Getxo Aquariumeko langileak, hilabete greban

  • Akuarioa kudeatzeko esleipena daraman enpresak (Disetecmar SL) langile bi kaleratu ditu (horietako bat ELA sindikatuko ordezkaria). Era berean, greban dauden akuarioko beharginek deitoratu dute enpresako zuzendaritzak ez duela dagokion hitzarmena "behar bezala" aplikatzen. Enpresako zuzendariak, aldiz, hartutako erabaki "denak" defendatu ditu.


2019ko azaroaren 19an - 08:57
Kaleratutako bi langileak berrezartzea eta dagokion hitzarmena "behar bezala" aplikatzea aldarrikatzeko greba mugagabea abiatu dute Getxo Aquariumeko hainbat langilek.

Kirol Portuan dagoen Getxo Aquariumeko bost langileetatik hiruk greba mugagabeari ekin zioten joan den urriaren 14an, zentroaren zuzendaritzaz arduratzen den Disetecmar SL enpresak behargin bi kaleratu ondoren. Javier Urkijo da despeditu duten horietako bat, baita ELA sindikatuko ordezkaria ere. Berak azaldu digunez, akuarioko langileak urte bitan aldarrikatu diote zuzendaritzari eurei dagokien lan-hitzarmena ezartzea, orain arte ez baitute "inolako hitzarmenik" izan. "Adituek esan ziguten guri Bizkaiko Esku-hartze Sozialeko Hitzarmen Kolektiboa dagokigula, museoek dutena, alegia", azaldu du Urkijok. Hala, horren berri eman zioten zuzendaritzari, "baina honek ez zuen onartu nahi izan; aitzitik, itsas akuikulturarena ezarri zigun". Kontuak horrela, lan-gatazka kolektiboaren prozedura abiatu zuen ELA sindikatuak eta joan den maiatzean EAEko Auzitegi Gorenak arrazoia eman zien langileei; ondorioz, ekainetik aurrera hitzarmen hori aplikatu duela azaldu du Javier Sainz enpresako zuzendariak. Hala ere, beharginek lan-kategorien inguruan eztabaidatzen hasi ziren enpresagaz, hitzarmenaren aplikazio "okerraren ondorioz" zuzendaritzak ezarritakoak "baxuegiak" direlakoan: "den-denak laguntzaile moduan gaude, eta hori ezinezkoa da".

Horrez gainera, langileen artean ezinegona sortu duen beste gaietako bat da lan-arriskuen prebentziorako plana. Grebalarien arabera, "akuarioan hainbat arrisku daude, biologikoak, eta zuzendaritzak ez ditu plan horren arabera bete beharrezkoak diren pausoak betetzen". Horri denari erantzunez, hartutako erabakiak defendatu ditu Sainzek, "gure ustez lan-hitzarmena ondo ezarrita dago eta lan-arriskuen prebentziorako plana azpikontratatutako enpresa batek darama". Langileen kategorien harira, enpresako zuzendariak dio laguntzaile eta mantenurako izaera izan behar dutela: "ezin dute komisario edo hezitzaileen kategoria izan, ez dutelako horretarako beharrezkoa den formakuntza jaso". Grebalariek, aldiz, gogoratu dute ez dutela akuarioen mantenu soila egiten, "eskolekin ibilbide gidatuak egiten ditugu, eta heziketa-planak prestatzen ditugu baita ere".

Tentsio-une horien denen artean, joan den urriaren 1ean, zuzendaritzak langile bi kaleratu zituen, horietako bat ELAko sindikatuaren ordezkaria zela. Enpresaren arabera, diziplinazko iraizpenak izan dira horiek; grebalariek, aldiz, deitoratu dute "asmatutako aitzakiak" erabili dituztela kaleratzeak justifikatzeko. Izan ere, ELAko ordezkariak gogoratu duenez, 2018an antzeko egoera bat eman zen lan-hitzarmena aldarrikatzeari ekin ziotenean. "Ordezkari sindikala aukeratzeko hauteskundeak egin genituenean, zuzendariak prozesu hori desegiten saiatu zen. Ez zuen lortu eta segituan langile bat kaleratzen saiatu zen, diziplinazko iraizpena zelakoan. Une horretan greba mugagabea abiatuko genuela esan genuen eta, azkenean, akordioa lortu ondoren, ez zen kaleratzerik egon". Horren denaren harira, Disetecmar SL enpresako arduraduna eta Getxo Aquarium-eko zuzendariak azaldu duenez, "bide judizialean konponduko da dena".

