Gentrifikazioaren aurka, pisu turistiko bat okupatu dute Bilbon

  • Bilboko AZET plataformak pisu turistiko bat okupatu zuen atzo, auzoaren turistifikazioa salatzeko.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2024ko uztailaren 11n - 15:00

AZET plataforma San Frantzisko auzoko etxebizitza baten zati bat okupatu zuen atzo, plataformaren esanetan “gure auzoaren turistifikazioaren bitartez negozioak egiten dituen espekulatzaile baten jabetza askotarikoetako bat gehiago” da okupatutako etxebizitza, eta ekintza turismoaren industriaren lepotik, auzokideen desjabetzaren kontura “aberasten diren putre kapitalistaen” aurkako ekintza sinboliko gisa egin zuten atzo.

Pisu turistikoek auzoan duten eragina azpimarratu zuen AZETek, izan ere, etxebizitzak pisu turistiko bilakatzean, bizitzeko diren etxeak “denboraldi baterako alokairu” bilakatzen dira, eraginez alokairuak neurri gabe igoarazi eta igoerari aurre egin ezin dioten auzokideen kaleratzeak eraginda. Etxebizitzaren Sindikatuak azaldu duenez, hirian dauden 1500 etxebizitza turistikotik 7000 etxebizitza San Frantzisko, Bilbo Zaharrean, Atxurin eta Zazpi Kaleetan kokatuta daude, eta San Frantzisko da etxebizitza turistiko gehien dituen auzoa, baita etxe kaleratze gehian burutzen direna ere.

Turistifikazioaren eragin hauen erantzule gisa seinalatu dituzte  banketxeak, funts putreak, turismo industriako enpresa eta agentziak, espekulatzaile indibidualak eta Bilboko Udala “azken honen kolaboraziorik barik, auzoaren eta bertako biziaren merkantilizazioa ezinezkoa lirateke”. Bi enpresa seinalatu dituzte San Frantzisko eta inguruetako egoeraren erantzule gisa: Alameda Flats, hirian 50 etxebizitza turistiko baino gehiago dituena, eta Inversiones Belfeta, Bilboko hamabost etxebizitza turistikoren jabe dena, haietatik 12 San Frantzisko eta Zazpi Kaleetan. AZETek, egoera honen aurrean azaldu duenez, “negargarriak. Zorpetutako langile klasea gara, eta antolatzen ez bagara, Alameda Flats eta Inversiones Belfeta bezalako enpresek gure etxebizitza eta auzoetatik kanporatuko gaituzte”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxebizitza eskubidea
2024-08-05 | Gedar
Donostian, 300 jabe handirenak dira alokairuan dauden etxeen %30

Ofizialki 9.000 etxe daude alokairuan, eta 300 jabe handirenak dira horietatik 3.000. Etxebizitzen parke osoaren %3,2 da hori.


Bruselan etxebizitza hutsak errekisa ditzake gobernuak, alokairu sozialak sortzeko

Bruselan legez kanpokoa da etxebizitza hutsak izatea, eta hainbat komunek (Belgikako hiriburua banatzeko barruti modukoak) lege-tresna bat jarri dute martxan etxebizitzen kontrola hartu eta merkatura ateratzeko, arrazoizko prezioetan.


2024-07-23 | Gedar
Ia 100 pertsona migrante bizi izan dira Berango eta Getxo arteko baso batean

Iazko urritik eraiki dituzte hainbat kokaleku jatorri magrebtarreko ia 100 lagunek. Poliziak duela hainbat aste jaso zuen haiek basotik botatzeko agindua.


Putreen aurkako hesia, etxebizitza ekosistema defendatzeko

Groseko hainbat maizterrek, Saretxe etxebizitza sindikatuarekin elkarlanean, Azora putre funtsaren gehiegikeriak salatu dituzte. Bizilagunek elkarrekin egin nahi diote aurre jabetza duen enpresari, eta manifestaziora deitu dute, hilaren 25erako.


