Gimeno jaunari eta Nafarroako Hezkuntza Sailari

Idatzi honen bidez jardunaldi aldaketaren prozesuaren inguruan gertatutakoak sortutako haserrea, frustrazioa eta inpotentzia adierazi nahi dugun guraso talde bat gara, eta ondorio gisa, gure seme-alabak datozen lau ikasturteetan jardunaldi zatitua izatera eramanen dituena. Horren inguruan, zenbait adierazpen egin nahiko genituzke:

  1. Gure ezinegona ez da bertze familiek pentsatzen dutenaren kontra. Jardunaldi mota aukeratzea gai hagitz pertsonala da eta iritzi guztiak errespetagarriak dira. Gure haserrea prozesua manipulatua izan delako da.
  2. Bozketarako baldintzak ilunak, injustuak eta ziurrenik gobernuak bere interesetara bideratuak izan dira. Zeintzuk dira hauek
  3. Jardunaldi jarraiak aitzinera egiteko, erroldaren 3/5ek baiezkoa ematea beharrezkoa izan da. Zergatik portzentaia hori? Zergatik ez gehiengo sinplea? Zein arrazoi dago horren gibelean? Pedagogikorik ez, behintzat.
  4. Nafarroako Hezkuntza Kontseilariak, Gimenok, hitz eman zuen portzentaia injustu horiek aldatu eginen zituela, baina ez du bere hitza bete. Zerk eraman du hainbat hezkuntza eragileren gainetik errandakoa ez egitera eta gainera lau ikasturtetarako inposatzera? Berdin jokatuko luke bere seme-alabak izango balira?
  5. Arautegiak ikastetxeei inpartzialtasuna eskatu die, hau da, ikastetxeek ezin zuten jardunaldi bakoitzari buruzko iritzirik eman eta horren gainean Hezkuntza departamentuak presioa sortu du. Baina… ez al dira irakasleak, egunero gure seme-alabekin egoten direnak, aproposenak jardunaldi batean bizitakoa eta bertzean bizitakoa transmititzeko? Akaso, norbaitek erabakitzen du zein tratamendu hartu bere konfiantzazko medikuarekin kontsultatu gabe?
  6. Etxalarko Landagain eskolan, 18 bozka (%35) izan dira jardunaldi zatituaren alde eta 34 (%65) jarraiaren alde (ia
    Eskola jardunaldi mota aukeratzea gai hagitz pertsonala da eta iritzi guztiak errespetagarriak dira. Gure haserrea prozesua manipulatua izan delako da
    bikoitza). Emaitzak erroldaren arabera baloratzea inposatu dutenez, bozkatu ez dutenak kontuan hartu dira eta jarraiaren aldeko bozken portzentaia %58ra jaistea eragin du. Nola uler daiteke gehiengo handi baten nahia ez errespetatzea (bi bozken faltan) eta jardunaldi zatitura bueltatu behar izatea? Alderantziz gertatu izan balitz, zer gertatu ote litzateke?
  7. Lesakan, berriz, 112 erroldatuetatik 103k bozkatu zuten. 55 bozka jarraiaren aldekoak izan ziren, 45 zatituaren alde eta 3 txuri. Bozkatzaileak kontuan hartu balira, Lesakan bozken %53,4 jarraiaren aldekoa izanen litzateke. %60 lortu beharreko baldintza jarri dutenez, ez dira iritsi baina gehiengo sinplearekin aurrera atera izanen litzateke.
  8. Denok daukagu bozkatzeko eskubidea eta ardura, beraz, emaitzetan parte hartu nahi duenak bozka dezala.
  9. Bozkak %60ra ez iristean, zuzenean prozesua itxi egin dute eta Eskola Kontseilua, Organo Gorena izanik, ahotsik gabe utzi dute.
  10. Hezkuntza Sailak espero ez zituen emaitzak lortu ditu, izan ere, traba eta zailtasun guztien gainetik, Nafarroako familien gehiengoak (%80 baino gehiago) jardunaldi jarraiaren aldeko hautua egin du. Gainerakoetatik, gehiengoak ere hori lortu izanen luke bozketa justu eta demokratiko bat izan balitz.
  11. Bozketen emaitzak ikusita, gobernuak zein ondorio atera behar du? Zer egin behar du honen aurrean?
  12. Gure ustez, jardunaldi inposizio honek familien egunerokoan arazoak sortuko ditu; gure seme-alabekin egoteko denbora murriztuko da, haurren ongizatean eragingo du, eguneko bertze momentuei aurre egiteko presak sortuko dira, umeen denbora librearen eskuragarritasunean eragingo du, gurasoen kontziliazioan, etab.
  13. Gainera, prozesu honek familiengan sortu duen kalteaz gain, gainerako familiekin eta irakasleekin giro arraroa sortu du.

Badakigu Goliaten aitzinean garela baina injustizia hau indarrez salatzen segituko dugu gure seme-alabentzat hoberena dela sinesten dugulako eta gure eskoletako familien gehiengoak horrela bozkatu eta adierazi duelako.

Bozketa justu eta demokratiko baten alde! Gure haurrengatik!

Amaia Agirre Etxeberria eta Jasone Susperregui Arbelaitz, Etxalarko Landagain eskolako eta Lesakako Irain eskolako familia talde baten izenean

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
Immigrazioa eta sindikatuak, eskubide unibertsalak ala porrot kolektiboa

Gabezia guztiekin ere, sindikatuek gizateriaren alde inoiz egon den beste edozein giza erakundek baino gehiago egin dute. Duintasunari, zintzotasunari, hezkuntzari, ongizate kolektiboari eta giza garapenari beste edozein pertsona-elkartek baino gehiago lagundu... [+]


Norabidea erakusten duten zenbait ohar, Aritz Otxandianori gertatutakoaren harira

Harriduraz irakurri dugu prentsan Aritz Otxandianori etxean bertan bengalekin egindako erasoaren albistea. Berak sare sozialetan eman zuen gertatutakoaren berri. Bai bera, bai bere adierazpenak jasotzen dituzten hedabideak ahalegindu dira eraso hori makro-berriztagarriei buruzko... [+]


Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


Euskarazko hezkuntzaren alde, ingeleseko saio gehiagorik ez

Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]


Negoziazioa: negarrerako zioa

Hezkuntza publikoko irakasleok  hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]


Mikel Oterori erantzuna

Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]


Gasteizen, eskaleak soberan daude

Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]


Euskara: makila guztien zahagia

Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]


Badago lotura Euskal Yaren eta AHTren artean Nafarroan

Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]


Apirilak 6, justizia euskararentzat

Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]


Borrokak balio du: Israel Premier Tech, ez aurten, ez inoiz

Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]


Eguneraketa berriak daude