Getxoko Abrako harea-erausteak gelditzea eskatu dute

  • Luzuero gainaren aurrean egiten ari diren dragaren kontrako elkarretaratzea deitu du Abra Bizirik Getxoko Plataformak abenduaren 15erako, zapaturako. Protestaldia Algortako Portu Zaharrean izango da, 13:00etan.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko abenduaren 06an - 10:10

Abra Bizirik Getxoko Plataformak gogoratu duenez, Bilboko Portu Agintaritzak 2016ko irailean eman zien hasiera 39 hilabeteko iraupena izango duten Erdiko Kaiaren eraikuntza lanei. Hala, Santurtzi eta Zierbena artean, Abraren 334.000 metro koadro ur beteko dituzte, azpiegitura hori osatzeko. "Jadanik bi urtez burutu diren gunearen inguratze lanak eta gero, beteketa lanak hasi dira eta hauek egiteko Luzuero muturraren kanpoaldeko itsas-hondoetatik 8,5 milioi metro kubiko harea ateratzen hasi dira", ohartarazi dute ekologistek.Getxoko Plataformak ohartarazi duenaren arabera, Kosta Legeak debekatu egiten du itsas-hondotik eraikuntzarako materialak ateratzea, hondartzak sortzeko eta berreskuratzeko ez bada. "Hala ere, 2013ko maiatzaren 8ko Ingurugiro Adierazpenak Luzuero lurmutur aurrean 49 milioi metro kubikoko harea-erausteak, baldintza batzuk zehaztuz, burutzeko bide eman zuen", deitoratu dute ekologistek. Geroztik birritan egin ditu bertan draga lanak Bilboko Portu Agintaritzak.Abra Bizirik Getxoko Plataformak egindako kronologia:

  • 2016ko apirilean eta maiatzean draga-ontziak itsas-hondotik ateratako hondarrak AZ-2 eta AZ-3 kaien arteko gunea betetzeko erabili ziren, harea erauste proiektuan beteketa lan hauek zerrendatuta ez badaude ere. Egindako lan hauek burutu aurretik eta bitartean, derrigorrezkoa

    den Ingurugiro Zaintza Programa ez zen aktibatu izan.

  • 2017ko ekainean beste draga-ontzi batek Erdiko Kaiaren kanpoko ingurua osatzen duten kaxoien betetze lanak burutu zituen, Luzuero lurmuturretik iparrera itsas-hondotik xurgatutako materialak erabiliz. Lan hauetarako ere ez zen aktibatu izan Ingurugiro Zaintza Programa eta gainera, hondartzen bainu denboraldia hasita egin ziren, pertsonen osasuna arriskuan jarriz.
  • 2018ko urrian Erdiko Kaia betetzeko behar diren 8,5 milioi m3 harea erausteari ekin dio Bilboko Portuak. Lan hauek lauzpabost hilabetetan zehar luzatuko dira. Orain arte Luzuero inguruan egin diren harea erauste handienak izango dira.

Abra Bizirik Getxoko Plataformak itsaso zabaleko itsas-hondoetatik hareak eraustearen kontrako jarrera irmoa azaldu du behin eta berriro:

  • Tamaina honetako harea erausteak itsas-hondoan kalte atzeraezinak eragiten ditu. Faunan eta floran kalte larriak eragiten ditu.
  • Itsas-hondoak hustuz, denboraleetan olatuen indarra handitzen du eta hondartzen egonkortasuna arriskuan jartzen du, bereziki Muskiz eta Zierbenako Arena hondartzaren egonkortasuna, baina baita Getxo eta Uribe Kostako hondartzena ere bai.
  • Dragatze gunearen kutsadura maila altuaren ondorioz, material kutsakorrak hedatzeko eta ingurugiro zein osasun arazoak sortzeko arriskuak ekartzen ditu.
  • Punta Luzeroko draga lanak burutzeko Bilboko portuak baimenduta daukan hareak jasotzeko teknika, "lavado de finos" izenekoa, antzeko kutsadura mailak zituen Gijóngo portuaren lanetarako debekatu egin zen.

Albistea hau Hiruka-k argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Getxo
2024-11-27 | Leire Ibar
Ertzaintzak komisarian jipoitu zuen emakume arrazializatuaren kasua itxi dute prokuradoreak helegitea aurkeztea “ahaztu” eta gero

2018ko maiatzean Getxoko Ertzaintzaren komisarian jipoitu zuten Silvia emakume migratu eta arrazializatua, bidegabeki atxilotu ostean. Epaiketan zigor arinak ezarri zizkioten ertzain bati, baina emakumea ere zigortu zuten desobedientzia leporatuta. Silviak Espainiako Epaitegi... [+]


2024-10-23 | Leire Ibar
Getxoko udaltzain berrien erdiak soilik jakin beharko du euskaraz

Getxoko Udalak udaltzainen hamar lanpostu berri sortzea adostu du EAJ, PSE-EE eta PP alderdiek hitzartutako aurrekontuaren barruan. Hamar lanpostuetatik euskararen B2 maila bostek soilik egiaztatu beharko dutela adierazi du Udalak.


