Gilles Perrault idazle antifaxista zendu da

  • Idazle frantziarrak Euskal Herriaren askapenarekiko abegikortasun handia zuen. Nazismoaren biktima izan zen, eta Marokoko erregimenaren indarkeriak argitara ematen erreferentea. Normandiako bere etxean hil da, 92 urterekin.


2023ko abuztuaren 04an - 11:00
Azken eguneraketa: 14:47

1931n jaio zen Frantzian, Parisen, eta zortzi urte besterik ez zituela lehertu zen Bigarren Mundu Gerra. "Ez dago halako ikastaro trinkorik kontzientzia politikoa ereiteko", kontatu zion ARGIAri 2008an, Amets Arzallusek eginiko elkarrizketan. "Arerioaren zentzua jasotzen duzu, eta borroka egin beharra, arerio hori beldurgarria baita, gorrotagarria, zapaltzailea, fusilatzailea, torturatzailea... eta ez zaio auzoan urratsik ematen utzi behar. Hala pentsatzen nuen nik hamar urterako". Hitz horiek definitzen dute Gilles Perrault.

Bigarren Mundu Gerra hasi aurretik, Lehen Mundu Gerraren "biharamuneko pozean" bizi ziren Frantzian, hala pentsatzen zuen Perraultek, armada frantziarra "munduko indartsuena" zela uste zelako. Eta usteak erdia ustel:  "Indar uste hura, baina, indar hustea bilakatu zen, eta armada frantziarra abaildu egin zen. Bidera atera nintzen, eta ikusi nituen ofiziale frantziarrak beren emazteekin maletak hartu eta ihesean, ikusi nituen soldadu frantziarrak amildegira beren fusila botatzen, eta guri desertatzeko eta ihes egiteko esaten. Etsipen min izugarria sentitu nuen (...) Frantziaren uste gabeko porrot hark mundu osoa harritu zuen".

Nazismoaren biktima izan zen nerabe zela, Gestaporen mehatxuen beldur, eta ikara pasatutakoa da, bere familia erresistentea izan baitzen, SOE sare britainiarreko partaide. "Oso sentimendu arraroa zen niretzat, ikustea nire gurasoak, biak abokatuak, burgesak, katolikoak, eta terrorista deitzen zietela egunkarietan, afixa alemaniarretan. Orduan ohartu nintzen pertsonak ez duela bere irudi sozialaren antzik zertan eduki". Gestapok etxeko atea jo zien 10 urte eskas zituela, bere aita eramateko; aske utzi zuten gero.

Idazle konprometitua

Pentsaeraz antifaxista izateaz gain, militantea ere bazen, eta idazle eta kazetari ofiziotik jardun zuen borrokan. Orkestra Gorriaren historiagilea izan zen –L' orchestre rouge liburua, 1967an, nazismoaren barrunbeak ezagutu zituzten espia errusiarrei buruzkoa–, eta 1960ko hamarkada berean AEBetan ere egona da afroamerikarren eskubide zibilen defentsan informatzen, baita Indian eta Japonian ere, eta aurrez Aljerian: Frantziako armadako kide izan zen eta bertan ikusitakoak kontatu zituen Les Parachutistes saiakera liburuan, 1961an argitara emandakoan, zeinak harrabotsa sortu zuen Frantzian.

Idazle konprometitua izan zen Perrault. Hitza bala izan daitekeela, honela kontatzen zion ARGIAri: "Nik lekukotasunak emateko beharra sentitzen dut. Ikerketa bat egin eta jendeak ez dakien zerbait jakiten badut, injustizia baten berri izaten badut, mobilizatzeko ordena jasotzen duen soldadua bezala sentitzen naiz, lubakira jo behar dut, obligazio morala dago. Boligrafoa arma izan daiteke, beraz erabiltzeko beharra dago. Bestela desertzioa da".

1974an. Argazkia: AFP

Marokori buruzkoek, zalaparta

1991n, Notre ami le roi edo Gure lagun erregea liburua publikatu zuen, zeinak Hassan II erregearen erregimen faxista eta totalitarioa hitzez eta testigantzez eman zuen argitara, besteak beste torturak, zentsurak, ehunka herritarren desagertzeak eta fusilamenduak kontatuta. Frantzian, ordura arte, Marokoren irudi oso positiboa zabaltzen zen, bi gobernuen arteko aliantza estrategikoaren adierazle gisa, eta horrez gain, hedabide, korporazio eta enpresa handiek interesak zituzten Marokon.

