GHK-k erraustegia lizitatu du eta milaka herritarrek Donostiako kaleetan salatu dute

Zuzeneko jarraipena
  • Erraustegiaren aferan egun erabakigarria izan da abenduaren 27a. GHK-k enpresa-talde pribatu baten esku utzi du Zubietako plantaren eraikuntza eta kudeaketa eta horren kontra mobilizazioa jendetsua egin dute Donostian. Epaitegian, bestalde, lizitazioari eragin diezaiokeen erabakia hartzeke dago.

Erraustegia egin behar duten eremua Zubietan (arg: Dani Blanco / ARGIA)
Errausketaren Aurkako Mugimenduaren mezuak abenduaren 27ko lizitazioaren aurrean

Zero Zabor blogean jaso dugu Errausketaren Aurkako Mugimenduak abenduaren 27ko manifestazioan irakurritako mezuak. Lotura honetan ikusi ahal dituzue.

 

GALERIA | Milaka lagun bildu dira Donostian errausketaren kontra

Mobilizazio oso jendetsua egin da astearte eguerdian Donostian. Dani Blanco ARGIAko kazetariak honela bildu du bertan ikusitakoa:

 

Errausketaren Aurkako Mugimendua: "Aurrera jarraituko dugu erraustegi kriminal hau gelditu arte"

Milaka lagun bildu dira Donostian Zubietako erraustegiaren lizitazioaren aurrean protesta egiteko. Gipuzkoa Plaza jendez lepo bete da astearte buruzuri batez. Markel Olano diputatu nagusiak "entzungo ditugu protestak" onartu du, esleipena iragartzeko unean.

Jendeak txistu eta burrunbaz hartu du GHK-ren erabakia. Antolatzaileek, Errausketaren Aurkako Mugimenduak, testu bana irakurri dute martxaren hasieran eta amaieran. Erraustegiaren kontra duela 14 urtetik hona izandako mugimenduaren eta azken urteetan sorturiko alternatiben inguruan mintzatu dira lehenbizi: "Duela ia zortzi urte ekaitz haren erdian atez ateko bilketa abian jartzeko ausardia izan zuten udal haiei, hautetsiei eta herritarrei gure eskerrak eman nahi dizkiegu: Usurbil, Hernani, Oiartzun, Oñati, Antzuola, Orendain eta  abarri. Gure eskerra ere gaikako beste sistema benetan ondo kontrolatuekin aurrerapen handiak lortu dituzten beste udalei", esan dute txalo zaparrrada artean.

Ingurumenari eta osasunari egingo dio kaltea gogoratzeaz gain, lizitazioak ekonomikoki Gipuzkoako herriei zer suposatuko dien nabarmendu dute irakurritako testuan: "35 urtez udalak eta herritarrok zorpetuko gaituen zor ilegitimoa salatu nahi dugu. Herritarrak ohartarazi behar ditugu lapurreta honetaz, nolaz erraustegia egiten badute, beren osasunaz eta ingurumenaz gain  jendarte osoak nozituko dituela ondorioak, klase guztietako zerbitzu sozialen murrizketekin", azaldu dute.

Martxaren amaieran irakurritako beste testuan aldarrikapen sendoa egin dute errausketaren kontra eta hondakinen kudeaketa zentzuzko baten alde  "aurrera jarraitzeko". Udal agintariei euren subiranotasuna "zorrotz" defenda dezatela eskatu diete "eskumenak esku pribatuetan utzi gabe".

Aferak oraindik soka luzea izango duela zalantzarik ez izateko esaldi batekin amaitu du hizlariak: " Aurrera jarraituko dugu Gipuzkoako herritarrok erraustegi kriminal hau gelditu arte".

 

GHKren batzarrak erraustegiaren lizitazioa onartu du

GHK-k Urbaser enpresaren eskuetan utzi du gipuzkoarren hondakinak erre eta kudeatzeko eskumena eta 768 milioi euro ordainduko diete herritarrek horretarako. 

Markel Olano eta Jose Ignacio Asensiok eman dute erabakiaren berri prentsaurrean: "Egingo genuela esan genuen eta ondo egingo dugu", azaldu du Olanok. Egun garrantzitsutzat jo dute gaurkoa, haien esanetan "irtenbide honek konpondu egiten ditu Gipuzkoarren beharrak".