2024-10-17 | Hiruka .eus
Lan-esplotazioa eta sexu-erasoak egotzita atxilotutako pertsonen taberna margotu dute, Getxon

Hainbat emakume-langile esplotatu eta horiei sexualki eraso egin dieten jabeen taberna pinturaz margotu zuten ezezagunek domeka gauean Getxoko Areeta auzoan. Pinturaz gainera, aldarri bat ere margotu zuten ondoko horman: "Erasoen aurrean klase batasuna".


Itzalari begira

MOOR KRAD

Nork: Ertza konpainiak.
Noiz: urriaren 3an.
Non: Getxoko Muxikebarri aretoan.

---------------------------------------------

Bi urte atzera izan nuen Moor Krad obraren berri; hain zuzen, Ertza konpainiako kideek dantza pieza sortu eta estreinatu zuten... [+]


2024-10-01 | Gedar
Pertsona magrebtarrak jazartzera bultzatu du Getxoko Udaltzaingoak

 Hainbat poliziak aitortu dutenez, gazte magrebtarrak erreprimitzeko eskatu izan die udaltzain buruak. Algortako 'Ez Irentsi Arrazakeriaren Amua' plataformak udan salatu zuen gora egin dutela "magrebtarren aurkako jazarpen polizialak eta kontrolak",... [+]


2024-09-18 | ARGIA
Getxo eta Sestao ur azpitik lotu nahi dituen makroproiektua bertan behera uztea eskatzeko kanpaldia egingo dute

Bilboko itsasadarraren bi aldeak ur azpitik lotu gura dituen tunela egiteko asmoa du Bizkaiko Foru Aldundiak, baina makroproiektuaren kalteak eta gastatuko den dirutza kritikatzen ditu Subflubiala Ez plataformak. Kanpaldia deitu dute asteburu honetarako, proiektua bertan behera... [+]


2024-07-23 | Gedar
Ia 100 pertsona migrante bizi izan dira Berango eta Getxo arteko baso batean

Iazko urritik eraiki dituzte hainbat kokaleku jatorri magrebtarreko ia 100 lagunek. Poliziak duela hainbat aste jaso zuen haiek basotik botatzeko agindua.


Itsasadarraren azpiko tunelaren proiektua geldiarazteko manifestazioa egin dute Getxon

Zapatuan, ehunka herritarrek parte hartu zuten Bizkaiko Foru Aldundiak itsasadarraren azpian egin gura duen tunelaren proiektua geldiarazteko exijitzeko manifestazioan. Subflubiala Ez plataformako deitzaileek 500 parte-hartzaile inguru zenbatu zituzten Getxoko Itzubaltzeta/Romoko... [+]


2024-05-30 | Hiruka .eus
Adingabeen sexu-erasoak salatzeko bide seguru eta eraginkorrak aldarrikatu dituzte Getxon

Europa ikastetxeko sexu-abusuak salatzeko eta umeei eta euren senideei babesa adierazteko elkarretaratze jendetsua egin dute asteazkenean, Getxon, Malakate parkean. Algortako Mugimendu Feministak deituta, deitoratu dute haurren kontrako indarkeria ez dela anomalia bat, eta... [+]


Irakasle baten sexu abusuak salatu dituzte Getxoko eskola bateko lau familiak

Adingabeetako bati ospitalean sexu eraso zantzuak aurkitu ostean heldu dira salaketak. Segurtasun Sailak jakinarazi du ikerketa abiatu duela eta lau salaketa jarri direla. Getxoko Europa ikastetxeak adierazi du irakaslea “zentrotik apartatu” duela eta... [+]


Sei hilabeteko kartzela-zigorra ezarri diote ertzain bati, atxilotuta zuten emakume bati eraso egiteagatik

Erasoa frogatu dute polizia-etxeko bideo-grabazioei esker. Ebazpenaren arabera, agenteak emakumea “gehiegikeria argiz” heldu eta eraso egin zion. 12.400 euro ordaindu beharko dizkio ertzainak emakumeari kalte-moralengatik.


2023-09-26 | ARGIA
“Silviak tortura poliziala salatu zuen eta orain Jaurlaritzak haren aurkako kondena neurrigabea eskatzen du”

Jatorriz boliviarra den Getxoko emakume batek Ertzaintzaren eraso arrazista jasan zuela, emakumearen salaketari ertzainek kontrasalaketa jarri ziotela eta orain Jaurlaritzak, autoritatearen aurkako atentatua leporatuz, emakumearen aurkako zazpi urteko kartzela zigorra eskatzen... [+]


Eguneraketa berriak daude