AEB

Gerontokraziaren sasoia

  • AEBetako hauteskunde-biharamunarekin jarraitzen dugunez hamar egun igaro ondoren, Mark Twain pikaroaren ateraldietako bat –“Jainkoak gerragintza asmatu zuen estatubatuarrek geografia ikas zezaten”– gogoratu eta haren parafrasia eginez, guk ere esan beharko genuke, agian, “Jainkoak hauteskundeak asmatu zituen Estatu Batuetako geografia ikas dezagun”. Izan ere, bestela, zer dela eta jakingo luke mundu zabalak non dagoen Maricopa? Edo Arizona bera? Agian, euskaldunoi, ezagunxeagoa egingo zaigu betiere Nevada, batez ere Laxalt bat tartean bada…


2022ko azaroaren 18an - 10:02
Chuck Grassley eta Joe Biden

Baina Estatu Batuetako geografiari begirik kendu gabe, Pennsylvaniako ikaskizunen inguruan hausnarketa sakonetan murgilduta, edo emaitzen igarpenera 2024rako errepublikanoen presidente-gai itxurosoena zein izan daitekeen alferrikako kabalak egiten hamar egun eman ondoren, hara non jabetzen garen Chuck Grassleyk senatari izaten jarraitzen duela. Eta, beraz, Michael Schafer bezalako analistak, harrituta ez, baina bai gogaituta egon behar dutela.

Berrogei urte pasa daramatza, etenik gabe, Grassleyk Senatuan, Iowatik. Eta ez zen mutikoa 1981ean lehendabizikoz hautatu zutenean. Izan ere, datorren irailean beteko ditu 90 urte. Osasun betean, esan dezagun. Eta hauteskundeak argi eta garbi irabaziz. Oraingoan, aurrekoetan baino estuxeago: 12 puntuko aldea “soilik” atera dio Franken demokratari.

Kontua da, bitxia izanik, Grassleyren kasua ez dela bereziki aparta. Estatu Batuetako politikagintzan, batez ere Washingtoneko erakunde goren horietan, gero eta nabarmenagoa den gerontokraziak aspaldi sorrarazi zituen arrangurak. Urteak igarota, McConell, Pelosi, Biden eta abar luzeak hor jarraitzen duenez, ondorioa ezinbestekoa da.

Trumpek 2024rako hautagai izateko lehen urratsa eman izanak, errepublikanoen arteko liskar gaiztoenerako su-gaia pilatzearekin batera, ia ziurki, erantzun erreflexua erakarriko du Bidenen aldetik: berak ere hautagai izatea erabakiko du. Eta hoberik ezean, alderdiak amen esan beharko dio. Hartara, asperdurarekin batera, inoizko presidenterik zaharrena hautatzeko ziurtasuna edukiko dute Estatu Batuetan bi urte barru. Eta lehendik kezkatuta zeudenek, gogaitzeko arrazoi sendoagoak izango dituzte.

Eta ez da gerontofobia kontua. Brezneven garaietako Politburoarekiko konparazioak, agian, gero eta mingarriagoak baitira. Eta hura 75 urterekin hil zen; Txernenko 74rekin; eta Andropov 69rekin.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: AEB
Palestinaren alde mobilizatu diren 300 ikasleri bisa kendu diete AEBek

Palestinaren aldeko manifestazioetan parte hartzen duten atzerriko ikasleak kanporatzea baimentzen duen dekretua izenpetu zuen urtarrilaren 30ean AEBetako presidente berriak. Orduz geroztik ikasleen bisen baliogabetzeak errepikatzen dabiltza.


Muga zergak 90 egunez %10era jaitsi dituzte AEBek, baina Txinari %125era igo dizkiote

Jaitsiera AEBen muga zergen igoerari erantzun ez dieten eta negoziatzeko prest azaldu diren herrialdeei aplikatu diela argudiatu du Donald Trumpek, Europar Batasuna barne. Txina eta AEBen arteko lehia komertzialak gora egiten jarraitzen du.


Ukrainako gerra bukatzear
“Europarrok, gerrarako prest!”

