Guardia Zibilak Altsasuko gaztetxea ixteko asmoa duela salatu du Gazte Asanbladak

  • Altsasuko Gazte Asanbladak jakinarazi duenez, guardia zibilek bere hiru kideri gaztetxea ixteko asmoa zutela jakinarazi zieten abenduaren 31n. Horretarako, Altsasuko Udalarekin harremanetan jarriko zirela jakinarazi zieten. Udalari exijitu diote “Guardia Zibilak hasitako prozesuan ez parte hartzeko”.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2021eko urtarrilaren 04an - 09:24
Altsasuko Gazte Asanbladaren agerraldia. Argazkia: guaixe.eus.

Altsasuko Gazte Asanbladak (AGA) agerraldi jendetsua egin du itxiera mehatxuaren berri emateko. Eta agerraldia baliatu dute “gazteak kriminalizatzea bukatzea” eskatzeko. Horrekin batera, AGAko kideak askatasun politikoen defentsan eta gaztetxeen defentsan ariko direla berretsi dute. Eta, azkenik, Altsasuko Udalari exijitu diote “Guardia Zibilak hasitako prozesuan parte ez hartzeko”. 

AGAtik adierazi dutenez, “COVID-19ak sortutako egoera Gaztetxeak ixteko aitzakia gisa erabili nahi dutela argi daukagu. Ulergaitza da kultur etxeak, kiroldegiak, tabernak edo udaletxea zein parlamentuak berak irekiak egon daitezkela esaten duten garai berean Gaztetxeak itxita egon behar direla esatea. Noski, ez gara gu izango hauek itxita edo irekita egon behar diren esango dutenak, baina nahikoa gai gara Gaztetxearen erabilera seguru bat ziurtatzeko”.

AGAko kideen iritziz, “Gaztetxea ixteko saiakerak arrazoi politikoei erantzuten die, eta ez osasun arrazoiei. Pandemiaren aitzakiapean, edozein espresio antolatu eta konfrontatiboen aurka jazartzeko aukerari, askatasun politikoen aurkako erasoaldiari erantzuten dio”. Gaineratu dutenez, “krisi garaiotan antolakuntza politikorako beharra inoiz baino garrantzitsuagoa bilakatzen den une berean, Estatuarendako antolakuntza politiko hori jazartzea inoiz baino garrantzitsuagoa bihurtzen da”. 

“Errepresio oldarraldia” 

Gazteek gaztigatu dutenez, “pandemia kudeatzeko neurriak soilik osasun arlokoak izatetik urrun, langileria politikoki eta sozialki kontrolatzeko errepresio neurriak direla argi dugu”. Eta horren adibide gisa jarri dituzte “16.000 euroko isun politikoak, polizia presentzia itogarria, identifikazioak astero, mobilizazioen debekua, Ruben arbizuarra espetxeratzeko arriskua eta salatzen ari garen erasoa bera”. 

Altsasun gertatutakoa “Gaztetxeen kontra Euskal Herrian izaten ari diren erasoen” artean kokatu dute. Donostia, Bilbo, Tolosa edota Gasteizko kasuak aipatu dituzte. “Sakanan bertan foralak Etxarriko Gaztetxean sartu ziren itxi behar zutela esanez. Arbizuko gazte elkartean ere sartu ziren, argazkiak atera eta barruan zeudenak identifikatu zituzten”. 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Peñagarikano Goikoetxea  |  Dani Blanco
#2
Gorka Bereziartua
#3
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#5
Gasteizkoak talde antimilitarista
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gaztetxeak
“Udalak onartu duen HAPOaren ondorioz, Kabia egoera ezegonkorrean dago”

Kabia gune okupatuaren 19. urteurrena ospatzeko jarduerak egingo dituzte gaurtik domekara bitartean, apirilaren 24tik 26ra. Bi hamarkada betetzear dagoen gune autogestionatu honek hainbat gorabehera izan ditu bere ibilbidean, eta, Udala bultzatzen ari den Hiria Antolatzeko Plan... [+]


Gernikako gaztetxe zaharra hartu dute berriro, itxi eta hamar urtera

Gernikako "gazte langileen interes eta beharrei" erantzungo dien proiektu bat martxan jarriko duela adierazi du Egurre Gazte Asanbladak. Eraikina duela hamar urte itxi zuten, eta salatu dute Gernikako Udalak hiru legegintzaldi daramatzala esanez liburutegi bat jarriko... [+]


Ertzaintzak Etxarri II gaztetxea hustu du Bilboko Errekalde auzoan

Iragarrita zegoen moduan, Bilboko Errekalde auzoko Etxarri II gaztetxea hustu du Ertzaintzak 9.00etan abiarazi duen operazioarekin. Arratsaldean protesta manifestazioa egingo dute auzoan, 19:00etan Amezolako tren geltokitik abiatuta.


