Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoak osatu dira

  • Azken final-laurdena jokatu eta gero, erabakita geratu da nortzuk izango diren finalaurrekoetan kantatuko duten bertsolariak.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2019ko azaroaren 04an - 10:13
Argazkia: Bertsozale.eus.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa iritsi da finalaurrekoetara. Bost final-laurden jokatu dira eta, azaroaren 2an azkena jokatu eta gero, erabakita geratu da zeintzuk izango diren finalaurrekoetan kantatuko duten bertsolariak. Hurrengoak dira:

Zuzenean sailkatuak:

Eñaut Martikorena Lizaso

Agin Laburu Rezola

Jon Maia Soria

Oihana Iguaran Barandiaran

Beñat Gaztelumendi Arandia

Puntuazioz sailkatuak, hurrengoak:

Iñigo Mantzizidor Larrañaga

Nerea Elustondo Plazaola

Alaia Martin Etxebeste

Jokin Uranga Isuskiza

Iban Urdangarin Lardizabal

Amaia Iturriotz Etxaniz

Unai Mendizabal Jauregi

Iñaki Apalategi Astigarraga

Asier Azpiroz Iztueta

Beñat Lizaso Alberdi

Haritz Mujika Lasa

Ane Labaka Mayoz

Unai Gaztelumendi Arandia

Saioak ere osatuta geratu dira. Informazioa webgune honetako Saioak atalean daukazue eskuragarri.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2019
2019-12-16 | Bertsoa.eus
Beñat Gaztelumendik lortu du Gipuzkoako txapela

Xabier Gaztelumendik jantzi dio entzuleen txalo artean, Agin Labururekin buruz-burukoa jokatuta. 6.000 lagun elkartu dira abenduaren 14 arratsaldean Donostia Arenan, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren finalean.


2019-12-04 | Estitxu Eizagirre
Xabier Gaztelumendik jantziko dio txapela Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren irabazleari

"Urte luzetan egindako lan isila" aitortu eta eskertzeko hautatu du Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak Xabier Gaztelumendi, irabazleari txapela jantzi diezaion. Bertsoa.eus webgunean egin dioten elkarrizketan "ohorea eta harrotasuna" sentitu dituela adierazi du:... [+]


2019-12-02 | Estitxu Eizagirre
Lehen aldiz final parekidea Gipuzkoako Txapelketan

Abenduaren 14an Donostia Arenan (Ilunben) jokatuko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa. Abenduaren 1ean Tolosan jokatu da hirugarren finalaurrekoa, eta bertan erabaki da zein zortzi bertsolari arituko diren finalean. Lehen aldiz launa gizon eta emakume arituko dira Gipuzkoako... [+]


2019-11-25 | Bertsozale.eus
Beñat Gaztelumendik irabazi du Oiartzungo finalaurrekoa

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren finalaurrekoa jokatu da azaroaren 24an Oiartzungo Elorsoro kiroldegian; finalean izango da Gaztelumendi abenduaren 14an.


Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bost final laurdenak aztergai

Ekialdera begira jarri ditugu gaurkoan POTTO saioaren mikroak. Gipuzkoako Bertsolari txapelketa abian da aspaldian eta, azken fasean sartuta dugun honetan, 5 final laurdenak aztertu ditugu.


2019-11-04 | Bertsozale.eus
Beñat Gaztelumendik irabazi du Azkoitiko final-laurdena

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren azken final-laurdena jokatu da azaroaren 2an Azkoitiko Baztartxo Antzokian; final-erdietarako zuzeneko txartela eskuratu du Gaztelumendik.


2019-10-28 | Bertsozale.eus
Oihana Iguaranek irabazi du Azpeitiko final-laurdena

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren final-laurdena jokatu da urriaren 27an Azpeitiko Soreasu Antzokian; final-erdietarako txartela lortu du Iguaranek.


2019-10-28 | Bertsozale.eus
Jon Maiak lortu du puntu gehien Eibarren

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren final-laurdena jokatu da urriaren 26an Eibarko Coliseo Antzokian; final-erdietarako txartela lortu du Maiak.


Eguneraketa berriak daude