Astelehenean Josep Borrellek Europar Batasunaren asmo militarren berri eman du. Bitartean, Errusiako Armadak erasoan jarraitzen du, izan Mariupol bereganatzen edo Kiev inguratzen.
Portu garrantzitsua duen Odesa hiria jo-puntuan jarri du Errusiako Armadak, guda hasi denetik lehen aldiz. Nexta hedabide errusiarraren arabera, gaur goizean bonbardaketa ugari izan dira. Hedabide honek eskualdeko administrazioko presidente Sergey Bratchuken hitzak jaso ditu, eta honek dio zenbait etxebizitza suntsitu dituztela. Reuters berri agentziaren arabera, ez da biktimarik. Iazko datuaren arabera, milioi bat biztanle zituen hiriak.
As a result of this morning's shelling from the #Russian naval artillery in #Odesa, several houses were destroyed, reports the speaker of the regional administration Sergey Bratchuk. There were no injuries or fatalities. pic.twitter.com/eenBDJBukY
— NEXTA (@nexta_tv) March 21, 2022
Europar Batasunak gastu militarra biderkatu eta 5.000 militarrez osatutako armada eratu nahi duela onartuko du astelehenean. 2025. urterako operazio militarrak gure kabuz egiteko gaitasuna lortu nahi dugu. "Iparrorratz estrategiko bat onartuko dugu, ez Ukrainako gerrari erantzuteko bakarrik, baizik eta erantzunaren hori zati bat dela onartuz, militarki indartsuago egin behar gaituelako", azpimarratu du astelehenean Josep Borrell Europako diplomaziaren buruak, EBko Kanpo Arazoetako eta Defentsako ministroekin bilera egin aurretik.
Astelehen gauetik asteazken goizera etxeratze agindua ezarri dute berriro Kieven. Hiriburuko alkate Vitali Klitschko-k iragarri du. "Gaur hasiko da 20:00etan eta martxoaren 23ko 07:00ak arte luzatuko da".
Dendak, farmaziak eta gasolindegiak ez dira irekiko asteartean, Klitschko-k jakinarazi duenez. "Etxean egoteko eskatzen diot jende guztiari, edo babesguneetan alarma entzuten denean".
Esan duenez, kalean pase berezirik gabe edo babesleku batera bidean ez doan edonor etsai gisa hartuko dute.
Ukrainako presidente Zelenskik AEBetako CNN telebista kateari igandean eskainitako elkarrizketan esan du, Errusiaren inbasioa amaitzeko negoziazioek huts egitea litzatekeela "Hirugarren Mundu Gerra".
"Prest nago negoziatzeko Vladimir Putin Errusiako presidentearekin, baina huts egiten badugu, Hirugarren Mundu Gerra hemen dela esan nahiko luke. (...) Prest nago berarekin negoziatzeko. Prest nago duela bi urtetik. Uste dut negoziaziorik gabe ezin dela guda amaitu", esan dio CNNko Fareed Zakaria kazetariari.
Esloveniako lehen ministro Janez Jansak esan du diplomatikoak igorriko dituztela aste honetan berriro Kiev hiriburura eta nahi dutela Europar Batasunak gauza bera egitea. "Ukrainak laguntza diplomatikoa behar du".
Slovenia @vladaRS will send its diplomats back to #Kyiv soon. They are volunteers. We are working to make #EU do the same. ??needs direct diplomatic support. @SLOinUKR @ukraineoffice @Kabmin_UA_e @ua_parliament @ZelenskyyUa @Denys_Shmyhal #defendUkraine @KyivPost @visegrad24
— Janez Janša (@JJansaSDS) March 20, 2022
Kieveko Podilskyi auzoko merkataritza gune bat bonbardatu zuen bart Errusiako armadak eta suhiltzaileak eta erreskate taldeak lanean ari dira oraindik.
Gutxienez zortzi pertsona hil dira, France-Presse agentziako kazetari baten arabera.
Nazio Batuen errefuxiatuen agentziaren arabera, dagoeneko 3,3 milioi errefuxiatuk Ukrainatik alde egitea eta beste 6,5 milioi herrialdearen barnean desplazatzea eragin du Errusiaren inbasioak.
Lekuan lekuko gobernuek emandako datuen arabera, gehiengo handia Poloniara joan dira, bi milioitik gora. Errumaniara 527.000, Moldaviara 362.000, Hungariara 305.000, Eslovakiara 245.000, Errusiara 184.000 eta Bielorrusiara 2.500.
Gernika Batzordeak deituta hainbat elkarte eta eragile elkartu dira asteburuan Gernikako Astran, Euskal Herriak gerrari ez! adierazi, eta elkarrizketa, bakea, bizitza eta burujabetzaren alde herritarron aktibazioari bidea emateko.
