Gerratea: jaki gosea, jakintza pobrezia

  • Bart eta berdantzart, bihar eta etzi, ez naiz nekatuko gauza bera esan eta esaten: gure kultura eta adimenduaren maila nekazaritzari zor dizkiogu. Nekazaritzak, lurra lantzeak onura ugari ekarri digu, gure egungo begiralekutik neurtuta izugarrizko hobari eta probetxua. Bat da nagusia: nahiko jaki eman digu. Duela sei bat mila urte arte euskaldunok mendian eta errekondoetan biltzen eta ehizatzen genuena jaten genuen. Hitz bakarrak adierazten zuen gure jaki-edari premia asetzen zuena: (h)ur. Hur eta ur, ahosketa bat eta bakarra jakia eta edaria esateko. Nahi adina hur den tokian ez da neguan goserik. Hur (Corylus avellana), sekula behar duen adinako gurtza emango ez diogun fruitua. Gero etorriko dira haritz eta arte jendearen (Quercus spp.) ezk-ur, mediterraneotik ekarri ziguten intxa-ur (Juglans regia) eta abar. Kultura atlantikoetan hurra izan da gure irautearen eta bizitzearen gakoa. Arren, ken dezagun haritza Gernikatik eta jar dezagun hurra!


2023ko azaroaren 20an - 05:00
1967tik ari da Israel palestinarren olibondoak sustraietatik ateratzen. 2009rako dagoeneko 830.000 olibondo ziren sustrairik gabe utzitakoak.

Nekazaritzak nahikoa jaki eman digu; horrek alaba-semeek etorkizuna baduten lasaitasuna, otordueroko kalitatezko etengabeko elikadurak dakarren garunaren hazkuntza eta, saihetsetik, denbora. Landareekin lan egiten duenak denbora irabazten du, etengabe. Lurra prestatu, erein, zaindu, uzta bildu, zaindu eta abarrek denbora eskatzen dute eta nekazariari denbora ematen dio: landarearen bizimoduaren neurrira makurtu behar da. Denboraren neurria beste bat da lurrarekin ari zarenean. Gaur egungo luxurik handiena. Dudik gabe. Denbora hori da gure kultura guztien ama. Jaki onak eta denborak dakar jaki-ntza, kultura den guztia: hizkuntza eta gainontzeko guztia: elkarbizitza, filosofia, errespetua, musika, ulermena, arkitektura, literatura eta abar, pertsona bezala jan-tziko gaituzten gauza oro. Gure kulturak dena zor dio lurrari eta lurra lantzen dutenei. Lurraren lan hori gabe ehiztari eta biltzaile soilak ginateke, denborarik eta kulturarik gabeak. Gu bezala gainontzeko kultura guztiak, guzti-guztiak.

Mediterraneo aldean, beste klima bat, beste lur batzuk, geurearengandik oso bestelakoak diren kulturak osatu eta garatu dira. Gure hurrak Mediterraneoan hiru dira: mahatsondoa (Vitis vinifera), garia (Triticum aestivum) eta laboreak eta olibondoa (Olea europaea). Mahatsondoak lan nekoso eta bitxia eskatzen du. Laboreak sail handiak eta urtero errepikatzen den lan kate zail luzea. Olibondoa da errazena, eta bere mozkina urrea. Milaka urtean bizi daiteke eta nekazarien kulturaren katea landare gutxik bezala irakasten du.

Guregana nekazaritza Mediterraneoan barrena etorri zen, Ekialde Hurbiletik. Hango kultura eta jakintza gurean ezarri eta kokatzean, beste jakintza batean garatu eta loratu zen. Loratzen ari gara. Lurrari bai baina haiei ere zor diegu garena. Lurra lantzen utzi ez eta bere izaeraren adierazle garrantzitsuenak ipurditik mozten dizkieten haiei: palestinarrei. Direnak errotik mozten ari zaizkie, eta mahatsondorik gabe, laborerik gabe eta, batez ere, milaka urtetako olibondorik gabe, kulturarik ez. Olibondo bat epaitu eta hiltzen dietenean beraiek bizi-hiltzen dituzte. Gosearen gerra da.

