Kultura Feminista Jaialdia antolatu dute beste urte batez irailaren 27tik abenduaren 2ra, eta hainbat hitzaldi, tailer eta performance eskainiko dituzte. Gerriya-n jarri dute fokua aurtengoan, azpimarratzeko garaiotan transfeminismotik eta antiarrazakeriatik iraultza egitearen inportantzia. Asteartean zaintzari buruz jardungo dira Kontadores zentroan.
Irailaren 27an ekin diote XVIII. Feministaldiari, Donostiako Kontadores zentroan, eta bi zentzutan landu dute gerriya, aurtengo lema: dancehall lantegia eman du Raquel Coromak eta komunikazio gerrilla afrofeminista egiteko tailerra Afrocolectiva elkarteak; azken horretan ezohikoak diren komunikabideen lanaz aritu dira, ikuspuntu intersekzionaletik, betiere.
Irailaren 28an greba feminista orokorrera begira jarriko dira, Greba bat matxinada bat da mahai-inguruan. 18:00etan hasita, Kontadores zentroan zaintzaren inguruan eztabaidatuko dute lau hizlari feministak: Lore Lujanbiok, Etxekotu Gabeko Emakume Langileek, Elene Lopetegik eta Tania Sirianyk. Euskal Herriko Mugimendu Feministak mahai gaineratu dituen hausnarketei tiraka, zaintza sistema publiko eta komunitarioak izan ditzakeen aukera eta oztopoei buruz mintzatuko dira.
29 arratsaldean ere Kontadoresen jarraituko du egitarauak, 18:00etatik aurrera, eta hitzaldi eta performance bana eskaintzeaz gain, 20:30etatik 22:00etara koktelak prestatuko dituzte bertaratzen direnentzat. Abenduaren 1ean eta 2an Tabakaleran jarraituko dute jaialdia.
Hainbat tokitako ia 40 gonbidatuk hartuko dute parte Feministaldian, alegia, Gerriya leloa hezurmamitzeko antolatzaileek hautatu dituzten artista, dantzari, pentsalari eta aktibistak: "Gonbidatuek Feministaldia esperimentaziorako gune gisa erabiltzea gustatzen zaigu", oroitarazi dute. Transfeminismo eta antiarrazakeria borroketan diharduten pertsonek emango dituzte hitzaldi eta mahai-inguruak, baina horrez gain, arte adierazpenei eta sorkuntzari ere garrantzia eman diote.
Larunbatean egitarau zabala egongo da, gaualdean Dabadaban antolatutako festan –izena eman behar da– luzatuko dena: hizkuntza, literatura, musika, gorputza, identitatea... bezalako gaiak jorratuko dituzte aste osoan, eta matxinadak egiteko hamaika modu partekatu.
2005ean sortu zuten Feministaldia, eta hemezortzigarrenez antolatu dute, arrazoi honengatik, besteren artean: "Arte garaikidean eta kulturan begirada transfeminista batek kultur politikak eta zapalkuntza eta desoreka sistema zulatu ditzakeela serioki pentsatzen dugulako".
Feministaldiaren webgunean kontsultatu daiteke egitarau osoa eta informazio xeheagoa. Antolatzaileek jakinarazi dute saio batzuk online jarraitzeko aukera egongo dela.
Azaroaren 20an Donostiako Le Bukowski tabernan abiatuko dute elkarlanean egindako jaialdia. 40 artista, aktibista, pentsalari eta kolektibok hartuko dute parte. Amaiera Gasteizen izango da, ZAS espazioan.
Azaroaren 30etik abenduaren 3ra egingo dute kultura feministaren jaialdiko aurtengo edizioa, Donostiako Tabakaleran. Ahoa narras lelopean, egitarau oparoa antolatu dute: hitzaldiak, performanceak, mahai-inguruak, ibilaldiak eta beste eskainiko dituzte 25 bat artista, pentsalari... [+]
Sismika leloa hautatu dute aurtengoan Plazandreok antolatzaileek, eta 30 artista, aktibista eta pentsalari baino gehiago egongo dira hitzaldi eta ekitaldietan.
Martxan da dagoeneko, kultura feminista jaialdiaren XV.edizioa; aurten, “Kutsatu” lelopean arituko dena, abenduaren 14tik 19rarte, Donostiako Tabakaleran.
“Pilulak” du goiburu aurtengo edizioak, zaurgarritasunak mahaigaineratzeko xedearekin. Abenduaren 8an ekin diote jaialdiari, eta hilaren 14ra arte iraungo du.
“Pilulak” du goiburu aurtengo edizioak. Abenduaren 8an ekin dioten jaialdiari, eta hilaren 14ra arteko iraungo du.
Zorrak kontzertuaren kronika. Saioa, Birkit, Gose, Lorea Argarate, Anari, Mursego, MICE, Ez horregatik musikariak oholtzan. Noiz: Abenduaren 15ean. Non: Donostiako Bukowski tabernan. Feministaldia jaialdiaren itxiera, emanaldi bakarra.
Astelehenean inauguratu zuten Kultura Feminista jaialdiaren XIII. edizioa Donostiako Tabakaleran, abenduaren 15a arte iraungo duena.