaren artean gatazka antagonikoa dagoela. Kapitalaren aurrean guk bizitza erdigunean jartzen dugun bitartean, beraiek etekina jartzen dute. Guk langileen eskubideak defendatzen ditugun bitartean, beraiek enpresa eta bankaren interesak defendatzen dituzte. Guk pentsio publikoak defendatzen dugu bitartean, beraiek pentsio pribatuen fondoak defendatzen dituzte. Guk enpelgu publikoa eta duina defendatzen dugun bitartean, beraiek prekarietatea defendatzen dute.
Langile mugimenduaren historia luzeak argi erakusten du langileok irabazi izan ditugun hobekuntza guztiak, borrokaren bidez eskuratua izan ditugula eta etorkizunean ere horrela izango dela erakusten digu euskal oasiak.
Horregatik guztiarengatik, urtarrilaren 30ean euskal herriko eragile sozialek eta gehiengo sindikalak deituriko greba orokorra egiteko langileok mila arrazoi ditugula uste dugu. Gure ekarpena, Aldundiko langileak ere Greba Orokorraren alde mugitzea eta kaleratzea izango da.
AEBetako Ozeanoko eta Atmosferako Administrazio Nazionalaren (NOAA) ikerketaren emaitza zabaldu du Nature Climate Change aldizkariak: bereganatzen zuen karbono dioxido eta metano kopurua baino gehiago isurtzen du orain tundrak.
Euskal Herriko eta Kataluniako indar eskuindarrek bat egin dute PPrekin eta Voxekin, zerga ez luzatzeko.
Bi erizainetatik batek lanean eraso sexistak jasaten dituela azalerazi du Erizainen Ordenak joan den urte bukaeran egin ikerketak. 21.000 erizainek ihardetsi dute, sektore pribatu, publiko eta liberaletik. Hauetan 2.500 gizonak dira.
Asiak jarraitzen du izaten kazetari gehien atxilo dituen kontinentea: 2024an atxilotutako kazetarien %30 baino gehiagorekin. Txina, Israel eta Myanmar izan ziren berriemaile gehien espetxeratu zituzten estatuak iaz. Osotara, 200 kazetari baino gehiago hil eta ehunka zauritu eta... [+]
“Independentziara egin beharreko bideaz” hausnartzea da helburu nagusia. Apirilaren 20an, Aberri Egunarekin batera, Berriozarren ospatuko duten Gazteon Eskutik jardunaldia izango dute azken geltoki.
Valentziako tanta hotzaren ondoren hondamendiaren itzala beste leku batzuetara ere hedatu da: zer gertatuko litzateke horrelako denborale erraldoi batek Esako urtegi handitua kolpatuko balu? Eutsiko ote lioke presak? Urak gainezka egingo ote luke? Galderak hor daude eta... [+]
Brasilen suteek 30,86 milioi hektarea baso eta eremu natural suntsitu zituzten iaz, Italia osoaren azalera baino gehiago. Suteek %79ko igoera izan zuten 2023arekin alderatuta, Fire Monitorren ikerketa batek agerian utzi duenez.
Astearte gauean egin dituzte pintaketak, bizilagunek azaldu dutenez. Fatxada nagusia, bertako ateak eta alboetako paretak margotu dituzte. Gazte Koordinadora Sozialistak urtarrilaren 25rako deitutako mobilizazioarekin bat egiten du aldarriak.
Groenlandia, X. mendearen amaiera. Lehen esploratzaile eta kolono eskandinaviarrak uhartera iritsi ziren. Baina XV. menderako kokaleku horiek abandonatuta zituzten eta jatorrizko inuitak geratu ziren. Baina 1721an, Hans Egede misiolariak espedizio bat antolatu zuen eta kolonoak... [+]
Salbatore Mitxelena ikastolak 140.000 euro ordaindu beharko ditu, Eusko Jaurlaritzak Haur Hezkuntzarako ezarri dion matrikulazio muga gainditzeagatik, baina zortzi ikasleak mantenduko ditu, negoziazioen ondorio. Hezkuntza Sailaren erabakiak eta jarrerak salatu ditu ikastolak.
Lapurdiko hezegunea funtsezkoa da biodibertsitatearen biziraupenerako. Proposamena eremuan zabaldu dute eta Errobi inguruko sistema hidrauliko osoa barnean izango luke; Baionako, Angeluko, Basusarriko, Milafrangako eta Uztaritzeko Aturri ibaiaren ibaiadarrak, esaterako. Bost... [+]
Lehen aldia da Hego Euskal Herriko euskal gehiengo sindikalak armagintza industriaren moldaketaz taldean eta modu publikoan hitz egiten duena. Aurreko hilabeteotan mugimendu antimilitaristak bilera bana egin du lau sindikatuokin, produkzio militarra “sozialki... [+]
Nafarroa Arenan Mitoaroa ikusten izandako lagun batek “telurikotzat” jo zuen entzun-ikusi-sentitutakoa. Niri ere hala iruditu zitzaidan telebista medio etxetik hauteman nuena.
Pentsa daiteke Mitoaroak piztutako grinak eta atxikimenduak proiektuaren ikusgarritasuna... [+]