Egun oso baten falta izan arren, momentuz azokak esku artean dituen zenbatekoak eta balorazioak aurkeztu nahi izan ditu. Gerediaga Elkarteko presidente Nerea Mujikak aipatu duenez, Durangoko Azokak aurtengo edizioaren balorazio positiboa egin du, zenbatekoei dagokionez eta, batez ere, nolakotasunei dagokionez. ‘Bizitzekoa DA’ izan da aurtengo leloa, eta helburu hori bete egin dela azpimarratu du Mugikak.
"Gero eta gehiago", esan Mujikak, "bisitaria ikusle izatetik partehartzaile izatera igarotzen ari da. Azoka ez da erakusleiho hutsa, azoka plaza bat da, euskal kulturaren plaza, eta gero eta gehiago gara plaza honetan parte hartzen dugunak: boluntariotza programaren, topaketa ezberdinen edota egitarauko hainbat jarduera parte-hartzaileren bitartez".
Datuei erreparatuz gero ere, 51DA emankorra izan dela azpimarratu dute. Egun baten faltan, aurreko urteetako bisitari-kopurua errepikatu du azokak: zehatzago, iazko kopurutik apur bat beherago momentuz, baina gaurko egunarekin iazko kopuruetara heltzea espero dute. Igandea, abenduak 4, izan zen egunik jendetsuena. Autobus-zerbitzuaren erabilerak ere igoera nabarmena izan du iazko datuekin alderatuz gero. Datuekin jarraituz, webguneak ere bisitari-kopuruan gorakada izan du; aipatzekoa da azoka hasi baino aurreko asteetan izan dela nabarmenagoa gorakada hori.
Bisitarien profilari dagokionez, Ikasle Egunak izan duen indarra nabarmendu dute. Azoka apur bat aurreratzearen arrazoietako bat Ikasle Eguna mantentzeko erabakia izan zen, eta bueltan, azokak Ikasle Egun bi jaso ditu. Helduen tailerrei dagokionez, aurten esperientzia-pilotu bezala antolatu dira lehenengo aldiz eta erantzuna gora-beheratsua izan dela azaldu dute; tailer batzuetan parte-hartze handia egon da, baina beste batzuetan ez horrenbeste. Hurrengo urteari begira, eskaintza findu eta hobetzeko asmoa izango du azokak.
Azokako guneen balorazioa
Saguganbarako kudeatzaile Itsaso Gangoitiak azokako gune guztien balorazioa egin du gaurko prentsaurrekoan. Etxetik hasi du balorazioa. Aipatu duenez, "Saguganbaran umeen sormena programazioaren erdigunean jarri dugu. Horren adibide argiena atzoko 'Talentue Plazara'. Eszenatokira igo eta egiten zekiten erakusteko irrikan zeuden guztiak. Hiru orduko emanaldia egin zuten denen artean". Azpimarratu duen legez, Saguganbarak erreferentzialtasuna irabazi du familia-plana dutenen artean. "Publiko fidela dugu eta asko dira Landakotik buelta egin eta Saguganbarara datozenak".
Ahotsenean 123 proposamen aurkeztu dira eta publikoak, ohikoan bezala, erantzun du. Zuzenekoek kokagune aldaketa izan dute aurten eta formatua bera ere moldatu egin da espazio horretara. Baina hau ez da traba izan bertan jo duten sortzaileentzat. Izan ere, publikoarekiko gertuago sentitu dira. Solasaldien guneari dagokionez, gero eta ezagunagoa dela nabarmendu nahi izan dute.
Kabian komunitateek hartu duten garantzia nabarmendu dute. Euskarazko eduki digitalen topagune esanguratsua bihurtu dela azaldu dute eta ez bakarrik proiektua aurkeztu eta ezagutzera emateko. Horrez gain, proiektuetan lan egiteko ere lekua bada.
Irudienean igarri dute euskarazko ikus-entzunezkoen sortzaileek bertan egon nahi dutela. Urteko ekoizpen esanguratsuen lekua bihurtzen ari dela azaldu dute. Ikusle kopuruak goranzko joera erakutsi du aurten ere.
Albiste hau Anbotok argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra
Mila lan egitetik bizi dira, sarri, marrazkilari eta ilustratzaileak. Ezaguna da sektorearen aspektu hori. Prekarietatea deitu ahal zaiona nagusiki; ikusezina izatea ere bai. Paula Estévez (Donostia, 1984), esaterako, ARGIAn ikusi izan dugu azken bost urteotan, sarri... [+]
Milaka eta milaka euskaltzale eta euskal kulturaren zale elkartu dira Durangon asteburu luzean, ondo asko egonkortua den urteroko hitzorduan. Sartzeko itxaronaldiak, ordubeterainokoak, euripean... Kultur-gosez egon da jendea. Eta asebeteko ziren, halaxe sumatu baita postuen... [+]
Salto batez jaiki da ohetik, pelikula txutxi-flower batean balego bezalaxe. Gelatik irten, sukaldera joan, amari muxu potolo bat eman eta dutxan sartu da, Deus ex machina kantua hartuta soinu-banda modura. Aurora borealak entzuten ditu letran, baina, egiazki, letraren fabulari... [+]
Oraindik ere ondo gogoan du amak nola esan zion atzo: “Iraitz, segiozu ohera, badela garaia. Eta utzi mugikorra, itsutu egingo zara-eta!”.
Nola ez, amak arrazoi. Gaurko betzuloek ez dute barkatzen. Ez du begirik bildu gauean. Ohean buelta eta buelta, maiz... [+]
Abenduaren 5ean ikasleei eta irakasleei zuzendutako tailer, hitzaldi eta ikuskizunak izango dira azokan. Dinamiken bidez sortzaileak ezagutu eta eurekin harremanetan jartzeko moduko aukera ere izango da. Edukiera guztia bete da jada ikasle goizerako. ARGIAk eskaintza zabala... [+]
Egotea egitea da. Hala dio aurten Durangoko Azokak, eta egia da, azokaren beraren kasuan behintzat eta Euskal Herria aintzat hartuta. Dagoeneko 59. azoka da aurtengoa, eta urtero egote hutsak frogatzen du euskara, euskal kultura, euskal nazioa egiteko modua dela Durangoko... [+]
Jakoba Errekondo eta Garbiñe Larrea han izango dira, baita Haziak liburuko egileak ere. Superbotereak hezkuntza liburua, Abentura erraldoia komikia... eta, jakina, Inor ez da ilegala-ren postutxoa ere ipiniko du ARGIAk. Aurtengo beste nobedadea: denda fisikoa Andra Mari... [+]
Azken 15 urteetan dugun Internetak hartu duen bilakaera ikusita, duen eredu teknologiko eta negozio ereduari lotuta, gizatasunaren alde txarrenak areagotzeko tresna dela pentsatu dezakegu. Ideia horrekin konforme ez dauden eragileak sortu dira mundu osoan zehar. Honako... [+]
Durangoko Azokaren alor digitala da Kabi@ espazioa eta egitaraua. Aurtengo edizioan, abenduaren 5ean eta 6an izango dira Kabi@ko ekitaldiak, Azokaren lehen bi egunetan (gero 8ra bitartean iraungo du). Ekitaldiak banatuko dira Durangoko Bizenta Migel Liburutegiaren eta Landako... [+]