Asteazken honetan Ukrainako lehendakari Volodimir Zelensky Londresen bildu da Keir Starme lehen ministro britainiarrarekin eta Mark Rutte NATOko idazkari nagusi berriarekin. Ondoren bildu da ere Europar Batasuneko beste buruzagi garrantzitsuekin. Helburua da “garaipenerako plan berria” azaltzea eta, funtsean, horretarako Mendebaldeko herrialdeen laguntza militar handiagoa eskuratzea, eta bereziki, luzera handiko misilak zuzenean Errusiara jaurtitzeko baimena lortzea.
Bilera horiek guztiek balio behar zuten larunbat honetan AEBek Alemanian duten Ramstein base militarrean Ukrainaren aldeko herrialdeen gailurra berotzeko. Joe Bidenek deitu zuen bilkura eta espektatiba handia zegoen bilerarako, baina AEBetako Milton urakana dela eta, Biden berak bertan behera utzi zuen bilkura.
Teorian, herrialde horiek guztiak sostengu osoa emango diote Ukrainari Errusia bertatik erretiratu arte, baina praktikan ikuspegi hori aldatzen ari da apurka eta Mendebaldeko herrialdeak Errusiarekin negoziatzeko plana prestatzen ariko lirateke. Hori iradokitzen duten zantzu ugari daude.
Negoziazioaren bideaz
Zantzuen artean garrantzitsuena da adierazle guztien arabera Errusia gerra irabazten ari dela, geldo baina tinko, geraezin. Horren adibide garrantzitsuena ekialdeko frontea da, bereziki Donetsk. Urriaren hasieran Armada errusiarrak Vuhledar hiria hartu zuen 30 hilabetetako borroken ondoren. Hiria lotura garrantzitsua da Ukrainako hegoa eta ekialde artean, eta Ukrainako armadaren hornidurarako gune garrantzitsua zen. Horrekin batera, beste hainbat herri txiki ere eskuratu ditu Errusiak fronte horretan. Hurrengo helburu handia Pokrovsk hiria omen da eta uste da negua iritsi aurretik har dezakeela Errusiak. Egoerari buelta eman guran, Ukrainak abuztuan Kurseko eremua konkistatu zuen Errusiako hegoaldean, Kremlina ezustean harrapatuta, baina Errusiak buelta eman dio egoerari eta erasoari eutsi dio.
Herrialde biak ari dira sufritzen asko gerrarekin, baina Ukrainak askoz gehiago. Errusiak behin eta berriro kolpatzen ditu herrialdearen energia gune garrantzitsuak eta horrek eragin handia du Ukrainaren egunerokoan, bereziki neguan. Horrez gain, demografikoki ere Ukrainak arazoak handiak ditu bere armada hornitzeko eta frontean dauden soldaduei atsedena emateko.
AEBetako laguntza ere urrituko den beldur da Kiev. Batetik, azaroko hauteskundeak Donald Trumpek irabazten baditu, hark iragarria du atzerriko laguntzak murriztuko dituela. Bestetik, Ekialde Hurbileko gerra egoera gogortu ahala, AEBak hara ere begira daude, eta seguruenik Ukrainara baino gehiago, besteak beste Israel sostengatu beharko dutelako honek Irani eraso egiten dionean.
Kontua da negoziazioaren ideia bidea egiten ari bada ere, bide horretan Mendebaldeak sendo sostengatu behar duela Ukraina, hango agintariak ahalik eta indartsuen hel daitezen negoziazio mahaira. Mark Rutte NATOko idazkari berriak argi adierazi izan du: “Zergatik da horren garrantzitsua gehiago egitea Ukraina indartzeko? Hori delako negoziazioz lortutako akordio baterako bide bakarra, eta horrela sartuko diogulako buruan Putini, ezingo duela irabazi gudu-zelaian”.
Aste honetan bertan Financial Times egunkariak gaiaz idatzi du bere editorialean eta adierazi du gero eta gehiago hitz egiten dela “Ukraina gehiena osorik utziko lukeen irtenbide negoziatuaz”. Hala ere, editorialistak uste du “helburu hori eskala txikian bete ahal izateko behar duen sostengua ez duela jasotzen” Ukrainak. Kieveko jarrera ofiziala da ez duela amore emango Errusia Ukrainatik kanporatu arte, baina editorial horretan esaten denez, “barrura begira hitz egiten ari da Moskuk Ukrainaren bostena bereganatuko lukeen akordioaz”.
Gerra nuklearraren arriskua
Moon Of Alabama geopolitikaren bloga zehatzagoa da eta haren esanetan, ezaguna da gaur egun Ukraina gerra galtzen ari dela. Mendebaldeko planaren oinarria, beraz, honakoa litzateke blogeko egileen arabera: “Errusiari lurralde zati bat uztea, eta zatitutako Ukrainari NATOk laguntza maila bat eskaintzea”.
Ohartarazten du, dena den, planak etsai asko dituela. Batetik, NATOko hainbat herrialde, horren arabera, Errusia eta Ukrainaren arteko gerra berri batean azken hori defenditu beharko luketelako zuzenean, eta horrek Errusiarekin gerran zuzenean sartzea ekarriko lukeelako. Eszenatoki horretan arma nuklearren erabilera arriskua biziki handituko litzateke. Horrez gain, Ukraina barruko eskuin muturreko sektore indartsuak ere horrelako akordio baten aurka daude. Eta Errusiak ere onartu beharko luke NATOren indarrak bere mugetan egotea, noiz eta gerra honen arrazoietako bat hori izan zenean, Ukraina NATOn ez sartzea.
