Babariako alpeetako Elmau gazteluan bilduko dira G7ko buruzagiak ekainaren 7 eta 8an.
Gailurrean jorratuko diren gaiak, besteak beste, Estatu Islamikoaren aurkako borroka, Irango programa nuklearra eta Ukrainako gatazka izango dira. Goi bileran ebola bezako gaixotasunen aurkako neurriak eta ingurumenaren zaintzak ere garrantzi berezia izango dute.
G7-a osatzen duten estatuak Alemania, AEB, Erresuma Batua, Frantzia, Italia, Japonia eta Kanada dira.
Errusiaren papera
2014.urtera arte G7ko herrialdeez gain Errusia ere munduko herrialde industrializatuenak biltzen zituen elkarteko kide zen. Ukrainako krisiaren ondorioz G8-tik kanporatua izan zen Errusia.
Errusia gailurrean ez egotearen ahots kritikoak agertu dira. Helmut Schmidt Alemaniako SPD-ko presidente ohiak esan du ez duela zentzuzkoa ikusten Errusia gailurrera ez gonbidatzea eta ulertzen du Mendebaldeko herrialdeen aurka Putinek aurrera eramaten ari duen politika.
Protestak eta kontrol soziala
Asteazkenean eta ostegunean protestak iragarri dituzte Munichen, eta bertan gailur alternatibo bat antolatu dute. Ostiraletik astelehenera bitartean “Bündnis Stop G7 Elmau” taldeak akanpada bat deitu du gailurra egitekoa den Garmisch-Partenkirchen ingurunean. Asteartean erabakiko du Municheko epaitegiak protesta hau legezkoa den ala ez, ustez uholdeak egoteko arriskua baitago.
Eguraldi iragarpenak ordea, eguzkia eta 26 graduko tenperaturak egongo direla iragartzen du. Manifestarien aldarrikapenak, beste batzuen artean TTIP akordi neoliberalaren deuseztapena, NATO sustatzen ari den gerrak gelditzea eta errefuxiatuekiko elkartasuna dira.
Der Spiegel aldizkari alemaniarrak ostiralean argitaratu zuenez, zerbitzu sekretuek jada “kaosa eragin dezaketen” 3000 pertsona identifikatu dituztela eta protestetan 10.000 pertsona inguruk parte hartuko dute.
Alemaniako polizia manifestarien beldur da eta protestetara 20.000 agente inguru bideratu dituzte, Frankfurten Europako Banku Zentralaren inaugurazioan gertatutako liskarrak berriro ez errepikatzeko.
Soilik gailurra antolatze hutsak 350 milioi euroko kostua izango du.
Euskal Herria Bizirik sareak antolatuta eta 84 eragilek deialdiarekin bat eginda, 2.200 pertsona manifestatu dira "Lurraren defentsan" Azpeitian, apirilaren 13an. Goizean bertaratu direnek lau tailer eta mahai-inguru baten bidez aztertu dituzte zein diren berdez... [+]
2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]
Iazko abenduan hormigoi ekoizle den Lafarge lantegi batean burutu ekintza ekologistari lotua zen ekainaren 5eko sarekada. Kargurik eta kontrol judizialik gabe aske utzi dituzte atxilotu guziak.
Sainte-Solineko uraska inguruko gertakari lazgarriek galdera bat planteatzen dute: nola da posible 200 pertsona baino gehiago zauritzea (bi aldeetan) eta horietatik bik (manifestarien artekoetatik) hil ala biziko larrialdian jarraitzea zergatik eta segurtatzeagatik zulo bat... [+]
Aurélien Berlan filosofo eta baratzezainak denbora erdiz idatzi eta kurtsoak ematen ditu eta beste denbora erdia ‘bizirauteko lanetan’ ematen du, baratzean bezala etxean. 2021eko azaroan La Lenteur argitaletxe txikian plazaratu du ekologia politikoaren mundu... [+]
Azkenaldian Bilboko San Frantzisko auzoan desalojo ilegalak jazo direla salatuz eta errealitate horren aurrean antolakuntzara dei eginez, Desalojo ilegalei ez kanpaina abiatu dute hainbat kolektibok larunbatean. Juan Mari Aburto alkateak Plan Zubirik 2021-2025 aurkezteko auzora... [+]
Esta gerra no termina en Ucrania (Gerra hau ez da Ukrainan amaitzen / Katakrak) liburua idatzi berri du Raúl Sánchez Cedillok (Madril, 1969). Ukrainarren defentsarako eskubidea ulertuta ere, gerra gelditzea aldarrikatzen du, hori delako modu egokiena ukrainar... [+]
Azaroaren 19ko gauaz geroztik, Turkiak areagotu egin du Kurdistango herriaren aurkako erasoa, eta Rojava eta Siriako ipar-ekialdea bonbardatzeari ekin dio. Recep Tayyip Erdoganen gobernuak azaroaren 13an Istanbulen jazotako eztandaren erantzule egin du Kurdistango Askapen... [+]
Bilboko Udaltzaingoak legea hautsiz eta indarkeria erabiliz auzokide bat kale gorrian utzi duela salatu du Bilboko AZET Etxebizitza Sindikatuak, Blackstone funts putrearen jabetzako etxebizitza hustu ostean. Ostiralean jazo ziren gertakariak, San Frantzisko kalean, eta toki... [+]
Azaroaren 19tik intentsitate handiagoz ari da Kurdistani eraso egiten Turkia, bonbardaketak ari baita gauzatzen. Azaroaren 13an Istanbulen jazotako eztandaren erantzule egin du Kurdistango Askapen Mugimendua, eta argudio horrekin ekin dio operazio militar berriari. KNK... [+]
Koordinaziotik antolakuntzara jauzi egitea. Helburu horrekin bildu dira urriaren 29an eta 30ean Hego Euskal Herriko zenbait etxebizitza sindikatu, horietan militatzen duten 100 pertsona inguru bilduz. Goñiko Dorrekoa Euskal Udalekuak hautatu dituzte etxebizitzaren aldeko... [+]
Itsaso erdian zulaturiko txalupa bat, eta barruan pertsona bat, kubo bat eskutan hartuta ontzira sartzen ari den ura berriz itsasoratzeko ahaleginean, ekidinezina begiztatzen den urperatzearen aurrean ur azalean mantentzeko ahalegin desesperatuan. Irudi hori erreproduzitzen da... [+]
Urriaren 19an familia bat etxegabetua izateko arriskuan zegoela jakinarazi zuen duela astebete Bilboko AZET Alde Zaharreko Etxebizitza Sindikatuak. Etxegabetze aginduaren data iritsita, ez da kaleratzerik gauzatu. Sindikatuak larunbatean jakinarazi zuen antolakuntzaren eta lan... [+]