Getariako alkate ohiak zortzi urteko kartzela zigorra jaso dezake Balenciaga auziko epaiketan

  • “Balenciaga auzia” gisa ezaguna den ustelkeria kasuaren epaiketa astearte honetan hasiko da Donostian. Fiskaltzak zortzi urteko kartzela zigorra eskatu du akusatu nagusia den Mariano Camio Getariako alkate ohiarentzat (EAJ).


2019ko apirilaren 09an - 10:17
Mariano Camio, Balenciagaren diseinu bat eskuetan duela joan den hamarkadako argazki batean (irudia: ElDiario.es).

Prozedura judizial honen bidez, Getariako Balenciaga museoaren kudeaketan sorturiko irregulartasunak berriz bueltatuko dira hedabideetara hamarkada baten ondoren. Hasierako aurrekontua baino bost aldiz garestiago atera zitzaien proiektua erakunde publikoei eta diruaren erabilera desegoki horrekin batera, auziko bi inplikatu nagusien arteko harremanek zipriztintzen dute auzia: Mariano Camio Getariako alkate ohia da bata eta astearte honetatik hilaren 17ra arte akusatuen aulkian izango da; Julian Argilagos arkitekto kubatarra da bestea: 2005. urtetik desagertuta dago eta haren aurka nazioarteko atxilotze-agindua emana dago. Lau urteko kartzela zigorra jokatzen ari da epaiketa honetan.

Auziko hirugarren protagonista Rolando Paciel da, arkitekto kubatarra hau ere, baina Argilagosen aldean akusazio txikiagoari aurre egin beharko diona: 3.600 euroko isuna jaso dezake intrusismo delituagatik.

1987an sortu zen Getarian Cristobal Balenciaga jostun ezagunari eskainitako museoa egiteko asmoa eta 1988rako Eusko Jaurlaritza hasia zen Balenciagaren kolekzioko piezak erosten. Ordutik datoz problemak: fiskaltzak egindako ikerketan, arreta deitzen du “bildumako zenbait jantzi eta objekturen desagerpenaz” egiten den aipamenak, izan ere, joan den hamarkadan oposizioko zenbait politikarik salatu zutenez, Balenciagak emakumeentzat diseinatutako zetazko zapiak Gipuzkoako EAJko buruzagien emazteen eskuetan bukatu zuten. Baina “esku aldatze” horiek 1988tik 1990era bitartean gertatu zirenez, fiskaltzak delituak preskribatutzat eman zituen.

Zapien kontuak balio du kasu honekin lotuta agertzen den ondasun publikoen erabilera okerra ilustratzeko, baina anekdotikoa da hortik aurrera etorri zenaren aldean. 2007. urtean lehertu zen benetan “Balenciaga auzia” eta joan den hamarkadako hemeroteka begiratzen duenak kasuarekin lotutako informazio asko aurkituko du.

Orduan jakin zen Camio-Argilagos tandemak 2006. urtean baimenik eskatu gabe Balenciagaren kolekzioaren parte bat Miamira (AEB) eraman zituztela –Argilagos han bizi zen– eta eramandako pieza batzuk ez zirela egoera onean bueltatu: ezkontza-soineko bat, emakumeentzako hiru bata arin –deshabillé delakoak– eta Balenciagak diseinatutako kasket bat deformatuta, josturak deseginda edo tarratatuta bueltatu zituzten. Jabetza publikokoak ziren eta, beraz, administrazioaren ondareari egindako kaltetzat jo ziren: 150.000 euro.

Hasiera besterik ez zen: ikerketak Camio eta Argilagosek egindako mugimenduak berrikusi ahala, irregulartasun ugari azaleratu zen. Bi milioi euro baino gehiago galduta, Balenciaga Fundazioaren eta harekin lotutako Berroeta Aldamar sozietatearen artean –1,2 milioi inguru lehenbizikoak eta 800.000 euro inguru bigarrenak–.

Fiskaltzaren arabera, Camiok kudeaketarako eskumen handiak izan zituen bai Balenciaga Fundazioan, bai Berroeta Aldamar sozietatean eta Argilagos kontratatu zuen 1999an, nahiz eta arkitekto honen titulua ez zegoen Espainiako Estatuan homologatuta. Bien arteko “harreman sentimentala” da irregulartasunen gakoetako bat fiskaltzaren ustez.

Argilagos 500.000 euro ingururen truke kontratatua izan zen arren, ikerketaren arabera ia hirukoitza kobratu zuen eta gainera ez zituen egin eskatu zizkioten lanetako batzuk –eta beraz, beste batzuei eskatu behar izan zitzaizkien, beste milioi erdi bateko gastua eraginez–.

Camiori dagokionez, ikerketaren arabera museoaren kreditu txartela erabili zuen bere autoa –Audi A3 bat– konpontzeko hamar alditan eta 1.000 litro gasolina baino gehiago edan zituen kotxe horrek herritarrek euren zergen bidez ordaindutako dirutik. Argilagosekin batera AEBetan zehar bidaiatzeko aukera eman zien kapital publikoak: New York, Los Angeles, San Frantzisko eta Dallasera joan ziren, baita pixka bat gerturago ere, Parisera. Hori guztia, Argilagosen emazte ohiak eta familiak kobratutako 35.000 euroak ahaztu gabe.

