Gerratean pozoitutako lurrean

  • Helikopteroa diruditen liztorrak entzuten ditut noizbehinka erlategian; handikeriaz, erlauntza atarira aurkezten dira erleen aurka, beraien tamaina eta gorputz indartsuarekin. Baina ez da bi espezieen arteko gerra; liztor beltza da gerra bila dabilena berea ez den lurraldea konkistatu nahian, erleak egunerokotasunean arazorik izango ez balu bezala, presionatuz.


2023ko martxoaren 31n - 06:00
Azken eguneraketa: 07:22
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Goizean lorez lore abiatzen den erlea etxera iristerako akabatzen dute liztorrek. Jada pasa dira urte batzuk gerratea hasi zela, liztorrek erlearen bizitza oztopatzen dutela... Erlezainok, lagundu nahi izanagatik ere, ez dugu deus egiterik gerrate hau gelditzeko. Izurriteena ez da gai berria, egun asko pasatakoak baikara gure etxetako horma artean konfinaturik. Erleen kasuan ere badituzte izurriteak, eta baita itxialdiak ere. Covid-ik ez, ‘barroa’ izeneko parasito bat da erlea ahultzen duena, erlauntzako biztanle guztiei eraginez.

Horri aurre egiteko, erregina espetxeratu behar izaten dugu, preso utziz, arrautzik errun ez dezan. Akaroak ez du etorkizuneko erlerik topatuko bertan, ugaldu ahal izateko. Gainontzeko erleak ‘barroa’-ren aurka tratamendu bidez (txertoa) desinfektatu beste aukerarik ez dagoela ikasi dugun arren, badaude naturalki izurriteari aurre egiteko moduak garatu dituzten erleak. Hor dugu erlezainok erlezain lana, erlea zainduz izurriteen gerratean.

Gurean, bertako erle euskaldun beltza da langilea, baina badira erlauntza eta erlategi asko beste herrialde batzuetako erleekin nahastuak. Zergatik nahastu diren gure erleak beste arrazekin? Interesagatik. Arraza nahasketek errendimendu handiagoa ekarriko zutela uste zen; baina denborak erakutsi digunez, bertakoa bezain erle langile eta osasuntsurik ez dago, bertan sortutako arraza delako. Erleen errendimendua handitze aldera ekarri zituzten handiuste horien erruz, bertan ditugu beste herrialdeetako erleak; eta hori da oraingo gerratea: gure erle beltza beste herrialdeetako erleekin nahasteak, bertako arrazaren galera ekar bailezake.

Argi geratu da gizakion interesa arazo handi bilakatu dela naturarentzat; interes ekonomikoa bereziki. Zenbat artasoro berde azken urte hauetan, edo eta zenbat hazkunde azkarreko landare... Jakingo bagenu zer kalte ekartzen dion horrek gure amalurrari! Interes horrek beste arazo asko dakartza katean erantsirik. Pestizidak nahiz ongarri kimikoak monokultibo horiek indartzeko erabiltzen dira, eta gure lurra pozoitu dugu. Bertatik elikatzen gara, baita erleak ere.

Gerrateak pozoitutako lurrean erleak hiltzen ari dira, gu ere agian?


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Erlea
Garbitasuna

Erleek jaiotzetik hil arte duten joera bat da garbitzeko gaitasuna. Jaio bezain laster hasten da bera jaio den abaraska garbitzen, puskatu dituen argizari zatiak erlauntzatik kaleratzen.


2024-05-27 | Jakoba Errekondo
Bertan bertan... erlesemeari

Maiatzak 4 zituen, larunbatarekin. Ez zen giro bereziki beroa, baina bai, hotzik ez behintzat. Halako batean burrunda, burrunda galanta, aspaldi entzun gabekoa. Hor azaltzen da etxeko atarian erle pila, milaka erle hegan, hegada sinkronizatu dotorean, dunbots batean. Erlesemea.


Erleetan nork du agintea?

Erlauntza batean erregina bakarra dagoenez eta denen ama denez, bera dela agintari esaten da, baina ez da erabat zuzena. Erregina oso garrantzitsua da, baina erabaki garrantzitsuenak erle langileek hartzen dituzte.


Lan banaketak

Gizakiok ez bezala, erlauntzako hiru partaideek jaiotzetik dituzte eginkizunak argi.


2024-05-06 | Garazi Zabaleta
Erlauntzako airea arnastearen onurak

Eladi Balerdi erlezainaren eta Jose Manuel Atxaga erleen zale sutsuaren arteko elkarlanetik egitasmo berritzailea sortu da duela gutxi. "Arnastu erlauntzaren airea" eta "Erleen sauna" jarduerak proposatu dituzte, konbentzituta baitaude onuragarri direla... [+]


2024-02-15 | Estitxu Eizagirre
Mikaela Untsain, erlezaina
“Erlezainik gabe, erleak jada ez dira gai beraien kabuz aurrera egiteko”

Azkainen izan da Mattin Jauregi Egonarria saioko aurkezlea eta erlezaina, mundu horretan erreferentea den Mikaela Untsainen etxean. Erleak iraun dezan gaur egun erlezainen beharra dagoela azaldu dio, erlezainik gabe galdu egingo dela. Zein oinarriren gainean lan egiten duen... [+]


2024-01-29 | Jakoba Errekondo
Emanarazteko tratu txarrak

Neguko inausketa sasoia gainean dugu, hemen dator epaitzeko, epaiak egiteko garaia: epaila. Aspaldi dugu epaila martxotua eta inausketa lanak noiznahi eta nolanahi egiten dira, tartean krimen izugarriak.


Hiru izaera erle bilakatzeko

Erlauntzaren jaiotza erregina estali baten errutearekin hasten da. Hemen ere betikoa, arrautza ala erregina ote zen lehena…


Nekazaritza saileko teknikari maiteari...

Lehen sektorean arazoak gorantz doazela nabari da: klima krisia, kutsadura, lehengaien prezio altuak edo lursailak eskuratzeko zailtasunak…

Bertatik bizi nahi dugunok badakigu zer dagoen, badakigu zailtzen doala sektorea, baina jarraitu edo hasi nahi duen jendea ere bada... [+]


Erlakumeak han hemenka

Fenomeno berezia da erlakumeena, erleen biziraupena bermatzen duen prozesu naturala. Eguraldi epelak loraldi oparoak dakarzki eta loraldien oparotasunak erleen “emantzipazioa”.


Propoliz ondutako izokina egiten ikasi nahi?

Erlezaintza dastatzeko hona errezeta: propoliz ondutako izokina pipermin eztiaz eta limoi erre kremaz.


Erregina

Langileek aukeratuko duten arrautza batetik jaioko da belaunaldi berrien erregina. Erregina-jelez beterik izango du abaraska, goserik pasa ez dezan 15 egunez eta ederra eta galanta egin dadin.


Ofizioan profesional?

Ardiak dituen edonor ahal da artzain? Edo ardiak gustuko dituen afizionatu bat besterik ez? Ez dakit non kokatu neure burua, erlezain izan nahi dut eta agian batzuentzat banaiz, baina noiz da bat erlezain?


Erleen galeraren parte eta ez aparte

Erleak, polinizazioa… Behin eta berriz zein garrantzitsua den erlearen lana, landareen ernalketa. Lan horretan eragozten diona gizakia da, gizakiak jartzen dizkio zailtasunak eta gizakiak akabatzen du erlea: erlearen lana zuzenki ikusten ez dugun bezala egiten ditugu... [+]


Eguneraketa berriak daude