Zarena izateko kalitatezko jakiak eta denbora kentzea da etorkizuneko gerra. Denborarik gabe goseak iraunez gero beste ezertarako betarik ez, alaba-semeentzako jan bila tai gabe ibili behar eta ezin pertsona jantzia izan. Goseak pobrezia dakar, jan gabe ezin jan-tzi. Ezin izan.

Ezer jaten duzunero gogoan izan: jaten dugun guztia beraiei zor diegu. Mediterraneoa nekazaritza ekarri zigun zubi bat izan zen, Lluis Llachek kantatzen duen “un pont de mar blava”, itsaso urdinezko zubia. Zubi horrek hor jarraitzen du, eta hemendik harantza zer doa?

Ikasiko al dugu behintzat! Gosearen gerrak zabaltzen ari dira: lur sail amaiezinak erosten dituzte, haziak lapurtu eta patentatzen, ongarri kimikoak eta pestizida hiltzaileak ekoizten eta horiek denek sortutako gaixotasunak tratatzeko botikak ere beraienak dira. Kate horretan bizi gara denok. Goseak pobretzen ari gaitu. Zabor janaria hedatzen, datorrena izango omen da historia osoan aurrekoa baino inteligentzia murritzagoa izango duen belaunaldia. Eta gure nekazariek zer etorkizun? Adore amaiezinaren ikono, gure nekazariak palestinarrak dira. Denok gara palestinarrak. Eta han-hemen gertatzen ari zaiguna ez da basakeria, zibilizaziokeria da. Kasu goseari.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Landareak
Gu ere lugorri

Sendabelarrak non bildu galdetuz idazten didate eta bide bazterrei erreparatzeko esan ohi diet. Erromantizismoak kalte egin digu bizitzako esparru askotan eta hemen ere bai, sendabelarrak ez baitaude mendi tontorretik gertu dauden bide zidorretan (bakarrik), ezta kostatik bertan... [+]


2025-04-14 | Jakoba Errekondo
Bizi Baratzearen lurreko ekosistema oparoa

Apirilak asaba zaharrengana garamatza. Apirila urte osoaren gakoa izango da. Lurrak antolatzea, ongarriketa osatzea, haziak plantatzea, pardak, makilak, sareak, lokarriak atontzea… Hamaikatxo lan bada, sasoi berrirako urratsik handiena, gero uda eta udazkena azkurriz eta... [+]


2025-04-14 | Garazi Zabaleta
Dai Konbutxa
Konbutxa eta hartzituak bizibide

2021 inguruan hasi zen Itziar Presa Blasco gernikarra konbutxaren munduan murgiltzen. “Magisteritza ikasi nuen nik, eta hezkuntzan aritu nintzen urteetan lanean, baina semeak jaio zirenean etxean geratzeko aukera izan nuen, eta ordu arteko guztia, nolabait, apurtu egin... [+]


Semaforoa gorri, etsaien engainagarri

Gaur aurkezten dugun intsektuaren izen zientifikoak, besteak beste, bi gauza azaltzen dizkigu: alde batetik, gorria dela (ez erabat) eta ez duela hegorik. Okerrak ez dira biak ala biak, baina gorria ez da bere kolorazio bakarra, eta hegoak ere izan baditu, baina beraien tamaina... [+]


2025-04-07 | Jakoba Errekondo
Ustezko nekazaritza eta lur lantzea

Nekazariarentzat baratzea eragozpena besterik ez da. Egungo makina bat nekazari “aurreratuk” horrela pentsatzen du. Bere lanean ez dute baratzerik behar, ezta oilategirik, ezta sagarrondorik, ezta erlauntzarik ere.


