Gazteontzako diru laguntza?

  • Portugaleteko Udalak 2018ko aurrekontuak onartu zituen otsaileko udalbatzan, tartean, gazteontzako etxebizitzaren alokairurako diru laguntza. EAJren ekimen hau PSOErekin egindako aurrekontuen akordioaren baitan kokatzen da, eta iaztik dago indarrean. 


2018ko martxoaren 16an - 12:40

18 eta 35 urte bitarteko gazteontzako alokairuan laguntzea helburu omen duen partida 15.000€koa izan zen 2017ko aurrekontuetan; Barakaldon 150.000€koa da, eta 250.000€koa Getxon, bi herri aipatzearren.

2011ko datuen arabera, gure herrian 18 eta 35 urte bitarteko 9.457 gazte daude. Aurten, partida 60.000€ra igo dute, beraz, oraingoan, Portugaleteko 240 gaztek baino ezin izango dute jaso 250€ko laguntza. Horrekin batera, datu garrantzitsu bat hartu behar da kontuan: laguntza hau urtekoa da, hau da, ustez, gazteon emantzipaziorako izan beharko lukeen diru sarrera hilean 20 euro eta 83 zentimokoa da.

Bi aukera daude. Lehenengoa, Portugaleteko EAJ eta PSOEko zinegotziak mundu paralelo batean bizitzea eta Portugaleteko alokairuen prezioak ez ezagutzea. Bigarrena, alderdi hauek gazteon bizi baldintza prekarioei aurre egin nahi ez izatea eta bozka gehiago lortze bidean gazteak laguntzen dituztela saldu nahi izatea, gezurretan ari direla jakinda. Erabaki dezatela bi aukeren artean zein nahiago duten.

Bi aukera daude. Lehenengoa, Portugaleteko EAJ eta PSOEko zinegotziak mundu paralelo batean bizitzea eta Portugaleteko alokairuen prezioak ez ezagutzea. Bigarrena, alderdi hauek gazteon bizi baldintza prekarioei aurre egin nahi ez izatea eta bozka gehiago lortze bidean gazteak laguntzen dituztela saldu nahi izatea, gezurretan ari direla jakinda. Erabaki dezatela bi aukeren artean zein nahiago duten

Klase partikularrak, tabernetako lanak, Burger Kingeko langileak, aldi baterako kontratuak, esklabotzatik hurbil dauden praktikak... Hau da gure errealitatea. Prekarietate hutsean bizi gara. Egun, gazte batentzako pentsaezina da bizitza proiektu duina eraikitzea, eta egoera honetan, bi alderdi hauek 20 euroko eskupekoa eman nahi digute etxebizitzaren alokairurako. Ez da diru laguntza, iraina da, eta gure kontura egiten dute barre.

Bien bitartean, 2010eko Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren arabera, 1.519 etxe huts daude Portugaleten, eta gure ingurura begiratzea baino ez dago etxebizitzen etengabeko eraikuntzak etenik ez duela ikusteko. Etxebizitza ezin da gure diru sarreren erdia xahutzen dituen luxua izan. Etxebizitza eskubidea da, eta gure bizitza proiektua garatzeko ezinbestekoa.

Horregatik, PSOEk eta EAJk onartutako neurriak ez ditu gazteak laguntzen. Alde batetik, diru laguntzaren kopuruak ez duelako ezertarako ematen. Behin eta berriro errepikatuko dugu hau, esate hutsak min ematen badigu ere: 20 euro eta 83 zentimo hilean. Bestetik, neurriak ez duelako etxebizitza eskubidearekin dugun egiturazko arazoa konpontzen. Mugatuak badira ere, Udalek badituzte egoera konpontzeko tresnak.

Etxebizitza eskubidea bermatzeko etxebizitza parke publikoa sortzea da aukeretako bat, alokairuaren kostua pertsona bakoitzaren diru sarreren %15 gainditu gabe, edo etxebizitza hutsak Udalaren esku dauden zergekin kargatzea.

Euskal Herriko hainbat herritan –Oreretan esaterako– martxan daude gazteen beharren arabera egokitutako etxebizitzak, gune komunak dituztenak, edota gazteon diru sarrerak aldi baterakoak izan ohi direla kontuan hartuta (prekarioak), errenta ez den bestelako bideak erabiltzen dituztenak (irizpide fiskalak, lan komunitarioak etab).

Aukerak badaude, gauzatzeko borondate politikorik, ez, ordea.

