Gertuko erosketak bultzatu nahi dituzte Arabako Lautadan

  • Kuadrillako merkataritza eta ostalaritza sustatzen dabilen Lautada Bizirik! elkarteak Erosketa alaiak egitasmoarekin erakutsi nahi du herrietako saltokiek "ezinbesteko zerbitzua" eskaintzen dutela.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko uztailaren 07an - 12:49

25 urte bete ditu Lautada Bizirik! elkarteak eta, urtemuga ospatzeko, bideo lehiaketa aurkeztu dute. Erosketa Alaiak izeneko egitasmoaren bitartez, Lautadako denda txikietan erosteak dituen abantaiak eta onurak jaso beharko dituzte bideoan.  

Gehienez ere bi minutuko bideoa izan behar da; bertan, Kuadrillako dendetan erosteko arrazoi bat azaldu behar dute egileek, eta herrietako denda txikien egunerokoa erakutsi beharko dute. Hala, nahi izanez gero, inguruko dendak agertzen diren argazki edota erreportajeak ager daitezke ikus-entzunezkoan. Urte amaiera arte izango da bideoa aurkezteko aukera, Agurainen Lautada Bizirik elkarteak duen helbidera bidalita, –Langarika pasealekua, 4–.

Bideo originalena eta sormen lan bereziena egiten duenari saria emango diote. Tablet bat izango du opari eta merkataritza elkartearen sare sozialetan ikusi ahal izango da lan hori; gainera, Agurainen emango dituzten pelikulen aurretik ere eskainiko dute kontsumoaren inguruko bideoa. Lehiaketaren inguruko argibide guztiak, halaber, elkartearen webgunean eta Facebook eta Instagram kontuetan ere jarraitu daitezke.

 "Gure helburua da izan daitezkeen bezero posibleak erakartzea, eta bertako zerbitzuek kalitate eta barietate handia eskaintzen dutela ikusaraztea; ezinbesteko zerbitzua eskaintzen dute denda hauek", azaldu dute elkarteko kideek.

Albiste hau Arabako Aleak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Tokian tokiko ekonomia
2023-05-16 | Euskal Irratiak
Milioi euro pasako salmentak barnekaldeko saltegietan, Euskal Herria Bihotzean txekeen bidez

Baxenabarre eta Xiberoako merkataritza bultzatzeko xedez sortu zen Euskal Herria Bihotzean elkartea, duela hamabost urte. Erosketak hurbileko saltegietan egiteko usaia zabaltzeko, opari eta kultura txekeak sortu zituzten.


‘Beterri Saretuz’ ekonomia eraldatzailearen sarea ekintzara pasako da

Beterri-Buruntzako hainbat enpresa eta eragile biltzen dituen ekimenak ostegunean aurkeztuko ditu bere ekintza plana eta aurtengo helburuak, Usurbilen. 2019an sortua, parte hartzean oinarrituriko proiektuen ekosistema sustatu nahi du sareak eskualdean, ekonomia eraldatzailearen... [+]


Paretaren kontra

Jakina da eskuduntzen auzia erabakigarria dela arlo ekonomikoan. Botere banaketa zehazten omen du. Eta zorrotzagoak bagara, boterea nork duen, eta beraz, nork ez duen ere ezartzen duela esan dezakegu. Eskuduntza nagusiak estatuek beretzat gorde dituzte, baina kapitalak du eredu... [+]


Trebiñu ofizialki Arabako parte izateko ekimena abian jarri dute berriz

Argantzungo eta Trebiñuko udaletako osoko bilkurek gehiengo osoz erabaki dute lan-mahai bat sortzea, egun Burgoseko probintziaren administraziopean dagoen barrundia ofizialki Arabako parte izatea lortzeko.


‘Hernani Burujabe’ aurkeztu dute, tokiko moneta, energia, zaintza eta ekonomia bultzatzeko egitasmoa

“Berreskuratu dezagun gure baliabideen kontrola!”. Esaldi horrekin aldarrikatu eta laburbildu dute Hernani Burujabe-ren oinarria. Ostiralean aurkeztu dute egitasmoa Hernanin, ekonomia desmerkantilizatu baterantz eta demokrazia sakonagorantz egiteko helburuz.


2021-09-06 | Kronika
Ekhi moneta abian: “Hernaniarrok gastatzen dugun dirua herrian gelditzea da xedea”

Udalak eta Ekhilur kooperatibak sustatzen dute 'ekhi moneta' sozialaren ekimena, eta Berriak Elkartearekin elkarlanean jarriko da martxan.


2021-04-19 | Ixone Arana
Uztaritzeko hautetsiek soldataren zati bat euskoaren bidez jasoko dute

Hautetsiek lansariaren zati bat euskoz jasoko duten lehen herria izango da Uztaritze.


2020-11-18 | ARGIA
Bizi! mugimenduak Amazonen autozerbitzu-gune bat blokatu du Baionan

Amazon multinazionalak Baionako Monoprixen daukan “Amazon Hub” autozerbitzu gunea zigilatu du Bizi! mugimenduak asteazken goiz honetan. “Amazon saltoki ttipien hiltzaile” edo "Ez hemen, ez nehon" zioten kartelak erakutsi dituzte protesta egin... [+]


2020-11-17 | ARGIA
Goitik datozen aginduak direnak direla ere, abenduaren 1ean dendak irekiko dituzte Ipar Euskal Herrian

Abenduaren 1ean iragarriko du Frantziako Gobernuak oraingo neurriak mantendu ala aldatuko dituen, dendek itxita jarraitu beharko duten ala ez. Baina hainbat merkatari elkartek iragarri du Gobernuak erabakitzen duena erabakitzen duela ireki egingo dituztela ateak, segurtasun... [+]


2020-11-10 | ARGIA
Frantziako Gobernuaren agindua desobeditu eta denda txikiak irekitzea aztertzen ari dira

Baionan lehenengo, Donibane Garazin ondoren, elkarretaratzeak egin dituzte merkatari txikiek, “denak hetsiak edo denak idekiak” lelopean. Amazon eta enparauek trabarik ez duten bitartean, tokiko merkataritza itotzen ari direla salatu dute eta Frantziako Gobernuaren... [+]


2020-04-09 | ARGIA
Herritar bakoitzari bonutan 100 euro ematea proposatu du EH Bilduk, merkataritza txikian kontsumitzeko

EH Bilduk legez besteko proposamena aurkeztu du EAEko legebiltzarrean tokiko merkataritza txikia sustatzeko. "Bonu-denda" deiturikoen bidez, herritar bakoitzak 100 euro izango lituzke saltoki horietan kontsumitzeko.


Tolosako Azoka egingo da kaleak desinfektatutakoan, gaur ez

Tolosako Udalak jakinarazi du larunbat honetako (Martxoak 21) azoka bertan behera uztea erabaki duela. "Atzo eguerdian jasotako Osasun Ministerioaren azken aginduei jarraiki, bihar ez da aurreikusitako ezohiko azokarik gauzatuko", esan du.


2020-03-19 | ARGIA
Lekuan lekuko janariari lehentasuna ematea eskatu du Euskal Herriko Laborantza Ganbarak

Koronabirusaren hedatzearen kontra hartutako neurriak direla-eta, eskola eta ostatuekin lan egiten duten laborantzako ekoizle txikiek salbideen parte handi bat galdu dute. Horregatik, soberan dagoen janari hori guztia "publiko zabalari" emateko proposamena egingo du... [+]


Eguneraketa berriak daude