“Gehiago Gara” ekimena aurkeztu dute abenduaren 16an Donostian hainbat elkarteren artean, "haurren heriotzaren aurrean naturaltasunez eta humanitatez jardutea posible dela gogoratuz, dagoneko horrela jarduten dutenen erakundeei aitortza eginez, eta alor ezberdinetako eragileei gai honetan baliabideak eskuratu eta sortu ditzatela eskatuaz".
Gehiago Gara ekimenak helburu gisa dauka "haurren heriotza, eta heriotza haurrekin, naturaltasunez eta humanitatez bizi izatea eta inguru gehienetan ematen den isiltasuna eta ezintasuna bistaratzea eta eraldatzea".
Manifestu hau plazaratu dute aurkezpenean, zera nabarmenduz: "Haurrak hiltzen zaizkigunean sortzen den min handiari gehitzen zaio sarritan gizartean ematen den isiltasunak eta naturaltasunez jarduteko ahalmen ezak eragiten duen mina. Hemen manifestua osorik irakurgai:
"Badira ikusezinak izanda ere, badaudenak. Izan zirenak eta gugan bizi-bizirik maitasuna indartzen eta etengabe erakusten darraitenak. Gure umeak hil ziren, joan ziren gure albotik, baina haiei esker Gehiago Gara. Hauxe da gure ekimenaren izena eta izatea.
Haurrak hiltzen zaizkigunean sortzen den min handiari gehitzen zaio sarritan gizartean ematen den isiltasunak eta naturaltasunez jarduteko ahalmen ezak eragiten duen mina.
Soberan dagoen min hori gainditu nahi dugu Gehiago Gara ekimenaren bidez, eragile bakoitzak bere alorrean haurren heriotza, eta heriotza haurrekin, naturaltasunez eta humanitatez bizi izateko jarrerak bultzatuz:
Hezkuntzan, heriotzaren eta doluaren pedagogia zabaltzen, Osasungintzan, haurren zaintza aringarriak eta egoera hauetan jardun egokiak garatzen, Udal, elkarte eta erakunde ezberdinetan, haurren heriotza gertatzen denean beraien jardunean naturaltasunez eta humanitatez jarduteko moduak zabaltzen… eta isiltasuna eta ezintasuna gainditzen laguntzen duten beste edozein jardun gauzatzen.
Badagoelako bidea erraztu dezakeen modurik. Eta, betiko legez, gauza txikiak eginez gauza handiak lor daitezkeen itxaropena dugulako.
Ekimena abiatzen dugun honetan, Gehiago Gara jarrerarekin jardun duten elkarte eta erakundeak aitortu nahi ditugu.
Eta ziur gaude gehiago garela.
Horregatik, deia luzatzen dizuegu Gehiago Gara jarrera hartu duzuenoi, gai honen inguruan duzuen esperientzien berri eman eta elkarrekin guztiok ikas dezagun.
Isiltasuna eta ezintasuna baino gehiago garelako, eta zurekin batera gehiago izango garelako".
Aurrera begira, Gehiago Gara ekimena zabaldu nahi dute ikastetxe, osasungintzako lehen arretako zentro eta ospitaleetako pediatria sailetan.
Haurrak galdu dituzten gurasoak Hil Argi elkartera hurbildu zirenean sortu zen ekimena, eta adierazi dutenez, "gure gizartean heriotza tabua izanda, haurren heriotza are eta tabu handiagoa da". Guraso horiek gaia lantzeko isiltasuna eta ezintasuna sumatzen zuten inguru askotan, eta "hori gainditu eta haurren heriotzak modu naturalago eta humanizatuagoan bizi daitezkeela sinetsita" sortu zuten Gehiago gara ekimena.
Ekimenari forma emateko bidean, Bizipoza Elkartea bildu zen Hil Argi Elkartearekin. Gehiago gara ekimeneko kideek aitortzen dutenez, "Bizipoza Elkarteak berezkoa baitu haurren bizi indarra eta poztasuna areagotzeko helburua, baita haurren momentu zailenetan ere". Ondoren, haurren heriotzaren inguruan lan egiten duten elkarteak batu ziren ekimenera: Esku Hutsik Elkartea, Heriotza Haurrekin, Bidegin Elkartea eta Goizargi Elkartea.
Gehiago gara ekimenak aitortzak banatu dizkie "haurren heriotza, eta heriotzaz haurrekin, naturaltasunez eta humanitatez bizi izateko lan handia egiten duten" elkarte eta erakunde hauei:
- Antzuolako Herri Eskola, hainbat urtetan doluaren eta heriotzaren pedagogia lantzeagatik. Nahikari Barrio eta Silvia Ezpeletak jaso dute aitortza, Goizargi Elkarteko ordezkari den Maddi Beltzaren eskutik.
- Gurutzetako Ospitaleko Zaintza Aringarri Pediatrikoen Unitatea, haurren heriotza goxotasunez eta humanitatez zaintzeagatik. Jesus Sanchez pediatrak eta unitateako arduradunak jaso du aitortza, taldearen izenean. Hil Argi Elkarteko Amaia Madariagak eman dio aitortza.