2025-04-07 | Garazi Zabaleta
Soilik
Lursail txikian eta inbertsio erraldoirik gabe garatu daitezkeen proiektu agroekologikoak

Gasteizko Basaldea etxaldean dago kokatuta Soilik nekazaritza birsortzaileko proiektua, Abetxuko auzoan, eta Jaime Garcia, Joseba Vigalondo eta Javier Chaves dira bultzatzaileak. “Lehen sektorean, eredu agroekologikoan inkorporazio berriak bultzatzea da gure helburua,... [+]


2025-04-07 | Iñaki Sanz-Azkue
Suge arrantzalea, errekan barrena

Sugea entzun eta leku lehor bat etorriko zaio burura askori, narrastiek beroa behar dutela ondo barneratua baitu gizakiak. Suge guztiak ez dira berdinak, ordea; denek ez dituzte baldintza berak gustuko, eta horri esker dago, besteak beste, dagoen dibertsitatea. Bakoitzak bere... [+]


Apirila, zikloaren hasiera

Udaberrian orain dela egun gutxi sartu gara eta intxaurrondoa dut maisu. Lasai sentitzen dut, konfiantzaz, bere prozesuan, ziklo berria hasten. Plan eta ohitura berriak hartu ditut apirilean, sasoitu naiz, bizitzan proiektu berriei heltzeko konfiantzaz, indarrez, sormen eta... [+]


2025-03-31 | Jakoba Errekondo
Ohea berotzearen teknika

Ohe beroan edo hotzean egiten da hobeto lo? Nik zalantzarik ez daukat: hotzean. Landare jaioberriek bero punttu bat nahiago dute, ordea. Udaberriko ekinozio garai hau aproposa da udako eta udazkeneko mokadu goxoak emango dizkiguten landareen haziak ereiteko.


2025-03-31 | Garazi Zabaleta
Errekauek
“Errekauek” eta “enkarguk” etxean jasotzeko proiektua Azpeitian eta Azkoitian

Duela lau urte abiatu zuten Azpeitian Enkarguk proiektua, Udalaren, Urkome Landa Garapen Elkartearen eta Azpeitiako eta Gipuzkoako merkatari txikien elkarteen artean. “Orain proiektua bigarren fasera eraman dugu, eta Azkoitian sortu dugu antzeko egitasmoa, bere izenarekin:... [+]


2025-03-31 | Nagore Zaldua
Udaberrian sakura loreak eta itsas-tomateak

Itsasoan badira landareen itxura izan arren animalia harrapari diren izaki eder batzuk: anemonak. Kantauri itsasoan hainbat anemona espezie ditugun arren, bada bat, guztien artean bereziki erraz atzemateko aukera eskaintzen diguna: itsas-tomatea.


Borrokak balio du: Israel Premier Tech, ez aurten, ez inoiz

Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]


Samariar baltsamoa

Sare sozialen kontra hitz egitea ondo dago, beno, nire inguruan ondo ikusia bezala dago sare sozialek dakartzaten kalteez eta txarkeriez aritzea; progre gelditzen da bat horrela jardunda, baina gaur alde hitz egin nahi dut. Ez ni optimista digitala nauzuelako, baizik eta sare... [+]


2025-03-24 | Jakoba Errekondo
Ilargiko borda, lurra eta ilintia

Bada Borda bat ilargian. Bai, bai, Borda izeneko krater bat badu ilargiak; talka krater edo astroblema bat da, ilargiaren ageriko aldean dago eta bere koordenadak 25º12’S 46º31’E dira; inguruan 11 krater satelite ditu. Akizen jaiotako Jean Charles Borda de... [+]


2025-03-24 | Garazi Zabaleta
Koloreko
Landareetatik eratorritako ile-koloratzaile natural eta ekologikoak

Donostiako Amara auzoko Izko ileapaindegi ekologikoak 40 urte bete berri ditu. Familia-enpresa txikia da, eta hasieratik izan zuten sortzaileek ile-apainketan erabiltzen ziren produktuekiko kezka. “Erabiltzaileen azalarentzat oso bortzitzak dira produktu gehienak, baina... [+]


Eguneraketa berriak daude