Azken egunotan, Nafarroako Gobernuak Maravillas Gaztetxearen desalojo kautelarra eskatu zuenetik eta bereziki, operatiboaren prestaketa dela eta helikoptero bat Gaztetxea aztertzen aritzen denetik, Geroa Bai-ren aldetik botatako adierazpenek bultzatzen naute idaztera.
Nafarroako Gobernuak adierazi zuen helikopteroari buruz ez zekitela ezer, larrialdietako irteera bat izango zela edo. Infanta Cristinak ere ez du inoiz jakin bere senarra zertan zebilen.
Gobernuak hitz egiteko prest dagoela esatean Gaztetxea prest ez dagoela ulertzera ematen du. Desalojo “ez traumatikoa eta zibilizatua” espero dutela esatean, Gaztetxeak erabilitako hizkera kritikatzean, Gobernuaren ereduarekin ez datorrela bat esatean Gaztetxea kudeatzen duen kolektiboari irudi agresiboa nahi dio ezarri
Gero, hitz egiteko prest daudela, gauzak beste modu batera egitearen alde direla. Baina Gobernuak hasieratik jarri zuen salaketa epaitegian gaztetxearekin komunikaziorik ezarri gabe eta epaileak beharturik mediazio prozesu bat eman denean ez da elkarrizketarik egon. Gobernuaren proposamen bakarra baitzen gaztetxearen asanbladak eraikina utzi eta hondatutakoaren kostuak ordaintzea. Alde batetik, begi bistakoa da eraikinean hobekuntzak besterik ez direla egin eta bestetik bada, noski, proposamen hori Gaztetxeak ezin zuen onartu eta beraz, Gobernuak ez zuen inolaz ere ahalbidetu zinezko negoziaketa bat. Mariano Rajoyk ere beti esan du bera prest zegoela katalanekin negoziatzera.
Noski, argumentuz larri dabilenaren beste estrategia bat da aurkaria desprestigiatzea, hedabideen bitartez haien irudia moldeatzea. Gobernuak hitz egiteko prest dagoela esatean Gaztetxea prest ez dagoela ulertzera ematen du. Desalojo “ez traumatikoa eta zibilizatua” espero dutela esatean, Gaztetxeak erabilitako hizkera kritikatzean, Gobernuaren ereduarekin ez datorrela bat esatean Gaztetxea kudeatzen duen kolektiboari irudi agresiboa nahi dio ezarri. Herri honen historia mingarria instrumentalizatu egiten du, oso erraza baita aurpegia tapatzen duen edonori aski ezagunak ditugun irudi eta eszenak elkartzea. Geroa Bai joko zikin horretan sartzen hasten ari da, modu leunean bada ere. Gaztetxeak, desalojo mehatxuaren eta jazarpen polizialaren aurrean, erresistentzia egiteko prest dagoela jakitera eman du, besterik ez. Gobernuak desalojo baketsua eta zibilizatua eskatzen du. “Zibilizatu” horrek biolentziaren monopolioa estatuak eduki behar duela onartzea dakar berekin. Geroa Baiko jaun-andere zibilizatuek nahi duten moduko desalojoa ahalbidetu lezakeen gauza bakarra instituzioen zerbitzupeko biolentzia polizialari beldurra da. Hau da, Gaztetxeko kideek proiektua bertan behera uztea, modu “zibilizatuan”, jipoituak, atxilotuak, auziperatuak eta judizialki zigortuak ez izateko. Oraingoz, dirudiena da beren gorputzekin eraikina defendatu nahi dutela. Proiektua aurrera eramateko, modu “zibilizatuan”, jipoituak, atxilotuak, auziperatuak eta judizialki zigortuak izatera prest daudela. Julie Hill, sekuoia batera bi urtez igota egon zen emakumearen ekintza bezain biolentoa da hau.
Kasu honetan biolentziaren erabileraren zilegitasunaren debatea faltsua da (eta ez naiz ni izango biolentzia herriak erabiltzea kriminalizatuko duena). Debate hau itxitzat jotzen dutenen testuinguruz kanpoko errekurtso bat da.
Geroa Baik esan du, ere, Gobernuak eraikinaren “jabe den heinean duen betebeharra gauzatzen ari” dela. Desalojo prebentiboa, epaiketa burutu gabekoa, eskatzea ez da inondik ere Gobernuaren betebeharra. Bestalde, forma juridikoak albo batera utzita, garrantzitsua da gogoratzea jabetza ez dela Gobernuarena.
