GHK

GHK-k Intxaurrandieta eta Errazkinen aurkako helegitea aurkeztea baztertu du

  • Espainiako Kontu Auzitegiak bi aldiz errugabetu ondoren, helegite berri baten aukerak aztertzeko txosten juridikoa eskatu zuten GHK-ko arduradunek. Txostenaren arabera, helegitea irabazteko aukera ez da “arrazoizkoa”, eta GHK-ko asanbladak gaur erabaki du aukera baztertzea.


2019ko uztailaren 19an - 13:16
Argazkia: sustatu.eus

Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak Ainhoa Intxaurrandieta eta Iñaki Errazkinen aurka egitea erabaki zuen aurreko legegintzaldian, erakundea EAJk eta PSEk gobernatzen zutela. Ainhoa Intxaurrandieta partzuergoko presidentea zen eta Iñaki Errazkinen Aldundiko Ingurumen diputatua EH Bilduk erraustegia geratzea erabaki zuenean 2011-2015 legegintzaldian, Aldundian gobernatzen ari zela. Hurrengo legegintzaldian gobernua berreskuratu ondoren, EAJk eta PSEk Kontu Auzitegian salatu zituzten Intxaurrandieta eta Errazkin, 46 milioi eurotako kalte ordainak eskatuz.

Espainiako Kontu Auzitegiak GHKren aurka ebatzi zuen, Intxaurrandieta eta Errazkin erraustegi gelditzean zuzen jokatu zutela esanez. GHK-k helegitea jarri zuen, eta epaian berretsi zen Kontu Auzitegia. Helegite berria jartzeko aukera bakarra Auzitegi Gorenera jotzea zen. Hori egin edo ez erabakitzeko, txosten juridikoa eskatu zuen GHK-k. Gaur aztertu du GHK-k bere asanbladan txostena. Helegitea irabazteko aukera ez dela “arrazoizkoa” jasotzen da bertan. Tramitera ere onartua ez izatea gerta daitekeela iradokitzen du. GHK-ko asanbladak aho batez onartu du helegitearen jartzeko aukerari uko egitea.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: GHK
2023-08-04 | Ilargi Manzanares
GHK-k onartu du aurrez tratatu gabeko hondakinak errausten aritu dela 42 egunez

“Behin-behinean” egin dutela adierazi dute, “mantentze-lanen" ondorioz. “Ingurumen eskaera guztiak” bete dituztela ere esan dute, eta araurik ez dutela apurtu.


Zisterna-kamioietan atera nahi dute Zubietako erraustegiak kutsatutako ura

Asteartean bete dira hiru urte Zubietako erraustegi azpitik igarotzen den Arkaitzerrekan ehunka arrain hilda agertu zirela. Orain, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak baimena eskatu du ura biltzeko depositu bat eraiki, eta lixibiatuen inguruan "zalantzarik baldin... [+]


2022-12-11 | Zero Zabor
GHK-k 160.000 euroko isuna ezarri dio Ekondakin-i, Arkaitzerrekako isuriagatik

ARGIAk astelehenean aurreratu zuen moduan, GHK partzuergoak isuna ezarri dio Ekondakin enpresari, Arkaitzerrekako isuriari erantzuteko Eusko Jaurlaritzak agindutakoa ez betetzeagatik. Bestela esanda, Zubietako erraustegiaren jabeak, GHK-k, isunez zigortu du erraustegiaren... [+]


2022-11-03 | Zero Zabor
Zurriolako hondartzara birbideratu nahi ditu Zubietako erraustegian lurpeko uretan aurkitu dituzten dioxina eta metal astunak GHK-k

Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak Zubietako Erraustegiaren azpiko aldetik pasatzen den Arkaitzerrekako ur zikin kutsatu guztia errekatik atera eta saneamendu sistemara eramateko baimena eskatu dio Ura agentziari. Urak eta Eusko Jaurlaritzak hori baimenduko balute,... [+]


2020-12-17 | ARGIA
Zubietako erraustegia industria segurtasun araudiari bizkarra emanda funtzionatzen ari dela salatu du GuraSOSek

GuraSOSek hainbat dokumentu helarazi dizkie zenbait hedabidera, frogatzeko Zubietako erraustegia arauz kanpo ari dela funtzionamenduan. GuraSOSek salaketa jarri du Fiskaltzan, erraustegiaren legeztatze tramitazioan aurkitutako delituengatik.


