Getxon ertzainek jipoitu zuten emakume boliviarraren kasua epaitegietan oztopatzen ari direla salatu dute

  • 2018an Silvia legez kanpo atxilotu eta erasotu zuen Ertzaintzak Getxon. Hiru urte geroago, justiziak prozesu judizialean trabak besterik jarri ez dituela salatu du SOS Arrazakeria Bizkaiak, eta prozesua azkartzeko eskatu du.


2021eko apirilaren 23an - 12:24
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

2018ko maiatzaren 26an Silvia izeneko emakume boliviar batek legez kanpo atxilotu eta eraso bortitza jaso zuen Getxoko (Bizkaia) ertzain-etxean.

SOS Arrazakeriak ohar baten bidez gertatutakoa azaldu du: Silvia Algortako supermerkatu baten atarian bere bikotekidea itxaroten ari zen, bi ertzainek etxegabe bat modu desegokian tratatzen ari zela ikusi zuenean. Silvia haiengana gerturatu eta zer gertatzen ari zen galdetu zienean, agente batek gogor bultzatu eta lurrera bota zuen "bere herrialdera" itzul zedin oihukatzen zion bitartean. Bikotekidea dendatik atera zenean, agenteek esan zioten atxilotu egingo zutela. Silvia hormaren kontra jarri eta eskuburdinak jarri zizkioten.

Ez zioten bikotearengana gerturatzen utzi eta zuzenean, Algortako komisaldegira eraman zuten. Han, kartera miatu zioten eta azalpenak eskatu zituen arren, ez zuen erantzunik jaso. Ziegara eramaten ari ziren bitartean agente batek bost aldiz bortizki jo zuen. Hurrengo egunera arte asistentziarik gabe izan zuten ziegan.

Silviak gertatutakoa salatu zuen, baina hiru urte hauetan justiziak trabak besterik jarri ez dituela salatu du elkarteak. Gainera, jakitera eman dutenez, erresistentzia, autoritatearen aurkako bi atentatu eta beste bi lesio-delitu leporatu dizkiote Silviari. Inplikatutako agenteetako bati bakarrik mantendu diote akusazioa, lesio-delitu arin bat egotzita.

Elkartearen ustez, "horrelako gertaerak ez dira kasu isolatuak" eta antzeko gertaera ugari egon dira. Horregatik, erakunde publikoei eta arduradun politikoei neurriak hartzeko eskatu diete. Gainera, "salatzailea faltsuki salatzeko praktika" ere askotan errepikatzen dela gogoratu dute eta kasu honetan, biktima ikusezin bihurtu eta kriminalizatu dutela azpimarratu dute: Silviari 10 urteko kartzela zigorra ekar diezaioke. 

Azkenik, "geldoa den justiziak justizia izateari uzten diola" uste dute, izan ere, hiru urtetan judizialki egin den gauza bakarra prozesua oztopatzea izan da eta "azterapenak ziurgabetasuna eta beldurra eragin dizkio Silviari". Gertutakoa erakusten duen bideo bat egon arren, "Silviari egindako akusazioaren aurrean agente bati bakarrik egotzi zaio lesio-delitu arin bat", salatu dute.

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Polizia gehiegikeriak
2025-03-04 | ARGIA
Euskaraz egiteko eskatzeagatik Tolosan EHEko kide bati eraso egin diotela salatu dute

Euskal Herrian Euskarazen arabera, Tolosako tren geltokiko segurtasun agente batek eraso egin zion militante bati, agenteari euskaraz hitz egiteko eskatu ziolako. Tolosako alkateak "kezka" adierazi du eta azalpenak eskatuko dituela jakinarazi.


Zupiriak ukatu egin du ertzainek “indarra modu desegokian” erabili zutenik Ágredoren aurka

31 urteko emakume kolonbiarra osasun zentrora eraman ordez ertzain etxera eramatean agenteek "akatsa" egin zutela aitortu du Segurtasun sailburuak, baina azpimarratu du ez zuela "jipoirik" jaso.


M3moria Auzolana ekimena sortu dute, Martxoak 3ko grebekin loturiko objektuak eta testigantzak biltzeko

Martxoaren 3ko Memoriala hornitzeko erabiliko dira bildutako objektuak. Ekimena ahalik eta jende gehienarengana iristeko asmoz, jardunaldiak antolatuko ditu Martxoak 3 elkarteak Gasteizko auzoetan.


