Gehiengoa ala gehiengo osoa RNrentzat? Hori da bigarren itzulirako galdera kezkagarria

  • Lehen itzuliaren bezperan baino zailagoa du eskuin muturreko RNk gehiengo osoaren lorpena. Hain zuzen, azkenean, eskuin muturrari bidea mozteko asmoz, bigarren itzulitik erretiratu direlako hirugarren kokaturiko ezkerreko FHB Fronte Herritar Berriaren eta Macronen aldeko hautagai gehienak. Orain, ikusteke dago zentroko eta eskuineko bozkatzaileek zein heinetaraino jarraituko duten "boto errepublikarraren" bidea, hau da, RN oztopatzeko FHBri botoa ematearena. Horri esker lortu daiteke eskuin muturrari bidea mozteko ariketa zaila. Hori gabe, gehiengoan izanen da lehen aldikoz RN alderdia; gehiengoan edo gehiengo osoan.


2024ko uztailaren 04an - 12:01
Azken eguneraketa: 2024-07-05 15:14:05
Jordan Bardella, RNko aurpegi ezaguna. Argazkia: AFP

Oxala ez dadila bakarrik matematika kontua izan igandean egitekoa den bigarren itzulia. Hori horrela gertatuz gero, ondoko galdera kezkagarri eta etsigarria dugulako esku artean: eskuin muturreko RNk gehiengoa ala gehiengo osoa lortuko du Frantziako Legebiltzarrean?

Datu hotzen dantzari lotu aitzin, argi utzi behar da "fronte errepublikarra" osatuz gero badela RNri bidea mozteko aukera. Orain arte beti eskuinari egin dio mesede bozketa horrek: eskuin muturrari bidea mozteko, parekoari botoa eman eta horrela garaile atera izan zen 2002an Jacques Chirac eskuindarra –botoen %82,21 lortuz bigarren itzulian, Jean-Marie Le Penen kontra–, eta ondotik bi aldiz Emmanuel Macron –%66,10 lorturik 2017ko bigarren itzulian eta %58,55, aldiz, 2022koan, bi horietan Marine Le Penen kontra–. Behin eta berriz ezkerrak erakutsitako determinazioa erakutsiko ote dute aldi honetan eskuindarrek eta zentristek? Egoerak hori galdaturik, gogoz kontra bada ere, RNri bidea mozteko FHB Fronte Herritar Berria bozkatuko ote dute? Horiek eraginen dute igande honetan argituko den Legebiltzarraren osaketa berrian. L´Humanité komunikabidearen mapari segi, 275 hautesbarrutietan egonen da Fronte Herritar Berria bigarren itzulian. Berez, aukera hor da, eta bada RN lehen lerrotik kentzeko bidea.

Baina, maleruski, nahiko segurki aurreikusi daiteke eskuinetik ezkerrera egiteko urratsa ez dela hain orokorra izanen. Hasteko, eskuinak ez duelako boto kontsignarik eman –alderantziz, ezkerra munstro gisa aurkeztea izan da kanpainarako estrategia eta ordezkari ospetsuenek jakitera eman dute RN alderdiarentzat bozkatuko dutela–. Bestetik, Macronen inguruaren mezua ere ez delako argia: "RNri boto bakar bat ere ez" erran badute ere, ez dute benetan eragiteko beharko zen "bozka FHB Fronte Herritar Berriarentzat" kontsigna plazaratu. Alderantziz, ezkerrarekiko desadostasuna ohartarazten dabiltza etenik gabe.

Konparazione, ondokoa irakurri daiteke bigarren itzuliari begira Macronen Renaissance alderdiak zabaldu agirian: "Ez ditugu FHBren ideiak partekatzen, baina erabaki dugu eskuin muturrari bidea moztea, Errepublikaren balioak defenditzeko". Eskasegia da mezua, are gehiago lehen itzulirako kanpainan macronistek bideraturiko ezkerraren deabruztatzea eta gero. Hautesleak RNri bidea mozteko nola bozkatuko du deabruaren alde? Ezkerraren politika kaosari konparatzen aritu ondoren, berantegi dator RNri bidea mozteko manua. "Balio errepublikarrek" sendo eta sustraiturik beharko lukete, giro horretan zentristek eta zentro-eskuinekoek saldo handian FHBren alde egiteko. Ageriko da. Bigarren itzuliko sorpresa eta ezusteko ederra litzateke.