2020-05-11 | ARGIA
Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketak egindako zenbait adierazpen gezurtatu ditu GuraSOS elkarteak

Zubietako erraustegitik behera doan errekan ehunka arrain hilda agertu ostean, Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketak (GHK) prentsa oharra egin zuen publiko igandean. Egindako zenbait adierazpen gezurtatu ditu GuraSOS elkarteak, eta GHKri leporatu dio bere erantzukizunen itzurian... [+]


2017-02-08 | Estitxu Eizagirre
Lapurtutako ordenagailuak baieztatzen du: erraustegia zen, ez “balorizazio energetikoko planta”

Ainhoa Intxaurrandietak iragan azaroaren 29an Zizurkilen eman zuen hitzaldian azaldu zuen nola 2013an, bera GHKko lehendakariorde zela, dokumentazio gakoa gordetzen zuen ordenagailua lapurtu zieten.


2017-02-04 | Estitxu Eizagirre
Kontu ilunak GHKn: hatzaz hautatutako lanpostuak

Hauxe azken artikulua, sorta honetan. Agintari politikoek errausketaren gaian “arduraz jokatzen dutela” adierazten dutenean edo “konfiantza” izateko eskatzen digutenean, burura etorriko zaizkigu pasarte hauek. Eta gaurko kudeaketaz, zer esan?


2017-02-03 | Estitxu Eizagirre
Kontu ilunak GHKn: Jaurlaritza ere saltsan

Ainhoa Intxaurrandietak iragan azaroaren 29an Zizurkilen eman zuen hitzaldian azaldu zuen nola 2013an, bera GHK-ko lehendakari- ohia zela, dokumentazio gakoa gordetzen zuen ordenagailua lapurtu zuten. Auzitegiak 2015ean itzuli zien ordenagailua eta perituen arabera 70.000... [+]


2017-02-01 | Estitxu Eizagirre
Kontu ilunak GHKn
Lapurtutako ordenagailuaren kasua eta swapen kalte-ordainetatik libratzeko aukera

GHKren eguneroko lan funtzionamenduan “giro iluna” irudikatu dezakegu, Ainhoa Intxaurrandieta lehendakariorde zuen 2013 hartan. Intxaurrandietak iragan azaroaren 29an Zizurkilen eman zuen hitzaldian egin zituen adierazpen hauek: “Bilerak ezin genituen goizetan... [+]


2017-01-30 | Estitxu Eizagirre
Errekurtsoa aurkeztu dute bi mankomunitate eta Bilduko kargu ohiek, erraustegia egiteko kontratua etetea bertan behera utzi zuen epaiaren kontra

Tolosaldea eta Urola Erdiko mankomunitateek eta Bilduko 13 kargu ohik (tartean Ainhoa Intxaurrandieta GHK-ko zuzendari ohiak eta Iñaki Errazkin Ingurumen diputatu ohiak), errekurtsoa aurkeztu dute Donostiako Auzitegi Administratibo-Kontentziosoak abenduaren 23an eman zuen... [+]


2017-01-10 | ARGIA
Zubietako erraustegiaren lizitazioa geratzeko beste helegite bat bota dute atzera

Zubietako errauste plantaren lizitazioa geldiarazteko GuraSOS plataformak aurkeztutako beste helegite bat bota du atzera Donostiako Administrazioarekiko auzien Epaitegiak. Zehazki, erraustegiaren kontratazio txostena onartzeko Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK) uztailean... [+]


2017-01-04 | ARGIA
GuraSOSen iritzian, erraustegia ez da bideragarria ez juridikoki, ez teknikoki, ez ekonomikoki

GuraSOS elkarteak Zubietako erraustegiaren bideragarritasun legal eta ekonomiko-finantziarioaren  urgentziazko azterketa plazaratu du urtarrilaren 3an egindako prentsaurrekoan. Elkarteak ondorioztatu duenez, abenduaren 27an GHKk Urbaser, LKS eta beste enpresaz... [+]


2016-12-22 | ARGIA
Erraustegia 27an lizitatu ala ez, 26an erabakiko da auzitegietan

GuraSOS elkarteak ohar baten bidez jakinarazi duenez, Zubietako erraustegiaren lizitazioa, abenduaren 27an egitekoa dena, bezperan eten dezakete epaitegiek. Hasteko, Donostiako administrazioarekiko auzietarako 3.  epaitegiak GHKri abenduaren 26ko goizeko 10ak arteko epea... [+]


Eguneraketa berriak daude