Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Gotzone Sagarduik adierazi du GIBak osasun-arazoa izaten jarraitzen duela, eta larriago bihurtzen dutela “diskriminazioak eta gizarte-estigmak”. Prebentziorako, iragarri du 2022-2030 aldirako plan estrategikoa aurkeztuko dutela.
Abenduaren 1an GIBaren nazioarteko eguna da. GIBa —Giza Immunoeskasiaren Birusa— gaixotasun kronikoa da, eta garrantzitsua da garaiz detektatu eta tratatzea. Lakuako Osasun sailburu Gotzone Sagarduik aurreratu du Osasun Sailak eta Osakidetzak plan estrategikoa aurkeztuko dutela 2022-2030 aldirako, GIBaren eta sexu-transmisiozko beste gaixotasun batzuen infekzioak ekiditeko eta kontrolatzeko.
Planaren helburu nagusien artean daude diagnostiko goiztiarra sustatzea, tratamendu goiztiarra, infekzioaren kronikotasuna maneiatzea eta diskriminaziorik gabe GIBa duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzea.
Sagarduik adierazi duenez, berandu egiten dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan urteroko diagnostikoen %50 baino gehiago, jada immunitate-sistemak kalte nabarmenak jasan dituenean. Gogorarazi du Osakidetzak GIBez kutxatutako 6.273 pertsona artatu zituela iaz, eta honek 18 milioi euro baino gehiagoko gastua suposatu zuela, %5,5 gehiago 2021arekin alderatuta.
Nafarroan, GIBa detektatzeko test azkarrak
Naizek jaso duenez, Nafarroan 38 diagnostiko berri erregistratu ziren 2022an, eta GIBarekin bizi direnen kopurua 1.257 pertsonara igo da urte amaieran. Azpimarratzekoa da %72 44 urtetik gorako gizonak direla.
Arazoari aurre egite aldera, COFNAk —Osasun Departamentua eta Nafarroako Farmazialarien Elkargo Ofizialak— martxan jarri du farmazietan GIBa goiz detektatzeko programa. Iruñeko, Tuterako eta Lizarrako hamabi farmaziak GIBaren proba azkarrak eskainiko dituzte 2023ko azaroaren 28tik 2024ko martxora bitartean, bost eurotan. COFNAko presidente Alberto Mantillak adierazi du programak diagnostiko berantiarrak eta sexu-transmisiozko gaixotasunak murriztea duela helburu. Halaber, azaldu du proba egiten dutenei konfidentzialtasuna eta aholkularitza egokia bermatuko zaiela.
Gazteen joera Espainian
Espainiako Control enpresak egindako barometro baten arabera, Espainiako gazteen %40ak ez du preserbatiborik erabiltzen sexuan zehar eta %92k ez du erabiltzen aho-sexuan, Noticias de Navarra-k jakitera eman duenez. Halaber, %70ak ez du sekula GIBaren probarik egin. Datuen arabera, %40ak beste antisorgailu batzuk erabiltzen ditu, %29ak argudiatu du sentsibilitatea galtzen dela preserbatiboarekin, eta %18ak adierazi du eszitazio unea eteten dela.
Hamar gaztetatik lauk adierazi dute ez dela ohikoa sexu-harremanak izaten dituzten pertsonen osasun egoera ezagutzea. Control Españako ordezkari Irene Asenjok adierazi du sexu-heziketa dela “gakoa” infekzioak ekiditeko: “Gure konpromisoa da gazteen sexualitatea modu seguruan bizi nahi duten pertsona guztien ongizatea zaintzea, eta, horretarako, lan egitea beren beharretara egokitzen diren produktu seguruen dibulgazioaren eta seux-kontzientziazioaren arloan ere”.
Bi erizainetatik batek lanean eraso sexistak jasaten dituela azalerazi du Erizainen Ordenak joan den urte bukaeran egin ikerketak. 21.000 erizainek ihardetsi dute, sektore pribatu, publiko eta liberaletik. Hauetan 2.500 gizonak dira.
Dibertsitate genetikoaren ikuspegitik inoizko metaanalisi zabalena egin dute, depresioaren arriskuarekin lotutako geneak identifikatzeko. Horri esker, aurrez ezagutzen ez zituzten 700 aldaera eta 300 gene inguru aurkitu dituzte.
Urte berriaren hasieran asmo berritu egiten gara dirudienez, eta egin beharreko zereginen zerrendak egiten ditugu gutako batzuk. Egiteko horien artean irakurtzeko ditudan liburuen zerrenda izaten da bat, gero eta zerrenda gizenagoa. Zuetako ez gutxik zer irakurtzen dudan galdetu... [+]
Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.
Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]
Sánchez, 2019tik 2024ra Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria izan zena, azaroan hasi zen Mutualia enpresako mediku-zuzendari gisa. 2024ko udan kargua utzi eta hiru hilabete eskasera egin zuen jauzia enpresa pribatura, Jaurlaritzaren oniritziarekin.
Garbiñe Elizegi baztandarra erizaina da. Abenduan, Zeelanda Berrian egin duten Osasun Ekitaterako Erizaintza Indigenari buruzko Ikerketa izenburuko bilkuran hartu du parte. Bere tesia aurkeztu du: Euskal emakumeek eta genero ez-normatiboek Euskal Herrian osasungintzan... [+]
Vithas San José klinikak fitxatu du Jaurlaritzako Osasun sailburu ohia, kargu publikoa utzi eta urte eta erdira.
Arazo mentalak dituztenen kopurua haziz doa, oraindik ere estigma sozial handia dute atzean eta, horri aurre egiteko, buruko nahasmenduren bat dutenak lan mundura bideratzen saiatzen da Elkarkide, Nafarroako Parlamentuan azaldu duenez. Lan horretan jarraitzeko laguntza eskatu du.
Dezibelio eta argiztapen muturrekoak ohiko diren makro-ikuskizunen eta makro-estimuluen garaiotan, autismodun haurren bueltako elkarteek aspalditik egindako eskaera zabaltzen ari da pixkanaka, baita Errege Magoen desfileetan ere: ez musika, ez argiztapen, ez abiadura... [+]
EAEko biztanleen %23,9k osasun asegurua zeukan kontratatuta 2023an, Eustaten datuen arabera. 2021eko datuekin alderatuta, %4,1 gehiagok. Batez ere traumatologia, oftalmologia, ginekologia eta dermatologia kontsultak egin ziren. Aseguruen %61,3 enpresentzakoak edo bestelako... [+]
Iazko Gabonetan, hamabi ordurainoko itxaronaldiak izan ziren. Urtean 180 egunetan ezartzen ditu nolabaiteko murrizketak Osakidetzak.
Blanca Ester Díaz Pulido epaileak Osakidetzako 2018ko oposizioen filtrazioen inguruko ikerketari amaiera eman dio, sei urte eta erdi igaro ondoren. Akusatu guztiak absolbitu dituzte, 22 guztira, nahiz eta bi kasu behin-behingoz artxibatu dituzten.
Osasun Legea aldatzea beharrezkoa dela adierazi du Nafarroako Osasun kontseilariak, hala nola Osasunbidea enpresa-erakunde publiko bihurtzea, bestela “luze gabe sistemak porrot” egingo duela argudiatuta. Sindikatuak ez daude formula horrekin ados.