Aman Komunak sareak herri kanpaldi bat antolatu du biharko eta etziko, Larhungo kasko gainean. Sarea hiru hilabete oroz biltzen da Euskal Herriko guneren batean, auzolana eta gogoetak uztartzeko.
Bruno Peron. Aman Komunak sareko kidea
Biltzen direlarik, 60 pertsona baino gehiago izan ohi dira. Bihar, herri kanpaldi bat eginen dute Larhun kaskoan, eta hiru hilabete oroz egiten duten bezala, Aman Komunak sareko kideak mahai inguruan bilduko dira igandean. Horien artean izanen da Bruno Peron (1963, Suresnes, Frantzia) baigorriarra.
Zergatik sartu zinen Aman Komunak sarean?
Notre-Dames-des-Landeseko BBGan [babestu beharreko gunea] elkartu ginen sostengatzera Euskal Herritik joan ginen pertsona batzuk. Bakoitza bere aldetik joan zen, ez genuen elkar ezagutzen eta manifestazio handi batean ikurrin handi bat ikusi genuen; nire herrikoak ziren, Baigorrikoak, baina bistaz bakarrik ezagutzen ginen. Han ezagutu nituen, aski harrigarria egin zitzaigun. Euskal Herriko beste hainbat talde ezagutu genituen. Han aipatu genuen interesgarria litzatekeela gai desberdinetan borrokan ari diren taldeen artean sare bat osatzea. Horrela sortu zen Aman Komunak, eta nik naturalki segitu nuen.
Nolaz BBGan ezagutu zineten eta ez hemen?
Hori zen gure galdera. Segur aski komunikazio eta ikuspen eskasiagatik. Gasteizko Errekaleor auzo okupatuko jendeak ez zekien hemen borroka bat bazela urre meategien inguruan edo Larhuneko garapen turistikoa zer bide hartzen ari den; hemengo jendeak ez zuen auzo hori ezagutzen, erraustegiaren kontrako borrokaren berririk ez zuen… Zergatik? Komunikazio eskasiagatik segur aski. Gure helburua kolektibo horien elkarren artean harremanetan ezartzea da.
Sare bat dela diozu, baina zer da elkartzen zaituztena?
Notre-Dame-des-Landesen elkar ezagutu izanak berak zerbait dio: hango borroka aireportuaz harago doa; garapen kapitalistaren kontrako borroka bat da. Denek badakigu bere bidean dena lehertzen duen zapalgailu bat bezala dela. Hori borrokaren oinarria da. Bestalde autogestioaren ideia ere bada, gure baitatik antolatzearena. Ez ote dugu pertsona gisa beste gisako bizi bat antolatzen ahal, bazter batean? Autonomiaren bilaketa, autogestio geroz eta gehiago ukaiteko beharra begi bistakoa zen BBGan, baina berdin Errekaleorren, Ziordian… Bestalde hizkuntza ere, euskara, lokarria da. Ni ikasten ari naiz baina lehentasunetan da eta indar hori egiten dugu.
Aman Komunak sortu zenetik zinezko sare bat osatu da?
Bai, hiru hilabetean behingo biltzarretan 20 eta 30 kolektibo artean elkartzen dira, Euskal Herriko zazpi herrialdeetatik. Ez dugunez gure burua talde politiko —erran dezagun— tradizionaletan kokatzen, badugu alde espontaneo bat, atipikoa, elkarrizketak ez dira usaian bezalakoak, denek parte hartzen dute, gauza anitz pasatzen dira. Sortu berria da baina zinez ontsa aitzinatzen ari gara.
Lan ildoak badituzue?
Hasteko kolektiboak biltzen segitzea, sarea garatzen segitzea eta borroketan laguntzen segitzea. Aktualitate azkarra izan da azken 12 edo 18 hilabeteetan, Notre-Dames-des-Landesetik hasirik, Larhun orain… Ez da gure bokazioa baina azkenaldian aktualitateari lotu borrokekin ari izan gara. Bestalde autogestio teknikak ere partekatzen ditugu eta abar…
Zuen biltzarrak borrokan diren guneetan egiten dira.
