Gipuzkoako Foru Aldundiak gaurko aldizkari ofizialean argitaratu du aldaketa: bertan behera utzi du Ulian ehizan aritzeko debekua.
Diputazioak segurtasun eremu izendatu zuen Donostia eta Pasaia arteko mendia 2014an, eta, ondorioz, debekatu egin zuen ehizan aritzea. Guztira 46 ehiza postu bertan behera utzi zituen aldundiak, baina orain, aldaketarekin Gipuzkoako ohiko pasabideetako lerro eta postuen erregistroan inskribatu beharko ditu Ulia mendian dauden Ulia-Mendiola eta Mendiola-Plata Itsasargia izeneko lerroetako postuak.
Bide judizial luzea egin du Ulian ehizan aritzeko auziak, eta herritarren artean ere pil-pilean egon da eztabaida. 2014an aldundiak onartutako foru aginduarekin pozik agertu ziren talde ekologistak, eta azken urteetan hainbat manifestazio egin dituzte ehizaren aurkako aldarrikapenak plazaratzeko. Gipuzkoako Ehiza Federazioak, aldiz, auzitara jo zuen erabakia. EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ehiztarien alde egin zuen 2017an, eta joan den ekainean auto bat argitaratu zuen, epai hori betearazteko. Aldundiak gaurko aldizkari ofizialean jakinarazi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salak 2019ko ekainaren 19an emandako autoa betetzea ebatzi duela. Era berean, ehiztariek greba hasi zuten joan den martxoan, erakunde publikoekin “elkarrizketa eza” salatzeko.
Aldundiak 2014an ebatzitako foru aginduan nabarmendu zuen Donostiako lurren zati handi bat segurtasun eremu gisa izendatuta zegoela, “pertsonen eta ondasunen segurtasuna egoki zaintzearren”. Halaber, babes eremu hori handitzeko eskaria egin zuten Donostiako Udalak 2010ean eta Pasaiakoak 2011n. Bi udalek “parke periurbano” gisa izendatu zuten Ulia, eta adierazi zuten izendapen hori “bateraezina” zela ehizarekin. Auzitegi Nagusiaren ebazpenak, aldiz, baliogabetzat jo zuen debeku hura, eta erabakia oinarritu zuen 2011n Eusko Legebiltzarrak onartutako ehizaren legean. Horren arabera, segurtasun eremu izatetik salbuetsita daude ehiza legea aldatu aurretik jarrita zeuden postuak. Hain zuzen, 2011. urtea baino lehenagokoak dira Uliako postuak.
Esan bezala, guztira 46 ehiza postu daude Donostia eta Pasaia arteko mendian, Ulia-Mendiola eta Mendiola-Plata Itsasargia lerroetan, eta horietatik gehienak Donostiako lurretan daude, 36 hain zuzen
“No a la Caza” (NAC) plataformak ehiztariek erabiltzen dituzten txakurrak Animalien Ongizaterako Estatuko Legean sartuta egotea exijituko du, besteak beste. Donostian, Bilbon, Iruñean eta Espainiako Estatuko beste hiri askotan deitu dituzte mobilizazioak.
Talde ekologistak txalotu egin du Jaizkibelgo inguruetan belatz handi bat tiroz bota ostean Gipuzkoako Foru Aldundiak hainbat ehiza postu itxi izana. Agintariei eskatu die zuzenean Fiskaltzan salaketa jartzeko horrelako kasuetan.
Ehizarako hamabost dorre eta zazpi posturi eraso egin diete Jaizkibel, Jarindo, Kastañarri, Gorbeia, Arrikurutz eta Kintoa mendietan. Euskal Herriko Animalien Askapen Fronteak hartu ditu bere gain animalien "egoera tamalgarria" eta "ehiztarien... [+]
2014an debekatu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak Ulia mendian ehiza egitea, baina legeak zituen akats batzuk baliatuz, epai batek ehiza baimendu zuen berriz ere 2019an. Orain, akatsak zuzenduta, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak iragarri du irailaren 1etik aurrera ezingo dela... [+]
Merkatu eta dendetan objektuekin egiten den gisan, animaliak hiltzen ere eskaintza bereziak egiten dituzte. Afrikan animaliak ehizatzeko enpresa batek lehoietan 2x1 eskaintzen du. Azken urteotan lehoien kopuruak izugarri behera egin badu ere, plazerez hiltzea legezkoa da.
Martxotik hasi eta iraila bitartean Gipuzkoako Ehiztarien Federazioaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko tira-bira lotsagarria irakurri eta entzun dugu prentsan. Ohituta gaude baserritar eta abeltzainen interesak aitzakia hartuta lehen sektoreko enpresa eta bestelako... [+]
Errengako mairubaratz baten gainean, Lesakako udalerrian, Oiartzungo mugan, ehiza-postu bat jarri dutela eta, Eguzkik gauzak argitzeko eta, hala badagokio, erantzuleen kontra neurriak hartzeko eskatu die Nafarroako Gobernuaren Ingurumen eta Kultura sailei.
Kondenatuak Tutera eta Cintruenigoko bi ehiza barrutietako presidenteak eta basozain bat dira. Ehiztariei ehizaki kopurua murrizten dietelako hil zituzten harrapariak.
Gipuzkoako Ehiztarien Federazioak grebara deitu ditu ehiztariak, Gipuzkoako Aldundiari presio egin asmoz. Ehiztarien argudioak, baina, iruzurra direla salatu du Naturkon talde ekologistak eta datuak eman ditu: hamar urtetan 1.768.567 euroz lagundu du Aldundiak Federazioa.