Gertutik ikusteko betaurrekoak

Argazkia: joseteo2, CC BY 2.0.

2023ko abenduaren 04an - 07:14

Zein kristalen atzetik begiratzen dugun, horren araberakoa omen da guztia. Hau da, gure subjektibotasunak ematen du mundua esplikatzeko gakoa. Esaldi horretatik dator feminismoak asmatutako betaurreko moreen irudia; emakumeen historia eta emakumeek gizartean duten presentzia balioesteko beharrezkoa dela betaurreko moreak janztea, alegia.

Historia ikasle nenbilenean, gure unibertsitateak ezkertiar fama handia zeukan. Oso modu kontsekuentean, besteak beste, Emakumeak Antzineko munduan, Emakumeen arkeologia izenburuaren gisakoak zituzten ikasgai batzuk eskaintzen zituzten. Baina ikasgai haietan arazoaren azala soilik antzeman nuen. Esan nahi dut, erromatarren garaian eta munduan, gizonezkoez gain, emakumezkoak ere bazirela jakitea ondo dago, baina ez zait oso iraultzailea iruditzen, ezta frogatzen bereziki zaila ere.

Benetako aldaketa nire kasa ikertzen hasi nintzenean jazo zen. Izan ere, konturatu nintzen historiografian zebilen pisu astun askok gaizki egin zutela zegokien lana; inertziagatik, moldeen formagatik eta, batez ere, betaurreko zaharkitu miopeak erabiltzeagatik. Ulertu nuen kontua ez zela emakumeen presentzia ziurtatzea soilik, baizik eta gezurrak direla orain arte era batean kontatutako hainbat gauza. Zer kontatu den gaizki? Bada, adibidez, ez da esan Frantziako Iraultzaren aurreko matxinadetan emakumeak lehen lerroetan egoten zirela, edota erromanikoko elizen sustatzaile eta kudeatzaile nagusiak emakumezkoak izan zirela, edota bertsolariaren irudia eta emakumea bat etortzea arrunta zela, edota Euskal Herriaren eraikuntzaren oinarriak jarri zituztela...

Estatu modernoaren moldeak (eta berarekin batera, hegemonia kulturalak) historia egiteko erabili ohi dira

Kultura gutxituekin edota estatu gabeko nazioekin gauza bera gertatzen dela geroago ikusi nuen. Ez da zaila frogatzea, gaur egun ere, estatu modernoaren moldeak (eta berarekin batera, hegemonia kulturalak) historia egiteko erabili ohi direla. Adibide txiki bat: nire doktore-tesia Pirinioen erromanizazioari buruzkoa izan zen. Orduan, harriduraz konturatu nintzen ikerlan gehienek erromatarren garaiko Pirinioen azterketa, zer eta gaur egungo estatu-mugak zainduz egiten zutela! Hau da, ikerlariek (frantses ala espainiar ohikoan) bere estatuko muga garaikideen esparruan zegoenari besterik ez zioten begiratzen, mugaz beste aldekorik ez balego bezala. Hara, bada, hori historia gaizki egitea da, eta ateratzen diren ondorioak okerrak.

Azken sorpresa nire historialari kuttunetako batekin, Carlo Ginzburgekin, izan nuen. Bere obra ospetsuenak, Il formaggio e i verni (Gazta eta harrak), Menocchio izeneko errotariaren historia kontatzen du. Kontakizun izugarri polita da, mikrohistoria adibide ospetsuena. Ikerlana Menocchioren kontrako epaiketako Inkisizioaren dokumentuetan oinarritzen da, zehatzago esanda, dokumentu horietan jasotako adierazpen edo deklarazioetan. Ikerketarako orduan, hitzak giltza dira. Eta sorpresa galanta nirea, ohartu nintzenean egileak ez duela behin ere aipatzen Menocchiok deklarazio horiek berea ez zen hizkuntza batean egin zituela.

