Gereziondoak saritan


2021eko apirilaren 23an - 14:52

Sarien garaia da, sari nazionalen garaia, hain zuzen. Ez Euskal Herriko Sari Nazionalak, zoritxarrez, Espainiako eta Frantziako sari nazionalak, txapelketak, errege-erregina eta errepublika arrotzen kopak, dominak, tituluak, izendapenak... baizik.

Garai batean, beren lanak euskaraz egiten zituzten sortzaileak ez ziren Espainiarentzat existitzen; ez zituzten saritzen harentzat ikusiezinak baitziren. Gehienez, euskal herritar batek gaztelaniaz ekoitziriko lanen bat saritzen zuten noizbait. Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan egoera are okerragoa da, frantsesek ez baitute euskara orain arte onartu eta, ondorioz, euskarazko ekoizpenik ere ez dute kontuan hartzen. Katalanez eta galegoz sortutakoekin gauza bera gertatzen zen. Egunen batean, katalanak, galegoak eta euskaldunak Espainiaren barruan sartu behar gintuztela konturatu ziren espainiarrak eta, ondorioz, arteetan hizkuntza desberdinetako atalak sortu eta gaztelaniaz ez beste hizkuntza batean sortzen zutenak saritzen hasi ziren. Ez oso gustura, baina onartu beharreko errealitatea omen zen, gu ere espainiarrak ginelakoan. Badirudi, azkenean, hizkuntza gutxituen balioa estimatzen hasi zirela espainiar mesetan. Ala irudikeria baten aurrean gaude?

Egun hauetan, Galizia, Katalunia eta Euskal Herriko alderdi politiko abertzaleek eta Espainiako ezkerreko alderdi batzuek Espainiar Estatuko hizkuntza gutxituen aldeko proposamena aurkeztu dute Espainiako Kongresuan. Espainiar alderdi politiko handiek proposamen atal gehienei ezetz borobila eman diete, eta azkenik, Kongresuak Gobernuari hizkuntzen ofizialtasuna sustatzea eskatu dio. Diktadura bukatu, autonomiak ezarri eta 45 urte beranduago Madrilgo Kongresuan adierazpen-eskaera bat egitera iritsi dira. Egun hauetan ere, Frantziar Estatuaren senatuan, bretoi batek hala eskatuta, hizkuntza gutxituen aldeko deklarazioa onartu dute. Berrehun urte eta gero berdintasunaren errepublikak beste hizkuntzak onartu ditu. Abiadura horretan zerbait egiteko iristen direnerako, espainiarrek zein frantsesek hizkuntzen hilerrian aurkituko dute euskara, krokodiloen malkoz eta pozez beterik.

Hala ere, garai honetan gereziondoak saritan daude eta hor dugu espainiar sariak jasotzera Madrilera hurbiltzen den sortzaile euskaldun andana. Parisera auskalo! Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan euskarak ez baitu inolako estatusik

Hala ere, gure hizkuntza nazionalei ematen dieten tratu txarrak bere horretan dirau. Frantziar Errepublikak ez ditu oraindik hizkuntza gutxituak ofizialdu, “toleratu” egiten ditu, baina administrazioan eta bizitza publikoan frantsesa dugu nagusi, eta ohiko prefetak maiz debekatu edo oztopoak jartzen ditu, berdintasunaren izenean. Espainiar monarkian, hizkuntza gutxituak bere lurraldeetan koofizialak izan arren, Madrilgo erabakien menpe segitzen dute. Nafarroaren kasua agerikoa da, Lingua Navarrorum-en eremuan nafar guztiek ez dute eskubide bera hizkuntzari dagokionez. Askotan ikusi eta entzun dugu, zenbait lanpostu, lege edota bestelako arauetan euskarari maila ofiziala eman nahi izan dionean udal batek, aldundiak edo... errekurtsoa jarri, Espainiako epaitegietara eraman eta aurka azaldu dela, espainiarren eta gaztelaniaren babesaren izenean, oraingoan. Ez dut uste espainiar/frantziar politikariek noizbait gure hizkuntzei gaztelaniak/frantsesak duten maila ofizial bera emango dietenik, ezta utziko diotenik gure hizkuntzei dagokien orotan esku hartzeari. Ez, haien menpe bizi garen bitartean, behintzat.

Hala ere, garai honetan gereziondoak saritan daude eta hor dugu espainiar sariak jasotzera Madrilera hurbiltzen den sortzaile euskaldun andana. Parisera auskalo! Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan euskarak ez baitu inolako estatusik. Dena den, lehengo euskaldun askok Historian zehar egin bezala, orain ere beste batzuek menperatzen gaituzten arrotzen sariak, dominak eta lausenguak jasoko dituzte poz-pozik, espainiarrek eta frantsesek gure herria eta gure hizkuntza legez, indarrez edota azpijokoz zapaltzen jarraitzen duten bitartean.