GuraSOSek parte-hartzearen inguruan Donostiako instrukzio epaitegian jarritako helegiteaz galdetuta, Jose Ignacio Asensio diputatuak "Gipuzkoak ezin du itxaron" erantzun du.

Hala, erraustegiaren esleipena zihurgabetasun egoeran dago momentu honetan, auzitegian parte-hartzearen eta Eusko Jaualritzaren Ingurumen baimenaren inguruan hainbat erabaki hartu beharko baitira. Hala ere lanak lizitatu egin dira eta GHK-ko agintariek auzitegiei itxaron gabe abenduaren 27 honetan hartutako erabakiak ondorio larriak izan ditzake balizko kalte-ordainei dagokienez.

Jendetza bildu da Gipuzkoa Plazan erraustegiaren kontra

Hasi da erraustegiaren kontrako bilkura Donostian, Gipuzkoa Plazan. Eguerdiko 12:00ak jo bezain pronto txistuekin eta soinu handia eginez ekin diote mobilizazioari. Errausketaren kontrako mediku taldeari, aldiz, txalo zaparrada jo diote bertaratutakoek. Mobilizazioaren hasieran eta amaieran testu bana irakurriko dute antolatzaileek.

 

Jendea hasi da Gipuzkoa Plazara biltzen
GuraSOSek harridura adierazi du epaitegiak ez baitu bere helegitearen inguruan oraindik ebazpenik eman

Gurasosek elkarteak prentsaurrekoa eman du gaur goizean Donostiako Kaxilda liburudendan. Bere ordezkariek "harridura" azaldu dute, Donostiako Instrukzio epaitegiak beranduenez gaur goizean eman behar baitzuen Zubietako erraustegiaren inguruan GuraSOSek jarritako helegite baten inguruko ebazpena, baina oraindik ez du horrela egin.

 

Zubietako Erraustegia: asteotan jokatzen denaz 14 gako eta galdera

Abenduaren 27an Gipuzkoako erakunde nagusiak kontrolatzen dituzten EAJ eta PSEko agintariek urrats berri eta –2011an nahi izan zuten bezala– atzerabiderik gabekoa egingo dute aspaldi erabakitako errauste planta Zubietan eraikitzeko bidean. Aste hauetan gauza asko daude jokoan Gipuzkoan eta egunotan egindako edo egin gabe lagatako ekintzek ondorioak ekarriko dituzte gutxienez 2051 arte. Hona gakoetako batzuk, nire ustean:

[Pello zubiriaren analisia irakurtzeko sartu hemen: http://www.argia.eus/blogak/pello-zubiria/2016/12/22/erraustegia-asteotan-jokatzen-denaz-14-gako-eta-galdera/

Erraustegiaren lanak esleitzeko asmoa GHK-k bertan behera utz dezala eskatu dute EH Bilduk, Ahal Duguk, Ezker Anitzak eta Equok

Abenduaren 27an erraustegiaren aurka mobilizatzeko deia egin du Donostian Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak. Eguerdiko hamabietan izango da mobilizazioa, proiektua “eztabaida publikorik gabe inposatzen” ari direla salatzeko.

Irakurri albistea osoa hemen: http://www.argia.eus/albistea/erraustegiaren-aurkako-mobilizazioak-epaitegien-erantzuna-iritsi-zain


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoako erraustegia
Jaurlaritzak ez du Zubietako erraustegia zigortuko Artaxoara lixibiatuak eramateagatik

Mikel Jauregi sailburuaren esanetan Eusko Jaurlaritzak ez du "inolako arau hausterik atzeman" Ekondakinek Zubietako erraustegitik Artaxoako zabortegira bidalitako lixibiatuetan. Hala, ez du sozietate publikoa zigortuko, Nafarroako Gobernuak eskatu bezala.


2024-09-05 | ARGIA
Igandeko errausketaren aurkako giza katean Donostiako Udalaren hondakinen kudeaketa salatuko dute

Errausketaren Aurkako Mugimenduak Errausketaren aurkako giza katea egingo du datorren hilaren 8an Donostian. 11:00etan abiatuko da Alderdi Ederretik.