 

Maria Montero
Ander Bilbao
Portugaleteko Ernaiko kideak
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-09-18 | Jon Alonso
Bosgarren zutabea

Erribera, historian, sekula euskalduna izan ote den; horra hor Nafarroan, duela berrogei urtetik hona, hainbestean behin errepikatzen den eztabaida bizantziarra (eztabaida bizantziarra: eztabaida alferrekoa, zeinean alde bakoitzak ezin baitizkio frogatu bere baieztapenak beste... [+]


2024-09-18 | Castillo Suárez
Aldairak

Etxez aldatzen naizenean, edo, areago, norbait etxetik joaten denean, oroiminak hartzen dizkit burua eta bihotza. Orduan hasten naiz zer gordeko dudan eta zer ez erabakitzen saiatzen. Izan ere, objektu guztiek lotzen gaituzte zerbaitetara, edo norbait ekartzen digute gogora;... [+]


Lurraren altxamenduak

Estatu poliziala kanpora! Abesten dute negar-gasen leherketen artetik. Gaztetxo konprometituak, amatxi militanteak, aurpegi estaliak, edo ez, pailazoak, musikariak, sindikalistak eta politikariak, kaskodun medikuak, laborariak traktore gainean... Landa-eremuan zein hirian,... [+]


Palestinak munduari dakarkiona

Ezaguna da enpresa frantses batzuek (Thales, Airbus, Dassault) aspalditik laguntzen dutela Israel haren ekipamendu militarra osatzen. Disclose elkartearen inkesta baten arabera, berriz, Frantziako Gobernuak berak hornitu dizkio osagai elektronikoak Israeli, Gazako zibilak... [+]


Pentsamendu askeak

Gauzak ez dira horrela, gauzak horrelaxe daude. Esaldi hori iltzaturik geratu zitzaidan Gorka Urbizuren diskoa osorik eta patxadaz entzun nuenean. Uste nuen aurkikuntza itzela egin nuela identifikazio horrekin, inozentea ni! Gerora ohartu naiz, merchandising-erako leloa izateaz... [+]


Materialismo histerikoa
Merezita

Krisi existentzial dezente ditut inguruan. Nerabezaroa/gaztaroa itxurakerian pasa, antzezten helburu zutena pertsona onak (ona izanik justua, ez denari baietz esaten dion lerdoa) izatea, benetako bizitza bat bizitzea zela, are, iraultza egitea, eta, orain, berrogei urteak pasa,... [+]


Teknologia
Mundu ikuskerAA

Gizakiontzat ez da inoiz erraza izan lasai pentsatzeko denbora tarte luzeak hartzea, bizimodua aurrera ateratzearen ardurarekin bizi gara, bai geurea zein geure ondorengoena. Bizitzeko izan dugun aukera honetan, ahalik eta ongien nahi ditugu gauzak egin. Ardura horiengatik,... [+]


Lokutorio greba Zaballan

Espainiako Estatuko espetxeetatik Euskal Herriratu gintuztenetik Zaballako espetxean komunikazioaren alorrean gabezia ugari topatu ditugu. Aurrez aurreko gutxiago eta laburragoak dauzkagu, lokutorioko bisitak baldintza tekniko kaxkarretan gauzatu behar izan ditugu eta telefono... [+]


2024-09-11 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Europa

Europar sentimendua duen lagun gutxi ditut, ez dakit europartasuna identitate bat izatera iristen ote den. Baina Europara bidaia egiten dugunean, adiskidetasun bat atera daiteke, ze gurean eta bertan gertatzen den lurraldetasun norabide nagusiak elkarbanatuak dira; bertan... [+]


Materialismo histerikoa
Psikiatra bat

Osatu dira, horretarako bitartekoak jarri, eta nahiko azkar. Ze lasaitua, dena isildu denean. Baina balantza handia izan da, eta begien atzean izu bat gehiago pilatu zaie, uneren batean pentsatu dutelako, gainera, agian, ez zirela inoiz itzuliko, edo ez guztiz. "Pasa... [+]


Baserritarren oporrak

Baserritarrek badute oporrik? Galdetu dute eskolan. Ezezkoa erantzun dute ikasleek. Orduan, egunero lanean, baserritar izan nahiko zenukete etorkizunean? Eta inork baserritarra izan nahi ez badu, nork egingo du guretzako janaria? Airean gelditu da galdera.

Pertsonaren osasun... [+]


Eguneraketa berriak daude