Gerrak “arau ofizialak” ditu eta hauek dira

  • Genevako Konbentzioak "gerrako arauak" definitzen ditu, eta munduko estatu independente guztiek (Nazio Batuetako partaideek) sinatuta dauzkate, eta legez behartuta daude betetzera. Konbentzioaren "zaindaria" ICRC erakundea da, Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordea, eta Ukrainako gerraren motiboz hari bat argitaratu dute Twitterren Gerrako Arauen laburpen bat eginez. Ez bakarrik dira arauak borrokan dauden armadentzat, kontuan har genitzake denok ere gerrako presoen irudia errespetatzeko orduan (adibidez). 

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2022ko martxoaren 10an - 11:34
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Hona haria, eta gure itzulpena jarraian, ez literalki parte guztietan, baina ulergarria eta zintzoa (espero dugu):

Zibilak: Ezin zaie eraso egin. Babestu egin behar dira. Ez dira jomuga. Legez kanpokoa da hiru oinarri horiek haustea.

Borrokalariak bereizi egin behar dira zibilengandik operazio militar guztietan, intsignia edo uniforme berdinak jantzita eta armak agerian eramanez. Printzipio honek zibilak kaltetik babesten laguntzen du.

Borrokalariek errespetatu egin behar dituzte gerrako arauak. Ez dago salbuespenik.

Azpiegitura zibila ez dira jomuga militar zilegiak. Horrek hartzen ditu: ikastetxeak, ospitaleak, zibilen etxeak, ur garbia hornitzen duten instalazioak eta elektrizitate-lineak. Funtsean zibilek eguneroko bizimodurako behar duten guztia azpiegitura zibilak dira.

Gaixoak eta zaurituak zaindu egin behar dira, nor zein aldetakoa den kontuan hartu gabe. Gatazkan ari direnek, gainera, hil direnak berreskuratu eta identifikatzen lagundu behar dute, eta gorpuen itzulera erraztu nor bere jatorrira, modu duinean. ICRCk laguntza eman dezake zeregin horretan neutral jokatuz.

Gerrako presoak: legeak dio babestu egin behar direla. Indarkeria, beldurrezko mehatxuak eta tratu txarrak ez dira zilegi. Duintasunez tratatu behar dira presoak, eta ez ikusmin publikoaren aurrean erakutsi. Sare sozialetan gerrako presoen irudiak zabaltzea Genevako Konbentzioaren kontrakoa da.

Armak: Debekatuta dago legez kanpoko armak erabiltzea eta armak legez kanpo erabiltzea. "Ez da ez", dio ICRCk baina ez du asko zehazten arma debekatuen kontua harian, ez bada esaldi honekin: "Saihestu egin behar da arma leherkor astunen erabilera eremu jendetsuetan, hau da, hirietan"-

Laguntza langileak eta erakunde humanitarioak: segurtasunez lan egiten utzi behar zaie, ICRCri zein besteei. "Gure lana laguntza ekartzea eta bizitzak salbatzea da." Laguntza humanitarioa oztopatzearen kontrako zigorrak eta neurri murriztaileak har daitezke. Bizitza salbatzeko laguntza blokeatzea ez, ezinezkoa da.

Gurutze Gorriaren eta Ilargi Gorriaren enblema agerikoak bakarrik erabili daitezke kasu hauetan:

  • Medikuntzako langileak eta instalazioak, eta armadetako osasun-langile eta ibilgailuak ere baimena dute honetarako.
  • Gurutze eta Ilargi Gorriko langileak, ibilgailuak, instalazioak. Hauen bidez ekarritako laguntza humanitarioa ere markatzen ahal da.

"Gerraren arauek bizitzak salbatzen dituzte. Gizakiaren sufrimendua murrizten dute", amaitzen da ICRCren mezua. Eta hemen informazio gehiago. 

Irudia, etxeak suntsituta Jakovlivka herrian martxoaren 3an. Wikimedia Commons, cc-by-sa. Zibilen etxeak ez dira gerrako helburu legalak, hemen azaldutako arauen arabera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gerra
Normandiako beste lehorreratzea

1415eko udazkenean Agrincourteko gudua lehertu zen Ingalaterra eta Frantziaren artean, Ehun Urteko Gerraren gudu erabakiorrenetakoa. Horretarako, Henrike V.a Ingalaterrako errege eta Irlandako jaunak uda horretan bere ejertzitoa Frantziara bidaltzea erabaki zuenean, soldaduak... [+]


Gerraz

Si vis pacem, para bellum” kantatzen genuen laurogeiko hamarkadan orduko gazte euskaldunok. Bakea nahi baduzu, prestatu gerrarako, oihukatzen genuen latinez, ulertu barik oso ondo esaldiaren esanahia.