Borrokan direnak, edo okupatuak. Biltzar horiek asteburu osokoak izaten dira, gehienetan larunbatez auzolana egiten dugu lekuko beharren arabera. Larunbat gauean besta egin eta igandean serioski biltzen gara mahai inguruan, egin nahi duguna aipatzeko.
Bihar eta etzi Larhunen bilduko zarete. Zergatik han?
Arrazoi desberdinak badira. Hasteko lehen aldia izanen da Ipar Euskal Herrian biltzen garela eta hemen ez dugu bortxaz gune okupaturik elkartzeko. Gune egoki bat bilatzen genuen eta momentu berean Larhuneko borroka hori bazen, Larrun Ez Hunki taldekoekin eta trenbideetako langileekin manifestaldi batean parte hartu genuen. Herri kanpamentu bat eginen dugu mendi kaskoan eta denen artean proiektu horrez gogoetatuko dugu, hizlariak izanen dira… eta biharamunean gure biltzar nagusia eginen dugu.
Alde guztietarik erraten zaigularik hazkunde sobera badela, klima, krisia ekologikoa… geroz eta hertsiago delarik mundu mailan jarrera eta bizi desberdin bat kausitzeko bidea… Beharrezkoa ote da milioiak ezartzea Larhunen jolas parke bat egiteko? Hondartza honetan badira ez dakit zenbat egun bandera gorriarekin kutsadurarengatik… Hazkundea apaltzea ezinbestekoa da. Hamarkadetan kausitu dugu euskal kostaldea guti gorabehera zaintzea, ezin da halako proiektu bat plantatu kontuan hartu gabe jende andana bat horren kontra dela. Larhun denek ikusten dugu txikitatik, denek dugu komunean, Azkaine edo Sarako jendeek bistan da, baina besteek ere.
Geroari so zer helburu duzue?
Orain ez dakigu hiru hilabeteren buruan non izanen den ondoko biltzarra, hori asteburuan deliberatuko dugu. Bien artean kolektibo gehiago mobilizatuko ditugu gurekin elkartu daitezen; harrigarria baita Euskal Herrian zenbat borroka txiki baden. Pentsatzen dut berdin dela Frantzian, Espainian edo Europan: kausitzen bagenu pentsamendu horiek guztiak aho batez mintzatzea… Ez da oraino hala baina horretan gabiltza.
Aho batez mintzatzeko ildo politiko bat behar litzateke? Joera desberdinak biltzen dituzue…
Joera desberdinak badira baina elkartzen gaituena da alderdi politikoetan gure burua ez dugula kokatzen; gu gehiago ekintzan gaude, autogestioa garatzen saiatuz, beste bizitzeko manera bat garatzen saiatuz… Geroz eta jende gehiagok amesten du bizimolde berriekin eta inportantea da jende horiek guztiak elkartzea.
Angelun zaude etxeetako igerilekuak konpontzen dituzulako. Zure lana eta Aman Komunak artean kontrastea bada.
Ez naiz oraindik sistematik atera, lanean segitzen baitut. Doi bat autonomoa naiz ene kontu ari naizelako. Saiatzen gara zerbaitetara joaten, baina nehork ez du erraten sistematik arras kanpo gaudenik. Gure artean batzuek ez dute lan egiten hautuz, besteek nahigabe, besten artean denetarik bada ofizioetan… Zernahitan lan eginik ere, dena den, kapitalismoaren errotan sudurra sartzen duzu. Nire bizitza moldatzen ari naiz, baina ez gara ere sekta bat, besteez baztertua [irriak]. Igerilekuena begi bistakoa da baina turismoari lotuak diren zenbat lan badira hemen? Gauza da denek ulertzea gure bizitzeko manera aldatu behar dugula. Norberak bere trantsizio bidea egin behar du eta Aman Komunak-en izateak laguntzen du ikusteko, ikasteko, ezagutzeko eta partekatzeko beste bizimolde batzuk.
Elkarrizketa hau Ipar Euska Herriko Hitzak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.
Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.
Txinparta izeneko prozesua Martxoaren 21ean hasiko da eta urte bete iraungo du. "Udaberriaren hasierarekin batera proiektu herritar berri bat" aurkeztu nahi dutela adierazi dute.
