Hiru urteko obren ondoren, ekainaren 15ean inauguratu zen Getxoko Ibarbengoako aparkalekura bizikleta-martxa egin zuten 60 pertsona inguruk, GuNe kolektiboak deituta. Protestaldi horretan, kotxeari begirako planak ez diren alternatibak egon badaudela aldarrikatu gura izan zuten, baita Tosuko landan zazpi urtez aurrera eramandako borroka kolektiboa gogoratu ere. Ertzaintzak lau lagun identifikatu zituen mobilizazioan.
Arrastiko 18:00etan abiatu zuten protestaldia, Bidezabaleko metro-geltokitik hasita; bizikletaz eta oinez, Tosu landa zen lekura gerturatu ziren denak, gaur egun 295 plaza hartzen dituen aparkaleku berrira. Bizikleta-martxa horregaz kotxea erabili behar ez izateko bestelako bideak daudela sinbolizatu gura izan zuten herritarrek: "Alternatibak daudela erakutsi dugu, eremuak herritarron zerbitzura jar daitezkeenak, naturarekiko begirunea izanez". Era berean, agintari eta eraikitzaileen "diru-gosea" salatu zuten: "Euren gutiziak ez du mugarik".
Ibarbengoako metro-geltokia eta horren ondoko parkingaren "beharrezkotasun eza" deitoratzeaz gainera, Uribe Kosta osoan martxan dauden hainbat proiektu salatu zituzten: "Leioako Kurkudin eraiki gura den kiroldegia; Itzubaltzeta/Romoko Nagusien Etxea eta gaztetxea eraisteko proiektua; itsasadarraren azpiko tunela; Berangoko Otxabenen eta Otxandategin eraiki gura dituzten etxebizitza multzoak; Sopelako Bareñorako gune komertziala; Urdulizeko eraikitze basatia; Gorlizeko Urezarantza landan etxebizitzak eraikitzeko asmoak eta Barrika-Plentziarako aurre ikusita dagoen itsasadarraren moldaketa eta pribatizazioa".
Getxoko aparkaleku berriari dagokionez, proiektu "faraonikoa eta alferrikakoa" izan dela deitoratu zuten kolektibokoek: "5 milioi euro baino gehiago balio izan du, antiekologikoa da eta herritarron parte-hartzerik gabe gauzatu da". Horren aurrean, natura defendatzeko modurik onena gizartea mobilizatzea dela uste dute; hala, beste pertsona eta eragile askogaz batera borrokan jarraituko dutela ohartarazi zuten, "makroproiektu horiek geldiarazi arte, herritarron bizitza eta beharrak hirigintza-planetan garrantzitsuena izan daitezen lortu arte, gure herriek ingurumena errespetatuko duten arte".
Protestaldia baketsua izan zen arren, Ertzaintza gerturatu zen Ibarbengoako aparkalekuaren sarrerara, bertako segurtasun agenteek deituta. Hala, lau pertsona identifikatu zituzten poliziek: aparkalekuko goiko aldetik pankarta eskegi zituzten hiru lagunak eta mobilizazioan parte hartu zuen kide bat.
Hiru urteko obren ondoren gaur, ekainaren 15ean, inauguratu den Getxoko #Ibarbengoa|ko aparkalekura bizikleta-martxa egin dute 60 pertsona inguruk, @Gune_UK kolektiboak deituta.
Hor doa haria 👇(1/8)@HirukaEus pic.twitter.com/2gYx0VIltk
— Iker Rincon (@irincon_) June 15, 2020
Ibarbengoako aparkalekuak 295 leku ditu, hiru solairutan (horietako bi, lurpekoak). Bederatzi aparkaleku mugikortasun urrikoentzat dira, eta beste bost zamalanak egiteko. Obrak bost milioi eta erdi euro inguruko kostua izan du, Bizkaiko Garraio Partzuergoak ordaindu dituenak. Hain zuzen ere, erakunde horrek bidalitako oharrak dioenez 36 hilabete iraun dute azpiegitura egiteko lanek; honenbestez, Tosuko landa desalojatu aurreko denbora ere sartu dute zenbaketa horretan, 2017ko azaroan burutu baitzen guztiz Tosu Betirako plataformako kideen desalojoa, hau da, orain dela 31 hilabete inguru.
Garraio Partzuergoaren esanetan, "Ibarbengoako aldirietako aparkalekuak izango du, Bizkaiko Garraio Partzuergoko lauren artean, autoan eginiko distantziaren eta garraio publikoan eginiko distantziaren arteko harremanari dagokionez datu onena. Bestela esanda, irteera-puntutik helmugaraino, autoaren erabilera oso portzentaje txikia izango da metroaren erabileraren portzentajearen aldean".
