“Gazte Topagunea komunitatean eta auzolanean eraikitako bizimoduaren erakusleiho da”

  • Iaz Gazte Martxa egin zuten Zugarramurditik Elizondora, eta aurten Topagunea egingo dute apirilaren 6tik 9ra Elorrion. Forma edozein delarik ere, eutsi egin nahi dio Ernai gazte antolakundeak komunitatea biltzeko duen “ekimen berezi eta mimatuenari”. Egitarau zabala aurkeztu dute, non festak eta “batez ere hausnarketak” leku hartzen duten.


2023ko otsailaren 11n - 07:00
Azken eguneraketa: 2023-02-13 09:35
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Bizitzeko modu bat izango da aurtengo Topagunea.

Hori da erabili dugun leloa, bestelako bizimodu bat praktikan jarri nahi dugulako. Guk irudikatu eta aldarrikatzen dugun jendarteak helburu ditu independentzia, sozialismoa eta feminismoa, eta horretarako beharrezko ditugu kontzientzia, anbizioa, gogoa eta errebeldia. Baina batez ere aldarrikatu nahi dugu komunitatean antolatutako bizimodua. Neoliberalismoak isolatu egiten gaitu erreprodukzio sistema oso bat menpeko eduki ahal izateko, eta indibidualki oso zaila da gurpil horretatik ateratzea. Kolektiboki ordea, uste dugu posible dela borrokatzea eta helburu duguna eraikitzea.

Posible da ideia horiek praktikan jartzea?

Hori da topaguneen asmoa, eta esango nuke hein batean lortzen ari garela. Komunitatearen eta auzolanaren erakusleiho da; denbora luzez gabiltza 100 bat gazte prestaketa lanetan, eta askoz gehiago izango dira apirilaren 6tik 9ra lanean ibiliko direnak. Halaber, defenditzen ditugun baloreen baitan eraiki nahi dugu beste guztia: aisialdia, antolaketa, egitaraua, giroa eta harremanak, besteak beste.

Egitarau zabala aurkeztu duzue. Zer nabarmenduko zenuke?

Aurten ere festa eta eztabaida uztartuko ditugu, baina iaz baino tarte handiagoa eskainiko diogu hausnarketari. Batez ere topaguneen lehen bi egunetan, ostegunean eta ostiralean. Saiatu gara pil-pilean dauden eztabaidagaiak ekartzen: adibidez, klima larrialdiaren aurrean Euskal Herritik trantsizio energetikoa nola egin beharko genukeen; edota gaztetxeen ereduko hausnarketa.Larunbatean protagonismo handiagoa izango du ekitaldi nagusiak, eta igandean Aberri Eguna ospatuko dugu.

Elorrion izango da, 2002an bezala.

Ernaik hamar urte beteko ditu martxoan, eta gure aurretikoei keinua egin nahi genien. Elorrion aurkitu genuen berezitasun hori: batetik, eskualdeari dagokionez duen esanahiagatik; eta bestetik, duela 21 urte bertan izan zirenek kontatuta, berezia izan zelako Topagune hura. Guretzako ere horrela izatea espero dugu.

Zein aho zaporerekin utzi zintuzten iazkoak?

Gazte martxak garrantzia handia zuen. Urte askotako jarraipenaren ostean, pandemiagatik bi urteko etenaldia egon zen, eta ekimena galtzeko arriskuan ikusten genuen. Itzulera indartsua egin nahi genuen, eta lortu genuela uste dugu. Balorazioa oso positiboa izan zen. Balio izan zuen, gehienbat, belaunaldi berriak ahalduntzeko. Pandemia aurreko urtean gazte asko batu ginen militantziara, eta testuinguruak baldintzatuta ezin izan genuen errelebo egokia egin. Antolakundean arrakala sortu zenaren sentipena genuen. 2022an, bestalde, egoerari buelta eman genion topaguneak eta Ernairen Hirugarren Biltzarrak lagunduta, eta indarberritu egin gaitu beste hamar urtez borrokan jarraitzeko.

Zein garrantzia du Euskal Herri mailako topaguneak Ernairen agendan?

Udaberriko topaguneak dira Ernaik komunitatea biltzeko antolatzen duen ekimen garrantzitsu, berezi eta mimatuena, edozein delarik haren forma. Balio digu defendatzen duguna praktikan jartzeko, eta gazte berriengana heltzeko ere bai. Hala ere, beste esparru askotan lanean dihardugu urte osoan zehar, gure auzo eta herrietako hutsuneak betetzetik hasita.

Iaz Ibil Bedi taldearen Poesia bat izan zen martxaren kanta. Aurten, zein?

2023ko topaguneak ere abestia izango du, eta laster izango dugu hartaz gozatzeko aukera.

 

Jarraian Topaguneko egitaraua:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ernai
Ernaik Berriozarren egingo du Gazte Topagunea, apirilaren 17tik 20ra

Berriozarren (Nafarroa) egingo da Gazteon eskutik lelopean, antolakundearen ustez gero eta gazte gehiagok egiten dutelako bat independentziaren aldeko borrokarekin. Topagunea "ekimen soil bat" baino gehiago dela aldarrikatu dute: "Euskal Herriko txoko... [+]


2025-01-22 | Julene Flamarique
‘Independentziara egunak’ antolatu ditu Ernaik Hego Euskal Herriko 75 udalerritan

“Independentziara egin beharreko bideaz” hausnartzea da helburu nagusia. Apirilaren 20an, Aberri Egunarekin batera,  Berriozarren ospatuko duten Gazteon Eskutik jardunaldia izango dute azken geltoki.