Protestak 24 ordu bete dituenean, suhiltzaileak bertaratu dira udaletxera eta kateak moztu dizkiete bi gazteei. Bi kateatuek gaua bertan igarotzea "udaletxearen hautua" izan dela adierazi du Gazte Asanbladak, eta udalaren ordezkariek "ekintza deslegitimatzeko eta bi... [+]
Antropozentrismoaren aldaera traketsena eurozentrismoa izan zen. Europako mendebaldea, geografikoki, Kontinente Euroasiarraren penintsula txiki bat besterik ez da, baina lau mende luzez gertaera demografiko, teknologiko eta ideologiko batzuk zirela medio, bazter horretako... [+]
Arrazismoaren aurkako nazioarteko eguna kari, larunbat honetan 16 alderdi, kolektibo eta elkartek deia luzatu dute, Baionako Marengo eta Pannecau zubien artean giza kate bat osatzeko. Aniztasuna, elkartasuna eta giza eskubideen errespetua aldarrikatzera deitu dute,... [+]
Joan den urte hondarrean atera da L'affaire Ange Soleil, le dépeceur d'Aubervilliers (Ange Soleil afera, Aubervilliers-ko puskatzailea) eleberria, Christelle Lozère-k idatzia. Lozère da artearen historiako irakasle bakarra Antilletako... [+]
2020. urteko udaberrian lorategigintzak eta ortugintzak hartutako balioa gogoan, aisialdi aktibitate eta ingurune naturalarekin lotura gisa. Terraza eta etxeko loreontzietan hasitako ekintzak hiriko ortuen nekazaritzan jarraitu du, behin itxialdia bareturik. Historian zehar... [+]
Bilboko Arrazakeriaren Aurkako Asanblada Arrazakeria ez da eztabaidatzen, borrokatzen da. Ordena kolonialari sua! lelopean antolatu du mobilizazioa, Arraza Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Egunean. Gizarte eta erakundeei "iragan esklabista eta koloniala"... [+]
2023an Zaballako espetxean euskal presoen alde egindako martxarengatik ezarri zizkieten isunak. Helegiteen ezeztapenaren aurrean epaitegietara joko dutela adierazi du antolakundeak, eta Poliziaren inpunitatea salatu du.
Endometriosiaren Nazioarteko Eguna izan zen, martxoak 14a. AINTZANE CUADRA MARIGORTAri (Amurrio, 1995) gaixotasun hori diagnostikatu zioten urtarrilean, lehen sintomak duela lau urte nabaritzen hasi zen arren. Gaitz horri ikusgarritasuna ematearen beharraz mintzatu da.
EH Bildu agintean dagoen udalak gaztetxearen etorkizuna ziurtatzeko aterabide bat adosteari "uko" egin diola salatu du Burlatako Gazte Asanbladak. Beste hainbat gaztek udaletxe kanpoan kanpatu dute, eta goizean zehar bertara hurbiltzeko dei egin dute.
Gasteizen egin duten ekitaldian ireki dute izen ematea, laugarren edizioa hasteko bi hilabete falta direla. Erakundeetako ordezkariak, herritarrak eta entitateetako kideak agertu dira, besteak beste. Euskaraldiaren koordinazioa Euskal Herriko erakunde publikoen eta Taupa... [+]
Duela aste batzuk, gurean egon ziren El Salvadorko eta Kanarietako emakumeen eskubideen aldeko hainbat aktibista. Sexu- eta ugalketa-eskubideez eta eskubide horiek urratzeak emakumeengan dituen ondorioez aritu gara; hala nola El Salvadorren berezko abortuak izanda homizidio... [+]
Zuberoako ohiturei buruzko bi liburu ditut gogoan. Batek XX. mendean aritu izan diren 180 dantzari eta soinulari aipatzen ditu. Haien artean, emakumezkorik ez da agertzen. Besteak, pastoralei egiten die errepasoa eta hor emakumeak aipatu aipatzen dira, baina omisio esanguratsuak... [+]
1984an ‘Bizitza Nola Badoan’ lehen poema liburua (Maiatz) argitaratu zuenetik hainbat poema-liburu, narrazio eta eleberri argitaratu ditu Itxaro Borda idazleak. 2024an argitaratu zuen azken lana, ‘Itzalen tektonika’ (SUSA), eta egunero zutabea idazten du... [+]