Kontratazio berriak

Langileak kaleratu eta greba abiatu zenetik beste langile bi daude lanean Getxo Aquarium-ean, eta horiek biek ez dute grebagaz bat egin. Lehenengoa oporraldiak betetzeko kontratatu zuten, "eta greba dela eta, kontratua luzatu egin dio zuzendaritzak arratsaldeetan eta aste-akabuetan akuarioa zabaldu ahal izateko", grebalariek azaldu dutenez. Bigarrena, aldiz, kaleratzeak gauzatu ondoren kontratatu dute.

Kontratazio bi horiek ere ezinegona eragin die grebalariei, Eusko Jaurlaritzak ezarritako zerbitzu minimoak euren gain gelditu direlako: "zuzendaritzak gure grebarako eskubidearen kontra egin du eta zerbitzu minimoak nahasi egin ditu". Ezarritako zerbitzu minimo horiek akuarioen mantentze-lanetan oinarritzen dira batez ere; hala ere, grebalariek deitoratu dutenez, "Biologia atalean jarduten dugunok betetzen ditugu zerbitzuok, eta ez grebara batu ez diren biek".

Akordiorik ez

Hilabete honetako borrokaldiaren ondoren, oraindino ez da inolako aurrerapausorik eman lan-gatazkari irtenbidea emateko. Grebalariek diotenez, enpresak "ez du inolako aukerarik" eman akordioa lortzeko, "zuzendariak dio ez dagoela prest negoziatzeko, ezta kaleratutako bi pertsonak berrartzeko ere". Kontuak hala, greban dauden hiru langileek hainbat salaketa jarri dituzte, "atzeratutako soldaten eta kategorien erreklamazioen harirakoak". Kaleratutako langile biek ere salaketa bana jarri diote enpresari, kaleratzearen baliogabetasuna eskatuz. ELAko ordezkariak jakinarazi duenez, "kontziliazioa egiten saiatu gara, baina ez da akordiorako aukerarik egon"; hala, epaiketarako bidean dago gatazka.

Getxoko Udalari esku-hartzea eskatu diote

Getxoko Udalaren ardura da, 2025era arte, Getxoko Kirol Portuan dagoen akuario horren kudeaketa. Izan ere, 2006ko maiatzean Abra Aquarium zenaz kargutuko zela iragarri zuen Getxoko Udalak,  Bizkaiko Foru Aldundiaren Ingurumen Sailaren laguntzagaz. Ordutik, zentro horren kudeaketa-lanak egiteko lehiaketa publikoak egin ditu Getxoko Udalak; lehenengoa Aquagestión de Equipamientos SL enpresak lortu zuen, "eta horrek Disetecmar SL enpresa azpikontratatu zuen zeregin horretarako", grebalariek azaldu dutenaren arabera. Bigarren lehiaketa, aldiz, azken enpresa horrek irabazi zuen, 2016an. Lizitazioak lau urtekoak dira, beraz, behin-behinean 2020ko otsailera artekoa da enpresa horren ardura, baina hortik aurrera Udalak urtebeteko luzapena egin dezake, birritan gehienez ere.

Hori dena dela eta, grebalariek uste dute Udalak berak ere lan-gatazkaren konponbidean parte hartu beharko lukeela, "are gehiago enpresak Udalarekin sinatutako akordioa betetzen ez duelako". Hala, hainbatetan jarri dira harremanetan Getxoko Gobernu-taldeagaz euren kezkak azaleratzeko eta euren esku-hartzea eskatzeko. Azkenengo harremana urriko osoko bilkuran izan zen. Bertan, grebalariek euren kezken eta lan-gatazkaren egoeraren berri eman zioten Udalbatzari. Eurei erantzunez, Amaia Agirre Getxoko alkateak adierazi zuen Disetecmar SL enpresagaz duten kontratua "berrikusi" egingo zutela, egoera zein den argitu ahal izateko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
Laborantza bozen usaina

Berriz hasi dira laborarien manifestaldiak frantses estatu guzian. Sindikatu desberdinek aldarrikapenak hedatzen badituzte ere, entzun den lehena eta komunikabide nagusietan gomit izan dena, FNSEA "nagusia" izan da. Zer du saltzeko? Gezur andana bat ahal bezainbat boz... [+]


LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2024-12-27 | ARGIA
“Euskaraz ez dakien pertsona bat” izendatu dute Eitb.eus-eko zuzendari, LABek salatu duenez