Marokok liburuaren zirkulazioa erabat eteteko bereak eta bi egin zituen, idazlearen aurkako bide judizialak zabaltzeraino, baina liburuak kontatzen zuena atzeko atetik sartu zen jendearen etxeetara, eta sortu zuen harrabotsa ez zen nolanahikoa izan. Nazioartera hedatu zen, eta Marokok, azalpenak eman behar izan ostean, atxiloturik zeuden herritar asko aske utzi zituen.

Euskal Herriaren askapenaren alde: "Irabaziko du"

"Bidea laburrago edo luzeago izango da, baina [Euskal Herria] segur da irabaziko duela", adierazi zion Perraultek ARGIAri. Frantziako eta Espainiako Gobernuei zuzenduta zera zioen, "Euskal Herriaren aurka itsutzea aurrez galdutako borroka" dela, eta herri bat bere askatasuna lortzeko borrokatzen duenean, lehenago edo beranduago lortuko duela; "oso arraroak dira salbuespenak".

2008an egin zitzaion elkarrizketa Perrault idazleari, eta kritikoa zen oso ETAk armak erabiltzen zituelako. Uztearen aldeko jarrera eskatzen zuen, ez zelako produktiboa:

"Atentatu bakoitzak Madril eta Paris poztu egiten ditu, ez dut esango bortizkeria sekula ez denik egon justifikatua, ez dut esaten Francoren garaian ez zitzaienik tira behar guardia zibilei eta bonbak leherrarazi Carrero Blancoren autoa pasatzen zenean, hori dena oso ongi egina zegoen, baina bortizkeriak eraginkorra izan behar du, kontra-produktiboa baldin bada utzi egin behar da, eta momentu honetan ez du inongo konponbiderik ekartzen, arazoak sakontzen ditu, eta soluzioa ezinezkoago bihurtzen du. Utzi egin behar da. (...) Ez dut esaten bortizkeria utzi eta soluzio zoriontsu eta baketsuak azalduko direnik begitara. Baina behintzat arerioari beto eskubidea ematen dion karta kendu egingo zaio eskuetatik. Eta konbentzitua nago, orain, bortizkeria Parisen eta Madrilen armarik onena dela edozein aurrerabide blokeatzeko. Madrilek arazorik gabe eman dezake urtero hamar guardia zibilen bizitza, bideko istripuetan gehiago hilko dira".

Mundua, "konplize pasibo"

Idazle konprometitua izan zen Gilles Perrault, bai, eta gero eta bakanago eta bakartuago geratzen hasi zela sentitzen zuen. Munduaren joera moduko bat zela zioen jendea hainbat auzietara ez konprometitzea, "gauzak diren bezala onartzea". Zahartzaroa, funtsean, horrela ulertzen zuen ere, "porrot gisa".

Hausnarketa hauxe luzatzen zion ARGIAri, gizartearen norantzaz:

"Bada inertzia gisako bat nagusitzen ari dena, konplizitate pasibo bat, gauzak diren bezala onartzea, baita injustiziak ere. Nik beti adibide berdina ematen dut: badakigu komisaria espainiarretan torturatu egiten dela, eta hala ere Frantziak Espainiako Estatuari euskaldunak eskura ematen dizkio. Eta guk utzi egiten dugu hori hala izan dadin, intelektualak ez dira mobilizatzen. Duela hogeita hamar edo berrogei urte sekulako olatua sortuko zen. Orduan baziren goi mailako intelektualak, Francois Mauriac, Andre Malraux, Jean Paul Sartre, edo Simone de Beauvoir, baina arraza hori itzali egin da eta ez da berririk piztu. Etsipenetik jaiotzen den jarrera da, eta etsipena are etsiago bihurtzen du. Eta lastima da zinez, hain justu bere ahotsa entzunarazi dezakeen kategoria sozio profesionala delako, eta nire ustez bitartekoak dituenak batzuetan betebeharra ere izaten du".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kultura
Anestesia, Delirium Tremens, Zea Mays, Talco, Zetak eta Naxker Hatortxu Rockeko iragarpen berrien artean

24 talde berri iragarri ditu Hatortxu Rock elkartasun jaialdiak. 63 talde iragarri dituzte dagoeneko eta guztira, 100 talde izango dira jaialdiko bost eszenatokietan.


Izaki Gardenak
Kantuak euria atertu zuenekoa

Izaki Gardenak
Noiz: apirilaren 20an.
Non: Iruñeko Gazteluko Plazan.

