Gaztetxe tourra igandean Uztaritzen hasi eta Ipar Euskal Herriko gaztetxeetatik pasako da iraila eta azaroa bitartean. Helburua, “balore komunek batzen dituzten gazteen arteko loturak atxikitzearen garrantzia oroitaraztea”.
“Gaztetxeak gure kulturaren adierazpide eta bizigune dira Euskal Herriko txoko guzietan. Azken 20 urteetan gaztetxeetako kideek EHZ proiektuan parte hartzen dute laguntzaile gisa”, adierazi dute EHZko antolatzaileek ohar batean.
Kontzertuek, triki-poteoek, bazkariek edo gaztetxeetako lagunei bururatzen zaien beste edozein ideiak leku izango dute Gaztetxe tourrean: “Festa giroan elkartu, trukatu eta partekatzeko aukera izango da”.
EHZko antolatzaileek azaldu dutenez, ekimen honek laguntzaile berriak bildu eta jaialdiaren eta gaztetxeen proiektuak ezagutzeko aukera emango du.
Hauek dira Gaztetxe tourraren hitzorduak:
Iraila:
28 Uztaritze (Lapurtarren Biltzarra)
Urria:
3 Donapaule
11 Makea
18 Hazparne
24 Itsasu
Azaroa:
22 Azkaine
28 edo 29 Donibane Garazi
Elkarteak ekainaren 27, 28 eta 29an Arberatzen (Nafarroa Beherea) izango den jaialdian izateko aurresalmenta abiatu du ostegunean. Hiru eguneko sarrerak 43 euro balioko ditu eta Ipar Euskal Herriko "lau ertzetatik" festibalera hurbiltzeko autobusak antolatuko dituztela... [+]
Azken urteetan bezala, belaunaldi eta gustu guztiei zuzendutako kalitatezko eskaintza oparoa proposatzeko xedea adierazi du EHZko antolakuntzak.
ARGIA festibalaren babesle eta laguntzaile da eta han izango gara: BTN bideopodcastaren atal berezia grabatuko dugu larunbat goizean,... [+]
Nola ezar euskara, gal-bidean, ahal-bidean eta zabal-bidean? Galdera horri ihardukitzen entseatuko da Mattin Irigoien Zabalik elkarteko kidea, ostegun honetan eskainiko duen mintzaldian.
Hitzaldi eta mahai inguruen aurrerapena ere egin dute: Palestinaren egoera, Europako paktua eta immigrazio legea, laborarien mobilizazioa edota festibal eta musikagintza ereduaren eztabaida, besteren artean. Ekainaren 28an, 29an eta 30ean izanen da festibala, lehen aldiz... [+]
Auhen, Janus Lester eta Old School Funky Family taldeak ere izango dira festibalean. Ekainaren 28an, 29an eta 30ean egingo dute jaialdia, Arberatzen. Hiru egunetarako bonu berriak jarri dituzte salgai.
Lehen aldiz festibala Amikuzeko Arberatze herrian ospatuko da. Ekainaren 28, 29 eta 30an izango da.
12.000 pertsona bildu ditu festibalak Irisarriko plazan eta belardian. Publikoaz gain, 500 laguntzaileen lana azpimarratu dute antolatzaileek.