Duela hamar urte baino gehiago lehertutako eskandalua orain iritsi da epaitegira, prozesu luze baten ondoren. 2014an eman zuen fiskaltzak amaitutzat ikerketa eta 2018ko apirilean hasi behar zen epaiketa, baina Getariako alkate ohiak izandako arazo medikuek atzerapena behartu zuten.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ustelkeria
EAJk Mundakako bere alkatea presionatzen zuen, udaleko idazkariaren gainetik aritzeko

Mundakako alkatea Mikel Bilbao zen gertaerak deskribatzen diren garaian, 2019 eta 2020an, eta EAJko herriko Uri Buru Batzarrak presioa egin zion aurreko udalak kontratatutako zerbitzu juridikoak berriz kontratatzeko. Udaleko idazkariak kontratazio horren aurkako txostena egin... [+]


Ustelkeriaren normalizazioa

904.000 milioi euro. Hori da ustelkeriaren kostua urtean Europar Batasunean, 2020an egindako ikerketa baten arabera. 2008. eta 2020. urteen artean 3.743 ustelkeria kasu plazaratu ziren komunikabideetan Espainiako Estatuan, horietatik 109 Hego Euskal Herriari zegozkien. Atzera... [+]


Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


‘Bidegi auzia’ berriz ireki eta txosten independentea egiteko agindu du Gipuzkoako Auzitegiak

EH Bilduren helegite baten bidez, Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak berriz ireki du Bidegi auziko bi kereiletako bat, AP1 autobidearen Eskoriatza-Arlaban zatiari dagokiona. Pasa den irailean Azpeitiko epaitegiak erabaki zuen kasua behin behinean artxibatzea. Orain, auzitegiak... [+]


Jaurlaritzak ez zuen Zubietatik Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioaren berri

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]


Iberdrolaren kontrako isuna 85 milioi eurotik 5,4 milioira jaistea eskatu du fiskalak

Ustelkeriaren kontrako Espainiako Estatuko fiskalak berretsi du Iberdrolak argindarraren prezioa manipulatu zuela 2013an, eta urtegietatik ura kentzen aritu zela frogatutzat eman du, konpainia elektrikoaren kontra egiten ari diren epaiketan.


Auziperatua izanik ere, Frantziako Justizia ministro karguan segitzen du Dupond-Morettik

“Interes aurkakotasuna” leporatua zaiola astelehenean ireki da Frantziako Justizia ministroaren aurkako auzia Parisen. Bi astez iraun beharko luke epaiketak.


2023-10-18 | ARGIA
Iberdrola epaitzen ari dira, argindarraren prezioa puztea egotzita

Krisi ekonomiko betean, 2013an Iberdrolak argindarraren prezioa manipulatu eta artifizialki igo zuela ondorioztatua du Espainiako Merkatuen eta Lehiaren Batzordeak, eta horren erruz kontsumitzaileek 96,7 milioi euro gehiago ordaindu behar izan zituztela. Konpainiaren aurkako... [+]


2023-09-14 | Gedar
Korrupzioa UGT sindikatuan: 7.000 eurorainoko txekeak Madrilgo zuzendaritzari

Laguntza publikoak eta afiliatuen kuotak gordetzen zituen kontu korronte batetik lapurtu zuten dirua goi-kargudunek. 2019 eta 2021 artean, 114.175 euro banatu zituztela uste da.


Bidegi auziko kereiletako bat artxibatu du epaileak behin behinean

Zortzi urteren ondoren, Bidegi auzia osatzen duten piezetako bat, Gipuzkoako Aldundiak bere garaian jarritako azken kereila, artxibatu egin du Azpeitiko auzitegiko magistratuak. Bere esanetan kereilaren txostena "akatsez betea dago". EH Bilduren ustez "itxiera... [+]


2023-08-30 | Ilargi Manzanares
Guatemalako presidente hautatuaren alderdia inhabilitatu dute

Bernardo Arevaloren alderdiak hauteskundeak irabazi ondoren Hauteskunde Auzitegi Gorenak behin-behinean legez kanpo utzi du, 2017an ustez sinadura faltsuak biltzeagatik.


2023-08-21 | Ilargi Manzanares
Movimiento Semilla alderdi progresistak irabazi ditu Guatemalako hauteskundeak

Bernardo Arévalo de Leónen alderdiak botoen %58 lortu du, eta Sandra Torres eskuindarra gainditu du. Jazarpen politikoaren gainetik lortu dute irabaztea progresistek.


2023-07-06 | Ilargi Manzanares
Prebarikazioagatik ikertzen ari dira Arabako Ingurumen diputatu berria

Larramendiko Arnasa plataforma ekologistak salatu zuen Amaia Barredo jeltzalea, hondakinak errausteko proiektu bat Bergarako Udalaren irizpidearen aurka baimentzeagatik.


2023-07-06 | Ilargi Manzanares
De Miguel eta Otxandiano burukide ohiak Arabako espetxean sartu dira

Otxandiano asteazkenean sartu da, eta De Miguel ostegun goizean. 72 orduko epea eman zien Arabako Probintzia Auzitegiko 2. sekzioak beraien kabuz espetxean sartzeko. Hego Euskal Herrian epaitutako ustelkeria politiko sare handienean parte hartzeagatik zigortu zituzten.


2023-06-22
Zein dago Solway multinazionalaren atzean?

Solway Investment Group batez ere nikela esplotatzen duen eta Suitzan egoitza duen meatzaritza multinazional pribatua da, munduko garrantzitsuenetakoa sektorean. Webgunean adierazten duenez, Guatemalan, Ukrainan, Mazedonian eta Indonesian ditu proiektuak, eta 2021ean 1.450... [+]


Eguneraketa berriak daude