Geure burua berrasmatu

  • Azken urteotan eskubide zibil eta politikoen defentsan ELEAK-Libre dinamikan ibili garenon artean, asko gara askapen prozesuaren lehentasunak, antolaketa ereduak, borroka moldeak eta baita estrategia bera ere berrasmatu behar ditugula pentsatzen dugunok. Borroka instituzionala lehentasunezkotzat jo eta ildo instituzionala ardatz bihurtzen duen gaur arteko politikagintzaren  eredua agortutzat jotzen dugu. Eta ezkerreko beste eragile sozial, sindikal eta politikoetan  dabiltzan kide batzuen artean ere hausnarketa bera egiten dela jakiteak poztu gaitu.


2019ko urriaren 22an - 09:22

Hor kokatzen da herriz herri zabaltzen hasi garen Eskubideen Herri Plataformak (EHP) lanaren helburua. Hori da berrasmatze prozesu orokor horri ELEAK-Libretik egiten diogun ekarpen irekia. Bertan, Euskal Herrian etorkizunean ezinbestekoa izango den eskubide zibil eta politikoen aldeko jendarte mugimendu bateratzailea, zabala, sortzea proposatzen dugu. Egunotan Katalunian edota joan berria den Miarritzeko G7ren gailurrean, bi Estatuek oinarrizkoa eskubideen suntsiketan noraino iristeko prest dauden argi erakutsi dute. Askatasuna eskuratu nahi badugu, konfrontazio horretarako prestatu behar dugu, eta hor kokatzen da guztion artean geure buruaren berrasmatze orokorra burutzeko beharra.

Gure asmoa ez da, beraz, Estatuek bideratzen duten errepresioaren aurrean dinamika anti-errepresiboan murgilduko den erakunderik sortzea, besteak beste, Estatuek beren iniziatiba errepresiboaren inguruan  gure dinamika sozial eta politikoa ito nahi dutelako. Gure proposamena, eskubide zibil eta politikoen defentsarako jendarte mugimendu berri eta zabala sortzea da, horretarako lan bateratua oinarritzat hartuz. Gauzak horrela, ezeren eta inoren kontra baino, gurearen alde egitea izango da gure lan metodoaren ezaugarria. Gure eskubideak praktikan jarriz eta hauek bermatuz soilik bideratuko baitugu euskal demokrazia.

Eta hausnarketa berri hau orain plazaratu dugu, mundua bezala, Euskal Herria ere azkar eta errotik aldatzen ari delako. Abiadura biziko eraldaketa handiak pairatu ditu gure herriak, bai lan harremanetan, bai kontsumo ereduan, bai jendarte antolaketan, bai jasaten dugun errepresioaren ereduan eta zer esanik ez, hizkuntza eta kulturaren esparruetan. Gure eguneroko bizitza osoa da errotik aldatzen ari dena.

Gure asmoa ez da, beraz, Estatuek bideratzen duten errepresioaren aurrean dinamika anti-errepresiboan murgilduko den erakunderik sortzea, besteak beste, Estatuek beren iniziatiba errepresiboaren inguruan  gure dinamika sozial eta politikoa ito nahi dutelako. Gure proposamena, eskubide zibil eta politikoen defentsarako jendarte mugimendu berri eta zabala sortzea da, horretarako lan bateratua oinarritzat hartuz

Herri eta pertsona gisa zapaltzen gaituen egoera honen aurrean ezkerreko eragile politiko zein instituzional gehienen jokabidea ikusirik, gero eta gehiago dira euskal jendartean alderdi politikoak alde batera utzi eta beren lana, ekarpena eta baita borroka ere, jendarte mugimenduetan edota eragile sozial zein sindikaletan ematea erabaki dutenak. Ondorioz, indar politikoen logikatik at, indartuz doa euskal komunitate soziala, egituratuz doa jendarte mugimendu zabala, indartuz doa ezker espazioa modu autonomo eta autogestionatuan. Eta pizten denean, izugarrizko indarra erakusten du.

Horren isla dira azkenaldian Euskal Herrian azkartzen ikusi ditugun dinamika sozial indartsuenak, hala nola, pentsiodunena (1080€ aldarrikapena), emakumeena (greba feminista eta eraso sexisten aurkako erantzuna), ekologiarena (errauskailuaren edota klimaren inguruko mugimendua), euskararena (ikastola zein eskola publikoen aldeko Jaiak edota KORRIKA) edota gazte mugimenduaren berpizte berria, garrantzitsuenak aipatzearren. Baina aldarrikapen hauek ikusgarritasuna lortu duten arren, ez dira horregatik benetan zentral bihurtu indar politiko gehienen zein instituzioen eguneroko politikagintzan.

