“Gehiegizko diru-goseak ez ditzala Baztango herriak jan”

  • Etxe handien "nolanahiko salmentak" Baztango herrietan izaten ahal dituen ondorioez ohartarazi nahi izan du EH Bilduk ohar bidez. Azken aldian, Baztango etxe handiak erosteko asmoz kanpoko inbertitzaileak "han-hemen" omen dabiltza, eta hori hedatzen ari den joera dela gaineratu du. "Afera biziki larria" delakoan dago EH Bildu.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko urriaren 09an - 13:13
"Tokiko biztanleen bizitegia izateko eskubidean ondorio zuzena du"

Baztango EH Bilduren hitzetan, "etxe horien erosketa landa-hoteletarako edo bigarren bizitegietarako da". Hala, "azkeneko aldian bailaran ezagutzen ari garen ostatu-turistikoen gehiegizko eskaintza eta herritarrak bizitegia eskuratzen dituzten zailtasunak handitzen" direla uste du eta "bereziki kontuan hartzekoa» iruditzen zaio «erosle horiek ordaintzeko duten ahalmena gainerakoen gainetik" izatea, "horrek merkatuaren kariotzea dakar, herritar arruntak etxe horiek erosteko aukeratik baztertuz". Gehiago ere bai. Merkatua garestitzearen ondorioz, "ohiko bizilagunak bailaratik kanporatzeko arriskua" ikusten du, "erosahalmen handiko jendearekin ordezkatua" izanen delako. "Afera biziki larria» delakoan dago EH Bildu, "tokiko biztanleen bizitegia izateko eskubidean ondorio zuzena baitu".

Hirietako gentrifikazioaz ere mintzo da oharrean, hau da, "auzo herrikoiak klase sozial ahaltsuagoek ordezkatzeko prozesu urbanoaz". Baztanen, «irudiko zerbaiten hastapenean" egon daitezkeela dio: "lehenago ere Ipar Euskal Herrian horrelakoak salatu izan dituzte; jubilatu ondotik heldu diren paristarren gelditu gabeko etorrerak etxeak eta lurrak nola garestitu dituen, arazo sozial larria sortuz".

"Herritarrak ohartarazi nahi ditugu gibelerat bueltarik ez duen bidean sartu aitzinean"

Egoera ikusita, eta "gibelerat bueltarik ez duen bidean sartu aitzinean", EH Bilduri "beharrezkoa" iruditzen zaio "kontzientzia sozial bat sortzea: ohiko bizitegia izatea lehenestea eta salneurriak arrazoizkoak izatea". Areago: "ahalik eta negozio handiena egitea ez da onargarria izaten ahal". Gisa berean, "norberaren ondarearekin hartzen diren erabakiek ondorio sozialak" dituztela azpimarratu du, eta EH Bilduren irudiko, "herritar guztioi dagokigu nahi dugun bailara ereduaren arabera jabetza pribatuarekin egin ahal dena finkatzea, bai legez, bai kontzientzia edo etika sozial jakin baten bidez. Gehiegizko diru-goseak ez ditzala gure herriak jan".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Baztan
2025-02-19 | Estitxu Eizagirre
“Kartzelara bidaltzen bagaituzte ere, hemen egongo da herri bat erasoen kontra defendatzeko prest”

Ilbeltzeko igande goiz batez jo dugu Baztanera. Eguzkiak oraindik ez du Lekarozko plaza argitu; bertan elkartu gara Garbiñe Elizegi Narbarte, Itziar Torres Letona eta Ernesto Prat Urzainkirekin. Itzaletan hotz egiten du eta umorez goxatu dugu lehen agurra, hogei urtean... [+]


2025-02-12 | Iñaki Barcena
Aroztegiaren silogismoa

Silogismo baten argumentuak hiru proposizio ditu, eta horietatik azkena nahitaez ondorioztatzen da beste bietatik. Logika deduktibo horrekin aztertu daiteke, nire aburuz, Nafarroan gertatzen ari den Aroztegiako gatazka sozioekologiko luze eta traumatikoa.

Tesia: Baztango... [+]


Aroztegiari ezetz esan dio jende oldeak Iruñean, eta auzipetuen absoluzioa eskatu du

Milaka eta milaka lagun elkartu dira larunbat bazkalondoan Iruñean, Baztango Aroztegiaren makroproiektuari aurkakotasuna adierazteko eta maiatzean epaituko dituzten zazpi auzipetuen absoluzioa eskatzeko. Bideoz grabatu dugu amaiera ekitaldiko hitzartzea [albistearen... [+]


2025-01-28 | Julene Flamarique
Turismoaren erregulazioa Baztanen: ostatuak kontrolatzeko plana onartu dute

Plan berriak Baztango bailara lau zonalde historikoetan bereiztea proposatzen du. Ostatu turistiko berriak irekitzeko araudia ere hartuko du bere gain, definitutako hiri iraunkortasun adierazleen araberakoa izango dena.


Nola sortu kriminal bat (eta zergatik Aroztegiko auzipetuak ez diren kriminalak)

Euskal nobela beltzaren astea ospatu da Baztanen hilaren 20tik 26ra. Hainbat liburu aurkezpen, solasaldi eta bestelako ekitaldiren artean, zapatu goizeko mahai-inguruak sortu du aparteko ikusmina. Izan ere, nobela beltzaren aitzakian, bestela ere kriminal bat nola eraikitzen den... [+]


Baztango aroztegiko zazpi auzipetuek dei egin dute otsailaren 1eko manifestaziora joateko

“Talde kriminal antolatu bat izatea eta derrigortze eta bortxa delitu larriak egin izana” egozten diete Espainiako fiskaltzak eta obraren enpresa arduradunak. Zehazki, 20 urteko kartzela zigorra eta 56.000 euro eskatu dituzte zazpi herritar horientzat.


2025-01-09 | Leire Ibar
(H)ilbeltza, euskal nobela beltzaren astea izango da Baztanen

Hamaikagarrenez antolatu dute euskal nobela beltzaren astea, urtarrilaren 20tik 26ra. Ekitaldi ugari egingo dira Baztango bailarako hainbat herritan. Liburu aurkezpenak, mahai-inguruak, solasaldiak eta kultur ekitaldiak izango dira, eta ekintzetan parte hartzea doakoa izango da.


2025-01-07 | Leire Ibar
Baztango Batzar Nagusiak elkartasuna adierazi die Aroztegiko obra gelditzeagatik auzipetutako zazpi herritarrei

Aroztegiko auzipetuei elkartasuna adierazi eta absoluzioa eskatzeko mozio bat onartu du Baztango Batzar Nagusiak. Urtarrilaren 2an egindako bileran, mozioaren aldeko bozketan aldeko 25 bozka, kontrako bi eta hiru abstentzio izan dira.


Madame Birrots
“Emakumeok ez dugu izan beharrik super onak musika sortzeko"

Baztango Madame Birrots taldea emakumez osatuta dago. Landa eremutik eta ikuspegi feministatik mintzo dira.


2024-11-29 | Estitxu Eizagirre
EH Bizirik sarearen manifestazioa martxoaren 22an Gasteizen
“Indarrak batuta soilik lortuko dugu makroproiektuen oldarraldi hau gelditzea”

EH Bizirik sarea makroproiektuen aurkako plataformen elkargunea da eta martxoaren 22an manifestazio nazionala deitu du Gasteizen: "Lekuko borrokez gain, esparru zabalagoan lan egitea ezinbestekoa dela jakitun, manifestazio honek sare osoari eragiten dien puntuak izango ditu... [+]


Eguneraketa berriak daude