Getxoko Udalak udaltzainen hamar lanpostu berri sortzea adostu du EAJ, PSE-EE eta PP alderdiek hitzartutako aurrekontuaren barruan. Hamar lanpostuetatik euskararen B2 maila bostek soilik egiaztatu beharko dutela adierazi du Udalak.
Erabakiak aldaketa nabarmena dakar euskal udal gehienetan orain arte jarraitutako politikei dagokienez, eta azken epai judizialen ildotik doa. Izan ere, EAEko Auzitegi Nagusiak irailean emandako ebazpenak adierazi zuen ez dela beharrezkoa udaltzain guztiek derrigorrez euskaraz jakitea. Postu guztietarako euskara maila jakin bat eskatzea "neurrigabea" dela ebatzi zuen. Epaileek hartutako erabaki horren aurrean, Getxoko Udalak irizpideak errespetatu beharko dituela adierazi du. Hori horrela, erdiek bakarrik izan beharko dute euskararen ezagutza.
El Correok informatu duenaren arabera, Langileria eta Antolaketa zinegotzi Inaxio Uriartek azaldu du irizpidea aldatzeko erabakia udaleko euskara zerbitzuek hartu dutela, eta Eusko Jaurlaritzaren oniritzia jaso dela zehaztu du.
Getxoko alkate Amaia Agirrek erabakia babestu du, herriko errealitate linguistikoari erantzuten diola argudiatuta: "Herritar guztiek euskaraz hitz egitea desioa izan daiteke, baina errealitatea oso bestelakoa da". EH Bilduk erabakia gogor kritikatu du, euskararen normalizazioan “atzera egitea” dela azaldu du.
EHUn Medikuntza euskaraz ikasteko plaza gehiago behar al diren galdetuta, hori EHUk erabaki behar duela erantzun zuen berriki Jaurlaritzak. Orain, ordea, datorren ikasturterako Medikuntzan 40 plaza gehiago eskaintzeko akordioa egin du Jaurlaritzak unibertsitate publikoarekin,... [+]
Lan munduaren euskalduntzea euskararen normalizazio-prozesuaren erronka nagusietakoa dena diagnostiko partekatua da euskalgintzan eta eragile euskaltzaleon artean. Hamarkadatan belaunaldi berriak euskalduntzen egindako inbertsio guztia (hor ere egiteko asko geratzen dela ahaztu... [+]
Udaltzaina 1992tik ari da lanean euskararen eskakizuna zuen lanpostu batean, eta egonkortze prozesua eskatzen duen lehiaketan euskarak baldintza gisa jarraitzen zuen. Udaltzainak helegitea jarri dio derrigortasun horri eta epaileak arrazoi eman dio.
Bizkaiko Foru Aldundiko langileak egonkortzeko bi prozesu eten ditu EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren menpeko administrazioarekiko auzien epaitegiak. Epaiak ez dira irmoak.
Salbuespenezko prozedurak abiatu dituzte bi zuzendari izendatzeko, eta ondorioz ez dute euskara mailarik egiaztatu beharko. LAB sindikatuak salatu du egoera, eta azaldu du azken hiru hamarkadetan udal langileak euskalduntzeko egindako “ahaleginak zapuztuko” direla.
EAEko Berritzeguneetan hurrengo ikasturtean lan egiteko deialdira aurkezten diren irakasleek aldaketa bat ikusiko dute beren lana ahoz defendatzeko jarraibideetan: aurreko deialdian “defentsa euskaraz egingo da” zioen lekuan, orain dio “defentsa ahal bada... [+]
Naziometroaren arabera herritarren %56k uste du arreta euskaraz jasotzeko aukera izatea eskubide bat izan beharko litzatekeela; eta %32,5ak uste du ezetz.
Osasunbidean dauden hizkuntza eskubide urraketez mintzatu da Joseba Otano Administrazioan Euskaraz taldeko kidea.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Uliazpi Fundazioan 34 zaintzaile plaza betetzeko oposizioetan euskara eskatzea zilegi zela eta ez zela diskriminatzailea ebatzi zuen iaz Donostiako epaitegiak. Orain ebazpen hori bertan behera utzi du EAEko Auzitegi Nagusiak, langile publiko hauei... [+]
Ana María Martínez epaileak irailean ebatzi zuen udaltzainek ez dutela zertan B2 euskara maila ziurtatu; orain epaia berretsi eta bi hilabeteko epea eman du berriro onartzeko hizkuntza eskakizunagatik 2021ean Arkautiko lan poltsatik kanpo gelditu zirenak. Irailean... [+]
UGT sindikatuaren helegitea onartu eta epaia berretsi du Gasteizko Administrazio Auzitegiak: udaltzainek ez dute gutxieneko euskara mailarik egiaztatu beharko. Bi hilabete eman dizkio auzitegiak Arkautiko Polizia akademiari lan poltsatik kanpo gelditu zirenak berriro onartzeko.