Mobilizazioa bideoan jaso zuten Ines Bermejok eta Hodei Torresek:
Pedro Sánchezek hornitzaile pribatuei eta Red Eléctrica de Españari egotzi die itzalaldiaren inguruko informazio gutxi eskaintzea, baina azken honek jakinarazi du "gutxi gorabehera" aurkitu dutela Iberiar penintsula osoko argindarra joatearen arrazoia... [+]
Automatizazioaren eta abereen inguruan kuxkuxeatzen ari nintzela, ukuilu automatizatuen informazioa hasi naiz eskuratzen. Nire idazmahaiaren erosotasunetik idazten, gizakion kontsumorako modu masiboan esplotatzen ditugun abereen bizitzak nahiko penagarriak direla iruditzen zait,... [+]
Bizitza ez-berriztagarriak filma ikusentzun zuten atzo 70 inguru lagunek Villabonan. Francisco Vaquero egilea bertan izan zen eta emanaldiaren ostean hitza hartu zuten herritarrek, kargu publiko batek eta egileak berak. Hainbat gai eta ikuspegi anitzak agertu ziren, baina... [+]
Klima aldaketaren eraginez, munduko lurralde gero eta gehiago idortzen ari dira, milioika pertsonaren jarduera eta bizimoduak kolokan ezarririk. Fenomeno horren frontean dago India erdialdeko Maharashtra estatua, non klimaren berotzeari eta lehortzeari metatu zaizkien oihan... [+]
Ekologistak Martxan taldeak ohartarazi ostean Donostiako Ategorrieta hiribide inguruan airearen kutsadura maila oso handia dela, udaletik zalantzan jarri dute erabilitako metodologia eta adierazi dute errepide horretan dagoen estazio ofizialaren datuak hartu behar direla... [+]
José María Agramontek agerraldia egin du asteartean Nafarroako Parlamentuan, UPN eta Contigo-Zurekin alderdiek eskatuta. Bardeako Komunitatearen Batzarreko lehendakariak nabarmendu du Espainiako Defentsa Ministerioa ingurumenarekin egiten ari den "esfortzua"... [+]
Oraindik ikusgai dago Donostiako San Telmo museoan Memoriaren Basoak erakusketa, maiatzaren 11ra arte. Totalitarismoek gizartea kontrolpean hartzeko erabiltzen dituzten metodo eta tekniken inguruko hausnarketa bat da, espresio artistiko ugariren bidez ondua.
Red Eléctrica de Españak zibererasoaren aukera erabat baztertu du, eta bi instalazio fotovoltaikoetan jarri du begirada. “Operadore pribatuei erantzukizunak eskatuko dizkiegu eta berriro ez gertatzeko beharrezko neurriak aktibatuko ditugu”, adierazi du... [+]
Donostiako Zurriola Haur Hezkuntza, La Asunción eta The English School ikastetxe inguruak eta Bilboko Kontxa Eskola eta Calasancio-Escolapios dira nitrogeno dioxidoaren muga legala gainditzen dutenak, Ekologistak Martxanek hainbat eskola ingurutan egindako azterketaren... [+]
Hedabideetan nahiko aipatu dira asteleheneko itzalaldiak gizartean eragin dituen ondorioak, baina nahikoa aipatu al da gertakari horrek agerian uzten duena? Besteak beste, bi auzi nagusi: bizirauteko energiarekiko dugun menpekotasuna eta azken urteetan gertatzen ari den zerbitzu... [+]
Egunak argitzerako itzuli da argindarra ia-ia leku guztietara. Euskal Herrian baino atzeratuago egin du Espainiako Estatuko lekurik gehienetan, baita Portugalen ere. Normaltasun itxura gaur Euskal Herrian, baina goizeko lehen orduan ez dira funtzionatzen ari aldirietako trenak... [+]
Apirilaren 17an, Brasilgo Eldorado do Carajás-en egin zuten lurrik gabeko 21 langileen sarraskiaren 29. urteurrena izan da. Ordutik, La Vía Campesinak data oroitzen du Nekazarien Borrokaren Nazioarteko Egun gisa, lurrerako eskubidea defendatzeagatik koldarkeriaz erail... [+]
Gaueko 21:00etarako, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako %85era itzuli da hornidura energetikoa, eta Nafarroan, berriz, %50era. Egoera okerragoa bizi dute Espainian eta Portugalen: hurrenez hurren, argindarra lurraldearen %25era eta %10era iritsi da.
Sare elektrikoa erabat erori da... [+]
Maiatzaren 22tik 23ra bitartean deklaratu beharko dute auzipetuek. Gazteek salatu dute instituzioak "geroz eta gehiago" ari direla mugatzen protestarako eta mobilizaziorako eskubide politikoa, eta 'Bajadikako 27ak' izenarekin sortu dute plataforma bat. Maiatzaren... [+]
Harriduraz irakurri dugu prentsan Aritz Otxandianori etxean bertan bengalekin egindako erasoaren albistea. Berak sare sozialetan eman zuen gertatutakoaren berri. Bai bera, bai bere adierazpenak jasotzen dituzten hedabideak ahalegindu dira eraso hori makro-berriztagarriei buruzko... [+]