Sasoi hartan, euskal gatazka gori-gori zegoen, eta munduak... [+]


Genozidio ahaztuak

Genozidioa zoritxarrez modan dagoen hitza da. Rafael Lemkinek 1946an egin zuen definizioaren arabera, “talde nazional, etniko, arrazazko edo erlijioso bat erabat edo partzialki suntsitzeko asmoz egindako ekintzak” dira genozidioa. Ekintza horiek “taldeko kideak... [+]


2024-04-24 | Axier Lopez
Turkiaren droneak, Kurdistanetik Tigray, Sahara eta Ukrainaraino

Droneen ekoizpena gorantza doan industria da, eta Turkia gerrarako droneen fabrikatzaile eta esportatzaile handienetakoa bihurtu da. Haien produktu izarra Bayraktar TB2 da. Modu autonomoan aireratu, lurreratu eta nabigatu dezakeen drone bat, baina giza operadore baten mende... [+]


2024-04-24 | Axier Lopez
Droneen gerra
Ehizaren fantasia desegiten denean

Las Vegas hiri ezagunetik ordubetera Creech-eko aire-base militarra dago basamortuaren erdian. 1950eko hamarkadan, Gerra Hotzean, ia mila leherketa nuklear "esperimentalen" lekua izateagatik ospetsu egin zen. Creechen koordinatu dituzte azken 20 urteotan AEBek mundu... [+]


2024-04-24 | Axier Lopez
Droneen aita sionista

1950eko hamarkadan, AEBetako armada droneak erabiltzen hasi zen gatazka guneetan zaintza eta errekonozimendu misioetarako. 1994ko uztailaren 3an izan zen Predator dronearen lehen hegaldia, armatuta egon gabe. 1995eko uztailean, Predatorrek Balkanen gainetik egin zuen hegan... [+]


2024-04-24 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Ruandarekilako gerra saihesteko “azken aukeratzat” jo du Angolaren mediazioa Kongok

Tutsi eta hutu etnien arteko gatazka zein mineralen ustiaketa dira gaiztotuz doan gatazka odoltsu horren iturrien artean. Nazio Batuen Errefuxiatuentzako Agentziak jakitera eman du orotara 5,7 milioi errefuxiatu eragin dituela 2021ean areagoturiko gatazkak.


Nola obedituko diot eroari

1997. Aguraingo Intsumiso Eguna. Antimilitarismoak milaka lagun biltzen zituen bere ekimenetan, artxibotik berreskuratu dugun argazki honetan ikusten den moduan. Aurten 30 urte beteko dira Intsumiso Eguna ospatzen hasi zirela.


Israelgo Armada hornitzen duten petrolio konpainiak, gerra krimenen konplize?

Israelek 2023ko urrian Gazako sarraskia hasi zuenetik, petrolioa jasotzen aritu da itsasoz munduko txoko askotatik, petrolio enpresa handienek hornituta. Petrolio horren zati bat armada hornitzeko erabiltzen da palestinarren kontrako erasoekin segi dezan.


Gerra danbor hotsak Europako Batasunean

Urtebete pasa da Mendebaldeari Ukrainako gerra okertu zitzaionetik. Xakean esaten da jokalari bat zugzwang posizioan dagoela egin dezakeen edozein mugimenduk kaltetuko badu. Mugimendurik egin beharko ez balu berdinketa lortuko luke, baina bere txanda bada, bereak egin... [+]


Europako Banku Zentralak “erreforma estrukturalak” iragarri ditu, defentsarako gastuei aurre egiteko

Europako Banku Zentraleko lehendakari orde Luis de Guindosek Europak dituen "mehatxuez" hitz egin du Bartzelonan: "Berriz ere erreforma estrukturalen inguruan hitz egin behar dugu".


Europak armak erosiko ditu, zuri pentsioa kenduta

Badator gerra handi bat. Gastu militar ziztrin horiekin ez goaz inora. Trumpek bakarrik utziko gaitu oraingoan. Herritarrek prest egon behar dute Putinen aurrean... Europar Batasuneko agintarien artean nagusitzen ari den diskurtso hori, hitz bakarrean laburbiltzen da:... [+]


Eguneraketa berriak daude