Bakearen eta Armagabetzearen aldeko Emakumeen Nazioarteko egunean, maiatzaren 24an, Euskal Herriko feminista antimilitaristak gerrak emakumeen eta neskatoen gorputzean dituen ondorio suntsitzaileak salatzera irten dira kalera.
Maiatzaren 24an irten dira kalera gerra salatzeko asmoz talde feminista antimilitaristak. Gasteizeko kasuan, gerrak emakumeengan dituen ondorio suntsitzaileak salatu dituzte, bizitza politikaren eta sistemaren erdigunean jartzeko eskatuz. Gerra, horren arrazoiak, ondorioak eta, batez ere, emakumeen eta neskatoen gorputzen gainean dituzten ondorio suntsitzaileak izan dira hizpide.
Alea komunikabideak jaso duenez, Armiarma talde feminista antimilitaristak, Emakumeok Gerraren Aurka ekimenak eta Emakumeen Etxea Blokeak deitu dute protesta Gasteizen. Andra Mari Zuriaren Plazan izan da protesta eta bertan, emakumeek sokatira antzeztu dute: "Arrazoi eta bihotzarekin garaitu eta konbentzitu ditugu militarrak, aurrekaririk gabeko sokatira batean. Heriotza eta botere posizioen aurrean alternatibak eraikitzen ditugu bizitza politikaren eta sistemaren erdigunean jarriz", azaldu dute feminista antimilitaristek. Gizartearen militarizazioa ere salatu dute, Loma Jeneralaren Plaza eta General Alava kaleak berrizendatuz, Greenham Common Emakumeak izenarekin. 1981etik 2000ra bitartean Ingalaterran arma nuklearren aurka egindako protesta luzea oroitu nahian jarri diote izen hori.
Bilboko ekitaldia Emakumeok Gerraren Aurka eta Armiarma talde feminista antimilitaristak deitu dute. Ecuador Etxeak bere irakurketa jaso du, eta bertan irakur daitekeenez: “Pairatzen ari garen osasun eta gizarte krisialdiak erakusten digu zein zentzugabekeria globalean kokatuta gauden, zein ahulak garen eta bizi garen gizarte-eredua birpentsatzeko premia atzeraezina dugula”. Gaur egungo testuinguruan, militarizazioak, beldurrak eta baliabide ezak kolektibo pobreenei eragiten diela salatu dute, emakumeei eta munduko leku askotan gerretatik ihes egin duten pertsonei, gehienbat.
Joan den urte hondarrean atera da L'affaire Ange Soleil, le dépeceur d'Aubervilliers (Ange Soleil afera, Aubervilliers-ko puskatzailea) eleberria, Christelle Lozère-k idatzia. Lozère da artearen historiako irakasle bakarra Antilletako... [+]
Endometriosiaren Nazioarteko Eguna izan zen, martxoak 14a. AINTZANE CUADRA MARIGORTAri (Amurrio, 1995) gaixotasun hori diagnostikatu zioten urtarrilean, lehen sintomak duela lau urte nabaritzen hasi zen arren. Gaitz horri ikusgarritasuna ematearen beharraz mintzatu da.
Duela aste batzuk, gurean egon ziren El Salvadorko eta Kanarietako emakumeen eskubideen aldeko hainbat aktibista. Sexu- eta ugalketa-eskubideez eta eskubide horiek urratzeak emakumeengan dituen ondorioez aritu gara; hala nola El Salvadorren berezko abortuak izanda homizidio... [+]
Zuberoako ohiturei buruzko bi liburu ditut gogoan. Batek XX. mendean aritu izan diren 180 dantzari eta soinulari aipatzen ditu. Haien artean, emakumezkorik ez da agertzen. Besteak, pastoralei egiten die errepasoa eta hor emakumeak aipatu aipatzen dira, baina omisio esanguratsuak... [+]
1984an ‘Bizitza Nola Badoan’ lehen poema liburua (Maiatz) argitaratu zuenetik hainbat poema-liburu, narrazio eta eleberri argitaratu ditu Itxaro Borda idazleak. 2024an argitaratu zuen azken lana, ‘Itzalen tektonika’ (SUSA), eta egunero zutabea idazten du... [+]
Donostiako Tabakaleran, beste urte batez, hitza eta irudia elkar nahasi eta lotu dituzte Zinea eta literatura jardunaldietan. Aurten, Chantal Akerman zinegile belgikarraren obra izan dute aztergai; haren film bana hautatu eta aztertu dute Itxaro Bordak, Karmele Jaiok eta Danele... [+]
Antifaxismoari buruz idatzi nahiko nuke, hori baita aurten mugimendu feministaren gaia. Alabaina, eskratxea egin diote Martxoaren 8ko bezperan euskal kazetari antifaxista eta profeminista bati.
Gizonak bere lehenengo liburua aurkeztu du Madrilen bi kazetari ospetsuk... [+]
Pertsona lodiek lodiak izateagatik bizi izan duten eta bizi duten indarkeriaren inguruan teorizatzeko espazio bat sortzea du helburu ‘Nadie hablará de nosotras’ podcastak. Cristina de Tena (Madril, 1990) eta Lara Gil (Fuenlabrada, Espainia, 1988) aktibista... [+]
Martxoak 8an egindako pintaketak gainetik margotu dituzte ikur faxistekin Zuberoako hiriburuan. Horren aurrean elkarretaratzera deitu dute, astelehenean.
Martxoaren 8a Getxo bere bizitokian igaro du: kumbia dekolonial eta antiarrazista topaketa antolatu du Algortako Herriko Tabernan, Abianen, Hija del Nopal DJrekin batera.
Argentinatik Getxora migratu zen Celeste Agüero, kantutegi herrikoi batekin eta poesia xuxurlatzeko... [+]
Mugimendu feministak manifestazioak egin ditu goizean Donostian, Gasteizen eta Iruñean eta arratsaldean Baionan eta Bilbon. Oinarrizko irakurketa partekatu dute, eta horri gehitu diote hiri bakoitzean bertako problematika, eragile eta ekimenen erreferentzia.
Bilgune Feministak Heldulekuak argi, Euskal Herria feminista leloa baliatu du M8an, azpimarratzeko feminismoak ematen dituela “datorrenari aurre egiteko tresnak”, eta gogorarazteko faxismoaren gorakadaren testuinguru hau helduleku horretatik irakurri eta borrokatu... [+]
MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]