Testuinguru horretan, interesgarria da ere Errusiako analistek nola ikusten duten egoera. Horietako bat da Dmitri Trenin, atzerri politikan herrialdeko politologo ezaguna. Berarekin egindako elkarrizketa luzea argitaratu du Rafael Poch kazetariak bere blogean. Treninek argi du Errusia gerra irabazten ari dela, baina oso kezkatuta agertzen da NATOren jarrerarekin, bere ustez erakunde hori Errusia gero eta gehiago ari delako estutzen. Dioenez, bide horretan jarraituz gero, NATOrekiko gerra arriskua handia da, eta orduan Errusiak oso ongi pentsatu beharko du arma nuklearra erabili ala ez. Ezkorra da, alabaina: “Gero eta gehiago uste dut AEBentzat onargarria dela Europan gerra nuklear mugatu bat izatea, beti ere gerra horrek AEBei zuzenean eragiten ez badie”.
Europar Kontseiluak onartu du Ursula Von der Leyenek gastu militarrean proposatu duen 800.000 milioi euroko gastuarekin aurrera egitea. Horretarako bi arrazoi nagusi argudiatu ditu: Errusiari aurrea egitea eta Europar Batasunak aurrerantzean bere burua AEBen babes militarrik... [+]
Etxe Zurian edukitako liskarraren ostean, eskainitako laguntza "konponbide batera bideratuta" dagoela ziurtatu nahi du Trumpek. Zelenskiren arabera, Kievek bizirauteko aukera gutxi izango lituzke AEBen laguntza militarrik gabe.
Hala iragarri du Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministroak Londresen eginiko goi bileran. Etxe Zurian Trumpek Zelenskiren aurka egin ostean, izandako eztabaidaren aurrean, Europako buruzagiek babesa adierazi diote Ukrainako presidenteari.
AEBek Ukrainako gerraren aurrean egindako jarrera aldaketaren barruan, “lur arraroak” deiturikoak negoziaziorako gai nagusi bilakatu dira Volodymyr Zelenskyren eta Donald Trumpen artean. Lehenak nahi du AEBek bere segurtasuna bermatu dezatela Errusiaren aurrean,... [+]
Jarritako kondenak barkatzearen truke, armadara batu da preso andana. Azken urtean, errekrutatze-legeak gogortu ditu gobernuak.
Azken egunetako giroa baretzeko asmoz eta Ukrainako Gerraren bukaeraz hitz egiteko elkartuko dira Trumpekin, ondoko astean, Emmanuel Macron Frantziako presidentea eta Keir Starmer Erresuma Batuko Lehen ministroa. Auzi bera aipagai, ostegun honetan elkartzekoak dira ere... [+]
Palestinan genozidioa, Europan gerra eta potentzia nuklearren artean tentsioa. Ez daukagu berri on askorik emateko, baina bada bat, hondamendi orokorretik eratorria, aipatzea merezi duena: aldeko baldintzak sortzen ari dira kontrainformaziorako, informazio independenterako,... [+]
Ukrainako gerra hasi zenetik, bi potentziak ez dira mahai beraren bueltan eseri. Negoziatu egingo dute nola amaitu gatazka belikoa. Ukrainako presidenteak, ordea, esan du ez duela mahai horretan adosten den ezer onartuko, bera ez baitute gonbidatu.
Macronek egindako deiari erantzunez, NATOko eta Europako agintariak Parisen elkartuko dira astelehen honetan, AEBek eta Errusiak iragarri ostean Ukrainako gerra amaitzeko elkarrizketei heltzekotan direla. Europak diru asko xahutu du Ukraina laguntzen, eta gerra amai dezakeen... [+]
Trumpek eta Putinek ordu eta erdiz hitz egin dute telefonoz. Biek hala biek baieztatu dute ados direla Ukrainako gerra amaitu dadin "elkarrekin lan egiteko", baina argi utzita Ukraina 2014ko mugetara itzultzea ez dela "errealista". Zelenskyrekin ere hitz egin... [+]
Mark Rutte NATOko idazkari nagusiak arrazoia eman dio Trumpi eta esan du "Europak inbertsio militarra handitu" behar duela.
Urtarrilaren 20rako bidea. Donald Trump urtarrilaren 20an izendatuko dute AEBetako presidente. Demokraten aldeko elite ekonomikoak hainbat aldiz saiatu dira Trump hiltzen. Lortuko al dute helburua urtarrilaren 20a baino lehen? Hortaz gain, guda fase berri garratzagora eraman... [+]
Gazpromekin zuen kontratua ez du berritu Volodymyr Zelenskyren gobernuak eta, asteazken goizean, Europa ekialdea hornitzeko gasaren fluxua eten du errusiar konpainiak.
Atentatua astearte goizean izan da, Kieveko auzitegi batek Kirillovi Ukrainako tropen aurka arma kimiko debekatuak erabiltzea leporatu eta hurrengo egunean. 300 gramo TNTko karga zuen lehergailuak, eta Errusiak jazotakoa argitzeko ikerketa bat jarri du abian.
Moskuk erakutsi du bere disuasio ahalmena areagotu dezakeela arma nuklearrik erabili gabe eta modu horretan bere arerioen gorakadari erantzun diezaiokeela. Bide batez, errusiar erruletan jokatzen ari diren europar erakundeetan arrakalak zabaltzen ditu.