224 erretiratze egon dira bigarren itzulirako, eta manua kasik osoki bete dute ezkerrekoek –132 kendu eta bost mantendu dira–, macronistentzat, ordea, ez da hain kategorikoa izan –81 erretiratu eta hamasei mantendu dira–

Berez, datuei fidatuz gero, eskuin muturra indartsu delako eta garaile aurreikusten delako. Goazen Frantziako Estatuko 577 hautesbarrutiei begiratzera:

RN oztopatzeko, azkenean, triangular anitzez gutiago

Hasteko, 39 diputatu lortu ditu lehen itzulitik RNk, botoen %50 eta inskribatuen %25 baino gehiago jasorik –Fronte Herritar Berriak 32, macronistek bi eta eskuinetik beste hiru ere–. Bigarren itzulian argituko diren 501 hautesbarrutiei dagokionez, indartsu dabil eskuin muturra: lehen indarra da 258 eremutan –97 buruz burukotan, 158 triangularretan (hiru hautagaien arteko lehia) eta lau hautagaien artekoa hiru hautesbarrutitan–.

Lehen itzulirako parte-hartze handia izan zenez –%66,7koa, hots, azken 25 urteetako handiena– ohikoan baino triangular eta lauen arteko lehia gehiago atera dira: 306 triangular eta bost karratu. Pentsa, 2022an zortzi ziren bakarrik.

Ikusirik, horietariko ia %85ean RNk dituela boto gehien bildu, hirugarren kokaturiko beren hautagaiei erretiratzeko manua eman zieten ezkerreko FHBk baita Macronen aldeko Ensemble alderdiak ere. Hain zuzen, jakina delako triangularrek mesede egin ohi diotela lehen indarrari. 224 erretiratze egon dira, eta manua kasik osoki bete dute ezkerrekoek –132 kendu eta bost mantendu dira–, macronistentzat, ordea, ez da hain kategorikoa izan –81 erretiratu eta hamasei mantendu dira–. Hori horrela, egonen dira hirukiak eskuin muturreko RN, ezkerreko FHB eta beste baten artekoak, baina anitzez gutiago: 89 triangular dira, bi laukote eta 409 buruz buruko.

Eskuin muturrari bidea mozteko estrategia ona da, eta funtsean, RNko ordezkariek gogorki kritikatu dute, beti ere ezker muturraren mamua hauspotuz: "Emmanuel Macron eta Jean-Luc Melenchonen [Frantzia Intsumisoaren ordezkaria] arteko desohorezko aliantza" da Jordan Bardellaren arabera, eta erretiratzea "bozkatzaileei begira dagoen mespretxurik handiena" dela ohartarazi du, bere aldetik, Le Penek.

Urrats garrantzitsu hori eginik, ikusteke dago orain bozkatzaile horiek guziek FHBaren alde eginen duten. Zundaketei fidatuz gero, ez. Ez da harrigarria, albiste honen hastapenean aipatutako osagaiei segi. Lehen itzuliaren biharamunean, eskuin muturrarentzat gehiengo osoa eskuragarritzat zuten aditu eta zundaketa agentzia anitzek. Bigarren itzulirako lau egun eskas direla eta triangular anitzez gutiago diren honetan, gehiengo osoa –289 diputatu– baino gehiago, gehiengoa bideratzen diote RNri.

L´Humanité komunikabidearen mapari segi, 275 hautesbarrutietan egonen da Fronte Herritar Berria bigarren itzulian. Berez, aukera hor da, eta bada RN lehen lerrotik kentzeko bidea.

Demagun, Harris-Interactive eta Tolunaren zundaketak 190 eta 220 diputatu artean bideratzen ditu RNri, 159 eta 183 artean ezkerreko FHBri eta Macronen aldekoei 110 eta 135 artean. Tinkotuz doa afera. Fronte Herritar Berriaren alde eginen dutela edota egiteko deia zabaltzean gordetzen da eskuin muturrari bidea mozteko giltza. 577 hautesbarruti dira, orotara, eta bakoitzak du bere errealitatea... ezin daiteke orokortasunik egin.

Ipar Euskal Herriari dagokionez, adibidez, azken egun horietan EAJko hautagaiek pertsonalki FHBren alde bozkatuko dutela publikoki erran izana edota Jean-René Etxegarai Euskal Hirigune Elkargoko buru eta Baionako lehendakariak FHBren alde bozkatuko duela zehaztu izana badira RNri bidea mozten laguntzeko urrats inportanteak. Frantziako beste hautesbarrutietan ere horrelako dinamikak izanez gero, gauzak aldatu daitezke oraindik ere azken lau egun horietan. Oxala, aurreikusitako RNren garaipena uzkailarazteko balio izatea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeak 2024
Macronek ez du ezkerreko lehen ministroa ezarriko

Elkarrizketa-sorta hasiko du, beste behin, Macron presidenteak. "Ahalik eta gehiengorik zabalena eta egonkorrena osatzeko" egingo duela lan esan du Macronek, herrialdea ez dadin "blokatuta eta ahulduta" gera.