Gerrarekiko aurkakotasuna, bakearekiko, akordioarekiko eta elkarrizketarekiko adostasuna eta herrien burujabetzarekiko aldekotasuna ardatz hartuta egin du deialdia Gernika Batzordeak, ikusteko ea Euskal Herrian zer egin daitekeen.
Aurki informazio gehiago emango dutela jakinarazi dute.
Mariupoleko Greziako kontsul nagusi Nikos Androulakisek, greziarren ebakuazioak antolatu ostean, igandean Atenasera iritsi berritan hiri hori konparatu du Gernika edo Aleporekin. "Gudak guztiz suntsitutako hirien zerrendan egongo da Mariupol, Gernika, Stalingrado, Grozny edo Alepo bezala", adierazi zIen kazetariei aireportuan.
Donetsk-eko administrazio militarraren arabera, Mariupol bilakatu da "herri fantasma" batean eta azpiegituraren %80 suntsitua du. "%80 horretatik %40 ez da berreskuragarria", zehaztu zuen Pavlo Kirelenkok.
Nazio Batuen Erakundeak hiriko egoera humanitarioa "bereziki larria" dela esan du, eta herritarrei janaria, ura eta medikamentuak falta zaizkiela azpimarratu.
The Guardianen irakur daitekeenez, 300.000 herritar daude hirian harrapatuta.
Errusiaren ultimatumari uko egin dio Ukrainak igande gauean eta adierazi du setiatutako Mariupol hiria ez dela errendituko. "Kontua ez da amore ematea edo armak uztea. Errusiari horren berri eman diogu", adierazi du Ukrainako lehen ministrordeak Iryna Vereshchuk Ukrainayinskaya Pravda egunkarian, Liberation egunkariak jaso duenez.
"Nahita egindako manipulazioa da, eta herritarren benetako bahiketa", gaineratu du Errusiaren exigentziaz.
Egunon lagunok. Asteleheneko jarraipenari ekingo diogu.
Ukrainako inbasioa hasi zenetik bosgarren inkesta egin dute herrialdean, martxoaren 18an, ukrainarrek gerrari buruz duten iritzia jakiteko. 'Rating' soziologia taldeak egin du inkesta, mila ukrainiar inguruko laginarekin.
Ukrainarren %93ak uste du gerra irabaziko dutela, eta %47ak uste du aste gutxi barru irabaziko dutela. Bestalde, inkestatuen %77ak uste du gauzak ondo doazela. Datozen hilabeteetako arazo nagusia prezioen igoera izango dela uste du %45ak, eta %38ak, berriz, erregaien eskasia.
Herrialdearen lurraldetasunaren inguruan, %82ak uste du Ukraina ez dela zatituko. %98ak Errusia aurkako herrialdea dela uste du, eta Bielorrusia ere etsaia dela, berriz, %84ak.
Nazio Batuen Erakundearen arabera, errefuxiatuek eta barne desplazatuek 10 milioi pertsonako langa gainditu dute. Guztira 3,3 milioi pertsonatik gora joan dira Ukrainatik, eta barne desplazatuak 6,5 milioi baino gehiago dira. Gerraren aurpegi gogorrena bizitzen ari diren hirietatik egin dute ihes gehienbat, eta hiri seguruagoetara joan dira, Ukraina erdialdera eta mendebaldera, batez ere.
Polonia da errefuxiatu gehien jaso dituen herrialdea, 2 milioi baino gehiago, nahiz eta gero handik asko Europako beste herrialde batzuetara joan diren. Errumaniara 518.000 pertsona baino gehiago joan dira, eta Moldaviara 360.000 inguru. Hungariak 300.000 errefuxiatu jaso ditu, 240.000 Eslovakiak, eta 185.000 Errusiak. Bielorrusia da Ukrainarekin muga egiten duten herrialdeetatik errefuxiatu gutxien jaso dituen herrialdea: 2.500 inguru.
Ukrainako gobernuak herrialdeko hamaika alderdi politikoren jarduera gelditu du gerra-legeak iraun bitartean, Errusiarekin duten harremana dela eta. Alderdi hauetako batek 43 eserleku ditu Ukrainako parlamentuan.
Hauek dira alderdiak: Oposiziorako Plataforma - Bizitzaren alde; Shary; Gurea; Oposiziorako Blokea; Ezker Oposizioa; Ezker Batasuneko Indarra; Estatua; Alderdi Sozialista Progresista; Alderdi Sozialista; Sozialistak; Vladimir Saldoren Blokea.
⚡️Ukraine temporarily bans activities of 11 pro-Russian parties.
— The Kyiv Independent (@KyivIndependent) March 20, 2022
The National Security and Defense Council suspended activities of 11 pro-Russian political parties, including Opposition Platform – For Life, until martial law is lifted.
