EHUko Errektoretza Taldeak ARGIAra igorritako oharrean zehaztu duenez, Filologia Hispanikoko irakaslearen aurkako salaketen "berri izan zuen unetik abian da protokoloak zehazten duen prozedura". Denuncias Euskal Herria Instagrameko kontuan bost salaketa anonimo argitaratu dituzte irakasle beraren aurka eta ARGIAri beste lau pertsonak berretsi diote salatutakoa. Duela zenbait urte jarri zen irakasle honen aurkako salaketa formala lehen aldiz.
"Errektoretza Taldeak kasuaren berri izan zuen unetik bertatik, abian da protokoloak zehazten duen prozedura. Unibertsitateak hainbat salaketa formal jaso ditu. Berehalako erantzuna ematen ari da Gobernu Taldea, Berdintasun Zuzendaritzarekin elkarlanean. Beharrezko neurriak hartuko dira, protokoloak zehazten dituen urratsak jarraituta", horixe da EHUko Errektore Taldeak prentsara komunikatu duena, ARGIAk argitaratutako Filologia Hispanikoko irakasle baten aurkako jazarpen eta ukituen salaketen harira.
"Kolektibo guztien eta, bereziki, biktimen eskubideak bermatzea eta hauei babesa ematea da lehentasuna unibertsitatearentzat. Unibertsitatea tolerantzia eta errespetu eremua izan dadin, unibertsitateko kolektibo guztiak gaude engaiatuta, bai ikasleak bai langile guztiak. Horren erakusle da azken boladan daukagun salaketen ugaritzea, Errektoretza Taldean erabateko lehentasunez kudeatzen ari dena", adierazi dute.
ARGIAk asteazkenean argitaratutako informazioan jasotzen da duela zenbait urte egin zela irakasle honen aurkako salaketa formala EHUn, eta hedabide honen iturriek diotenez, "ez da aldaketa esanguratsurik egon". EHUk errektoretza berria du urtarrilaren 27tik, Joxerramon Bengoetxea buru.
ARGIA salatutako irakaslearekin harremanetan jartzen saiatu da, informazioa gezurtatzeko edo bere hitzak jasotzeko aukera emateko. Astelehen goizean mezu bana helarazi zitzaion bere e-posta pertsonalera zein lanekora. Momentuz, ez du erantzun nahi izan.
Gipuzkoako sorrera prozesuari buruzko bere doktore tesia aitzindaria izan zen, lurralde historikoen bilakaera ulertzeko. Deustuko Unibertsitateko irakaslea, historialari askorentzat eredu izan da bere lan egiteko eta irakasteko modua. Igande honetan hil da Elena Barrena Osoro... [+]
Gernikako "gazte langileen interes eta beharrei" erantzungo dien proiektu bat martxan jarriko duela adierazi du Egurre Gazte Asanbladak. Eraikina duela hamar urte itxi zuten, eta salatu dute Gernikako Udalak hiru legegintzaldi daramatzala esanez liburutegi bat jarriko... [+]
Adierazpen askatasuna aldarrikatzeko eta "eskuin erreakzionarioaren ofentsibari aurre egiteko" batuko dira. Egun horretarako Euskal Preso Politikoen alde antolatua zuten hitzaldia eta ekitaldia salatu du UPNk, eta hura zelatatzeko agindu du Espainiako Audientzia... [+]
Ekimenak bakea eta justizia soziala sustatzeko proiektuak finantzatzea du helburu. Sustatzaile diren gizarte mugimenduek mezu argi bat bidali diete gobernuei eta armagintza industriari: "Ez dugu gerraren konplize izan nahi".
"Eskatu txanda eta egingo dugu bat zurekin", esan dio estudioetatik ari den esatari prestu eta animatuak Bilboko kaleetan dabilen berriemaile gazteari. Aurkezlea entzuleei zuzendu zaie segituan. "Bien bitartean, Iruñera goaz...". Han zabaldu dute linea... [+]
Sendabelarrak non bildu galdetuz idazten didate eta bide bazterrei erreparatzeko esan ohi diet. Erromantizismoak kalte egin digu bizitzako esparru askotan eta hemen ere bai, sendabelarrak ez baitaude mendi tontorretik gertu dauden bide zidorretan (bakarrik), ezta kostatik bertan... [+]
Lekeitioko Udalak jakinarazi du bandako zuzendariak tratu txarrak eman izana jaso dutela, hainbat testigantzaren bidez. Udalak azaldu du, Eusko Jaurlaritzaren aholkuak jarraituta, hainbat pauso eman dituztela, besteak beste, zuzendariarekin hitz egin, eta testigantzak jaso... [+]
Florentzia, 1886. Carlo Collodi Le avventure de Pinocchio eleberri ezagunaren egileak zera idatzi zuen pizzari buruz: “Labean txigortutako ogi orea, gainean eskura dagoen edozer gauzaz egindako saltsa duena”. Pizza hark “zikinkeria konplexu tankera” zuela... [+]
Ospitaletik irten eta berehala prentsaurrekoa eman du Iker Aranak, Errekaldeko gaztetxearen aurrean. Gaztetxearen desalojoan ertzainek "neurrigabeko indarkeria" erabili zutela salatu du, eta salaketa hurrengo egunetan aurkeztuko du.
Laura Macayaren liburua ekarri du euskarara Katakrakek. Amaia Astobizak itzuli du, feminismoaren baitako eztabaidak ireki eta beste begirada batzuetatik ekiteko helburuarekin.
Eritasunaren kontrako protokoloa salatzeko eta prefeturarekin hitzordu bat lortzeko asmoz, bideratu dute okupazioa ehun bat laborarik. Tuberkulosia kasu batzuk agerturik Zuberoan, eritasunaren kontrako neurri sanitarioak segitu beharrean dira inguru horietako 280 etxalde... [+]
Eneko Mendiluze Plaza psikologoak gaueko beldurren inguruko zenbait gako eman ditu. Nabarmendu du guraso bakoitzak ikusi behar duela zer datorkion hobeto umeari.
Hamaika eraso Uztaritzeko (Lapurdi) San Frantses Xabierko ikastetxe katolikoan gertatu ziren, beste biak Domintxaineko (Zuberoa) ikastetxe katolikoan eta Angeluko (Lapurdi) San Josepe ikastetxe publikoan. Uztaritzeko ikastetxean ikasitako bost gizonek beren testigantzak eman... [+]