Ágredok epailearen aurrean deklaratu du astelehenean, eta Zupiriak asteazkenean egingo du agerraldia legebiltzarrean

Karen Daniela Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik. Segurtasun sailburu Bingen Zupiriak berak eskatu du Eusko Legebiltzarrean agerraldia egitea.


Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik

Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.


Ertzaintzak kolpatu zuen Donostiako emakumeari garunean bi ebakuntza egin beharko dizkiote

Segurtasun sailburu Bingen Zupiriak adierazi du oraingoz ez dutela neurririk hartuko kasuaren inguruan, "gauzak ondo edo gaizki egin izanaren inguruko segurtasun edo ziurtasunik" ez duten bitartean. Ertzaintzaren agenteek eraso egin zioten emakumea "indarrik... [+]


Donostiako emakume batek salatu du Ertzaintza bere aurka oldartu ostean ZIUan amaitu zuela, konorterik gabe

Emakumearen familiako kideek jarri dute salaketa Bilboko Kolonbiaren kontsulatuan. Otsailaren 1ean jasan zuen erasoa, Donostiako Manterola kaleko diskoteka baten atarian. Hainbat testigantzen arabera, konorterik gabe egon arren berari kolpeka jarraitu zuen ertzain batek.


Ertzaintzak Lurraldebuseko autobus gidariak prestatuko ditu eraso matxisten aurrean

Azahara Domínguez Gipuzkoako Mugikortasun, Turismo eta Antolamendu Saileko diputatuak iragarri du, Jabier Zabaleta Ertzaintzaren buruarekin bildu ostean. Besteak beste, sexu erasoei aurre egiteko baliabideak eskainiko dizkiete, biktimak "azkarrago artatzeko... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


Real-PSG partiduan begian zauritutako beste pertsona baten kasua berriz irekitzeko agindu du auzitegiak

Donostian 2024ko martxoan jokatutako futbol partiduaren aurretik Ertzaintzak egindako kargetan, Amaya Zabarte zaleaz gain bigarren pertsona bat zauritu zuten, ustez foam pilota batekin begian jota. Orain, kasu hori ere ikertzeko agindu du Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak.


Amaya Zabarte zauritu zuten ertzainen arduradunak identifikatu nahi ditu epaileak

Realaren eta PSGren arteko futbol partidu batean larri zauritu zuten zalearen kasuan, epaileak onartu du familiaren abokatuek egun hartako bideo irudi guztietara sarbidea izatea. Oldarraldian parte hartu zuten ertzain taldeetako arduradunak identifikatzeko ikerketa ere eskatu du.


2024-12-16 | Leire Ibar
Durangoko gaztetxea desalojatu dute eta Ertzaintzak foam jaurtigailuekin tiro egin du bertan zeudenen aurka

Larunbat arratsaldean istiluak izan ziren gaztetxe berriaren atarian, Ertzaintza gogor oldartu zen gaztetxeari babesa ematera joandakoen aurka. Hori dela eta, ehunka lagun bildu dira igande honetan foam jaurtigailu bidezko kargak salatzeko eta udalaren jarrera seinalatzeko... [+]


Ertzaintzari “erantzukizunak” eskatu dizkio Realak, foam jaurtigailuz zaurituriko zalearen kasuan

Jokin Aperribay Real Sociedadeko presidenteak azaldu du gertaturikoa “argitzeko” eskatu diola Polizia autonomikoari. Zauritutako Amaia Zabarteren familiak klubari egotzi dio publikoki ez gaitzestea erasoa.


2024-11-27 | Leire Ibar
Ertzaintzak komisarian jipoitu zuen emakume arrazializatuaren kasua itxi dute prokuradoreak helegitea aurkeztea “ahaztu” eta gero

2018ko maiatzean Getxoko Ertzaintzaren komisarian jipoitu zuten Silvia emakume migratu eta arrazializatua, bidegabeki atxilotu ostean. Epaiketan zigor arinak ezarri zizkioten ertzain bati, baina emakumea ere zigortu zuten desobedientzia leporatuta. Silviak Espainiako Epaitegi... [+]


Ertzaintzak zaurituriko Realeko zalearen kasua berriz irekitzeko agindu du epaileak

Gipuzkoako Lurralde Auzitegiaren ustez, bideo bateko irudietan ikusten denak "talka" egiten du Ertzaintzaren atestatuarekin, eta Amaia Zabarte foam bala batekin zauritua izan zenaren "ebidentzia erakusten" du, Noticias de Gipuzkoa-k jaso duenez.


Eguneraketa berriak daude