Geroa Baik esan du, ere, Gobernuak eraikinaren “jabe den heinean duen betebeharra gauzatzen ari” dela. Desalojo prebentiboa, epaiketa burutu gabekoa, eskatzea ez da inondik ere Gobernuaren betebeharra. Bestalde, forma juridikoak albo batera utzita, garrantzitsua da gogoratzea jabetza ez dela Gobernuarena.Geroa Baik esan du, ere, Gobernuak eraikinaren “jabe den heinean duen betebeharra gauzatzen ari” dela. Desalojo prebentiboa, epaiketa burutu gabekoa, eskatzea ez da inondik ere Gobernuaren betebeharra. Bestalde, forma juridikoak albo batera utzita, garrantzitsua da gogoratzea jabetza ez dela Gobernuarena. Horrela dago gure planeta mundu ero honetan, zeinetan gobernuek uste duten lurren, itsasoen eta eguzkiaren jabe ere direla. Jabetza komunala da, kolektiboa, kasu honetan nafar guztiona. Gobernuak du, momentu historiko honetan jasaten dugun sisteman, eraikin horren kudeaketa. Hortaz, erabat zilegi da herriak berea dena modu zuzenean kudeatzea. Gobernuaren argumentua izan da ezin dela erabilera mugatu bat egin, batzuen partetik, beste kolektibo batzuek, beste modu batera eraikina erabili lezaketelako. Praktikara, 20 urteko utzikeriak kalteturiko eraikin hau ez du inork erreklamatzen, gobernuak ez du espazioa egokitzeko proiekturik eta beraz ez du beste erabilera baterako espazioa herriari eskaintzerik epe ertainean. Desalojoak aurrera egiten badu, Rozalejos jauregia berriro ere Nabarreria plazaren eta Iruñeko Alde Zaharraren gentrifikazio prozesuaren lekuko hil hotza izatera bueltatuko da urte luzetarako.
Bukatzeko, nabarmendu nahi dut Geroa Bai bere adierazpenetan legeari heltzen zaiola behin eta berriz. “Marko legala garrantzitsua da eta horretan akasgabe izan behar dugu”, “Gobernuak ezin du inoiz legea betetzearen printzipioa ahaztu”. Historian zehar, boterean dagoen eliteak instituzioak ezarri ditu bere boterea betikotzeko helburuarekin. Legedia da instituzio horietako bat. Horregatik, dudarik gabe, justifikaziorako legeari gehiegi jotzea zalantza gabeko sintoma da, hizlaria elite horren parte denaren adierazle garbia. PPk eta PSOEk Espainiako Konstituzioari heltzen diotenean bezala.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.
Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]
Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.
Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]
Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.
Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]
Ez dakit zuek ere pertzepzio bera ote duzuen –aitor dut: modu azientifikoan hasi naiz idazten hemen–. Pereza hitzaren hedatze naturalaz ari naiz. Gero eta gehiago aditzen baitut Hego Euskal Herriko bazterretan: euskaraz, espainolez eta, jakina, euskañolez... [+]
Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]
Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]
Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]
Nobedadea izan ohi da Durangoko Azokari lotzen zaion hitz entzunenetako bat. Nobedadea han, eta nobedadea hemen. Zenbaitetan, ordea, lehengokoari beste itxura ematea aski izaten da etiketa hori itsasteko. Talentu berriztagarriz birmasterizatutako CDek eta berrargitalpenek badute... [+]
Euskara txikitasunean handia den ur emaria dugu. Bertako tanta bakoitzak gure kultura ureztatzen eta biziberritzen du. Egarri den hari itsaso bete ur eskaini. Euskara putzu sakon eta ilun batetik etorri izan bada ere, guztiok atera dugu gure ur-gazi lagina, eta guztiok bilakatu... [+]
Gazteak gero eta lehenago hasten dira pornografia kontsumitzen; izan ere, bere sexu heziketa bakarra da pornoa. Nola demontre heldu gara honaino?
Gaur egun, onartu behar da Interneti esker pornografia ikustea askoz errazagoa dela. Tamalez, klik baten bidez 7-9 urte arteko... [+]
Joan den abenduaren 5ean, PPk lege proposamen bat aurkeztu zuen Nafarroako Parlamentuan, Nafarroako toki entitateetako Idazkaritza eta Kontu-hartzailetza lanpostuetan funtzionarizazioa lortzeko prozesuak bereizteko. Hori gertatuko balitz, 30 pertsona inguruk merezitako... [+]
Nazio Batuek abenduaren 10ean Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna aldarrikatu zutenetik 51. urteurrena bete da aurten. Data horrek garrantzia hartu du Euskal Herrian eta Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokitik gogoetarako zenbait elementu eskaini nahi ditugu.
Nazioarteko... [+]