Jaurlaritza prest dago Ekondakin zigortzeaz hitz egiteko, Artaxoako hondakin ilegalengatik

Zubietako erraustegitik Artaxoara eramaten zituzten lixibiatuengatik, Ekondakini zigor espedientea irekitzeko eskatu zion ekainean Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzari.


Arkaitzerreka: GuraSOSek salatu du kutsatuta agertu dela, eta GHK-k dio fenomeno naturala dela

Ostiralean herritar batek detektatu zuen ura ez zegoela garbi, baina ezin da jakin noiztik dagoen horrela. ARGIAk jakin duenez, URA agentziako kideak bertaratu dira Arkaitzerrekara. Aspalditik salatzen ari dira erraustegiaren isuriak eta kutsadura.

 


Zubietako erraustegia kudeatzen duen enpresari zigorra jartzeko eskatu du Nafarroako Gobernuak

Artaxoako Ecofert enpresara baimendu gabeko hondakinak eramateagatik, Zubietako Ekondakin enpresari zigor-espedientea abian jartzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailari. Jose Maria Aierdi Nafarroako Ingurumen kontseilariak jakinarazi duenez,... [+]


Erraustegiak lehen pozoiak erakutsi baldin baditu... zer egin?

Gipuzkoako erraustegiaren emisioen bost urteko jarraipenaren emaitzak aurkeztu ditu ToxicoWatch fundazioak. Emaitza kezkagarriak, bizidunei eta zehazki gizakiei osasun kalte larriak eragin diezazkieketen kutsatzaileez ari garelako. Emaitza nabarmenak, erraustegi berria eta ustez... [+]


Zubietako erraustegia martxan jarri zenetik, toxikoak asko handitu dira inguruko herrietan

Bost urtez aritu da laginak hartzen Toxicowatch erakundea erraustegiaren inguruko oiloen arrautzetan, goroldioan, zuhaitzetan, sedimenduetan eta ama esnean, besteak beste. 2019tik dioxina maila asko handitu da, baita metal astunak, PFASak eta beste gai oso kutsagarri batzuk ere... [+]


2024-05-20 | Usurbilgo Noaua
Erraustegia geratzeko protesta planta atariraino eraman dute

Zubietako erraustegia geratzeko Errausketaren Aurkako Mugimenduak deitutako oinezko martxan parte hartu dute larunbat goiz honetan.


2024-05-20 | Usurbilgo Noaua
“Itxi ezazue behingoz, alferrikako erraustegi zikin, arriskutsu eta garesti hau!”

Zubietako erraustegia ixteko eskaria atariraino eraman du Errausketaren Aurkako Mugimenduak larunbat honetan Lasarte-Oriatik abiatu duen oinezko martxan. Ertzaintzak sarbidea inguratua zuen atari horretan bertan plazaratu duen adierazpenean, erraustegia behingoz ixtea eskatu... [+]


2024-05-17 | ARGIA
Zubietako Erraustegira martxa egingo dute larunbatean Lasartetik abiatuta

Maiatzaren 18an, larunbatez, Zubietako Erraustegiaren aurkako martxa antolatu du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak (EAM). Lasarte-Oriatik abiatuko da, Okendo plazatik 11:00etan.


2024-05-08 | ARGIA
Zubietako erraustegi inguruetan kutsaduraren “igoera kezkagarria” aurkitu eta martxara deitu dute

Zubietako erraustegi inguruan laginak biltzen bost urte daramatza ToxicoWatch fundazioak, metal astunen, dioxinen, PCBen eta PFASen bila. Horiek guztiak ageri dira laginetan eta gainera kutsaduraren “igoera kezkagarria” aurkitu dutela jakinarazi du Errausketaren... [+]


Jaurlaritzak ez zuen Zubietatik Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioaren berri

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]


2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


2023-11-17 | Irutxuloko Hitza
GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiaren ikuskaritza bat eskatu du batzar nagusietan

GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiarekiko duten jarrera ukatzailea aurpegiratu zieten foru agintariei asteazkenean Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako agerraldian. GuraSOSen bozeramaile eta abokatu Joseba Belaustegik azaldu zuenez, egungo arazoen aurrean beste alde... [+]


Eguneraketa berriak daude