- Bilbo-Basurtuko ESIko jaiotza-doluko lan-tadea, hainbat arlotako profesionalen lan-taldea osatu eta jaiotzaren inguruan ematen diren doluaren zaintzan arreta jarri eta gida osatzeagatik. Ana Aguirre eta Lorea Garciak jaso dute aitortza taldearen izenean. Esku Hutsik Elkarteko Eider Otxoaren eskutik jaso dute aitortza.
- Pirritx Porrotx eta Marimotots, haurren gaixotasunaren eta heriotzaren aurrean erakutsitako arreta eta zaintzagatik, eta Amaren intxaurrak ikuskizunarekin heriotzaren gaia haurrekin lantzeagatik. Joxe Mari Agirretxe “Porrotx” eta Mertxe Rodriguez “Marimotots” izan dira aitortza jasotzen. Bidegin Elkarteko Begoña Berroetak eman die aitortza.
- Oiartzungo Udala, Atsolorra jaian jaio aurretik edo jaiotzan hil diren haurrak kontutan hartzeagatik. Iosune Cousillak jaso du aitortza, udalaren izenean. Hil Argi Elkarteko Oihane Arriaranek eman dio aitortza.
- Tolosako Haur Liburutegia, heriotzaren inguruko bilduma osatuena eskaintzeagatik. Susana Larrek jaso du aitortza, liburutegiaren izenean, Heriotza Haurrekin ekimeneko Naroa Martinezen eskutik.
- Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultatea, Txabi Arnal irakaslearen bidez urteetan irakasle izango direnei heriotzaren inguruko haur literatura ezagutzera emateagatik. Bizipoza Elkarteko Leire Elizegik eman dio aitortza.
Haurdunaldiaren zazpigarren hilabetean hil zen Aduna, Amets Etxeberriaren alaba. Halakoetan, erru sentimendua da bizkar gainean emakume askok hartzen duen zama, dolua ere oztopatzen duena. Profesionalengandik jasotzen duzun tratua funtsezkoa dela dio Etxeberriak, horri aurre... [+]
Iragan astean kontatu genizuen etorkizuneko hilerriaz gogoeta prozesua egin dutela Antzuolan, eta protagonista nagusietakoak umeak izan direla, Herri Eskolan heriotzaren bueltan 1980ko hamarkadaz geroztik egiten ari diren lanketaren ildotik. Hain justu, “hainbat urtetan... [+]
Galdera potolo horren bueltako gogoeta parte-hartzailea egin dute Antzuolan (Gipuzkoa), eta oraintsu aurkeztu dituzte saio irekietan parte hartu duten herritarren ekarpenak. Helburuak izan dira, batetik, heriotzaren inguruko beldurrak eta ezezagutza gainditu eta gaiaz ahalik eta... [+]
204 lagunek beren buruaz beste egin zuten iaz Hego Euskal Herrian, datu ofizialen arabera. Suizidatzeko arriskua izan dezakeen jendearen jarraipenean jartzen dute indarra administrazioen protokoloek. Suizidioaz egoki informatzearen garrantzia ere azpimarratu dute, Suizidioa... [+]
Jipoia uztailaren 11ko gauean izan zen Euskaldunen plazan, eta biktima gauean bertan ospitaleratu zuten Euskal Kostaldeko Ospitalean, Baionako prokuradore Jerome Bourrierrek informatu duenez. Atxilotutako gizona behin-behineko espetxealdian dago, Baionako fiskaltzak eskatuta,... [+]
Paris, 1845. Frédéric Bastiat (1801-1850) ekonomialari eta politikari lapurtarrak Pétition des fabricants de chandelles (Kandelagileen eskaera) satira idatzi zuen. Protekzionismoaren aurkari sutsua, kandelagileek "bere argia salneurri baxuegitan... [+]
Presoa ziegan aurkitu dute hilik ostegun iluntzean. Eusko Jaurlaritzak esan du suizidio kasu baten aztarnak dituela. Gainera, Jaurlaritzak 2021ean espetxeen eskumena jaso zuenetik hiltzen den zazpigarren presoa da.
(Azken aldi luzean ezin naiz gauez atera, eta arratsaldez ere larri, eta asteburuetan ere ez, eta (jarri zaizue jada ihes egiteko gogoa), marianitoak eta bazkari azkar samarrak izaten dira nire enkontruneak. Konpainiak ondoegi aukeratu behar ditut. Ezin ditut poteoak... [+]
Iaz, irailaren 9an, jaio eta egun gutxira zendu zen Irati Unamunzagaren eta Jon Arriagaren umea, Nare. Haurdunalditik beretik, bidearen gazi-gozoak konpartitu dituzte ingurukoekin, naturaltasunez, eta dolu perinatalaren prozesuarekin beste pauso bat egitea erabaki dute:... [+]
Liberation eta La Croix egunkariei emandako elkarrizketan, eutanasiari bide emango dion lege proiektu bat bozkatzeko asmoa dutela iragarri du Frantziako presidenteak.