Bilbon, Iruñean, Baionan eta Donostian egingo dira mobilizazioak. Iruñean 2016an poliziaren eskuetan hil zen Elhadji Ndiaye ere oroituko dute.
Mobilizazioak deitu dira egunotan Euskal Herrian George Floyd omentzeko eta arrazismoa salatzeko. Ostegunean, ekainak 4, Baionan egingo da elkarretaratzea, 19:00etan Errepublika plazan. Ekainaren 6an, larunbatean, Iruñeko Arrotxapea auzoan elkarretaratzea egingo dute, Martzelo Zelaieta eta Artika kaleen artean, eguerdiko 12:00etan. Igandean, ekainak 7, Bilbon eta Donostien egingo dituzte mobilizazioak. Bilbokoa Albia lorategitik abiatuko da goizeko 11:00etan. Donostiakoa Bulebarreko kioskotik irtengo da, eguerdiko 12:00etan.
Bilboko manifestazioa Espainiako Beltz Afrikarren eta Afrikar Arbasodunen Komunitateak deitu du; Iruñekoa, berriz, Africa Unida, Flor de Africa, Mugak Zabalduz Karabanak, Papeles y Derechos Denontzat, EH 11 Kolore, Iruñea Harrera Hiria eta Nafarroako SOS Arrazakeria taldeek antolatu dute.
Elhadji Ndiaye gogoan
Floydez gain, 2016an poliziaren eskuetan zendu zen Elhadji Ndiaye ere oroituko dute Arrotxapean. Auzoan atxilotu zuten senegaldarra, eta Chinchilla kaleko Espainiako Poliziaren kuartelean hil zen. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren aburuz, “autopsian ez zuten indarkeria zantzurik aurkitu”. Atxiloketaren bideoek, ordea, bortizkeria handia erakusten dute. Haren heriotzaren xehetasunak oraindik argitzeke dauden arren, epaitegiak kasua artxibatu zuen, "arrazoi naturalengatik" hil zela argudiatuta.
Aste nekagarri bateko igandea da. Gauza gutxi egiteko, nahiz eta beti egon zeregina etxean, urgentziazkorik ez oraingoan. Dolce far niente-rako aproposa, eguraldia ere dudakoa delako. Etxean geratzeko egun egokia. Herrian, baina, eguerdirako manifestaziora deituta dago Gazaren... [+]
Apirilaren 2an eta 3an epaituko dituzten ‘Txetx’ Etxeberri eta Beatrice Molle-Haran bakegileen errugabetzea eskatu dute 200 bat lagunek eta ETAren armagabetzea bideratzeko eginiko “desobedientzia ekimena”, zilegi izan zela aldarrikatu nahi dute.
Palestinarekin Elkartasuna ekimenak urriaren 28rako manifestazio nazionala antolatu du Bilbon. Antolatzaileek salatu dute “larriena” dela Mendebaldea palestinarren aurkako genozidio eta gerra krimenaren “gidari” eta “babesle” izaten ari dela... [+]
Bilbon, Donostian eta Gasteizen egingo dituzte mobilizazioak osasungintza publikoaren aldeko herri plataformek. Salatu dute itxaron zerrendak murrizteko jendea klinika pribatuetara bideratzea “negozio biribila” dela gobernuentzat, pribatizazioa bultzatzen ari... [+]
Arnaldo Otegi koordinatzaile nagusiak kaleetan egotearen garrantzia azpimarratu du, “auzi nazionalei irtenbide demokratikoa emateko eztabaida” mahai gainean dagoelako eta euskaldunek “erdigunean” egon behar dutelako.
Epaiketan argi geratu da ez zuela agintaritzaren aurkako atentaturik egin, baina sei hilabeteko espetxe zigorra eta isun ekonomikoa ezarri dizkiote, atxiloketan erresistentzia egitea leporatuta. Espetxera ez da sartu beharko.
Tubacex enpresako hainbat grebalari eta Aiaraldeko bizilagunentzat 20 urteko espetxe zigorra zigorra eskatu du fiskaltzak. 2021eko greba entzutetsuaren harira antolatutako mobilizazioetan parte hartu zuten zazpi pertsona epaituko dituzte. Horren aurka igandean, ekainaren 11ean... [+]
Langileen eskubideak eta bizitzak hobetzeko aldarriak kalera aterako dituzte datorren astelehenean, hainbat hiri eta herritako manifestazioetan. Sindikatuek nork bere aldetik atera dituzte irakurketak; jarraian deialdi nabarmenduak.
Larunbatean 3.000 lagun baino gehiago batu ziren euskalgintzak deitutako manifestaziora. Orain baxoa euskaraz! Euskarak trabarik ez lemapean, eragile ugarik salatu zituzten euskarak dituen trabak, eta instituzioei politika eraginkorrak hartzeko eskatu zieten.
Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformak deituta Donostin, Bilbon eta Gasteizen mobilizatzeko deia egin dute. Gaur goizean Osakidetzako langileek elkarretaratzeak egin dituzte ospitaleetan, "lan baldintza eskasak" salatzeko.
Martxoaren 26an bi pertsona atxilotu zituzten Sainte-Solinen, bezperan izandako manifestazioan PMC produktuarekin markatuak izan ondoren. Lehen aldia da Frantzian produktu hori manifestarien aurka erabiltzen dutena, eta atxilotuek beren kasuen berri eman dute hedabideetan.
Israelgo lehen ministroak Ben Gvir eskuin muturreko ministroarekin akordatu du erreforma judiziala maiatzera atzeratzea. Urtarriletik ari dira protestan herritarrak, gobernuak Auzitegi Gorenari eskumena mugatuko liokeen erreformaren aurka. Igandean gutxienez 650.000 manifestarik... [+]
Mobilizazio eta greba egun jendetsuak piztu dira azken egunetan erretreten erreformaren aurka. Baionan 7.300 lagun bildu ziren martxoaren 11n, baina gau horretan bertan onartu zuten testua Senatuan, aldeko 195 eta kontrako 112 botorekin.
Greba orokor eguna dute martxoaren 7a Ipar Euskal Herrian. Macronen pentsioen erreformaren aurka mobilizazio handiak egiten ari dira Frantziako Estatu osoan, eta sindikatuek greba mugagabera deitu dituzte sektore batzuk.
Milaka herritar kalera atera dira hiriburu nagusietan, Txinako Gobernuaren zero COVID estrategiak eragiten dituen kalte ekonomikoak eta psikologikoak salatzera. Aspaldi ikusi gabeko mobilizazioetan orri zuria erakusten dute manifestariek, zentsura irudikatzeko. Pandemia hasi... [+]