Eta gauza bera gertatzen ari da Europar Batasunak pairatzen duen krisialdi orokorraren baitan. Bertatik bideratzen diren politika neoliberalen aurrean, Europar Batasunean dinamika sozial berriak eta jendarte mugimendu zabal indartsuak sortzen ari dira. Klimaren inguruko mugimendua, mugimendu feminista, Mediterraneoa hilobi bihurtzen duen migrazio politikaren aurkako mugimendua, prekarietatearen aurkako langile mugimendua… Guztiak horren lekuko dira. Bide berean kokatzen ditugu Estatu frantsesean Macronen Gobernua hankaz gora jarri duen Jaka Horien mugimendua edota Andaluziako hauteskundeetan eman den neofaxisten igoeraren aurrean Estatu espainolean indartu den mugimendu antifaxista.

Euskal Herrian eta Katalunian (Herrialde Katalanetan) ere jendarte dinamika indartzen ari da eta, jakin badakigu, gure askapen sozial eta nazionalaren aldeko dinamikak aurrera egingo duen  neurri berean gogortuko dutela Estatuek beren politika antidemokratikoa.

Baina errealitate horren aurrean, Euskal Herrian oraindik oso sakabanaturik daude auzo, herri, eskualde zein nazio mailako ehunka borroka sozial eta sindikal. Eta egoera berean daude dinamika horietan murgilduta lanean eta borrokan ari diren milaka euskal herritar.

Euskal Herrian eta Katalunian (Herrialde Katalanetan) ere jendarte dinamika indartzen ari da eta, jakin badakigu, gure askapen sozial eta nazionalaren aldeko dinamikak aurrera egingo duen  neurri berean gogortuko dutela Estatuek beren politika antidemokratikoa

Dinamika sozial anitz horiek guztiak aldarrikapen amankomun baten inguruan artikulatzen hastea da proposatzen duguna, gureak diren eskubide zibil eta politikoen defentsan. Izan ere, lan hori modu bateratuan artikulatzeko gai ez garen bitartean, ezingo dugu eraldaketarako ezinbesteko motorra den jendarte mugimendu zabal hori sortzeko benetako urratsik eman. Ez gara benetako iniziatiba politiko eta soziala eskuratzeko gai izango. Ez dugu dinamika politiko instituzional, konbentzional eta hegemonikoa gaindituko. Ezingo dugu Kataluniaren askapen prozesua bultzatu duen herri dinamikaren antzeko zerbait Euskal Herrian sortu. Bi hitzetan esanda, ez gara “herri boterea” eraikitzeko gai izango.

Testuinguru honetan, hiru dira gure ustez, askatu beharreko korapilo nagusiak. Lehena, herri dinamika guztientzat bateragarria den aldarrikapen amankomun hori bilatzea, guztion artean txapela nagusia adostuz. Guk, esan dugun guztiarengatik, aldarrikapen amankomun hori eskubide zibil eta politikoen defentsan kokatzen dugu. Bigarrena, aldarrikapen hori bideratzeko sujeto soziala, jendarte mugimendua, sortzea. Guk Eskubideen Herri Plataformak (EHP) lehentasun osoz herriz herri osatzen hastea proposatzen dugu, dinamika bateratu, partekatu eta amankomuna guztion artean erabaki eta antolatzeko. Ez dugu etxea teilatutik hasi nahi. G7ko dinamikak, gainera, plano nazionaletik horrelako dinamika zabala bultzatzeko oraindik baldintzarik ez dagoela erakutsi digu. Eta hirugarrena, lan horren bidez, kale dinamika eta kritika soziala zorroztea eta desobedientzia zibila, ekintza zuzena, kolaborazio eza eta herri erresistentzia garatzea.

Gure proposamenaren aurkezpena eta eztabaida auzo eta herri guztietan zabaldu nahi dugu eta horretarako zuen laguntza eskatzen dizuegu. Datorren inboluzioari aurre egin nahi badiogu, denon artean geure burua berrasmatu behar dugu.

Joseba Alvarez eta Ione San Ildefonso.
ELEAK-Libreko kideak.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Txikitasunean handi… handitasunean txiki?

2023ko otsailean irakurri nuen berria prentsan, eta triste geratu nintzen, ezustean harrapatu eta zer pentsatua eman baitzidan. Azpeitiko Jostaldi Kirolak Erdikaleko denda itxi egingo zuten, 48 urteko ibilbidearen ondoren.

Denboran atzera bidaiatu arazi zidan horrek. Makina... [+]


Aurrera egiteko aukera

Datorren larunbaterako, urtarrilaren 11rako, Sare Herritarrak euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa deitu du, beste urte batez, Bilbon. Aukera paregabea da gure herriarentzat elkarbizitzaren bidean aurrera egiteko, hainbat hamarkadatan liskar bortitzetan murgilduta egon... [+]


2025-01-09 | Joan Mari Beloki
Ukrainan argitzekoak

Urtarrilaren 20rako bidea. Donald Trump urtarrilaren 20an izendatuko dute AEBetako presidente. Demokraten aldeko elite ekonomikoak hainbat aldiz saiatu dira Trump hiltzen. Lortuko al dute helburua urtarrilaren 20a baino lehen? Hortaz gain, guda fase berri garratzagora eraman... [+]


2025-01-08 | Jon Alonso
Hiru abiadurako Euskal Herria

Iratzarri ginelarik, kulturalki eta administratiboki, paisaiak hiru abiadurako deserri bat erakusten zuen.