Ernaik dio bere kontrako operazioa egon izana frogatzen dutela Jaurlaritzaren aurka aurkeztutako helegiteen lehen ebazpenek

Gasteizko Auzitegiko laugarren aretoak ebatzi du Gasteizko isunak bertan behera uztea, eta Bilboko isun batzuk 2.500 eurotik 1.800era murriztea, "gehiegikeria" egon zela argudiatuta. Ernairen arabera, Segurtasun Sailak "arbitrariotasunez" eta... [+]


Ernairen kontrako 290.500 euroko isunak indargabetu ala nabarmen apaltzea onartu dute epaileek

Isunak baliogabetzeko helegitea jarri zuten Ernaiko gazteek eta arrazoi eman die epaileak. Naiz-ek eman du epaiaren berri eta ostegun honetan 10:30ean eginen du prentsaurrekoa Ernaik, zehaztapen guztiak plazaratzeko.


2024-11-28 | Leire Ibar
Jasotako isun bakoitzeko helegiteak aurkeztu dizkio Ernaik Eusko Jaurlaritzari, guztira 133

Epaiketa prozesua abiatu du ostegun honetan gazte antolakundeak. 2023an egindako bi ekimenen ondorioz 290.500 euroko zigor ekonomikoa jarri dio Eusko Jaurlaritzak. Ekonomikoki "ito eta desagerrarazteko" mekanismoa dela salatu du Ernaik.


2024-11-14 | Julene Flamarique
32 eragilek babestu dute Ernai eta Jaurlaritzari eskatu diote “jazarpen estrategia” amai dezala

Apirilean Jaurlaritzako Segurtasun Sailak gazte antolakundeko 133 kideri jarritako isunen harira manifestua aurkeztu du Ernaik. Euskal Herriko 32 eragile sozial, sindikatu eta alderdi politikok egin dute bat idatziarekin. Isunek antolakundea “itoarazi eta politikoki... [+]


2024-10-10 | Leire Ibar
BIDEOA | Tuterako Osborne zezena bota du Ernaik

"Espainolismoa goratzen duen sinbolorik" ez dutela nahi adierazi dute antolakundeko kideek. Euskal Herri antifaxista aldarrikatzeko ekintza izan da Nafarroan gelditzen zen azkenengo zezena botatzea, ekintza zuzenaren bideoa zabaltzearekin batera.  


2024-09-13 | Ahotsa.info
Urriaren 12an Tafallan eginen du manifestazioa Ernaik “españolismo eta faxismoaren aurka”

“Españolismoaren eta faxismoaren normalizazioan” Hispanitatearen egunak jokatzen duen papera salatzeko urriaren 12an Tafallan mobilizatuko da Ernai. “Gu, Nafarroako etorkizuna gara, haiek, aldiz, iragana. Faxismoak herri honetan lekurik ez duela argi... [+]


2024-09-09 | ARGIA
Ernaik isunak salatu eta independentzia aldarrikatu du Donostiako manifestazioan

Amaiur Egurrola Ernairen bozeramaileak azaldu du Ernairen aurkako operazioari erantzuteko bildu direla, “baina batez ere gazteria independentista kalean dagoela esateko”. Eusko Jaurlaritzak ia 300.000 euroko isuna ezarri die Ernaiko 133 kideri, Aitor Zelaia eta... [+]


Ibone Alonso eta Aizpea Uranga, Ernaiko kideak
“Gu beldurtu eta zapaltzeko mekanismo bat izan dira isunak”

Ernai Gazte Antolakundeko 133 kideri isunak jarri dizkiete, Aitor Zelaia eta Galder Barbadoren espetxeratzearen aurka mobilizatzeagatik. 290.500 euro dira guztira, eta diru bilketa bat jarri dute martxan, herriak ere ekarpenen bat egin dezan. Ibone Alonso eta Aizpea Uranga... [+]


Ia 300.000 euro eskatu dizkio Ernairi isunetan Jaurlaritzak: “Orain arte jasandako erasorik larriena da”

"Ernai ekonomikoki itotzen eta politikoki deuseztatzen" saiatzea leporatu dio gazte antolakundeak Jaurlaritzari ostegun goizean Bilbon egindako agerraldi jendetsuan. Jakinarazi dutenez, Aitor Zelaia eta Galder Barbadoren espetxeratze agindua salatzeko Bilbon eta... [+]


Ernaik salatu du Zelaia eta Barbadoren atxiloketan herri oso bat makurrarazteko estrategia bat dagoela

Gazte antolakundeak "amorrua anbizio bilakatzeko gaitasuna" azpimarratu du. Atxiloketa prozesuaren atzean dagoena salatzea ez ezik, Ernairen norabidea zehaztu du.


Eguneraketa berriak daude