"Euskalduna ez den pertsona bat –Nagore de los Rios– hautatu du EITBko zuzendaritza nagusiak Eitb.eus eta Social Media atalerako zuzendari posturako, eta, ondorioz, euskaraz ez dakien pertsona bat izendatu dute helburuen artean euskararen... [+]


Negu gorria

Aurrekontuak eta urteko kontuen itxiera, ez da besterik urteko garaiotan; etxeko ekonomiatik hasita, partekatzen ditugun espazio sozioekonomiko gehienetara. Enpresa handiak hasi dira kalkulagailuak ateratzen eta 2025ari begira asmo handiak martxan jartzen. Erakunde eta eragile... [+]


Urtebete baino gehiago greban, Elon Musken enpresaren aurka
“Teslak ez du nahi langileek iritzia emateko eskubidea izaterik”

Teslaren aurkako lehen greba –eta bakarra– da munduan, Suedian 2023ko urritik aurrera egiten ari direna. Duela mende batetik hona Suedian egindako grebarik luzeena bihurtu da. IF Metall sindikatua bultzatu du protesta, Elon Musken autogintza enpresak hitzarmen... [+]


Idazkaritzak eta kontuhartzailetzak: joko arauak partidaren amaieran aldatzeaz

Joan den abenduaren 5ean, PPk lege proposamen bat aurkeztu zuen Nafarroako Parlamentuan, Nafarroako toki entitateetako Idazkaritza eta Kontu-hartzailetza lanpostuetan funtzionarizazioa lortzeko prozesuak bereizteko. Hori gertatuko balitz, 30 pertsona inguruk merezitako... [+]


Gasteizko SDA Factoryk ere lantegia itxi eta 55 lagun kaleratuko ditu

B&B Trends lantegiaren jabeak iragarri du hartzekodunen konkurtsoan jarri duela lantegia, "ondare desegonkortasuna" argudiatuta.


2024-12-18 | Julene Flamarique
BSHko langileek lantegiaren “deslokalizazioa” salatu eta manifestazioa deitu dute larunbaterako Iruñean

Alemaniatik etorritako goi kargu batek eman die 655 langileei enpresaren itxieraren berria, ohar bat "hoztasunez" irakurrita, eta langileei “lehiakortasun falta” egotzi die. Langileek presazko bilera eskatu diote BSHko operazio arduradun Pepe Justeri, eta... [+]


Nola egiten da bi ikastetxeren fusioa?

Zerk motibatuta bultzatzen da bi ikastetxeren arteko fusioa? Nola uztartu norbere eskola-proiektua, eredua eta ibilbidea ondokoarekin? Zein da bidea bi eskoletako hezkuntza komunitateak ados jartzeko? Zein da Eusko Jaurlaritzaren rola?


660 langileko Eskirotzeko lantokia ixteko erabakia iragarri du BSHk, Nafarroan

660 langile ditu ontzi-garbigailuak eta hozkailuak ekoizten dituen lantokiak. Astelehen goizean ezagutu dute Alemaniako zuzendaritzaren asmoa. Enpresa batzordeak langile asanbladara dei egin du.


Armagintza industriaren "moldaketa eraldatzailerako" proposamena
Armagintzari loturiko euskal enpresa eta erakundeak 70etik 200 baino gehiago izatera pasa dira 2008tik hona

Armagintzari loturiko Hego Euskal Herriko “enpresa, zentro edo erakundeak” hirukoiztu egin dira azken hamabost urteetan, Gasteizkoak talde antimilitaristak hurrenez hurren 2008an eta 2024an egindako ikerketen datuek azaleratu dutenez. Aurkeztu berri duten... [+]


2024-12-13 | Euskal Irratiak
Ardien mihi urdinaren eritasunaren ondorioei elkartasunez ihardetsi nahi die ELBk

ELB sindikatuak ardien mihi urdinaren eritasuna pairatu dutenendako elkartasunera deitzen du. Abendu hastapenean,departamenduko 650 ardi etxalde hunkiak izan dira. Kasu zenbaitetan, hamarka ardi galdu dituzte hazleek, bereziki marroak. Etxalde batzuek erraterako marroen %80... [+]


2024-12-12 | Julene Flamarique
Greba abiatu dute Uberreko langileek Bizkaian, gutxieneko soldata baino gehiago kobratzeko

Grebak 27 egun iraungo ditu, urtarrilaren 6 arte. Gutxieneko soldata kobratzeko “365 egunez eta 24 orduz” lan-baldintza “jasanezinetan” lan egiten dutela salatu dute, eta lanaldiaren benetako zenbaketa egin dezan exijitu.


Eguneraketa berriak daude