Skolae Hezkidetza programak polemika asko piztu du Nafarroako eskuinaren artean. Haurrak berdintasunean hezteko programa Nafarroako eskola guztietara zabaldu du Gobernuak Skolae programarekin, irakasleen hautua izateari utzi eta haur guztiek beharrezko heziketa hori jaso dezaten.
Aitor Lacasta, Nafarroako Bizikidetza Zerbitzuko Zuzendaria izan dugu gaur Hizpidean, Skolae programaren edukiez eta helburuez hitz egiteko. Bestalde, Nafarroan sortutako polemikaren puntu batzuk ere landu ditugu, komunikabideetan zabaldutako gezur batzuei aurre egiteko asmoarekin.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
Elkarrizketa hau Hala Bedi-k argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.
Edukietan sartu gabe, epaitegiak “tramitazio akatsak” argudiatu ditu berdintasunean hezteko programa baliogabetzeko. Hezkuntza Departamentuak helegitea aurkeztuko du.
Pornografiaren eta desinformazio sexualaren aurrean gogoetatu eta baliabideak partekatzeko, jardunaldi arrakastatsuak egiten ari dira Nafarroan, eskola eta familiei zuzenduak. Astearte honetakoa da euskaraz egingo duten jardunaldi bakarra, Bertizen. “Sexu heziketa ez da... [+]
Espainiako Auzitegi Gorenak atzera bota du Nafarroako Gobernuak Skolae auzian aurkezturiko helegitea, baina Hezkuntza Departamentuak ziurtatu du dekretu bat prest duela, forma akatsak zuzentzeko, eta programak aurrera jarraituko dutela.
Carlos Gimeno kontseilariak Nafarroako Hezkidetza Plana onartuko duen Foru Dekretua tramitatzeko asmoa iragarri du.
“Tramitazio akatsa" argudiatuta eta hezkuntza programaren edukia baloratu gabe, Skolae programa ukatu egin du Nafarroako Auzitegi Nagusiak. Xedapen orokor gisa tramitatu behar zela argudiatu du epaileak, eta ez ekimen administratibo modura.
Txibite Lehendakariak Gobernuaren konpromisoa azaldu du Madrilen SKOLAE hezikidetza programa Nafarroako ikastetxe guztietara zabaltzeko.
Hainbat guraso katolikok eta plataforma eskuindar batek jarritako salaketa medio, hezkidetza eta sexualitatea lantzen dituen Skolae programaren egiletako bik Nafarroako Auzitegi Nagusian deklaratu dute asteazken goiz honetan, bigarrenez. Bi egun geroago, Neska eta Emakumeen... [+]
Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundeak (Unesco) Skolae hezkidetza programari emango dio Nesken eta Emakumeen Hezkuntzarako Nazioarteko Saria. Urriaren 11n jasoko du Nafarroako Gobernuak, Parisen egingo den ekitaldi batean.
Nafarroako ikastetxeetan hezkidetza bermatzeko plana da Skolae, berdin bidean, maila guztietan “bazterkeriarik gabeko errealitatea” sustatu nahi duena: berdintasun ezarekiko ikuspegi kritikoa, hezkuntza afektibo-sexuala, autonomiaren lanketa, ahalduntzea,... [+]
Skolae izeneko Nafarroako hezkidetza programaren eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailaren II. Hezkidetza planaren diseinuan parte hartu du Marian Moreno (Leon, 1964) irakasle, idazle eta hezkidetzan adituak. Orain, Skolae hezkidetza programa prestatu izanagatik... [+]
Guraso batzuei eskandalagarria iruditzen zaie hezkidetza eta sexualitatea lantzea eskoletan. Baina 8 urterekin pornografia kontsumitzen duten mutilen eta 14 urterekin beren alua ongi ezagutzen ez duten nesken aroan, eskandalua da seme-alabentzat heziketa sexu-afektiborik nahi ez... [+]
Nafarroako Gobernuko jarduneko eledun eta hezkuntza kontsailari Maria Solanak jakitera eman duenez 2017-2020 hezikidetza plana idatzi zuten bost pertsona eta beste bost tutore deklaratzera deitu dituzte. Programaren aurkako hiru demanda daude aurkezturik Nafarroako Auzitegi... [+]
Jendetza bildu zen joan den larunbatean, Iruñean, Skolae programari intsumisioa adierazteko manifestazioan. Hala erran zuen bederen Diario de Navarrak, argazkirik ez zekarren albiste batean. Twitterren, berriz, argazkiak badira, baina naski manifestazioaren ondokoak dira,... [+]
“Onartezinak diren mehatxuak dira” adierazi dio Nafarroako Gobernuak Poliziari. “Mezu faxistak” eta “material pornografikoa” jaso izan duela dio Solanak.
"Programa ez zaio inori inposatuko", adierazi du Uxue Barkos presidenteak.