Gasteizko Baskonia taldeko jarraitzaile eta ikusle askok bat egin du Israeli Boikot ekimenak eta Indar Baskoniak antolatutako protestarekin: Tel Aviveko Maccabi eta Saski Baskoniaren arteko partidura bost minutu berandu sartu dira, eta partida osoan Palestinako banderak erakutsi eta "genozidioa" oihukatu dute, besteren artean.
Ostegunekoa ez da saskibaloi partida arrunta izan. Israel Palestinan egunez egun gauzatzen ari den genozidioa oso presente izan da, entitate sionistak nazioartean duen enbaxadorerik ezagunenetakoa bat Gasteizen izan zelako: Tel Aviveko Maccabi. Israelek okupatutako lurrak Asian badaude ere, Euroligan jokatzen dute entitate sionistako taldeek.
Aukera hori baliatu dute ehunka lagunek Buesa Arena pabiloian salatzeko kirolaren bitartez Israelgo apartheid eta genozidioa ez dituztela hain erraz zurituko Gasteizen. Aspalditik datorren ekimena da hau. Tel Aviveko Maccabi taldea Gasteizera etorri den beste hainbat alditan salaketa ekimenak antolatu izan dira, baina ostegunekoak, egoeraren larritasunak eraginda, indar berezia izan du.
Bost minutu berandu kantxaratzeko dei egin zieten Indar Baskonia taldeak eta Arabako Israeli Boikot ekimenak Buesa Arenara joatekoak zirenei. Indar Baskoniaren harmaila erabat hutsik erabat zegoen partida hastean, eta adostu bezala berandu sartu dira zaleak Palestinako banderak eskuetan, lehen laurdena amaitzekotan zela. Israelgo jokalariak saskira gerturatu diren guztietan Palestinako banderak eta txistuak izan dira nagusi.
"Ekar itzazue etxera, orain" ingelesezko aldarria idatzita zuten kamisetak jantzita azaldu dira Maccabiko jokalariak kantxara, Hamasek Gazan bahituta dituen israeldarrak askatzeko eskaria da.
Partiduaren aurretik, Indar Baskonia eta Arabako Israeli Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak ekimenak kalejira antolatu dute eta baliatu dute partidan nola jardun azaltzeko argibideak eman eta Palestinako banderak banatzeko. Arabako BDZko eledunak kalejiraren ostean ondokoa adierazi du, Hala Bedik jaso duenez: "Urtero egiten dugun bezala, erakutsi nahi dugu Israelgo apartheidaren aurpegia zuritzeko beste tresna bat gehiago dela Maccabi, eta gure hirian horrelako talde bat ez dela ongi etorria. Erakutsi nahi digute Israel estatu normala dela, eta ez da horrela".
Ertzaintzaren presentzia handia izan da Buesa Arenan eta Israelgo jokalariak ostatu dituen hotelaren inguruan. Partiduaren aurretik zalantza zegoen Ertzaintzak nola jokatuko ote zuen Palestinako banderak erakusteko deiaren aurrean. Izan ere, urrian Eibarko futbol zelaian hainbat ertzainek zale bati ikur palestinarra kendu izana aurrekari arriskutsua zen eta, sionisten aldeko peña batek hauspotuta. Ostegunean ordea, Ertzaintzak adierazi duenez, "sarbideen kontrola Baskoniaren segurtasun pribatuaren menpe dago", talde gasteiztarrak "partida normal baten kontrola" egingo zuela adierazi zuen. Eta hala, Palestinako banderak normaltasunez erakutsi ahal izan dituzte zaleek, aurretik beste hainbat alditan egin bezala.
Maccabik 82-92 galdu du Baskoniaren aurka, baina ostegunean partidu bat baino gehiago galdu du Gasteizen sionisten taldeak.
Espainiako Defentsa Ministerioaren 6 milioi euroko esleipen publikoak jaso ditu aurten enpresak. Margarita Robles ministroaren arabera, urriaren 7tik ez diote "armarik saldu edo erosi Israelgo Estatuari", baina indarrean zeuden kontratuei eutsi diete. Elbit Systemsek... [+]
Larunbatean Makean izanen da Hamza Abuhamdia, Parisen bizi den palestinar queer-a, Palestinaren aldeko topaketaren kari. Israelek bideraturiko pinkwashing-ari buruzko tailerra eskainiko du –bat-bateko euskarazko itzulpenarekin– arratsaldeko 15:30ean. LGBT pertsonen... [+]
Urtebete pasa da palestinar erresistentziak burua altxatu eta Israelek inoiz egin duen ofentsibarik bortitzena hasi zuenetik. Tamalez, egoerak okerrera egin du, Israelek bere ofentsiba areagotu baitu palestinar lurrez harago, Libano, Siria, Yemen edota Iranen aurkako eraso... [+]
Herriko supermerkatuetan salgai dituzten produktu eta saltokiei eskatu diete Israelen ekoitzitako produktuak saltzeari uztea: Arrasateko Eroskik eta Alcampok eskaria onartu dute; Lidl eta BMk ez. Elkarretaratzea egingo dute ostiral honetan Lidl supermerkatu aurrean.
Asteburuan Espainiako Estatuko hiri ugaritan egindako mobilizazioen harira, Israelgo Atzerri Gaietarako Ministerioak eta Israelen Espainiako Enbaxadak "terrorismoa goraipatzea" egotzi diote Espainiari.
Israelgo armadak bortizki egin du eraso igandetik astelehenerako gauean, Hamasen urriaren 7ko erasoaldiaren urtemugarekin bat eginez. Libanoko Beirut hiriburuaren hegoaldea bonbardatu du, eta Gaza erdiguneko beste ospitale bat ere bai.
"Kanporatuko al du FIFAk Israel?", galdegin du hainbat mediok, futbol erakunde gorenak adierazi ostean Palestinako Federazioak egindako eskaera aztertuko duela. FIFAren izaera ezagututa, are gehiago eskaeraren bueltan zein epel jokatzen ari den, inplikatutako bi aldeak... [+]
Larunbatean zeharkatuko ditu hiriko kaleak Donostiako Klasikoak, eta Gernika-Palestina herri ekimenak Israelek bertan duen presentzia salatu du, prentsaurreko batean. Adierazi dutenez, “genozidioa eteten ez duten bitartean” klasikoak ez luke Israel-Premier Tech... [+]
Palestine Action taldeak dio bere ekintzaileek astelehen goizean (abuztuak 6) Elbit-ek Bristolen duen fabrika "inbaditu" dutela. Ikerketa eta fabrikazio zentroa oso zainduta dago, eta espetxeko furgoneta bat erabili dute kanpoko perimetroa txikitzeko.
Kaleak bete dituzte LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Egunean. Salatu dute erakundeek aurpegia garbitzen dutela keinu sinbolikoekin.
Hainbat lagun elkartu da ekainaren 19ko goizean EHUko Gipuzkoako errektoreordetzaren egoitzan, Ibaetan EHUk CAFekin dituen harremanak eten ditzala eskatzeko. Gipuzkoako campuseko errektoreorde Agustin Erkizia Olaizolak adierazi die EHUk ez duela akordio berririk sinatuko... [+]
Mondragon Korporazioak bost proiektu ditu esku artean erakunde israeldarrekin Ahoztar Zelaietak El Salton salatu duenez. Horren bidez hiru milioi euro inguru irabaziko ditu Mondragonek.
Uribe Kostako Palestinaren aldeko Khalas! elkartasun taldeko hainbat kidek salaketa ekintza egin dute Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitza barruan. Jaurlaritzak Israelekin dituen harremanak azaleratu eta salatu nahi izan dituzte.