Orain Errusiak inbaditu behar ei du Europa eta horren aurrean berrarmatze basatia bultzatu behar dute Europar Batasuneko herrialdeek. Lehen Sobietar Batasunak egin behar zion eraso, eta Gerra Hotzak ia mundua irentsi zuen. Gezurra zen ordukoa, eta gezurra da gaur egungoa, baina... [+]


2025-04-09 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Muga-zergen gerra ekonomikoa, Sun Tzuren ikuspuntutik

Trumpen muga-zergen inguruan, orain arte, inor gutxik aipatu du horren guztiaren iturburua eta, Sun Tzuren ikuspuntutik, ekimenaren akatsik larriena izango litzatekeena: estrategia zuhur eta sakonik eza.


Asiako eta Europako burtsek galera historikoak jasan dituzte, Trumpen gerra komertziala tarteko

Asian Hong Kong izan da galerarik handienak jasan dituena: %13,2 galdu du, 1997tik pairatu duen kolperik handiena. Europan, berriz, %6 eta %10 arteko galerekin abiatu dute astelehena burtsa nagusiek. Trumpek hartutako neurriak salatzeko mobilizazioak egin dituzte Europako eta... [+]


Trumpek %10 eta %50 arteko muga-zergak ezarriko dizkie mundu osoko herrialdeei: “Amerika berriz aberats egingo dugu”

Mundu osoarentzat %10eko muga-zerga globala inposatuko du Donald Trumpen administrazioak, eta hainbat herrialderen inportazioak are gehiago zergapetuko ditu, tartean Txinakoak (%34) eta EBkoak (%20). Baina Hegoalde Globaleko herrialdeak izango dira kaltetuenak: Lesoto (%50),... [+]


2025-04-03 | El Salto
Luigi Mangionerentzat heriotz zigorra eskatuko du fiskalak, osasun aseguru-etxe bateko buruaren hilketagatik

Heriotza-zigorra eskatzeko argudio gisa, "indarkeria politikoko ekintza" izan zela adierazi du AEBetako Fiskal Nagusiak.


2025-04-02 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Hirigintza militarra

Berriki zabaldu da Gazako lurralderako Egiptok egindako hirigintza-antolaketa plana. Marrazki batean jaso dira etorkizuneko kale, eraikin eta iruditeria, oraindik metraila eta lehergailuen usaina darion errealitate baten gain. Hirigintza proposamena, beste bonba jaurtiketa bat... [+]


Teknologia
Burokraziaz

Wikipedian bilatu dut hitza, eta honela ulertu dut irakurritakoa: errealitatea arrazionalizatzeko metodologia da burokrazia, errealitatea ulergarriago egingo duten kontzeptuetara murrizteko bidean. Errealitatea bera ulertzeko eta kontrolatzeko helburua du, beraz.

Munduko... [+]


AEBn ekoizten ez diren autoei %25eko muga-zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

Muga-zergak apirilaren 2tik aurrera ezarriko dira eta altzairuari eta aluminioari ezarritakoei batuko zaizkie. "Gurekin negozioa egiten duten eta gure aberastasuna eskuratzen duten herrialdeei ezarriko dizkiegu", AEBetako presidenteak adierazi duenez. 


2025-03-27 | El Salto
Itsaso Beltzean su-eten aurreakordioa adostu dute Ukrainak eta Errusiak, AEBak tarteko

Etxe Zuriak bi komunikatu igorri ditu, Itsaso Beltzeko su-etena eta energia azpiegituren aurkako bi aldeen erasoen amaiera hitzemateko.


Botere biguna desarmatzen

Martxoaren 14an Donald Trumpek agindu exekutibo bat sinatu zuen, hainbat berri agentziak jasotzen duten diru kopurua asko murrizteko. Kaltetuetako bat United States Agency for Global Media (USAGM) izan zen eta, ondorioz, Voice of America (VOA), Radio Free Europe/Radio Liberty... [+]


Kazetari estatubatuar batek AEBek hutien aurka eginiko erasoen berri zuen, gertatu aurretik

Signal aplikazioaren talde batera sartzeko gonbidapena iritsi zitzaion Jeffrey Goldberg The Atlantic hedabideko editoreari, Michael Waltz AEBetako Segurtasun Nazionalerako aholkulariak bidalia. Yemengo hutien aurkako erasoak koordinatzeko erabiltzen zuten taldea... [+]


Eguneraketa berriak daude