Birundaren aldeko manifestazioa egin dute Donostiako Parte Zaharrean barrena

Pasa den asteko "kaleratze ilegala" salatu dute hainbat herritarrek, ostiral arratsaldean.


2025-03-31 | Ahotsa.info
Burlatako Gazte Asanbladak gaztetxearekin jarraitzeko akordioa iragarri du Udalarekin

Manifestazio jendetsu batek herriko kaleak zeharkatu ditu, Poliziaren gehiegizko dispositibo batek zainduta, gazteek kudeatutako guneen defentsan eta Gaztetxeak erasoen aurrean defendatzeko. Manifestazioaren amaieran, publiko egin dute iragarpena.


Etxarri Gaztetxearen aldeko zenbait gaztek Bilboko udaletxeko osoko bilkura eten dute

Amenabar enpresak Bilboko Udalaren eskutik apirilaren 4rako agindu duten desalojoaren kontra azaldu dira bilkuran. Poliziak indarrez kanporatu ditu. Ostiral honetan18.30ean, Errekaldeko Plazatik hasiko den manifestaziora batzeko deia luzatu dute gazteek, baita desalojoaren... [+]


2025-03-27 | Uriola.eus
55 kolektibotik gora batu dira Bilboko Etxarri Gaztetxearen desalojoa bertan behera uzteko aldarrikapenera

Bilboko Udalak eta Amenabar enpresak proiektu urbanistiko baten pean itxi nahi dute 10 urtez auzoko bizitza sozialaren erdigunea izan den topalekua. Horren aurrean, hiriko 55 kolektibok baino gehiagok manifestu bat sinatu dute prozesua gelditzeko exijitzeko.


Burlatako gaztetxearen aldeko protesta amaitutzat eman dute Gazte Asanbladako kideek

Protestak 24 ordu bete dituenean, suhiltzaileak bertaratu dira udaletxera eta kateak moztu dizkiete bi gazteei. Bi kateatuek gaua bertan igarotzea "udaletxearen hautua" izan dela adierazi du Gazte Asanbladak, eta udalaren ordezkariek "ekintza deslegitimatzeko eta bi... [+]


Burlatako udaletxean kateatuta igaro dute gaua bi gaztek, gaztetxearen desalojoaren aurka

EH Bildu agintean dagoen udalak gaztetxearen etorkizuna ziurtatzeko aterabide bat adosteari "uko" egin diola salatu du Burlatako Gazte Asanbladak. Beste hainbat gaztek udaletxe kanpoan kanpatu dute, eta goizean zehar bertara hurbiltzeko dei egin dute.


2025-03-11 | Gedar
Burlatako eta Errekaldeko gaztetxeen defentsan, indarrak batzera deitzen ari dira

Iruñerrian bat egin dute hainbat Gazte Asanbladak, Burlatako Gaztetxearen alde. Etxarriren desalojoa gelditzera deitzeko, bestalde, manifestazio bat antolatu dute Bilbon hilaren 28rako.


'Gaztetxeak Bertsotan'
“Gazteon ahots kritikoa entzunarazi nahi dugu, txapelketaren formak determinatu gabe”

Asteburu honetan hasiko da Gaztetxeak Bertsotan egitasmo berria, Itsasun, eta zazpi kanporaketa izango ditu Euskal Herriko ondorengo hauetan: Hernanin, Mutrikun, Altsasun, Bilboko 7katun eta Gasteizen. Iragartzeko dago oraindik finala. Sariketa berezia izango da: 24 gaztez... [+]


2025-03-06 | Gedar
Apirilaren 4an desalojatu nahi dute Bilboko Etxarri II Gaztetxea

Errekaldeko Gaztetxearen aurkako huste-agindua heldu da jadanik. Espazioa defendatzera deitu dute bertako kideek.


Arabako musika kolektiboak
Guk geuk, geure erara

Kolektiboki antolatzeko grina aspalditxotik gorpuztu da, besteak beste, kulturaren esparruan. Jendea batzeko abaguneak dira kontzertuak, eta horregatik, musika kolektiboei egingo diegu txokoa erreportaje honetan. Gaia hain zabalean hartu ordez, Araban ipiniko dugu fokua,... [+]


2025-01-16 | Hala Bedi
Larrabetzuko Hori Bai gaztetxeko bi kide
“Boterean dagoen klasearen interes nagusia beti izango da gazteen antolakuntza oztopatzea”

Larrabetzuko Hori Bai Gaztetxeak 60 urte bete ditu. Euskal Herriko Gaztetxe zaharrena da Larrabetzukoa.


2025-01-08 | Leire Ibar
60 urte bete ditu Larrabetzuko Hori Bai gaztetxeak, Euskal Herriko zaharrena

1965ean sortu zen Larrabetzuko Hori Bai gaztetxea, frankismo garai betean. Ordutik ez ditu ateak itxi, eta 2025ean 60 urte bete ditu. “60 urte lotu barik” lelopean eman diote hasiera urteurrenari gaztetxeko kideek.


Eguneraketa berriak daude