Gezurraren errepikapena


2022ko otsailaren 03an - 13:08
Azken eguneraketa: 14:16
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Ehun aldiz errepikatu ahal da gezur bat. Ez da egia bihurtuko, baina agian norbait konbentzitu da. Hori da, nonbait, Mikel Basaberen asmoa behin eta berriz adierazten duenean Hezkuntza Esparru Hirueleduna oztopoa dela euskara ikasteko, edo ikasleek B2 ziurtagiria lortzen dutela batxilergoaren amaieran, nahiz eta ikastaldiko denboraren %20 baino ez egin euskaraz.

Biak dira erraz desmuntatzen diren faltsukeriak. 2012an martxan jarritako irakaskuntza hirueledunaren esperientzian parte hartzeak ez du eragin negatiborik ikasleen euskarazko irakurmenaren errendimenduetan. Nazioarteko ebaluazio independente bat izan zen denboran luzatu zena eta hala ziurtatzen duena, eta emaitzak ISEI-IVEIren web orrian ditugu guztiok ikusgai: https://isei-ivei.hezkuntza.net/eu/met. Norbaitek jakin nahi badu nor ari den gezurretan, Mikel Basabek edo lerro hauen egileak, erraza du: jo orri horretara eta egia aterako du. Ez, ez dio kalterik egiten euskararen ikasketari beste hizkuntzak ikasteak.

Bigarren iruzurrari dagokionean, hau da, B2 ziurtagiria batxilergoko ikasgaien %20 euskaraz egin izanagatik bakarrik lortzen dela, erraza da horri ere aurre egitea. 2012ko apirilaren 16ko EHAAra joan eta euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko den 7/2012 Dekretuaren 3. artikulua irakurri besterik ez da egin behar: “2008ko apirilaren 16az geroztik batxilergoko edo goi-mailako teknikariaren titulua lortu eta titulazio horiei dagozkien ikasketen curriculum osoaren %50 baino gehiago euskaraz egin dutenek ez dituzte aurkeztu beharko Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko B2 mailaren baliokide diren euskarako hizkuntza-tituluak eta -ziurtagiriak”. Erdia baino gehiago dio aldizkari ofizialak, eta antzekoa B1 eta DBHri dagokionean.

Halaber, Basabek galdetzen du (ematen du hori ere ez dakiela) akaso dagoen Euskadin derrigorrezko eskolaldian gaztelaniaz nahikotasunez ez dakien gazterik. Egia da horretan Eusko Jaurlaritzak zaila jartzen diola, uko egin baitio ebaluazio propioen eta nazioartekoen azken txostenak argitaratzeari, baina Euskadiko Eskola Kontseiluak egindako azken txostenera joan daiteke egiaztatzeko. Adibidez, 152. orrialdea arretaz irakurtzea gomendatzen diot.

Egiak min ematen duela zioen Gabriel Arestik, baina mingarria izan arren, baliagarriagoa da errealitateari buruz eztabaidatzea, eta ez asmakuntzei buruz. Dirudienez, Mikel Basabe ez da ausartzen.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
Euskal herriarentzat nolako Estatu bat nahi dugu?

Bagira prozesuaren emaitza, Herri bidea bide-orria izan zen. Bide-orri honetan, abertzaleen helburua herriari boterea itzultzea dela aipatzen da, eta boterea itzultzeko, herriari burujabetza maila maximoa emanen dioten instituzioak herriari eskaintzea adierazten da. Zehazten da... [+]


Meaka-Irimo bizirik!

Enpresa batek Irimo mendian zentral eolikoa eraikitzeko asmoa zuela iragarri zigun aspaldi batean haize kolpe batek. Gehienek ezin zuten sinistu, inondik ere. Are gutxiago Irimo mendiaren orografia eta izaera harritsua ezagutzen dituztenek. "Baina ba al dakizu ze nolako... [+]


Eguneraketa berriak daude