Nahiz eta epaiketa burutu zen eskualdea Italiako Estatuaren lurraldea izan gaur egun, Menocchio ez zen italiarra, friulitarra baizik. Eta, jakina, Italiako Estatua ez zen existitzen. Friuli garai hartan Veneziako Errepublikaren eraginpeko lurraldea zen. Antza, Menocchiok inkisidoreen galderei erantzuteko hizkuntza toskanar-veneziarra erabili zuen, hain zuzen ere, frogatu nahi zuelako auzitan jarritako bere ideiak ez zirela “friulieraz bizi zen nekazari ezjakin” batenak. Epaiketarako Menocchiok bere ohiko hizkuntza, friuliera, alde batera utzi eta botere politikoaren hizkuntzan hitz egiten saiatu zen, hobe beharrez. Hau da, han hizkuntza hegemoniaren historia bat ere badago, baina Ginzburgek ez du analisi soziolinguistikorik burutzen liburuan, eta ez zaio interesatu hizkuntza-mendekotasunari buruz hitz egitea. Horrela, nire iritziz, ikerketa herren geratzen da, eta Menocchioren erretratoa egiteko gauza garrantzitsu batzuk, berriz, ezkutuan.

Carlo Ginzburgen betaurrekoekin ez ziren gauza horiek ikusten, antza; edo, beharbada, nireak ote daude gaizki enfokatuak? Hori zuen esku utziko dut. Horren harira, neure egiten dut How the Irish Saved Civilization (Zibilizazioa irlandarrek nola salbatu zuten) liburuaren hasieran egileak dioena:

"Historia honetan zehar, hainbat anfitrioi aurkituko ditugu, guztiak ere oinarrizkoak eta zerbait esateko dutenak, eta agian batzuek pentsatuko dute haien historia dela existitzen den bakarra. Gizalegezkoak izango gara eta mespretxurik gabe entzungo diegu. Gauzak bere ikuspuntutik ikusten ere saiatuko gara. Baina noizean behin lehoiak (hau da, galtzaileak) lausengatuz aurkituko dugu geure burua, eta, kasu horretan, irakurle bakoitzak bere kabuz jakin beharko du moldatzen".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Estaturik gabeko nazioak
Abdallah askatzearen alde agertu arren Parisko dei auzitegia, ekainaren 19ra atzeratu dute epaia

Baldintzapeko askatasunaren alde agertu bada ere Parisko dei auzitegia, ekainaren 19ra atzeratu du epaia, Georges Ibrahim Abdallahk ez dizkielako kalte-galerak ordaindu AEBei. Baldintzapeko askatasunaren alde agertu zen azaroaren 15ean Frantziako Zigorrak Aplikatzeko Epaitegia,... [+]


2025-02-20 | Gedar
Gasteiz eta Burgos artean AHTa eraikitzen hasteko lanak, aurrera

2.000 milioi euroko kostua izango dute AHT Madrilekin eta AVE trenarekin lotzeko aurreneko lanek. Asteburuan egin dute manifestazio bat Iruñean, AHTa eraikitzeko obretako esklabotza-baldintzak salatzeko.


Leonard Peltier: “Azkenean libre naiz, gaurkoa egun ederra da”

49 urte preso pasa ondoren, libre utzi dute Leonard Peltier AEBetako ekintzaile autoktonoa. Otsailaren 18 honetan heldu da bere senide eta lagunen artera 80 urte dituen preso-ohia.


Zinegile baten “Israelen aurkako diskurtsoa” ari dira ikertzen Alemanian

Berlinale zine jaialdian gertatu da joan den asteburuan. Jun Li zuzendariak, Queerpanorama lan berria aurkeztu zuenean, printzipio ideologikoengatik Alemaniara ez joatea erabaki zuen Erfan Shekarriz aktore irandarraren testu bat irakurri zuen oholtza gainean: "Ibaitik... [+]


2025-02-19 | CTXT | Rafael Poch
Kontrainformazioak haizea alde du

Palestinan genozidioa, Europan gerra eta potentzia nuklearren artean tentsioa. Ez daukagu berri on askorik emateko, baina bada bat, hondamendi orokorretik eratorria, aipatzea merezi duena: aldeko baldintzak sortzen ari dira kontrainformaziorako, informazio independenterako,... [+]