Kulturari dagokionez, hori baieztatzeko –berriro– aukera eduki nuen joan den azaroaren 14an, Ortzaizeko Menta liburu-denda goxoan. Hara bildu ginen... [+]


2025-01-08 | Castillo Suárez
Elurra

Elurrak lurra ezkutatzen du, baita laketu nahian dabiltzanen izakiek utzitako arrastoak ere. Elurraren edertasunaren azpian denbora dago, urteak, belaunaldiak, efemerideak, hitzorduak; baina denborak aurrera egiten duenean esan gabeko hitzak agertzen dira lehenago edo geroago... [+]


Palestinarenak (eta munduarenak) egin du

Munduarenak ere egin du, sinbolo bat delako aspaldi, zeren eta historian lehenago ere egin dira genozidioak eta egingo dira gehiago (zorte txarra, aizu, han jaiotzea egokitu zaizu), baina Palestinarenak ezaugarri bereziak ditu:

  • Aspaldikoa da, XIX. mendearen hondarrean... [+]

2025-01-08 | Bea Salaberri
Büxarik ez, milesker

Usaian bezala, agertu ziren baratze zokotik, Mercedesa pasaiaren erdian berean aparkaturik, errotak ez zikintzeko belar eta istiletan, eta jin ziren atarirainoko bidexkan gaindi, triki-traka, plater handi bat eskutan. Usaian bezala, ageri zen la bûche prestatu zutela... [+]


2025-01-08 | Ximun Fuchs
Zenbat da inportantea?

Udazkena amaitzen den ber, Euskararen Egunean, euskararen urtaroan edo Durangoko Azokan beleak agertzen dira. Euskararen erabileraren inkesta soziolinguistikoen emaitzez jakitun, "politically correct" ariketak ez du inor harritzen jada. Ttattarrik gabe, cool eta irria... [+]


Teknologia
2025ak dakarrena?

2025erako teknologia aurreikuspenen azterketa arina egin dut. Urtero bezala, medioetan 2025ean teknologiak ekarriko duenaz hitz egiterakoan diskurtsoa oso antzekoa da. Teknologiaz idazten dugun askok badugu etorriko denarekiko gehiago jakiteko larritasuna, berria aurreratzeko... [+]


2025-01-08 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Etxearen planetan

Gabonetan liburu berri bat utzi dute mesanotxean. Etxearen filosofia eta poztasunari buruzkoa, Emanuele Cocciak berriki idatzia. Coccia, filosofo italiarra, ezaguna egin da landareekin ditugun loturak ezagutarazten planeta osasungarri bat eraikitzeko bidean, eta esanguratsua da... [+]


Laborantza bozen usaina

Berriz hasi dira laborarien manifestaldiak frantses estatu guzian. Sindikatu desberdinek aldarrikapenak hedatzen badituzte ere, entzun den lehena eta komunikabide nagusietan gomit izan dena, FNSEA "nagusia" izan da. Zer du saltzeko? Gezur andana bat ahal bezainbat boz... [+]


2024-12-31 | Josu Iraeta
Borroka luzearen ametsak, egiazko nahi ditut

Badira, garun distiratsua izanik, "zehaztasun gutxiko" definizioekin, gauza bera, beste era batera esanda, aldatzen eta itxuraldatzen adituak direnak. Berea zen, eta hainbat hamarkadatan errepikatu den proiektu in eternum bat izan da. Hasiera batean hori zen hegemoniko... [+]


2024-12-30 | Patxi Aznar
Hilketak, arma-eskalada eta ondorioak

Abenduaren 26an, aireko eraso batean, Israelgo armadak bost kazetari palestinar hil zituen. Haiekin 130 kazetari palestinar hil zituzten. Albiste horrek gauza pare bat gogorarazi dizkit, lehenengoa, benetako kazetariek jasaten duten jazarpena munduko edozein lekutan, adibidez,... [+]


2024-12-30 | Rober Gutiérrez
Gazte landunen %51k

Azken hilabete hauetan hainbat institututan lan egitea egokitu zait eta, uneren batean edo bestean, ikasleekin lan merkatuak eskaintzen dituen aukerez hitz egin behar izan dut. Ikasleen tipologia askotarikoa da eta hiri berean asko aldatzen da auzo batetik aldamenekora,... [+]


Eguneraketa berriak daude