GEDek 1.000 arrazoi bildu ditu erabakitze-eskubidearen alde

  • GED Gure Esku Dago mugimenduaren eledun Zelai Nikolasek gaur Gasteizen iragarri duenez, dagoeneko, erakunde honek "1.000 arrazoi" bildu ditu erabakitze eskubidearen alde. Izan ere, mugimenduak 2.019 biltzeko asmo du ekainaren 10 baino lehen, egun horretan burutuko baita Donostia-Bilbo-Gasteiz lotuko dituen giza katea.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko apirilaren 16an - 10:55

Aipatu ekimen horren aurkezpen ofiziala larunbatean egin zen Gasteizko Goiuri jauregian, Mikel Saez eta Ane Pedruzo kazetarien eskutik. Aretoa jendez beteta zegoela egin zuen iragarpena Zelai Nikolasek. Ekitaldian zeuden erabakitze-eskubidearen alde dauden hainbat alderdi politiko nahiz gizarte-mugimenduetako ordezkariak; besteak beste, Jose Antonio Suso ABBko presidentea, Iñaki Prusilla EAJko zinegotzia Gasteizen eta Miren Larrion eta Antxon Belakortu EH Bilduko legebiltzarkide eta zinegotzia hurrenez hurren.

GED Gasteizko ordezkari Josu Olanok eta Lorea Hernandezek ekainaren 10eko ekimenak Gasteizen duen protagonismo berezia azpimarratu zuten, eta, alde horretatik,  jendea bertan parte hartzera animatu zuten. Orobat, esan zuten datorren ostiralean, hilaren 20an, 21:00etan GEDren dendaren inaugurazioa izango dela. Denda Aiztogile kalean (70. zenbakian) dago. Ekitaldia irekia izango da.

GED Gasteizko komunikazio arduradun Txema Ramirez de la Piscinak datorren larunbatean eta igandean grabatuko den spotaren informazioa eman zuen. Spot horretarako 400 estra behar dira. Filmazio-lekuak hauek izango dira: larunbatean, 11:30ean, Aihotz plazan eta 16:30ean Txagorritxuko “Ovniaren plazan” (Argentina eta Txile kaleek bat egiten duten eremuan); igandean Salburuko Ekialdeko parkean izango da, 11:30ean

Gasteiz Kantuz abesbatzak Mikel Laboaren Martxa baten notak interpretatu zuen eta amaieran bertaratutakoek “familiako argazkia” atera zuten.

Albiste hau Arabako Aleak argitaratu du eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gure Esku
2024-11-18 | Leire Ibar
Ekainaren 7an manifestazioa antolatu du Gure Eskuk, ‘Herri Libre Bat-Euskal Herriak Erabaki!’ lelopean

"Nazio gisa eskubideak aldarrikatu eta herri oso bat martxan irudikatzeko" deitu dute 2025eko ekainean Bilbon egingo den mobilizazioa. Euskal Herri libre eta kohesionatu bat osatzeko "denen artean eta elkar lagunduz" lan egin behar dela berretsi du... [+]


2024-10-17 | Julene Flamarique
Gure Esku-k “herri bat bagarela” erakutsiko du azaroaren 16an bideo maratoi batekin

Aurreko ekainean aurkeztu zuten ekimena Donostian. Maratoiaz gain Iruñean, Donostin, Bilbon eta Gasteizen zuzeneko ikuskizunak izango direla zehaztu dute asteazkenean. Hamabi orduz egongo dira “Euskal Herria irudikatzen”, eta “360 graduko Euskal... [+]


Gure Esku-k ‘Herri libre bat’ dinamika aurkeztu du

Datozen bi urteetako erronken berri eman du erabakitze eskubidearen aldeko ekimenak larunbatean Bilboko Kafe Antzokian. “Herri libre bat nahi dugu, mugimendua sortu nahi dugu, herria martxan jarri eta elkarlana bultzatu nahi dugu”, adierazi dute.


Espainiako Vueltan errepideak euskal ikurrez betetzeko deia egin dute astebururako

Gure Esku eta Nafarroa Berriz Altxa elkarteek ekimenak antolatu dituzte lasterketa Euskal Herritik igarotzen denerako. "Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea" aldarrikatu eta "muga artifizialak" auzitan jarri nahi dituzte, besteak beste.


“Popatik hartzera” bidali ditu ertzain batek hiru lagun, euskaraz aritzea eskatzeagatik

Hiru emakume euskaraz zuzendu zitzaizkien ertzain batzuei, jatetxe batengatik galdezka. Polizietako batek erantzun zien euskaraz bazekiela baina ez zuela erabiliko, eta "popatik hartzera" bidali zituen. Ertzainari plaka eskatu zioten orduan, eta poliziak erdiko hatza... [+]


2023-06-20 | Hala Bedi
Trebiñuren erabakitzeko eskubidea aldarrikatu du Gure Eskuk

Trebiñuko herritarrek bizi duten egoera "anakronikoa" salatu zuten igandean.


2023-05-25 | Euskal Irratiak
Frantziako Tourra kari, Euskal Herria mundura ekimena abiatu du Gure Eskuk

Frantziako itzuliak duen nazioarteko oihartzuna baliatuko du Gure Eskuk, 'Euskal Herria mundura' izeneko ekimenarekin. Tourreko lehen hiru etapak osoki Euskal Herritik pasako direla baliatuta, "inoiz egin den ikurrinik erraldoiena" zabalduko dute, eta 4.000... [+]


Erabakitzeko eskubidearen eztabaida berrartzeko eta sustatzeko eskatu die Gure Eskuk alderdi politikoei

Legealdiz legealdi, estatus politikoaren inguruko eztabaida edo bidea jorratzeko urratsak atzeratzen ari direla azpimarratu du Josu Etxaburu eledunak Eusko Legebiltzarreko batzorde batean: "Konpromisoak eskatzen ditugu hitzetatik harago ekintzak nagusitu daitezen eta herri... [+]


Erabakitzeko eskubidea
Jarrera aldatuta, alderdiak mugitu asmoz dator Gure Esku

Pirinioetako Bidea ekimena antolatu du Gure Esku-k uztailaren 2rako, Kataluniako eragile sozial soberanista nagusiekin. Asmoa da Atlantikoa eta Mediterraneoa lotzen dituzten gailurrak argiztatuz, nazioarteko komunitateari mezua bidaltzea: irtenbide politiko bat behar dute Euskal... [+]


2022-06-23 | ARGIA
Erabakitzeko eskubideaz erreferenduma antola dezala eskatu dio Gure Eskuk Eusko Legebiltzarrari

Asteazkenez bildu ziren Gure Eskuren bozeramaile Amalur Alvarez eta Josu Etxaburu Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko lehendakariarekin. Gure Eskuk Legebiltzarrari dei egin dio erabakitzeko eskubidea arautzeko bidean hainbat konpromiso har ditzan. Uztailaren 2an, Kataluniako... [+]


Eguneraketa berriak daude