2024-07-24 | Itxaro Borda
Estres test

Laugarrenez altxatu da eguzkia Baionako besten eremu setiatuan eta uste dut, septentrioko Euskal Herri honetan, hatsa hobekiago hartzen dugula, batez ere gure hiru diputatuak Fronte Herritar Berrikoak direlako eta olde beltz-kakia hirugarren postura zokoratu dugulako. Bi gauza,... [+]


“Anti-euskaldun bat hautagai jarrita ezin daitekeela irabazi esplikatu zaie Pariseko buruei”

Ipar Euskal Herriak dituen militante nekaezin horietarikoa dugu Peio Dufau: ofizioz tren gidaria, CGT sindikatuan buru belarri inplikaturikoa, Bake Bidean dinamikan engaiatua eta alabari Wolfram sindromea izeneko eritasun arraroa atzeman ziotenaz geroztik izen bereko elkartean... [+]


Desesperazioz RN bozkatu dutenak konbentzitzean datza ezkerraren erronka nagusia

Hirugarren kokatu bada ere, pozik izatekoa badu eskuin muturreko RNk: inoiz baino azkarrago da Frantziako Legebiltzarrean –2017an zortzi diputatu zituen, 2022an 88 eta orain 143–. Bere hauteslegoa azkarki emendatuz doan heinean, anitzez zabalagoa du oinarria:... [+]


Ostegun honetan aukeratuko dute Frantziako Legebiltzarrerako presidentea

Sei hautagai dira Frantziako Legebiltzarrerako presidente izateko lehian –ezkerretik bat, Macronen aldeko bi, eskuinetik bat, eskuin muturretik beste bat eta independente bat–. Horrez gain, dozenaka eragilek deiturik, FHB Fronte Herritar Berriaren garaipenaren... [+]


2024-07-18 | Pauline Guelle
Analisia
Hesi istorio

Nork aurreikusten ahal zuen 2024an Peio Dufau –Marie Heguy-Urain duelarik ordezko–  EH Baiko hautagaia, diputatu izanen zela? Eskuin muturraren kontrako kanpainak eta estrategiak funtzionatu du. Ipar Euskal Herriak ez du faxistarik bidaliko Frantziako Asanblea... [+]


Defendatu behar duguna

Ikasle batek erran zidan, behin, testu bat aztertzen ari ginela: “Pertsonaia eri da: geldi-geldia pentsaketa ari da bere buruan”. Bistan dena, erranaldi horrekin, gaizki adierazi zuen gogoan zuen iruzkina, erran nahi baitzuen pertsonaiaren ezontsa nabari zela haren... [+]


Fronte Herritar Berria garaile atera da, eta hirugarren kokatu da eskuin muturra

20:00etan atera dira lehen datuak, harridura orokorra eraginez: zundaketa guziek lehen kokatzen zuten eskuin muturreko RN hirugarren atera da eta ezkerreko FHB Fronte Herritar Berria garaile. Gehiengoan edota gehiengo osoan ikusten zen RN Batasun Nazionalarentzat zaplaztekoa... [+]


“Itxaropen haizea dakar Fronte Herritar Berriaren dinamikak”

Iñaki Echanizek irabazi du Zuberoa, Nafarroa Beherea, Hazparne eta Biarnoko zati bat barnebiltzen dituen laugarren hautesbarrutian. 2022an bezala, garaile atera da, ezkerreko Fronte Herritar Berriaren izenean.


Eskuinarekin osatu nahi du gehiengoa Macronek, ezkerraren garaipenaren gainetik pasaz

Ezkerrekoa beharko lukete Frantziako Lehen ministroak eta bere gobernuak, jakinik Fronte Herritar Berria garaile atera dela Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeetan. Baina, ezkerraren garaipenaren gainetik pasaz, bestelako gehiengo bat osatu nahian dabil Emmanuel Macron... [+]


Macronen hurbilekoek eta RNko buruek bilera sekretuak egin dituzte azken hilabeteetan

Libération egunkariak eramandako ikerketaren emaitza da: gutienez abendutik elkartu dira eskuin muturreko RNeko Jordan Bardella eta Marine Le Pen Emmanuel Macron presidentearen hurbilekoekin. Macronen kontseilari hurbila den Thierry Soleren etxean egin dituzte ezkutuko... [+]


Materialismo histerikoa
Eutsi beldurrei

Zutabe hau idazteari uko egin behar nioke, baina berandu da. Hauteskundeak izan dira Frantzian. Non dago Frantzia? Bai, hemen goian, iparraldean; baina, munduan, ez dakit oraintxe non dagoen Frantzia, noren zer den. Eta ez dakit noiztik begiratzen diodan ia soilik... [+]


2024-07-09 | Euskal Irratiak
Peio Dufau, Fronte Herritar Berria
“Orain badakigu gutaz anitz espero dela, badugu lan anitz egiteko”

Frente Herritarrak irabazi ditu hauteskunde legegileak Pirinio Atlantikoetako seigarren hautesbarrutian, Peio Dufau izanen delarik diputatu heldu diren urteetan. Bozen %36,28 bildurik, 27 117 bozekin, historiako lehen diputatu ezkertiar abertzalea izanen da. Haren gibeletik,... [+]


Eguneraketa berriak daude