Errusiako armadak eta Donetsk Herri Errepublikako miliziek Mariupolen lurrak irabazten jarraitzen dute. Herenegun Mariupoleko aireportua hartu zuten; antza denez, itxita zegoen aireportua, eta iturri batzuen arabera maidanaren ostean kartzela funtzioa betetzen zuen.
Mariupol ekialdeko hainbat barrutiren kontrola ere hartu du Errusiak. Bestalde, Azovstal metalurgia lantegia bonbardatu du Errusiako armadak, Europako handienetako bat.
#MARIUPOL—The Mariupol airport, shut down for many years and used as a torture centre by #Ukraine|ian #SBU has been cleared of #UA troops and is under the control of #DNR forces. There are reports of survivors, who are prepared to talk about their ordeal. #Russia #Donbass pic.twitter.com/YgWS8WaLcU
— Gleb Bazov (@gbazov) March 18, 2022
Kaixo! Gaur ere Ukrainako inbasioaren jarraipen berezia egingo dugu. Gutxinaka joango gara aktualizatzen eguneko albiste garrantzitsuenak.
Errusian Ukrainarekiko gerra-frontean arituko liratekeen iparkorear soldaduena bezalako kontakizunak entzuten direnean, kosta egiten zaio behatzaileari bereiztea zer izan daitekeen gerra-lainoak lausotzen duen errealitatea, eta zer maskirovka klasikoenekoa.
Dagoeneko milioi bat pertsona hil dira Errusiaren eta Ukrainaren arteko gerra hasi zenetik, hainbat informek jaso dutenez. Hildako gehienak soldaduak dira, eta ondoren zibil ukrainarrak. Udara honetan izan dira kopururik altuenak 2022tik.
Asteazken honetan Ukrainako lehendakari Volodimir Zelensky Londresen bildu da Keir Starme lehen ministro britainiarrarekin eta Mark Rutte NATOko idazkari nagusi berriarekin. Ondoren bildu da ere Europar Batasuneko beste buruzagi garrantzitsuekin. Helburua da “garaipenerako... [+]
Irailaren 19an Europako Parlamentuaren gehiengoak honen alde eman zuen botoa: "Berehala kendu ditzatela Ukrainari emandako arma-sistemaren erabilerari jarritako murrizketa guztiak Errusiako lurraldean". Hitz arruntetan esanda: "Bota itzazue luzera handiko misilak... [+]
Potentzientzat salamiaren taktika erakargarria da. Xerrak apurka-apurka era finean moztean datza. Horrela AEBek NATOren zabalkundearekin, nazioarteko legediaren hausturekin, erregimen aldaketekin eta nazioartean bere base militarren ugalketarekin errusiarren segurtasuna eta... [+]
(Baina Kievek Errusiari eraso egiten uzteak gerrara eraman gaitzake zuzenean).
George Beebe CIAko Errusiako analisi zuzendari ohia da eta bere artikulu hau Rafael Poch kazetariaren blogean argitaratu dute gaztelaniaz eta Brave New Europe webgunean ingelesez.
Taldea ezagutzera ematea, gerrarako dirua biltzea eta soldaduak errekrutatzea da faxisten asmoa. Hainbat geldialdi egingo dituzte, hala nola Alemanian, Polonian, Txekian, Lituanian, Herbehereetan eta Belgikan.
Udan ohikoa izaten da albiste asko opor garaien etenak estaltzea. Eta egia esan, estalita baleude, kasik hobe. Gerra hotsen doinuak jarraitzen baitu dantzan jartzen kontinente zaharra.
2022an, urteko aurrekontuan onartutakoa baino %20 handiagoa izan zen inbertsio militarra; 2023an, %30 handiagoa. Europako herrialdeen gastu militarra Gerra Hotzaren amaierakoa baino handiagoa da une honetan.
2022ko otsailaren 24an hasi zen gerra. Ordutik, Errusiak egiten duen erasorik bortitzenetakoa egin du astelehenean. Erasoak azpiegitura energetikoa izan du jomuga, eta horrek itzalaldi orokorrak eragin ditu.
Osasun artak biltzen ari da Pablo Gonzalez Moskun une honetan. Joan den astean, Poloniako Radomgo segurtasun handiko espetxetik atera zen kazetaria bi urte eta bost hilabeteko preso egon ondoan. Poloniak leporatzen zion espioitza frogatu gabe libre atera da.
Sortu zela 75. urteurrenean egindako gailurrean, Aliantza Atlantikoak Txinaren kontrako mezua gogortu du eta herrialde asiarrari egotzi dio Errusia laguntzea Ukrainako gerran. Kievi laguntza gehiago emateko konpromisoa adierazi dute NATOko 32 kideek eta Europako herrialdeek... [+]
Europar Batasunaren txandakako presidentetza beretu eta astebeteren buruan Viktor Orban hungariar lehen ministroak egin duen ezusteko blitz-ak azalpen serioa eskatzen du. Gaiaren neurrikoa.