2025-02-19 | Ahotsa.info
Yala Nafarroak manifestatzera deitu du otsailaren 22rako

Yala Nafarroak bat egiten du Israelek nazioarteko zuzenbidea sistematikoki urratzen duela salatzeko mundu osoan zehar egiten ari diren mobilizazioekin, eta iragarri dute mobilizazioei eutsiko dietela Mendebaldeko gobernuek Israelgo erregimenarekin duten konplizitatearekin amaitu... [+]


Tentsio betean, preso truke berria egin dute Israelek eta Hamasek

Su-etena hitzartu eta hilabete bete denean, lehen faserako adostutako 33 bahituetatik 25 askatu ditu Hamasek. Israelek, berriz, 985 preso utzi ditu aske. Bigarren fasea martxoaren 2an da indarrean sartzekoa, baina bi aldeek jarraitu beharreko urratsak zehazteko daude... [+]


Musika eta dantzaren bidez, elkartasuna adierazi diote Palestinari Donostian

Kulturatik elkarteak antolatuta, Musika eta dantza Palestinarekin ekitaldia egin dute Alderdi Ederren gaur eguerdian. Palestinako herriari elkartasuna adieraztea eta jasaten ari diren genozidioaren bukaera eskatzea izan da helburua. Donostiako Udalaren Musika eta Dantza... [+]


Larunbatean hiru bahitu askatuko dituela baieztatu du azkenean Hamasek

Su-etena hausteko arriskua erreala izan bada ere aste guztian zehar, adostasun batera iristeko bidean dira bi aldeak: bahitu gehiago askatuko lituzke Hamasek, laguntza Gazara sarrarazteko bidea ez oztopatzeko "promesa" egin duelako Israelek. Arabiar Ligako herriek... [+]


2025-02-13 | Axier Lopez
Balea eta izurde sarraskiaren aurkako boikota

Faroe uharteetan, Ipar Atlantikoko artxipelago bat, Danimarkaren kontrolpean, urtero ehunka zetazeo hiltzen dituzte –normalean milatik gora–. Batzuek "tradizioa" deitzen diote, hainbat mendetako antzinatasuna duelako. Baina odolez gorritutako hondartzan... [+]


Netanyahuk gerrarekin mehatxu egin du larunbatean preso trukea egiten ez bada

"Hamasek gure bahituak larunbat eguerdia baino lehen itzultzen ez baditu, su-etena amaitu egingo da eta armadak gogor borrokatuko du Hamas garaitu arte", adierazi du Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk, talde palestinarrak preso trukea behin-behinean... [+]


Yamili Chan Dzul. Emakume, indigena, prekarizatu
“Gure mugimenduak ahultzeko estrategiaren parte da emakumeak hiltzea”

Oinarrizko maia komunitateko U Yich Lu’um [Lurraren fruitu] organizazioko kide da, eta hizkuntza biziberritzea helburu duen Yúnyum erakundekoa. Bestalde, antropologoa da, hezkuntza prozesuen bideratzaile, eta emakumearen eskubideen aldeko aktibista eta militante... [+]


2025-02-12 | Jesús Rodríguez
Etxegabetzeen aurrean, irabazteko antolatu

Azken egunak garrantzi handikoak izan dira Bartzelonan, etxebizitzaren aldeko mugimenduarentzat eta espekulatzaileen aurkako borrokarentzat. Urtarrilaren 28an, polizia-armada batek Raval auzoko Massana Zaharrari [zentro sozial okupatua] eraso egin zion goizaldean, aurrez abisatu... [+]


Hamasek bertan behera utzi du larunbat honetako preso trukea, Israeli su-etena urratzea leporatuta

Erakunde islamistak Israelek urratu dituen neurrien artean aipatu ditu Gaza bonbardatzen jarraitzea eta aske utzitako preso palestinarren egoera. Trumpek mehatxatu du, preso trukea egin ezean, Gaza "infernu" bihurtuko duela.


Eguneraketa berriak daude