Haur jaioberria duen familia bat etxegabetze arriskuan dagoela salatu dute Gasteizen

Alokabidek gutxienez sei etxegabetze prozesu ireki dituela salatu du Gasteizko Etxebizitza Sindikatuak. Horietako bat uztailaren 18an izanen da.


Etxe turistikoak alokairuaren merkatura bideratuko balira, %10,82 handituko litzateke alokairuaren eskaintza Donostian

Etxe turistikoek alokairuaren merkatuan duten pisua aztertu dute, eta hainbat datu adierazgarri gelditu dira agerian.


Donostian Azora funts putreak erositako etxebizitzetan bi hilabete daramatzate “abusuzko” klausulei uko egiten

Donostiako auzokide horiek Saretxe Groseko Etxebizitza sindikatuarekin batera ari dira lanean, Azora enpresak Inmobiliaria Vascongadaren jabetzak erosi zituenetik pairatu dituzten arazoei konponbidea bilatzeko. "Klausula ilegalak" dira kexa nagusienetariko bat, eta... [+]


Donostiak dauzka Hego Euskal Herriko etxebizitza preziorik altuenak

Alokairuzko etxebizitzaren prezioa %10,3 handitu da azken urtean Euskal Autonomia Erkidegoan, Idealista etxeak egindako azken txostenaren arabera. Hala, metro koadroaren prezioa 14 eurokoa da hilean, batez beste. Hiriburuka aztertuta, Donostiak dauzka preziorik altuenak.


Eguzkiak etxebizitza erre du

Turistek neurrigabeko prezioak dituzten apartamentu eta hotelak bete dituzte. Eta zu gurasoen etxean, etsita, konpainia handiek eta espekulatzaileek alokairua puzten duten bitartean.


Donostia “lehenbailehen” udalerri tentsionatu izendatzea eskatu dute

Azora funts putrearen maizterrak diren beste lau familiaren etxegabetzea geldiarazi nahi dute Inquilinos de Azora, Alokairu Benta Berri eta Kaleratzeak Stop eragileek. Horretarako, Donostiako Udalari, Gipuzkoako Foru Ogasunari eta Eusko Jaurlaritzari zenbait eskaera egin... [+]


Auzoan Bizik salatu du Eusko Jaurlaritzaren etxebizitza batetik etxegabetu nahi dutela familia bat Gasteizen 

Alokabideri, Gasteizeko Udalari eta Gizarte Zerbitzuei konponbide bat bilatzeko exijitu die Auzoan Bizi Etxebizitza Sareak. Eusko Jaurlaritzarena da etxebizitza.


Zaharraz Harro! jaiak
Beren atarietan etxebizitza turistikoak debekatu dituzten auzokideak omendu dituzte Gasteizko Alde Zaharrean

Etxebizitza turistikoen aurkako kalejira egin dute Zaharraz Harro! jaien barnean, Auzoan Bizi etxebizitza sareak antolatuta. Etxebizitzarekin “negozioa” egiten dituztenak salatu dituzte, bereziki Gustavo Antepara PPko zinegotzia, eta beren atarietan etxebizitza... [+]


2024-06-25 | Gedar
Desokupazio-enpresa batek su eman dio Tenerifeko Maizterren Sindikatuaren lokalari

Besteak beste biltegi modura erabiltzen dute lokala, oinarrizko hainbat material jasotzeko eta beharra duten pertsonei emateko. Aurretik ere izan dira desokupen mehatxuak.


2024-06-18 | Gedar
Errekaldeko eraikin batzuetan bizi diren pertsonak jazartzen ari dira desokupak eta Polizia

Fuera Okupas desokupazio-enpresa gutxienez bi aldiz joan da haiek jazartzera. Gaur Bilboko Udaltzaingoa eta Ertzaintza bertaratu dira, eta eraikinetako batean sartu dira: pertsona bat kanporatu eta atxilotu dute.


Eguneraketa berriak daude