Euskaldun batzuek, behintzat, ezin dugu ahaztu euskarak mendeetan jasan eta jasaten duen bazterketa, ezta euskarazko komunikabideak indarrez itxi egin zituztela ere. Ezin dugu ahaztu kultura arloan mugitzen ziren espainiar amorratu horiek Fermin Muguruzari Madrilen botatako txistukada lotsagarria, Egunkaria-ren itxiera salatu zuenean. Ez dut keinu soil batek euskarak jaso dituen mendetako zapalkuntza eta umiliazioa zuritu ditzakeenik sinesten, batez ere, keinu hutsa delako. Baten batek aurrerapauso bat, botila erdia beteta ikusiko du egun hauetan entzundako adierazpenekin, baina nik hutsa segitzen duela dakusat, azken batean, gure hizkuntzari dagokion geroak espainiarren zein frantsesen borondatearen menpe segitzen baitu eta borondatea haizearen araberakoa baita. Euskal Herrian bizi garen guztiok bakarrik euskarari dagokion guztia erabakitzeko eskubide osoa izaten dugunean esan liteke botila erdia betea dugula, botila erabat betetzeko erabakia gure eskuetan egongo baita, ez beste inoren eskuetan.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Negoziazioa: negarrerako zioa

Hezkuntza publikoko irakasleok  hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]


Teknologia
Teknologia kakatsua eskuratzeko kurba

Ekonomialariei asko gustatzen zaizkie merkatuen jokabideak adierazten dituzten grafikoak, kurbak alegia. Deigarria egin zait zentzu horretan Pluralistic webguneko “The future of Amazon coders is the present of Amazon warehouse workers” artikuluan (Amazonen... [+]


2025-04-09 | June Fernández
Meloi saltzailea
Antifa

Ikaslez lepo zegoen Leioako Hezkuntza Fakultatea pasa den asteazkenean, Samantha Hudson zetorrelako. 1999an jaiotako Mallorcako artista, abeslari eta influencer transgeneroa da. Kantatzen Duen Herria topaketetako izarrak ilara amaigabea zuen selfie eta autografoak emateko, eta... [+]


Saturazioa

Bekatu bat aitortu behar dut hemen. Duela lau urte, ohitura berri bat sarrarazi nuen nire bizian: igande gauetan, kaka kanoi baten antzera "informazio" jarraikia hedatzen duen CNews telebista kate ultraeskuindarra begiratzen hasi nintzen. Hasieran ordu erdi bat astero... [+]


Itziar

Kointzidentzia harrigarriak daude bizitzan. Izan ere, zenbat ikusle elkartu litezke Arriaga antzokian? Zenbat komun ote daude solairu bakoitzean? Zein probabilitate dago Gipuzkoako emakume bik sartu-irtenean leku eta istant berean kointziditzeko, 35 urtean elkar ikusi barik egon... [+]


2025-04-09 | Hiruki Larroxa
Zer dugu bisexualitatearekin?

Transfeminismoak argia eta konplexutasuna ekarri ditu gorputz, genero eta desirei buruzko eztabaidetara. Hala ere, itzalak ere sortu ditu. Ustezko koherentzia politiko erradikal baten izenean –askotan hegemonia oso zehatz bati lotua–, diskurtso transfeminista batzuek... [+]


2.361

Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.

Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]


Ukrainako gerraren beste irakurketa bat

Ukrainako gerrar hasierako zergatiak ez dira azaldu zizkigutenak bakarrik, beste arrazoi batzuk ere badaudelako. Errusiak zioen Ukrainako errusiar hiztunen defentsarako urrats bat eman behar zuela; Ukrainako Gobernuak, aldiz, Errusiaren armadari aurre egin behar zitzaiola,... [+]


Mikel Oterori erantzuna

Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]


Gasteizen, eskaleak soberan daude

Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]


2025-04-02 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Hirigintza militarra

Berriki zabaldu da Gazako lurralderako Egiptok egindako hirigintza-antolaketa plana. Marrazki batean jaso dira etorkizuneko kale, eraikin eta iruditeria, oraindik metraila eta lehergailuen usaina darion errealitate baten gain. Hirigintza proposamena, beste bonba jaurtiketa bat... [+]


2025-04-02 | June Fernández
Meloi saltzailea
Zedarriak

Bizitza erdigunean jartzeko abagunea ikusi genuen feministok zein ekologistok Covid-19 pandemia garaian. Ez ginen inozoak, bagenekien boteretsuak eta herritar asko gustura itzuliko zirela betiko normaltasunera. Bereziki, konfinamendu samurra pasa zutenak haien txaletetan edo... [+]


Segurtasuna, etorkinak eta beldurra

Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.

Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]


2025-04-02 | Castillo Suárez
Erantzunak

Badira etxebizitzak saltzeko atarietara harpidetuta daudenak, etxe bat erosi nahiko luketelako. Tarteka etxeak ikusteko hitzorduak ere egiten dituzte, eta seguru nago saltzaileak badakiela pertsona horiek ez dutela etxea erosiko, ez bisitan etxeari aurkitzen dizkioten baina... [+]


Eguneraketa berriak daude