-----------------------------------------------

Ordu erdia baino ez da falta Iruñeko Gazteluko Plazan kontzertua hasteko; baina erdi hutsik da oraindik, euria ari baitu. Porlanezkoa nahiz ez den,... [+]


MADDI OIHENART
“Kantuen ikastez hasi nintzen euskara ikasten”

1997an plazaratu zuen Maddi Oihenartek (Barkoxe, 1956) lehen diska, Lurralde zilarra, Mixel Arotze eta Mixel Etxekoparrekin batera. Txiki-txikia zenetik barrenean dituen paisaiak, isiltasunak eta soinuak partekatzen dizkigu kantuan ari denean. Kantatzean aurreko ahotsen... [+]


Asier Urbieta, 'Faisaien irla'
“Guretzako mugarik ez dago eta horrela estreinatu behar zen: mugarik gabe”

Asteazkenetik aitzina Ipar Euskal Herrian, eta ostiraletik Hego Euskal Herrian; film oso gutxi estreinatzen dira horrela zinema aretoetan. Halaxe egingo du asteon Faisaien Irla-k. Fikzioa baitira mugak, horrela dio Asier Urbieta (Errenteria, 1979) zuzendariak: ez dira... [+]


Sarako Idazleen Biltzarraren 42. edizioak euskal idazle eta irakurle andana bildu ditu

Ekintza sorta ugariko bi eguneko egitaraua eduki dute bertaratu diren irakurleek: besteak beste, liburu azoka, ikuskizunak, tailerrak eta mahai-inguruak izan dituzte. Maider Elcano koordinatzailearen ustez, Biltzarraren indarra idazleei eta sortzaileei lekua ematen dien... [+]


Emakumeek lan munduan izandako garrantzia islatu dute Arabako Arte Ederren Museoan

Arabako artisten 35 lan paratu dituzte Emakumea. Familia eta lana erakusketan, Gasteizen. Aukeraketa egiteko, kanpoan utzi dituzte historian zehar emakumeak sarritan margotu izan diren beste egoera eta estereotipo batzuk, eta lanari lotutakoei eman diete garrantzia. Urriaren... [+]


2025-04-22 | Iker Barandiaran
Ekimen txikiek, elkar hartuta, gauza handiak egin ditzakete

Obducción de la Amenaza / Zirt Zart (Split-ep)
2024

---------------------------------------------------

Musika panorama erraldoia da, helduezina. Horien artean badira foku guztiak bereganatzen dituzten talde handi gutxi batzuk; horren nahian diharduten beste asko,... [+]


'Guardasol gorria'
Kamikaze arduratsua

Guardasol gorria
Lutxo Egia
Susa, 2024

--------------------------------------------------------
 
Hau gerra bat da eta lubakiak behar ditugu. Izan ere, Bilboko Guka kolektiboak hurrengoak erakutsi dizkigu, besteak beste: Arriagako ekitaldien artean, %20 baino ez... [+]

Azokaroa: sei ekintza kultural Ziburuko 6. azokaren atarian

Apirilaren 30etik aurrera Azokaroa-ren lehen printzak sumatuko dira Ipar Euskal Herriko zenbait txokotan. Uxue Alberdi egongo da Hetero liburua aurkezten, Maialen Lujanbiok errezetaldia eskainiko du eta Maddi Sarasuak bere liburuaren aurkezpen musikatua egingo du senide eta... [+]


“Benetan horrek egin nau komiko: emanaldia gaizki doanean ere gozatzen jakiteak”

Iruñea ez da oso handia, baina Beñat Iturbek elkarrizketarako lekua hautatu duen arte ez dut jakin institutu berean ikasi genuela. Madril eta Iruñea artean bizi da, han hemen baino gehiago, oraingoz. Etxera egin duen bisita bat probestu dut harekin... [+]


Euscool berriaren seinaleak?

Apirilaren 24an, ETB1ean, jendeak aspalditik eskatzen zuen programa eredu bat estreinatuko da: Linbo, late night formatuko ordubete inguruko saioa, gazteek eta gazteentzat egina.


2025-04-16 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren bizitza

Hainbatetan esan izan didate arkitektoen lanaren gauzarik indartsuena dela ekoizten duguna betikotu egiten dela. Eraikinaren betikotasunak gizakiaren presentzia tenporala gainditzen duela eta geroko etorkizunean iraunkor egingo gaituela. Eta liburu batekin gertatzen ez den... [+]


Eguneraketa berriak daude